- AGINDUA, 2009ko azaroaren 26koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Social y Cultural Kutxa¿Kutxa Fundazioa» fundazioaren patronatuan izan diren aldaketak inskribatzeko, eta estatutuetako 18. artikuluaren aldaketa onartzeko eta inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 26koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Social y Cultural Kutxa¿Kutxa Fundazioa» fundazioaren patronatuan izan diren aldaketak inskribatzeko, eta estatutuetako 18. artikuluaren aldaketa onartzeko eta inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 548
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/26
- Argitaratze-data: 2010/02/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
«Fundación Social y Cultural KutxaKutxa Fundazioa» fundazioak bere estatutuetako 18. artikuluaren aldaketa onartzeko eta inskribatzeko, eta patronatuaren osaera aldatzea inskribatzeko aurkeztu duen eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da. Hauek izan ditu
Lehenengoa. 2009ko urriaren 21ean, Donostiako «Fundación Social y Cultural KutxaKutxa Fundazioa» fundazioaren patronatuko idazkari den Juan José Goya Goyak izenpetutako eskabide bat iritsi zen Justizia eta Herri Administrazio Sailera, hain zuzen ere, patronatuaren aldaketa inskribatzeko.
Bigarrena. Eskabideari Fundazioaren estatutuen 18. artikulua aldatzeko gauzatutako eskritura publikoaren kopia baimendua erantsi zitzaion. Eskritura publiko hori Juan José Goya Goyak eman zuen 2009ko irailaren 17an «Fundación Social y Cultural Kutxa» fundazioaren izenean eta ordez, Donostiako notario Fermín Lizarazu Aramayoren aurrean (protokolo-zk.: 3102).
Eskritura publiko horrek 2009ko maiatzaren 21ean Patronatuko Batzordeak egindako bileraren aktari buruzko ziurtagiria dauka; bilera hartan Fundazioaren Estatutuen 18. artikulua aldatzea erabaki zen. Ziurtagiria Fundación Social y Cultural Kutxa Fundazioaren patronatu-batzordeko idazkari Juan José Goya Goyak eman zuen Xabier Gotzon Iturbe Otaegui lehendakariaren oniritziarekin, Donostian, 2009ko uztailaren 6an.
Hirugarrena. 2009ko azaroaren 24an, bi ziurtagiri jaso ziren Justizia eta Herri Administrazio Sailean notario bidez legeztatutako sinadura eta guzti. 2009ko azaroaren 3an eman zituen ziurtagiri horiek Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San SebastiánGipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxako Administrazio Kontseiluko idazkari Iñigo Barandiarean Benitok, Xabier Gotzon Iturbe Otaegui lehendakariaren oniritziarekin. Ziurtagirietako bat Administrazio Kontseiluak 2007ko apirilaren 19an egindako bilerari buruzkoa zen, zeinean erabaki baitzen Carlos Tamayo Salaberria izendatzea Instituzioaren zuzendari nagusi; beste ziurtagiria, berriz, Administrazio Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 9an egindako bileraren aktari buruzkoa zen, zeinean erabaki baitzen Xabier Alkorta Andonegi zuzendari nagusi kargutik kentzea, eta Fernando Martínez Jorcano Eguiluz Kutxako zuzendari nagusi izendatzea.
Laugarrena. Espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona horretarako kontuan hartu diren
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio patronatua aldatzeko eta estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; lehendakariak, 2009ko maiatzaren 8an, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.
Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.
Hirugarrena. Fundazioaren patronatuko kideen kargu-uzte eta izendapenei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10., 11. eta 12. artikuluetan ezarritakoa betetzen da, baita ekainaren 19ko 101/2007 Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Arautegiaren 32., 33., 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoa ere.
Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau
Lehenenegoa. Fundazioaren estatutuetako 18. artikuluaren aldaketa onartzea eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea.
Bigarrena. Juan José Goya Goya jaunak «Fundación Social y Cultural Kutxa» fundazioaren izenean eta ordez estatutuak aldatzeko emandako eskritura publikoan xedatutakoarekin bat etorriz, eta agindu honen datarekin, fundazioaren estatutu-aldaketa inskribatzeko agindua ematea. Eskritura publiko hori Donostiako notario Fermín Lizarazu Aramayo jaunaren aurrean eman zen (3102 protokolo-zenbakia), 2009ko irailaren 17an.
Estatutuetan izandako aldaketen ondorioz, fundazioaren estatutuetako 18. artikulua 2009ko maiatzaren 21ean patronatuak egindako bilkuraren aktaren ziurtagirian jasotako eran geratzen da idatzita; fundazioko idazkari Juan José Goya Goya jaunak, Xabier Gotzon Iturbe Otaegi lehendakariaren oniritziarekin, eman zuen ziurtagiri hori 2009ko uztailaren 6an, eta aipatu eskritura publikoari erantsita geratu da.
Hirugarrena. «Fundación Social y Cultural Kutxa» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan ireki zaion orrian inskribatzea, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren Administrazio Kontseiluko idazkari Iñigo Barandiaran Benitok, lehendakariaren oniritziarekin, 2009ko azaroaren 3an emandako ziurtagiriaren arabera. Ziurtagiri hori, hain zuzen ere, 2007ko apirilaren 19ko Administrazio Kontseiluaren bilerari buruzkoa da, zeinetan erabaki baitzen Carlos Tamayo Salaberria izendatzea instituzio horretako zuzendari nagusi.
Laugarrena. «Fundación Social y Cultural Kutxa» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan ireki zaion orrian inskribatzea, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San SebastiánGipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren Administrazio Kontseiluko idazkari Iñigo Barandiaran Benitok, lehendakariaren oniritziarekin, 2009ko azaroaren 3an emandako ziurtagiriaren arabera. Ziurtagiri hori, hain zuzen ere, 2009ko urtarrilaren 9ko Administrazio Kontseiluaren bilerari buruzkoa da, zeinetan erabaki baitzen Xabier Alkorta Andonegi zuzendari nagusi kargutik kentzea, eta Fernando Martínez Jorcano Eguiluz jauna Kutxako zuzendari nagusi izendatzea.
Inskripzio horren eta aurreko beste batzuen arabera, honela dago osatuta Patronatua:
Lehendakaria: Xabier Gotzon Iturbe Otaegui jauna, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Kutxako lehendakaria.
Lehendakariordea: José Antonio Mutiloa Izagirre jauna, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Kutxaren Gobernu Organoko kidea, aurrezki-kutxa horretako Administrazio Kontseiluak hautatu eta izendatua.
Batzordekideak:
Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Kutxaren Gobernu Organoko kideak, aurrezki-kutxa horretako Administrazio Kontseiluak hautatu eta izendatuak:
Iñigo Barandiaran Benito jauna.
Juan Carlos Bengoa Munduate jauna.
Xabier Ezeizabarrena Saenz jauna.
Gonzalo Iñarra Rodríguez jauna.
José Luis Tellería Arizmendiarrieta jauna.
José María Agirre Eskisabel jauna.
Ion Jauregi Bereziartua jauna.
Agustín Katxo Etxegarate jauna.
Fernando Martínez Jorcano Eguiluz jauna, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Kutxako zuzendari nagusia.
Carlos Tamayo Salaberria jauna, Instituzioko zuzendari nagusia.
Carlos Ruiz González jauna, Arloko zuzendaria, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Kutxako Gizarte eta Kultur Ekintzako arduraduna.
Idazkari ez patronoa: Juan José Goya Goya jauna, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Kutxako Gizarte Ekintzako burua.
Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 26a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


