Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko abenduaren 9koa, Kulturako sailburuarena, 2010. urtean antzerkirako testu berriak egiteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko abenduaren 9koa, Kulturako sailburuarena, 2010. urtean antzerkirako testu berriak egiteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 250
  • Hurrenkera-zk.: 6801
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/09
  • Argitaratze-data: 2009/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan, lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatutakoa. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, antzerkigileen sortze-lana sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, diru-laguntzak emango zaizkie euskaraz zein gazteleraz idatzitako antzerki-testu berriak egiteko

Ondorioz,

2010eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitako jatorrizko antzerki-testuak sortzeko lagungarri izan nahi dute laguntza hauek.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo Agindu hau argitaratzen denean gutxienez urtebetez bertan bizi izan diren pertsona fisikoek eska ditzakete laguntza hauek.

  2. Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekua dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

  3. Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

  1. Antzerki-testuak egiteko diru-laguntzetarako, berrogeita bi mila (42.000) euro erabiliko dira. Zenbateko hori zazpi mila (7.000) euroko sei laguntzatan banatuko da, hiru euskarazko antzerki-testuetarako eta beste hiruak gaztelaniazkoetarako.

  2. Eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak betetzen ez dituztelako hizkuntza bateko laguntzaren bat eman gabe uzten bada, beste hizkuntzako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da, betiere, laguntza guztien kopurua aldatu gabe.

  3. Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez dezake, baina onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik baino ez zaio diru-laguntza emango.

Deialdi honen kargura emango diren diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira. Beraz, diru-laguntza jasotzeko ezarritako gehienezko muga errespetatuz eta finkatutako irizpideak erabiliz, onuradun kopuru bat hautatuko da, hain zuzen ere, proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatuko duen kopurua, betiere, proiektuen dimentsioari begira.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

  2. Eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta, deialdiko eranskinetako dokumentazioarekin batera, Kultura Saileko dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabidean zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio interesatuari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da.

  1. Modalitate honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hauek izango dira kideak:

    Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria.

    Bokalak: arte eszenikoen alorreko profesionalen eta Agindu honetako xedean aditu diren pertsonen artean aukeratutako 3 edo 4 kide, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuak.

    Idazkaria: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da, zuzendariak izendatua. Hitza izango du baina botorik ez.

  2. Balorazio Batzordearen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

  3. Eskaria egin duten pertsona guztiek izango dute aukera, hala eskatzen badute, beren proiektua batzordearen aurrean defendatzeko (II. eranskina). Proiektu bakoitzari ez zaio 15 minutu baino gehiago eskainiko.

  4. Batzorde honek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, ebazpen proposamena egingo dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.

  1. Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena osatzeko orduan, Balorazio Batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu:

    1. Aurkezten den testuaren proposamena. Proposatutako gaia eta ematen zaion tratamendua hartuko dira kontuan. Gehienezko puntuazioaren % 55.

    2. Idazlearen ibilbide profesionala. Gehienezko puntuazioaren % 30.

    3. Antzerki-muntaiak eszenatoki desberdinetan antzezteko dituen aukerak. Kontuan hartuko dira, bai proiektuaren ezaugarriak, bai antzerki-ekoizpenaren sektoreak dokumentu bidez adierazitako interesa. Gehienezko puntuazioaren % 15.

  2. Modalitate bakoitzerako ezarritako balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.

  1. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak emango du, balorazio batzordeen proposamenak ikusita, sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.

  2. Proposamen honetan ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek uko egitea, beti ere artean ordainketarik egin ez bada.

  3. Ebazpen hori esleipendunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  4. Ebazteko epea amaituta, interesatuari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateraezinak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin.

Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, pertsona/entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.

  4. Diru-laguntza jasotzen duten lan guztiek, argitaratu edo merkaturatzen ez diren bitartean, honako lizentzia mota honi atxikiko zaizkio beren testuaren bertsio digitalean: Aitortu-Ez merkataritzarako-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 Unported (http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/deed.es ).

  5. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango dira.

Antzerki-testu berriak egiteko diru-laguntzak era honetan ordainduko dira:

  1. Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena eman ondoren eta 12.a) artikuluan ezarritako epea amaituta.

  2. Gainerako % 25a behin betiko antzerki-testua bidali ondoren.

Esleipen-ebazpena jasotzen denetik, onuradunak sei hilabeteko epea izango du behin betiko testua entregatzeko pdf formatuan.

