Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 5ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko 2008ko abenduaren 16ko Agindua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 5ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko 2008ko abenduaren 16ko Agindua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 576
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/05
  • Argitaratze-data: 2010/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2008ko abenduaren 16ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten zen bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartu ziren.

Agindu horren 6. artikuluak ezartzen zuen 1. artikuluan ezarritako IV. tarifa aplikatzeko, jaieguntzat, igandeak eta Autonomia Erkidegoko eta tokian tokiko araudiaren arabera jaiegun zirenak hartuko zirela, bai eta larunbatak ere, arratsaldeko 13:00etatik aurrera. Baina, sektoreak eskatzen duena kontuan izanik, bidezko da larunbatak jaiegunekin parekatzea, tarifa aplikatzeari dagokionean, horrek asteburuetan zerbitzua hobeto antolatzen lagunduko duelako.

Ondorioz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4.a artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe

Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioetako zuzendariari Agindu hau eta aplikatu beharreko gainontzeko arauak interpretatzerakoan sortzen diren auziei buruzko erabakiak hartzeko.

Lehenengoa. Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioetako zuzendariari Agindu hau garatzeko xedapenak eman ditzan.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 5a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.