- AGINDUA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako larrialdi kolektibo eta ebakuazioaren / konfinamenduaren gaineko III. eskola-lehiaketarako deia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako larrialdi kolektibo eta ebakuazioaren / konfinamenduaren gaineko III. eskola-lehiaketarako deia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 6741
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/01
- Argitaratze-data: 2009/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herrizaingoa; Instituzional
Testu legala
Langileek parte hartzeak oso laguntzen dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari larrialdien arloko eskumenak hartzen eta EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan autobabeserako planak ezartzen.
Eskuarki onartzen da prebentziorako politikak, epe laburrera eta luzera eraginkorra izateko, oinarrizko eta hasierako prestakuntza-aldian dauden biztanleen sektore gazteagoenentzako jarraibideak ezarri behar dituela.
Hori dela-eta, eta apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna izanik, proposatu da EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoek Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Helduen Hezkuntzako (HHEko) ikasleekin ikastetxeetako larrialdi kolektiboekin eta ebakuazioarekin / konfinamenduarekin, eta horien zergatiarekin loturiko jarduerak egitea.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren diru-laguntzak arautzen dituen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitakoak, VI. tituluan jasotako xedapenekin eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenekin bat etorriz, eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak hala proposatuta, hau
Agindu honen helburua da Larrialdi kolektiboei eta ebakuazioari / konfinamenduari buruzko III. Eskola Lehiaketa deitzea, gerta daitezkeen larrialdi kolektibo eta ikastetxeetako ebakuazio motekin erlazionaturiko lanak egiteko.
Agindu honetan adierazitako sariak finantzatzeko, guztira, 35.000 euro izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko Aurrekontu Orokorren kontura.
Agindu honetan adierazten den lehiaketan, bakarka edo taldeka (gehienez 5 ikasle) parte hartu ahal izango dute EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan 2009-2010 ikasturtean matrikulatutako ikasle guztiek.
Hezkuntza-mailen arabera ondoko 6 kategoria hauek ezarri dituzte:
Kategoria Parte-hartzaileak: Ikasleak Informazio gehiago:
A Haur-hezkuntza II. eranskina
B Lehen Hezkuntza III. eranskina
C Bigarren Hezkuntza IV. eranskina
D Batxilergoa V. eranskina
E Lanbide Heziketa VI. eranskina
F Helduen hezkuntza (HHE) VII. eranskina
Lehiaketan aurkeztuko diren lanak argitaragabeak izango dira eta bertan landutako gaia -kategoria bakoitzaren arabera- ikastetxeetako ebakuazioarekin/konfinamenduarekin eta kategoria bakoitzaren eranskinean zehazten diren zergatiekin erlazionatuta egongo da.
Lan horien formatua, ezaugarriak eta balorazio-irizpideak aipatutako eranskinetan daude.
Lanaren atzeko aldean lanaren izenburua adieraziko da. Lan bakoitzarekin batera gutun-azal itxia ekarriko da, kanpoko aldean, aurkeztutako lanaren izenburua eta zein kategoriara aurkezten den idatziak dituela.
Barruan, I. eranskina osatua sartuko da. Baliogabetzat hartuko dira beharrezko identifikazio-datuak ematen ez dituzten lanak.
Agindu honetako I. eranskina behar bezala beteko du ikastetxeko zuzendariak eta lanak, gutun-azal itxi batean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Prebentzio Zerbitzuko arduradunari bidali beharko zaizkio. Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. Gutun-azalean gaia azaldu beharko da: larrialdi eta ebakuazioari/konfinamenduari buruko III. lehiaketa, eta Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetako erregistroan aurkeztuko da edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako prozeduretakoren batean (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen legea).
Lanak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 28an amaituko da, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean.
Bi sari emango dituzte: Ezarritako kategoria bakoitzeko 1.ari eta 2.ari emango dizkiete sariak honako ezaugarriekin:
Lehenengo sariak: gehienez 900 euroko balioa duten opariak.
Bigarren sariak: gehienez 700 euroko balioa duten opariak.
Sariak lan bakoitzeko emango dira, lana egiten parte hartu duen ikasle-kopurua kontuan izan gabe.
Era berean, ordenagailu eramangarri bana -gehienez ere 800 eurokoa- emango zaie saritutako lanez arduratu diren irakasleei. Irakasle batek ezingo du sari bat baino gehiago eskuratu.
