Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko abenduaren 30ekoa, Kulturako sailburuarena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen alorreko eskumenak dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko abenduaren 30ekoa, Kulturako sailburuarena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen alorreko eskumenak dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 587
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/30
  • Argitaratze-data: 2010/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bitartez sortutako Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagokio, beste eginkizunen artean, liburutegientzat laguntza-programak eta zerbitzuak ezartzea, bereziki informatika-sareak antolatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak egiteko, funtsak eskuratzeko eta beste helburu batzuetarako.

Bestalde, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren arabera, Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagozkion egitekoak garatzea eta gauzatzea, bai eta liburutegietan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea ere.

Alde horretatik, sinestuta gaudenez irakurzaletasuna eta liburutegiak erabiltzeko ohitura errazago bereganatzen direla haur eta gazte garaian, Kultura Sailak lehentasunezkotzat jotzen du haur eta gazteen betebeharrak asetzea.

Ondorioz, hauxe

Agindu honen bitartez, 2010. urteko ekitaldiari begira haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen alorreko eskumenak dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten da.

Agindu honetan zehaztutako diru-laguntzetarako 182.516 euro erabiliko dira gehienez. Zenbateko hori Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura ordainduko da.

Diru-kopuru hori handitu ahal izango da, agindu honetako xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera.

Agindu honetan zehaztutako dirulaguntzak liburutegiak dituzten udalek jaso ditzakete, baldin eta liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan badaude. Udalek zeinek bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta entitate horien helburuetako bat aipatutako liburutegi-zerbitzu publikoa elkarrekin kudeatzea bada. Era berean, onuradun izan daitezke ere Euskal Autonomia Erkidegoan udal liburutegi publikoen alorrean eskumenak dituzten toki-erakundeak.

Ezingo dute dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere.

Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren menpeko erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak: 2010ko ekitaldian haur eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna eta udal liburutegietako zerbitzuen erabilera sustatzekoak.

Ondorio horietarako, jarduera hauek lagun daitezke diruz, besteak beste:

  1. Profesionalen trebakuntza bereziari begira egindako jarduerak. Ez da diru-laguntzarik emango joan-etorriak, mantenua eta profesionalek jarduera horietan parte hartzearen ondorioz sortzen diren bestelako gastuak ordaintzeko.

  2. Haur eta gazteentzako irakurketa-jarduera osagarriak (ipuin-ordua, irakur-taldeak, e.a.).

  3. Haur eta gazteentzako bibliografia-erakusketak, hitzaldiak eta abar antolatzea.

  4. Haur eta gazteentzako literatura-lehiaketak antolatzea.

  5. Haur eta gazteak liburu eta liburutegietara hurbiltzeko kanpainak.

    Kanpo geratzen dira, espresuki, material bibliografikoa erosteko laguntzak, salbu eta material hori beharrezkoa bada agindu honetan aipatzen diren helburuekin bat datozen jarduera zehatzak gauzatzeko.

    Ezingo dute dirulaguntzarik jaso sexu bien arteko trataera-berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoek.

  1. Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.

  2. Eskabideak agindu honetako I. eta II. eranskinetako ereduaren arabera bete eta Kultura Sailean aurkeztuko dira, Kultur Ondarearen Zuzendaritzari zuzenduta (Donostia kalea 1, 01010 - Gasteiz), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

    Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

    1. Aurkezten den proiektuari buruz honako hauek zehatz-mehatz azaltzen dituen txostena: helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontuak, justifikazioak eta proiektua zuzen interpretatzeko interesgarritzat jotzen den beste edozein elementu.

    2. Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak) eta diru-kopuruak. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo diru-laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

    3. Entitate eskatzaileko idazkariaren egiaztagiria, erroldan dauden haur eta gazteen kopurua bi multzotan banatuta zehazten duena: 0tik 13 urte bitartekoena eta 14tik 18ra bitartekoena. Datu horiek nondik atera diren ere zehaztu beharko da.

    4. Eskabidea egiten duten entitateak legez eratuta eta hainbat udalerrik osatuta badaude, beren helburuen artean liburutegi-zerbitzu publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute.

    5. Eskabidea egiten duten entitateak udal liburutegi publikoen alorrean eskumena duten toki-erakundeak direnean, eskumen hori badutela egiaztatu beharko dute.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio agindu honen bidez araututako diru-laguntzak kudeatzeko egin beharrekoak egitea.

Kultura Ondorearen Zuzendaritzak eskabidean zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio interesatuari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, agindu honen 9. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta. Era berean, Zuzendaritzak osatuko du ebazpen-proposamena eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorriko. Bertan azalduko dira, hala badagokio, entitate onuradun bakoitzari egokitutako diru-kopurua eta emandako diru-laguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko ongi iritzitako baldintza guztiak.

