Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko abenduaren 2koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, metrologia-kontrolerako enpresa emakidadunek 2010. urtean aplikatu ahal izango dituzten gehienezko tarifak arautzen dituena. 3.000 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapenak, aldizkakoak eta konpondu zein aldatu ondorengoak, egiten dituzte enpresa horiek. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko abenduaren 2koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, metrologia-kontrolerako enpresa emakidadunek 2010. urtean aplikatu ahal izango dituzten gehienezko tarifak arautzen dituena. 3.000 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapenak,aldizkakoak eta konpondu zein aldatu ondorengoak, egiten dituzte enpresa horiek.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 6734
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/02
  • Argitaratze-data: 2009/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Ekonomia

Testu legala

Agindu honen bidez egokitu egin nahi dira baskula eta balantzen egiaztapena egiten duten enpresa emakidadunek aplikatu beharreko tarifak.

Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia kontrola burutzeko bitartekoak ezartzen dituen otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuaren bitartez arautu zen autonomia erkidego honetan egiten den metrologia kontrola.

Aipatu Dekretuaren 21. artikuluak, araubide ekonomikoaren tituluan honela dio: «metrologia kontroleko zerbitzuak direla eta, enpresa kudeatzaileek kobratuko dituzten tarifak, industria arloan eskumena duen organoak ezarri beharko ditu agindu bidez».

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abenduaren 4ko Aginduak, metrologia-kontrolerako enpresa emakidadunek 2009. urtean aplikatuko zituzten tarifak arautu zituen, hain zuzen ere, 3.000 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapenak, aldizkakoak eta konpondu zein aldatu ondorengoak, egiteagatik aplikatu zitezkeenak.

Horrenbestez, otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuaren 21. artikuluak dioenarekin eta azken xedapenetako lehenengoak dioenarekin bat eginik azken xedapen horretan ahalmena ematen zaio industriaren arloko eskumena duen sailburuari dekretu hori garatzeko behar diren xedapenak emateko, hau

Agindu honen I. eranskinean daude metrologia-kontrolerako zerbitzuaren enpresa emakidadunek aplika ditzaketen gehienezko tarifak. 3.000 kg-ra bitarteko neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapenak -aldizkakoak eta konpondu zein aldatu ondorengoak- egiten dituzte enpresa horiek.

Lehenengo egiaztapenean zuzendu beharreko anomaliak aurkituz gero, 1. artikuluan jasotako gehienezko tarifek ez dute hori kontuan hartzen. Beraz, bigarren egiaztapen horiei agindu honetako II. eranskinean ezarritako gehienezko tarifak aplikatuko zaizkie.

Agindu hau indarrean sartzen denean indargabetuta geratuko da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abenduaren 4ko Agindua, aipatutako zerbitzuaren emakidadunek 2009an ezar zitzaketen tarifak arautu zituena.

Lehenengoa. Metrologian eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, baita agindu hau garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.

Bigarrena. Agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean eta, nolanahi ere, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu legezko ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 2a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

(BEZa barne)

Balantzen gehienezko helmena (GEHI) Gehienezko tarifa

Gehi < 30 kg 65,80 euro

30 kg < Gehi 150 kg 132,80 euro

150 kg < Gehi 600 kg 188,40 euro

600 kg < Gehi 3.000 kg 282,00 euro

(BEZa barne)

Balantzen gehienezko helmena (GEHI) Gehienezko tarifa

Gehi < 30 kg 32,90 euro

30 kg < Gehi 150 kg 66,40 euro

150 kg < Gehi 600 kg 94,20 euro

600 kg < Gehi 3.000 kg 141,00 euro

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.