Badago saria eman gabe uzterik edo hainbat lanen artean banatzerik ere; horrek ez du, ordea, zertan aldatu sariaren zenbateko osoa.
Agindu honetan aurreikusitako sariak ezin izango zaizkie eman Gizonen eta Emakumeen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 legeak aldatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bateginaren 50.5 artikuluan xedatutako auzietakoren baten pean daudenei.
Ikasle guztiek jasoko dute oroigarri bat III. Lehiaketa honetan parte hartzearren. Horretarako, gehienez ere, 3.200 euro zuzenduko dira.
Lanak aukeratzeko balorazio-irizpideak kategoria bakoitzari dagozkion eranskinetan zehazten dira.
Aurkeztutako lanak ebaluatzeko Balorazio-batzordea eratuko da. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:
Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuko arduraduna, batzordeburu gisa.
Bi prebentzio-teknikari, Prebentzio Zerbitzuko arduradunak izendatuak.
Idazkari-lanetan, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuko arduradunak aukeratutako teknikari bat arituko da; hala ere, aholkulari-lanetan bi teknikari egon daitezke: larrialdi-gaietan esperientzia duen teknikari bat, eta behar den kasuetan, eskatutako formatuarekin (komika, argazkigintza) lotutako beste teknikari bat.
Agindu hau argitaratu eta hurrengo sei hilabeteko epearen buruan, Balorazio Batzordeak proposatuta, bertan aipatzen dituen sarien ebazpena emango du Administrazio eta Dirubideen sailburuordeak eta EHAAn argitaratuko.
Ebazpen hori, halaber, interesdunei jakinaraziko zaie epe horren barruan. Aipatutako epean ebazpenik argitaratzen edo jakinarazten ez bada, interesdunek ondoriozta lezakete beren lanak ez direla sarituak izan.
Aipatutako Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar 2010-2011 ikasturtean hasita hurrengo hiru ikasturtean lanen erreprodukzio-eskubideak doan lagatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta haren autonomia-erakundeei. Jabetza eta lanen autoretzari atxikitako gainerako eskubideak, berriz, egileen esku egongo dira.
Lanak itzul dakizkien nahi duten parte-hartzaile interesdunek eskabidea idatziz egingo dute ebazpena eman eta bi hilabeteko epean.
Agindu honetan aurreikusitako sariak, helburu berberarekin beste edozein erakunde publiko zein pribatuk dei ditzakeen sariekin bateragarriak izango dira.
Agindu honetan adierazitako sarien irabazleek honako obligazio hauek bete beharko dituzte beti:
Emandako saria onartzea. Era honetan, hamabost eguneko epearen barnean, ebazpenaren berri eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, ez bada berariaz uko egiten, saria onartu dela ulertuko da.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen ondorioz jasotako sariei buruz beren funtzioak betetzeagatik eskatzen zaien informazioa ematea.
Saria ematea eragin duten baldintzak ez betetzea gertatzen dela egiaztatzeak, jasotako diru-kopurua eta dagozkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko beharra ekarriko du. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta bertan ezarritako zehaztapen eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.
Deialdi honetan aurreikusitako sarien kudeaketa-lanak egitea Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari dagokio.
Sariak banatzeko ekitaldia egingo da 2010eko ekainaren 3an, Lakua IIko ekitaldi-aretoan, goizeko 11:00etan.
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzak emateko, kreditu egoki eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko aurrekontu orokorretan.
Bigarrena. Izaera pertsonaleko datuen babeserako Lege Organikoak xedatutakoa betez, Agindu honetako lehiaketan parte-hartzeak interesdunaren baimena ematea dakar berekin bere datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetan sartzeko. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzan balia daitezke datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak, lege horretan aurreikusiak.
Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunak baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Era berean, baimena ematen diote Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.
Lehenengoa. Prozedura alorrean Agindu honek aurreikusitako guztian, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, aipatutako egunkari horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Laugarrena. Baimena ematen zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari Agindu hau aplikatzeko eman beharreko jarraibide guztiak emateko.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 1a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
................................................ jaunak/andreak, ................................................... (ikastetxea) .................. probintzian, ................................ herrian, eta ................................. helbidean dagoen, eta .................... telefonoa, ................ faxa, eta ............................................. helbide elektronikoa dituen ikastetxeko zuzendariak
..................................................................
titulupean, behean adierazten diren ikasleek egindako lana igortzen du:
..................................................................
..................................................................
..................................................................
