- AGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Agindu honen bidez erabaki da Bilboko Gurutze auzora zabaltzea birgaitze integratuko areentzako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Agindu honen bidez erabaki da Bilboko Gurutze auzora zabaltzea birgaitze integratuko areentzako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 604
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/25
- Argitaratze-data: 2010/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ekonomia
Testu legala
Bilboko elkarte urbanistikoak, Surbisak, idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areentzako jarrita dauden diru-laguntzak eskatzeko, Bilboko Gurutze auzorako. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen eta justifikazio memoria, azterlan urbanistikoa, ekonomia eta finantza azterlana eta jarduketa-programa.
Espedientean jasotzen diren agirietan, hau da, Surbisak aurkeztutako mugaketa planoan, inguruaren begizko ikuskapenean eta udalerriko Plan Orokorrean eremu horren jardute-esparrua mugatzen da, eta hori Agindu honekin batera doan planoan zehazten da.
Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Saileko burua da espediente hau ebazteko organo aginpideduna, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, eskaera-data kontuan izanda hori baita aplikatzeko araudia.
Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Saileko buruak Birgaitze Integratuko Areentzako finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie horretarako agindua emanda aipatutako dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu eta area horiek kudeatu eta burutzeko Bereoneratzeko Plan Berezia idatzi behar denean.
Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta hirigintza-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Bilboko Gurutze auzoa, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak 2009ko azaroaren 25ean emandako txostenaren arabera.
Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areentzako diru-laguntzak ematea Bilboko Gurutze auzoan burutuko diren babespeko bereoneratze-jarduketei.
Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