  1. Diru kopuruak kalkulatzen dira III. eranskinean adierazitako sistemaren arabera. Horretarako, aurrez, haur eta gazteen mailako biztanle-taldeak ezarri dira, eta horiei balio homologatu eta indize zuzentzaile batzuk aplikatuko zaizkie, zeinak handiagoak izango baitira onuradunek biztanle gutxiago jasotzen dituzten heinean. Halaber, 1,3 edo 1 balioak aplikatuko dira, hurrenez hurren, onuradunen titularitateko liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen online katalogoaren barruan sarturik dauden ala ez.

    Era berean, antolatutako ekintzetan euskararen erabilerari erantsitako balioa ere kontuan izango da. Honela, 1,1 balioa emango zaie euskararen erabilpena gainditzen dutenei, udalerri bakoitzean euskara dakitenen datuekin alderatuz. Datuon erreferentzia, Eustat-ek argitaratutako azken estatistikak izango dira.

  2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa aplikatu eta gero, onuradunen batek 10. artikuluko 1. puntuko ehunekoa gainditzen badu, kasu horietan, aurrekontuaren gainean onarturiko gehieneko ehunekoan ezarriko dira diru-laguntzak. Soberakinak gainerako onuradunen artean banatuko dira, III. eranskinean ezarritako sistemaren arabera. Jardunbide hori behar adina aldiz errepikatuko da, eta aplikatu eta gero geratzen diren kopuruak aurretik lortutako kopuruei gehituko zaizkie.

  1. Eskabidearen xede diren jarduerak burutzeko onartutako gastu-aurrekontuaren % 75era irits daiteke diru-laguntza. Portzentaje hori bere horretan mantenduko da azkenean justifikatutako zenbatekoei dagokienez.

  2. Dena den, aurreko idatz-zatian adierazitakoa gorabehera, onuradun bakoitzak jaso dezakeen diru-kopurua ezin da 30.100 eurotik gorakoa izan.

  3. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

  1. Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari dagokio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egindako ebazpen-proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea.

  2. Diru-laguntzei buruzko ebazpena eta jakinarazpena egiteko gehienezko epea sei hilekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 42.2 artikuluan ezartzen duen legezko muga gainditu gabe. Artikulu horrek salbuespen modura aipatzen du lege mailako arau batek epe luzeagoa ezar dezakeela, edota Europako erkidegoko arauetan horrela aurreikus daitekeela.

  3. Jakinarazpen-gisa, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  4. Epe hori bukatuta ebazpena jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluaren ondorioetarako.

  5. Dena den, agindu honetako 7. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, erabakia hartzeko epea etenda geratuko da tramite hark behar duen beste denboraz, jakinarazpen-egunaren eta erantzuteko epearen arabera.

  6. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluen baitan, entitate interesdunek ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango dute.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean ez badiote diru-laguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Kultura Sailak beren zereginetan dihardutela deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruz eskatutako informazioa ematea.

  4. Diru-laguntza hauetaz baliatuz egiten diren ekintza eta dokumentazio guztietan, bai eta horien publizitatean ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuaren laguntza jaso dela agertzea.

  5. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokionez erabilera estereotipaturik ez egitea.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.2 artikuluan ezarritako beste edozein betebehar.

  1. Emandako diru-laguntzen ordainketa igorpen bakar baten bidez egingo da, diruz lagundutako jarduera benetan egin dela, diru-laguntza zuzentzen den helburua betetzen duela eta kostua guztira zenbatekoa izan den egiaztatu ondoren.

  2. Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2011ko otsailaren 15 arte aurkez daiteke. Justifikazioa egiteko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

    1. Burutu diren jarduerei buruzko memoria.

    2. Kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria, egindako gastuei buruzkoa (IV. eranskina).

    3. Laguntza emateko ebazpenean eskatzen den beste edozein agiri.

    4. Xede berberaz beste diru-laguntzarik jaso bada eta eskabidea egiteko unean interesdunak oraindik horren berri ez bazuen, laguntza horien zerrenda. Diru-laguntza eskatzeko unean adierazitako bestelako diru-laguntzen kasuan nobedaderik egon bada, horien berri ere eman beharko da.

  3. Dokumentazioa jasotakoan edo epea bukatutakoan, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, kasuan kasuko dokumentazioa aztertu ondoren, diru-laguntza ordaintzeko agindua emango du eta, murrizketarik egin behar bada, bakoitzari dagokion likidazioa igorriko dio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari. Sailburuordeari baitagokio horren inguruko ebazpena egitea bi hileko epean, justifikazioak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Hauek izango dira ez-betetzeak:

  1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

  2. Agindu honetan edo laguntza emateko ebazpenean adierazitako betebeharrak ez betetzea.

  3. Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea, hala badagokio.

  4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea. Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

Eskatutako diru-laguntzak kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, laguntzak ebatzi baino lehen, baldin eta aurrekontuetako diru-baliabideak agortu ez badira. Hori gertatuz gero, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 30a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jarduketarako diru-laguntzetarako eskabidearentzat aurkeztu beharreko dokumentazioa (2010).

UDALAREN/ERAKUNDEAREN DATUAK:

Udala/Entitatea:

Udaleko alkate-udalburua edo Entitateko lehendakari jauna/andrea:

Jakinarazpenetarako helbidea: Zk

Posta- kodea: Udalerria:

ENTITATE ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Diru-laguntzarako eskabidea (II. eranskina).