  1. Honelakoak izango dira ez-betetzeak:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat Agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

    3. Beste edozer Xedapenetan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

Lehenengoa. 3. artikuluan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Aipatutakoaren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Bigarrena. Agindu honen bidez araututako laguntza-programa batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako «minimis» arauaren mendean dago (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, Kultura Sailak beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu abian, bermatzeko enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez dela izango 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren ondorioetarako, Agindu honetako laguntzak ebazteko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da 2010. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 9a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

I. ERASKINA / ANEXO I

ANTZEZLAN-TESTU BERRIAK SORTZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO ARAUBIDEA

EZARTZEN DUEN AGINDUA

ORDEN POR LA QUE SE REGULA EL RÉGIMEN DE CONCESIÓN DE SUBVENCIONES

PARA LA CREACIÓN DE NUEVOS TEXTOS TEATRALES

DIRU-LAGUNTZA-ESKABIDEA / SOLICITUD SUBVENCIÓN

ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL SOLICITANTE

Izena eta abizenak / Nombre y apellidos:

NAN/DNI

Proiektuaren Titulua / Título del Proyecto:

HARREMANETARAKO DATUAK / DATOS PARA EL CONTACTO

Helbidea/Dirección:

Posta kodea / Código postal: Herria/Localidad

Tfno. a (k) / (s): Faxa/Fax:

  1. posta / Correo electrónico Web-orria / Página web .

    ..................................................(e)n, 2010eko ........................................ren .........(a)n

    En ...................................................., a ...... de ........................................ de 2010.

    Erantzukizunpeko Adierazpena / Declaración Responsable:

    Pertsona eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, eta ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

    La persona solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.

    Eskatzailearen sinadura / Firma del solicitante

    PERTSONA ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA PERSONA SOLICITANTE

    1. PERTSONARI DAGOKIONA:

    1. RELATIVA A LA PERSONA:

    n NANaren fotokopia. n Fotocopia del DNI.

    n Zergak egunean ordainduta izatearen Ziurtagiria. n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.

    n Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi izanaren kreditazioa. n Acreditación de ser nacido o residente en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

    2.PROIEKTUARI DAGOKIONA: 2. RELATIVA AL PROYECTO:

    (atal honetako dokumentu guztien 4 ale entregatu behar dira) (deberán entregarse 4 copias de todos los documentos señalados en este apartado)

    n Idazlearen ibilbide profesionala. n Historial profesional del escritor.

    n Argumentuaren sinopsia, gehienez tarte bikoitzean idatzitako bost orri. n Sinopsis argumental contenido en un máximo de 5 folios a doble espacio.

    n Proiektuaren tratamendu dramaturgikoa, gehienez 10 orritan. n Tratamiento dramatúrgico del proyecto en un máximo de 10 folios.

    n Proiektuak duen interesa eta proiektuari eman nahi zaion izaera zehaztuko duen memoria. n Memoria explicativa en la que se especifique el interés del proyecto y el carácter que se espera dar al mismo.

    n Testu berri baten proiektua dela eta gaur arte garatu gabekoa dela aitortzen duen agiria aurkeztea. n Declaración de que se trata de un proyecto original y no desarrollado como tal hasta la fecha.

    n Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak. n Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud.

    3. ORDAINKETARAKO DOKUMENTAZIOA: 3. DOCUMENTACIÓN PARA LOS PAGOS:

    n III. edo IV. eranskina. n Anexo III o IV

    DOKUMENTAZIOAREN AURKEZPENA / ENTREGA DE LA DOCUMENTACIÓN

    Dokumentazioa emateko eta, beharrezko baldin bada, agirien kopiak konpultsatzeko, Kultura-unitateen helbide hauetara jo:

    Para entregar documentación y si es preciso compulsarla dirigirse a estas direcciones de las Unidades de Cultura:

    n C/ Donostia-San Sebastián, 1 (01010 Vitoria-Gasteiz)

    n C/ Andía, 13 (20004 Donostia-San Sebastián)

    n Gran Vía, 85 (48011 Bilbao)

    OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko. Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko. Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza, Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. NOTA: La Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de estos documentos van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto a la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal. El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Promoción de la Cultura, responsable de dicho fichero, c/ Donostia-San Sebastián, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

Eskatzailearen izena / Denominación de la persona solicitante:

Azalpena

Exposición

Agindu honek, 8. artikuluko 3. paragrafoan, pertsona edo erakunde eskatzaileek euren proiektua Balorazio Batzordearen aurrean defendatzeko aukera eskaintzen du.

La presente Orden en su artículo 8 apartado 3, contempla la posibilidad de que las personas o entidades solicitantes defiendan su proyecto ante la Comisión de Valoración.

Eskaera:

Solicito:

Agindu honetan arautzen den aukera hori erabili ahal izatea, eta aurkeztutako proiektua Balorazio Batzordean defendatu ahal izatea.

Utilizar esta posibilidad regulada en la presente Orden y poder defender el proyecto presentado ante la Comisión de Valoración.

Eskaera hau onartuko duzuelakoan,

Esperando que esta solicitud sea aceptada,

............................................(e)n, 200........ko ...........................ren ..........(a)n

En ..........................................., a .......... de ........................... de 200........

Sinadura/Firma:

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      (*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro

IFZ edo NAN / NIF edo DNI..............................................3.aren kodigoa/Código del tercero (1): ...............................

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

.............................................................................

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A. HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

B. BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Data/Fecha

    Sinadura/Firma

    (*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

    Argibideak/Observaciones:

    (1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

    (2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

    (3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

  1. Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

  2. Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

    OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO

    BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA

    SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO

    DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik