Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria aldatzeko izapidetzari hasiera emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria aldatzeko izapidetzari hasiera emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 934
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/28
  • Argitaratze-data: 2010/02/23

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak sustatutako «Urdaibai Biosfera-Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria Aldatzeko espedientea» aztertu egin da.

Abuztuaren 2ko 242/1993 Dekretu bidez, behin betiko onartu zen Urdaibai Biosfera-Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria, eta zatika aldatu zen otsailaren 11ko 27/2003 Dekretuaren bidez.

Aipaturiko plan gidariaren 9. artikuluari jarraituz, indarrean sartzen denetik hamar urteko epearen buruan berraztertu egin behar da. Behin epea igarota, eta eragina duten geroko arauak ikusita, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuak sustatuta (aldeko txostena eman zuen Osoko Bilkuraren 2009ko abenduaren 11ko bileran), beharrezkotzat jo da plan gidaria berraztertzea.

Sail hau eskuduna da Urdaibai Biosfera-Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria berraztertzeko espedientea sustatzeko eta izapidetzeko.

Plan gidaria berraztertzeko prozedura arautzen duen 242/1993 Dekretuaren 10. artikuluari jarraituz, bere berrazterketari hasiera ematen zaio, arau horretan derrigorrezko prozedura-izapideak betez.

Aplikagarria den legedia ikusita, honakoa

Lehenengoa. Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpenerako eta Kudeaketarako Plan Gidaria berraztertzeko prozedurari hasiera ematea, bere 10. artikuluaren arabera.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinaren gainean egoteko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 28a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik