Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, honako erabaki hauek onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena: Miñaoko (Araba) Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas-CIC Energigune Fundazioaren estatutuen aldaketa, Patronatuko kideak kendu eta izendatzea eta Patronatuko barne-karguak kendu eta izendatzea (fundazio horrek aurretik izen hau zeukan: Fundación Vasca para el Desarrollo de Tecn - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, honako erabaki hauek onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena: Miñaoko (Araba) Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas-CIC Energigune Fundazioaren estatutuen aldaketa, Patronatuko kideak kendu eta izendatzea eta Patronatuko barne-karguak kendu eta izendatzea (fundazio horrek aurretik izen hau zeukan: Fundación Vasca para el Desarrollo de Tecn

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 1148
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/25
  • Argitaratze-data: 2010/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Miñaoko (Araba) Fundación Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas Cic Energigune Fundazioak espedientea aurkeztu du Fundazioaren estatutuak aldatzeko, Patronatuko kideak kendu eta izendatzeko eta Patronatuko barne-karguak kendu eta izendatzeko. Espediente hori aztertu egin da. Hauek dira

Lehenengoa. Jon Armendariz Román jaunak 2009ko urriaren 22an honako agiri hauek aurkeztu zituen:

  1. Eskritura publikoa, Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean (4.443 protokolo-zk.) egindakoa 2009ko urriaren 15ean, honako ziurtagiri hauetako erabakiak jendaurrean jartzen dituena:

    • Patronatuak 2007ko uztailaren 9an hartutako erabakia, Fundazioaren estatutuak aldatzeko: 1., 2., 8., 9., 12., 15., 16., 27., 28. eta 31. artikuluei idazkera berria eman zaie; 32., 34., 35. eta 36. artikuluak gehitu dira; lehengo 32. eta 33. artikuluak berriro sailkatu dira eta, aurrerantzean, 33. eta 37. artikuluak izango dira, hurrenez hurren, eta estatutuetako testuak bateratu egin dira.

    • Patronatuak 2007ko urriaren 18an hartutako erabakia, Patronatuko kideak berritu eta kide berriak izendatzeko:

      Berezkoak ez diren kideak, iraupen mugagabekoak (estatutuen 16.2.a artikulua): Gamesa Corporación Tecnológica SA, Mauro Villanueva Monzón jaunak ordezkatua; Celaya, Emparanza y Galdós Internacional SA, Javier Alday Lesaga jaunak ordezkatua; Grupo Guascor SL, Javier Julián Pérez jaunak ordezkatua; eta Naturgas Energía Distribución SAU.

      Patronatuko kide diren entitate laguntzaileak, bi urterako aukeratuak (estatutuen 16.2.b artikulua): Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterra; Tecnalia eta Asociación IK4 Research Alliance elkartea, Javier Mendigutxia Alonso jaunak ordezkatua.

      Patronatuko idazkari Carlos Redondo Cavero jaunaren dimisioa onartzea.

    • Patronatuak 2008ko apirilaren 24an hartutako erabakia, honako kargu hauek berritzeko:

      Lehendakaria: Iberdrola SAk, Agustín Delgado Martín jaunak ordezkatuta, kargua utzi du eta, haren ordez, Energiaren Euskal Erakundea izendatzen da, José Ignacio Hormaeche Azumendi jaunak ordezkatuta.

      Iberdrola SA lehendakariorde izendatzen da; Agustín Delgado Martín jaunak ordezkatuko du.

    • Patronatuak 2008ko ekainaren 18an hartutako erabakia; horren bidez, zuzendu egiten da 1., 2. eta 16. artikuluak aldatzeko erabakia, 2007ko uztailaren 9ko batzarrean hartutakoa; aldatu egiten dira 15., 31. eta 32. artikuluak ; eta Babcock & Wilcox Española SAk Patronatuko kide izateari uzten dio.

    • Patronatuak 2009ko apirilaren 1ean hartutako erabakia, Álvaro Colón Barriocanal jauna patrono berria (kide ez dena) izendatzeko.

  2. Honako erabaki hauek ere aurkeztu dira:

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterrak 2008ko martxoaren 14an hartutako erabakia, Juan José Alonso Ruiz jauna izendatzeko eta izendapena onartzeko.

    • Tecnalia Fundazioak 2007ko abenduaren 13an hartutako erabakia, Joseba Jaureguizar Bilbao jauna bere ordezkari izendatzeko eta izendapena onartzeko.

    • Celaya, Emparanza y Galdos SAk 2007ko abenduaren 12an hartutako erabakia, Francisco Javier Alday Lesaga jauna bere ordezkari izendatzeko eta izendapena onartzeko.

    • Gamesa Corporación Tecnológica SAk José Antonio Cortajarena Manchado jaunaren bitartez jarduten du hartutako erabakia, Mauro Villanueva Monzón jauna bere ordezkari izendatzeko eta izendapena onartzeko.

    • Grupo Guascor SLk Enrique Ranedo Fernández jaunaren bitartez jarduten du hartutako erabakia, Javier Julián Pérez jauna bere ordezkari izendatzeko eta izendapena onartzeko.

    • Naturgas Energía Distribución SAUk hartutako erabakia, Enrique Palomino Bilbao jauna bere ordezkari izendatzeko eta kargua onartzeko.

    • Iberdrola SAren erabakia, lehendakariorde-kargua onartzeko; Agustín Delgado Martín jaunak ordezkatuko du.

    • IK4 Research Alliance elkartearen erabakia, Javier Mendigutxia Alonso jauna bere ordezkari izendatzeko eta kargua onartzeko.

      Notarioek egiaztatu egin dituzte bai izendatutako entitateen erabakiei buruzko ziurtagiriak, bai eta ordezkari arituko diren pertsona fisikoen onarpena ere.

      Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio agindu bidez ebaztea estatutuen aldaketari buruzko espedientea eta, horren ondorioz, Patronatuan izandako aldaketak ere, titulu berean jasotakoak. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 3.1 artikuluan eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.

Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari eta Patronatuko osaeran egindako aldaketei funtsezko iritzitako datu eta agiriak, eta, bereziki, arau hauek ezarritako eskakizunak bete dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

Aipatu artikuluak eta oro har aplikagarriak diren gainerakoak ikusita,

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak

Lehenengoa. Centro de Investigación Cooperativa de Energías Alternativas - Cic Energigune Fundazioaren estatutuen aldaketa onartzea (fundazio horrek aurretik izen hau zeukan: Fundación Vasca para el Desarrollo de Tecnologías Energéticas -Enerlan). Agindu honen zati nagusian jasota dago estatutuen aldaketa hori.

Bigarrena. Fundazioen estatutu-aldaketa hori inskribatzeko agindua ematea, Estatutuak aldatzeko, Patronatuko kideak kendu eta izendatzeko eta Patronatuko barne-karguak kendu eta izendatzeko emandako eskritura publikoan xedatutakoarekin bat etorriz eta agindu honen datarekin. Eskritura Bilboko José Antonio Isusi Ezcurdia notarioaren aurrean eman zen 2009ko urriaren 15ean (4.443 protokolo zenbakia). Ondorioz, honako egintza hauek inskribatzen dira:

  1. Estatutuetan honako aldaketa hauek egitea: Patronatuaren 2007ko uztailaren 9ko batzarrean erabakitakoarekin bat etorriz, 1., 2., 8., 9., 12., 15., 16., 27., 28. eta 31. artikuluei idazkera berria eman zaie; 32., 34., 35. eta 36. artikuluak gehitu dira; lehengo 32. eta 33. artikuluak berriro sailkatu dira eta, aurrerantzean, 33. eta 37. artikuluak izango dira, hurrenez hurren, eta estatutuetako testuak bateratu egin dira. Horretaz gain, Patronatuak 2008ko ekainaren 18an hartutako erabakiarekin bat etorriz zuzendu egiten da 1., 2. eta 16. artikuluen aldaketa, 2007ko uztailaren 9ko batzarrean hartutakoa, eta estatutuetako 15., 31. eta 32. artikuluak aldatzen dira.