..................................................................
Honako kategoria honetan:
Kategoria Formatoa (Adierazi X batez dagokiona)
A Kartela
B Kartela
C Publizitate-kartela
D Komikia
E Argazki-lana
F Ipuina
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan 2009-2010 ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat Larrialdi Kolektibo eta Ebakuazioaren/Konfinamenduari buruzko III. eskola-lehiaketarekin lotutako lanen lehiaketan parte hartzeko.
Aurkeztutako lana ikastetxe honetako irakasle ................
...................................................k gainbegiratu du, eta aitortzen du ez dagoela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko zigor administratibo edo penalik ez izatea eta horrelakorik eskuratzeko legezko debekurik.
Zigilua
Zuzendariaren sinadura
Lanaz arduratu den irakaslearen sinadura
Gaia: ikastetxeetako ikasgeletan sutea eragin dezaketen zergatiak eta ikasgelen ebakuazioa.
Formatua: 60 X 45 cm-ko neurriko kartela, gehienez ere. Collage teknika (edozein motatakoa). Marrazkiak orriaren alde bakarrean aurkeztuko dira, eta atzealdean material gogor bat itsatsiko zaie errazago erakusteko.
Lan bakarra onartuko da klaseko.
Balorazio-irizpideak:
Sutea sortzeko zergatiak eta ikasgela ebakuatzeko simulakroan nola jardun behar den adieraztea. Informazio gehiago: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-sprlcont/es/contenidos/informacion/emergencias/es_sprl/indice.html. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Larrialdi-seinaleen aipamena. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Jarrera solidarioa. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Kalitate artistikoa eta originaltasuna. 0 eta 30 puntu arteko puntuazioa emango da.
Gaia: ikastetxeetako sukaldean eta jangelan sutea eragin dezaketen zergatiak eta leku horien ebakuazioa.
Formatua: 60 X 45 cm-ko neurriko kartela, gehienez ere. Collage teknika (edozein motatakoa). Marrazkiak orriaren alde bakarrean aurkeztuko dira, eta atzealdean material gogor bat itsatsiko zaie errazago erakusteko. Lan bakarra onartuko da klaseko.
Balorazio-irizpideak:
Sutea sortzeko zergatiak eta ebakuazio-simulakroan nola jardun behar den adieraztea. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Larrialdi-seinaleen aipamena. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Jarrera solidarioa. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Kalitate artistikoa eta originaltasuna. 0 eta 30 puntu arteko puntuazioa emango da.
Gaia: simulakroak ikastetxeetan.
Formatua: publizitate-kartela, ikastetxeetan simulakroak egitea sustatzeko eta hori egitea nahitaezkoa dela gogorarazteko.
Lehiakide guztiek gehienez hiru logotipo (irudia eta slogana) aurkeztu ahal izango badituzte ere, finalean lan bakar bat baino ezingo da izan.
Kanpoan utziko dira konnotazio erasokorrak izan edo gizartearen sentsibilitatea kaltetuko duten lanak.
Euskarri gogorrean egin beharko da publizitate-kartela, eta gehenez ere 60 X 45 cm-koa izango da.
Balorazio-irizpideak:
Emaitza deialdiaren helburura egokitzea: ikastetxeetan ebakuazio-simulakroa egin behar dela gogoraraztea. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Kalitate artistikoa eta originaltasuna. Interesa piztea, erraza erreproduzitzen. 0 eta 20 puntu arteko puntuazioa emango da.
Lanaren elaborazio teknikoa. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Gaia: laborategietan sutea eragin dezaketen zergatiak eta laborategien ebakuazioa. Adibideak:
Sutze-iturriak: sugarra duten tresnak, Bunsen metxeroak, bainu beroak eta berotzeko bestelako gailuak, berogailuak, gasezko botilak...
Prozedura arriskutsuak laborategiko praktiketan.
Produktu kimiko sukoiak biltegiratzea eta manipulatzea.
Formatua: deialdiaren gaiarekin loturiko istorio osoa irudikatuko duen komikia. Komikiko pertsonaiak originalak, egileek asmatuak eta argitaragabeak izango dira.
Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango baditu ere, finalean lan bakar bat baino ezingo du izan.
Bazterrean utziko dira konnotazio erasokorrak dituzten edo gizartearen sentsibilitatea kaltetzen duten lanak.
