- AGINDUA, 2009ko abenduaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Azpeitiko (Gipuzkoa) 'Juan de Antxieta' Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abenduaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Azpeitiko (Gipuzkoa) "Juan de Antxieta" Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1189
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/29
- Argitaratze-data: 2010/03/04
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Azpeitiko (Gipuzkoa) «Juan de Antxieta» Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
Kantua: bakarlaria eta korala.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, kontrabaxua, tronboia, bonbardinoa, tuba, biolontxeloa, klarinetea, txirula, tronpeta, perkusioa eta saxofoia.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.
Bertakoak: Txistua, trikitixa, dantza tradizionalak, txalaparta eta panderoa.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta teklatuak.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


