Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, José Luis Gambra Gambra jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, José Luis Gambra Gambra jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 898
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/29
  • Argitaratze-data: 2010/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

José Luis Gambra Gambra jaunak 6810/05 kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 2005eko irailaren 22ko epaiaren kontra (2953/2003 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emana). Horren Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietako Salak kasazio-errekurtso horretan epaia eman zuen eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak, epai hori betez, 2009ko abenduaren 14ko Ebazpena eman zuen, honako hauek aldatzen zituena: batetik, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, izangaiek lehiaketa-fasean lortutako behin betiko puntuazioak jendaurrean jarri zituena, eta, bestetik, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena, irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutakoak) gainditu zituzten izangaien zerrendak jendaurrean jarri zituena, aldatu zituena. Horren ondorioz, José Luis Gambra Gambra jauna Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan izangai hautatu gisa sartu zen, teknologiako espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta 13,6901 punturekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-probak deitu zituen 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren 11.1 oinarrian xedatutakoari jarraiki, eta bertan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, honakoa

Lehenengoa. José Luis Gambra Gambra jauna, zerrendako 2003050905 zenbakia duena, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea, teknologiako espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizunarekin, honako prozedura hau gainditu izanaren ondorioz: Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-probak deitu zituen 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozedura.

Bigarrena. Praktiketako funtzionario izendatzeak esleitutako lanpostuaren jabetza hartzen duenetik sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honek izendatutako funtzionarioaren erregimena indarrean dagoen legeriak praktiketako funtzionarioentzat ezarritakoa izango da.

Laugarrena. Baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketako zuzendariari agindu hau betearazteko beharrezkoak diren argibideak eman ditzan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari dagokio epaia betearazteko izapideetan sor litekeen guztiaz arduratzea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenaren 103.1 eta 109. artikuluek xedatzen dutenari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik