- AGINDUA, 2009ko azaroaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2009. urteko egitarauei diru-laguntzak ematen dizkiena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2009. urteko egitarauei diru-laguntzak ematen dizkiena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 35
- Hurrenkera-zk.: 905
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/24
- Argitaratze-data: 2010/02/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren bidez, Garapen Lankidetza sustatzeko fondoaren kontura egitarauei eman beharreko laguntzak arautu ziren. Dekretu horrek xedatutakoaren arabera eta laguntza horiek emateko 2009. ekitaldirako deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 4ko Aginduaren lehenengo oinarriak ezarritakoari jarraituz, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordearen proposamenez, hala jasota baitago 2009ko uztailaren 29ko bilkuraren aktan,
Lehenengoa. Apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautu eta 2009ko martxoaren 4ko Aginduak deitutako laguntzak agindu honen I. eranskinean jasotzen diren erakundeei esleitzea; eranskin horretan jasotzen dira bakoitzari dagokion zenbatekoa eta diru-laguntzen xedea.
Bigarrena. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 24a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Erreferentzia
Referencia Erakunde eskatzailea
Entidad solicitante Programa Zenbatekoa eurotan
Importe en euros Herialdea
País
PGM-2009BA/0001 Asociación para el Desarrollo Social y Cultural - Zabalketa Empoderamiento político y económico de las comunidades campesinas de los Valles Cruceños 1.200.000,00 Bolivia
PGM-2009BA/0002 Fundación Intermón Oxfam Promoción de la seguridad alimentaria y de los derechos de las mujeres en Makamba, Burundi 1.194.330,00 Burundi
PGM-2009BA/0003 Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María - FISC Fortaleciendo capacidades para mejorar la seguridad alimentaria en el Municipio de Colquechaca 1.199.193,59 Bolivia
PGM-2009BA/0004 Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional Promoción del poder local a través de la gestión pública eficiente y participativa en Usulután, El Salvador 899.844,36 El Salvador
PGM-2009BA/0005 Mugarik Gabe Mujeres jóvenes salvadoreñas fortaleciendo sus derechos y ejerciendo ciudadanía 1.050.390,19 El Salvador