Aurkeztutako proiektuaren txostena.

Aurrekontua.

Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda (beharrezkoa denean).

Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz diru-laguntzarik ez eskatuaren ziurtagiria (beharrezkoa denean).

Entitate eskatzaileko idazkariaren egiaztagiria, udal eskatzaile edo eskatzaileen erroldan dauden haur (0-13) eta gazteen (14-18) kopurua zehazten duena.

Legez eratuta eta hainbat udalerrik osatutako entitateak bere helburuen artean liburutegi-zerbitzu publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa (beharrezkoa denean).

Udal liburutegi publikoen alorrean eskumena duten toki-erakundeak eskumen hori baduela egiaztatzen duen dokumentazioa (beharrezkoa denean).

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jarduketarako diru-laguntzetarako eskabidea (2010).

UDALAREN/ERAKUNDEAREN DATUAK:

Udala/Entitatea:

Udaleko alkate-udalburua edo Entitateko lehendakari jauna/andrea:

Jakinarazpenetarako helbidea: Zk

Posta- kodea: Udalerria:

Harremanetarako pertsona, argibideetarako:

Izen-abizenak

Kargua (betetzen duen postua):

Telefonoa: Faxa: Posta elektronikoa:

Hainbat udalerri biltzen dituzten entitateen kasuan, horiek zeintzuk diren adierazi:

Adierazten dut erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.

Adierazten dut erakunde eskaitzaileek, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legea betez, ez daukala zigor penal edo administratiborik eta diru-laguntza jasoko duten jarduerek Lege horrek xedatutakoa beteko dutela.

Izpta. (Alkate-udalburua edo entitateko lehendakari jaun/andrea):

...................................................... (e)an, 20......ko .................................(a)ren ........(e)an.

KULTURA, GAZTERIA ETA KIROLETAKO SAILBURUORDEA

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jarduketarako diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko sistema (formula eta koefizienteak)

Haur eta gazteen mailako biztanleen homologazioa (P) eta indize zuzentzaileak (IZ).

Biztanleak P IC

0tik 100era 100 10

101etik 200era 200 6

201etik 300era 300 5

301etik 500era 500 3,5

5001etik 1.000ra 1.000 2

001etik 2.000ra 2.000 1,25

001etik 3.000ra 3.000 1

001etik 5.000ra 5.000 0,75

001etik 10.000ra 10.000 0,5

001etik 20.000ra 20.000 0,35

001etik 30.000ra 30.000 0,33

001etik 40.000ra 40.000 0,31

001etik 50.000ra 50.000 0,29

001etik 60.000ra 60.000 0,27

000naka jarraitzen du. C beheranzko indizea 0,2 da

Hasierako kopuruak kalkulatzeko formulak.

P: Biztanle-tarteentzako homologatutako biztanle-kopurua.

IZ: Indize zuzentzailea.

KA: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen on line katalogoan izaten den parte hartzeari edo parte ez hartzeari esleitutako balioa. PR=1,3 parte hartzen duten onuradunei eta 1 gainerakoei.

KE: Antolatutako ekintzetan euskararen erabilerari esleitutako balioa.

B: Biztanle-kopurua (P), Indize zuzentzailea (IZ), Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan (KA) parte hartzea eta euskararen erabilerari erantsitako balioen arteko biderkadura (KE) (B=P*IZ*KA*KE).

BB: Onuradun guztien B balioen batura.

DK: Eskura dauden baliabideak.

Prozedura honelakoa da:

  1. Onuradun bakoitzaren B balioa lortzea honako faktoreen biderkadura eginez: homologatutako biztanle-kopurua (P), indize zuzentzailea (IZ), Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen on line katalogoan parte hartzea (KA) eta antolatutako ekintzetan egindako euskararen erabilera (KE). Hau da:

    (B=P*IZ*KA*KE)

  2. B koefizienteen batura (BB)

  3. Diru-laguntzaren kalkulua:

    Diru-laguntza: DK * B

    BB

    Bukatzeko, ematen den diru-laguntzaren muga aurkeztutako aurrekontuaren % 75a izanik, ikusi beharko da onuradun bakoitzari dagokiona aipatu diru kopurua gainditzen duen. Kasu horretan, sobera dena, gainerako onuradunen artean birbanatuko da.

jaunak/andreak,

Udal/Entitateko kontuhartzailea edo idazkariak-kontu-hartzaileak,

EGIAZTATZEN DU:

Honako jarduera hauek egin direla Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko abenduaren 30eko Aginduaren babesean.

Jarduera: Gastua:

Guztira:

Horretarako, finantza-iturri hauek izan ditu:

Entitatea: Diru-zenbatekoa

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila

Udala

Beste batzuk

Guztira:

Izpta.:

...................................................... (e)an, 20......ko .................................(a)ren ........(e)an.

KULTURA, GAZTERIA ETA KIROLETAKO SAILBURUORDEA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik