- AGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 579
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/25
- Argitaratze-data: 2010/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Urtarrilaren 27ko 7/1998 Dekretuak Euskal Herriko Polizi Kidegoetako funtzionariak bigarren jarduerako administrazio egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen ditu (EHAA, 29. zk., urtarrilaren 12koa). Bada, dekretu horretako 7. artikuluak Mediku Epaimahaiko idazkaria Herrizaingo sailburuak izendatuko duela ezartzen du.
Herrizaingo sailburuaren 1998ko uztailaren 24ko Agindu bidez (EHAA, 156. zk, abuztuaren 19koa), mediku epaimahaiko kideak eta idazkaria izendatu ziren.
Hala ere, 2003ko apirilaren 4ko Agindu bidez (EHAA, 109. zk, ekainaren 4koa), mediku epaimahaiko kideen azken aldaketa egin zen.
Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan egindako antolamendu-aldaketak direla eta, bigarren jarduerako mediku-epaimahaiko idazkari titularra aldatu beharra dago.
Urtarrilaren 27ko 7/1998 Dekretuaren bitartez, Euskal Herriko Polizi Kidegoetako funtzionariak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen dira(EHAA, 29. zk, urtarrilaren 12koa). Bada dekretu horren 7. artikuluan eta indarreko ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, hauxe
Lehenengoa. Bigarren jarduerako mediku epaimahaiko idazkari kargutik, titularra kentzea.
Titularra: Begoña Loza Bosque and.
Bigarrena. Bigarren jarduerako mediku epaimahaiko idazkari karguan titular izateko, ondokoa izendatzea.
Titularra: Begoña Lauzirika Bilbao and.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Azietarako Epaitegian bi hilabeteko apean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Laugarrena. Izendapenak, agindu honen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.