Lanek gehienez lau orrialde izango dituzte, eta orrialde-zenbakiak argi adierazita, koloretan edo zuri-beltzean, edozein teknika erabilita eta DIN-A4 neurrian aurkeztuko dituzte. Testurik agertzen bada, euskaraz edo gaztelaniaz.
Obra originala aurkeztu behar dute (ez dira kopiak onartuko). Marrazkiak orriaren alde bakarrean eta paper gogorrean aurkeztuko dituzte, lanaren erakusketa errazteko.
Balorazio-irizpideak:
Emaitza deialdiaren helburura egokitzea: laborategietan sutea eragin dezaketen zergatiak eta laborategien ebakuazioa. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Segurtasun-fitxak, piktogramak, larrialdiko seinaleak aipatzea, eta ebakuazio-simulakroan nola jardun behar den adieraztea. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Kalitate artistikoa eta originaltasuna. 0 eta 30 puntu arteko puntuazioa emango da.
Lanaren elaborazio teknikoa. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Gaia: lantegietan sutea eragin dezaketen zergatiak eta lantegien ebakuazioa. Kausa posibleak:
Sutze-iturriak: laneko ekipo desegokiak, sugarra duten tresnak, arrazoi elektrikoak, gasezko botilak, makinen prebentziorako mantentze-lanak egin gabe egotea...
Prozedura arriskutsuak lantegiko praktiketan.
Ordena eta garbiketa desegokiak, hondakinak eta erabiltzen ez diren materialak metatzea.
Erregarriak, substantzia kimiko sukoiak biltegiratzea, manipulatzea: pinturak, bernizak, disolbatzaileak...
Formatua: deialdiaren gaia irudikatuko duten 1, 2 edo 3 argazkiz osatutako lana. DIN-A4 neurria. Argazkiak digitalki landuak egon daitezke.
Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango baditu ere, finalean lan bakar bat baino ezingo du izan.
Lanak euskarri gogor bati itsatsiak aurkeztuko dituzte erakusketa errazteko. Gainera, formatu digitalean jpg formatua ere aurkeztu behar dituzte CD batean grabatuta.
Balorazio-irizpideak:
Emaitza deialdiaren helburura egokitzea: lantegitan sutea eragin dezaketen zergatiak eta lantegien ebakuazioa. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Segurtasun-fitxak, piktogramak eta larrialdiko seinaleak aipatzea, eta ebakuazio-simulakroan nola jardun behar den adieraztea. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Kalitate artistikoa eta originaltasuna. 0 eta 30 puntu arteko puntuazioa emango da.
Lanaren elaborazio teknikoa. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Gaia: ikastetxeen ebakuazioa eragin dezaketen zergatiak. Gerta daitezkeen larrialdien adibideak:
Erabiltzen ez diren materialak metatzeagatik sutea galdaretan, arrazoi elektrikoen ondorioz sutea ordenagailu-gelan, berogailuek eragindako sutea...
Ikastetxearen ingurutik igarotzen den ibaiak gainezka egin ondoren uholdeak gertatzea.
Ikastetxearen inguruko industrietan ihes toxikoa egotea.
Formatua: deialdiaren gaiarekin lotutako irudimeneko edo benetako gertakarien kontaketa laburra edo ipuina.
Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango baditu ere, finalean lan bakar bat baino ezingo du izan.
Bazterrean utziko dira konnotazio erasokorrak dituzten edo gizartearen sentsibilitatea kaltetzen duten lanak.
Lanek gehienez 1.000 karaktere izango dituzte (3 orrialde). Ale bat inprimatua igorri behar dute, orrialdeak zenbatuta, 12 tamainako Arial letrarekin, Microsoft Word testu-prozesadorean egina, espazio eta erdiko tartearekin, orriaren alde batean bakarrik idatzia, eta ezkerraldean grapaz josia, euskaraz edo gaztelaniaz.
Paperezko alearekin batera CD euskarri informatikoan lanaren kopia bat aurkeztu behar da.
Balorazio-irizpideak:
Emaitza deialdiaren helburura egokitzea: ikastetxeen ebakuazioa eragin dezaketen zergatiak. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Segurtasun-fitxak, piktogramak, larrialdiko seinaleak aipatzea, eta ebakuazio-simulakroan nola jardun behar den adieraztea. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.
Kalitate artistikoa eta originaltasuna. 0 eta 30 puntu arteko puntuazioa emango da.
Lanaren elaborazio teknikoa. 0 eta 10 puntu arteko puntuazioa emango da.