  2. Babcock & Wilcox Española SAk patrono izateari uztea.

  3. Patronatuko kide izendatzea ondokoak:

    Berezkoak ez diren kideak, iraupen mugagabekoak (estatutuen 16.2.a artikulua): Gamesa Corporación Tecnológica SA, Mauro Villanueva Monzón jaunak ordezkatua; Celaya, Emparanza y Galdós Internacional SA, Javier Alday Lesaga jaunak ordezkatua; Grupo Guascor SL, Javier Julián Pérez jaunak ordezkatua; eta Naturgas Energía Distribución SAU, Enrique Palomino Bilbao jaunak ordezkatua.

    Patronatuko kide diren entitate laguntzaileak, bi urterako aukeratuak (estatutuen 16.2.b artikulua): Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterra, Juan José Alonso Ruiz jaunak ordezkatua; Tecnalia Fundazioa, Joseba Jaureguizar Bilbao jaunak ordezkatua; Asociación IK4 Research Alliance elkartea, Javier Mendigutxia Alonso jaunak ordezkatua.

  4. Kargu hauetan izandako aldaketak, 3 urteko iraunaldia izango dutenak (estatutuen 19. artikulua):

    • Lehendakaria: Iberdrola SAk, Agustín Delgado Martín jaunak ordezkatua, kargua utzi du eta, haren ordez, Energiaren Euskal Erakundea izendatzen da, José Ignacio Hormaeche Azumendi jaunak ordezkatua.

    • Lehendakariordea: Iberdrola SA izendatzen da lehendakariorde; Agustín Delgado Martín jaunak ordezkatuko du.

    • Idazkaria: Álvaro Colón Barriocanal jauna patrono berria (kidea ez dena) izendatzen da.

      Inskripzio horien arabera, honela dago osatuta Patronatua:

      Lehendakaria: Ente Vasco de la Energía Energiaren Euskal Erakundea, José Ignacio Hormaeche Azumendi jaunak ordezkatua.

      1. lehendakariordea Iberdrola SA, Agustín Delgado Martín jaunak ordezkatua.

      2. lehendakariordea: MCC Fundazioa, Javier Retegui Albisua jaunak ordezkatua.

        Idazkari ez patronoa Álvaro Colón Barriocanal jauna

        Euskal Autonomia Erkidegoko Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Alberto Fernández González jaunak ordezkatua.

        Arabako Foru Aldundia, Arantza Zenarruzabeitia Beldarrain andreak ordezkatua.

        Sener Ingeniería y Sistemas SA, Juan Ignacio Burgaleta Ordónez jaunak ordezkatua.

        Idom Ingeniería y Consultoría SA, José María Asumendi Urruticoechea jaunak ordezkatua.

        Gamesa Corporación Tecnológica SA, Mauro Villanueva Monzón jaunak ordezkatua.

        Celaya, Emparanza y Galdós SA, Javier Alday Lesaga jaunak ordezkatua.

        Grupo Guascor SL, Javier Julián Pérez jaunak ordezkatua.

        Naturgas Energía Distribución SAU, Enrique Palomino Bilbao jaunak ordezkatua.

        Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterra, Juan José Alonso Ruiz jaunak ordezkatua.

        Tecnalia Fundazioa, Joseba Jaureguizar Bilbao jaunak ordezkatua.

        Asociación IK4 Research Alliance elkartea, Javier Mendigutxia Alonso jaunak ordezkatua.

        Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

        Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

        Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a.

        Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

        IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik