- AGINDUA, 2009ko azaroaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) «Salesianos Urnieta » Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat sortu eta martxan jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko azaroaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) «Salesianos Urnieta » Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat sortu eta martxan jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 580
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/27
- Argitaratze-data: 2010/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Urnietako (Gipuzkoa) «Salesianos Urnieta » Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretan Hezkuntza Bereziko unitate bat sortu eta martxan jartzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 20005270.
Izen espezifikoa: «Salesianos Urnieta».
Titularra: Aita Salestarrak.
Helbidea: Ergoien auzoa, 6.
Udalerria: Urnieta.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
Batxilergoan: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 8 unitate eta 280 ikaspostutarako edukierarekin.
Hezkuntza Berezian: unitate 1.
Lanbide Heziketa:
Familia: Arte Grafikoak.
«Argitalpenen diseinua eta produkzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Arte grafikoen industrietako produkzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.
«Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Instalazio elektroteknikoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Produkzioko mantentze eta zerbitzuak.
«Makineria eta linea-eroanbideen instalazioa eta mantentze elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 27a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


