Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2009-2010 ikasturterako ikastetxe pribatuetarako hitzartu beharreko ikasgela-kopurua zehaztu zuen agindua aldatzen duena (Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Zereginen Ikas - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2009-2010 ikasturterako ikastetxe pribatuetarako hitzartu beharreko ikasgela-kopurua zehaztu zuen agindua aldatzen duena (Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Zereginen Ikaskuntza eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 600
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/03
  • Argitaratze-data: 2010/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako itunen ratio eta irizpideak onartu eta argitaratu ziren.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak 2009ko azaroaren 2ko Agindua aldatzeko eskatu zuen (agindu horren bidez zehaztu zen 2009-2010 ikasturterako zenbat ikasgela hitzartu behar diren ikastetxe pribatuetarako, maila hauetan: Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Zereginen Ikaskuntza eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak); hain zuzen ere, Donostiako CPEE Ortzadar HBIP ikastetxea zerrendan sartzeko eskatu zuen. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.b) artikuluarekin bat etorriz, aldaketa hori egin behar da Agindu honen bitartez. Horiek horrela, hau

2009ko azaroaren 2ko Aginduaren I. eranskina aldatzea, alegia, ondoko unitateak gehitzea (agindu horren bidez zehaztu zen 2009-2010 ikasturterako zenbat ikasgela hitzartu behar diren ikastetxe pribatuetarako, maila hauetan: Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Zereginen Ikaskuntza eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak):

Gipuzkoa.

Udalerria Ikastetxearen izena Maila Izena Modulua Ikasgelak Eredua Euroak

Donostia-San Sebastián. CPEE Ortzadar HBIP Hezkuntza Berezia 2 LH Zereginak ikastea Osoa 3 A 336.313,26

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.