- AGINDUA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 51
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/10
- Argitaratze-data: 2010/01/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko urriaren 20ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2009ko azaroaren 9ko EHAA) hau,
Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Elikagai Polítika eta Industriako Sailburuordetzakoa, 520010. kodea, 52. dotazioa.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 10a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


