Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko otsailaren 1ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, barne sustapeneko txandaz Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaz egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 1ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, barne sustapeneko txandaz Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaz egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 701
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/01
  • Argitaratze-data: 2010/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduko hamabosgarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honakoa ebatzi da:

Lehenengoa. Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan barne-sustapeneko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa prozesua gainditu duten hautagaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina) argitara ematea. Prozesua azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez deitu zen.

Bigarrena. Hautagaiek destino-eskabideak Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari bidali beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATan entregatu beharko dira edota Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio erregistro orokorrean (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako hamar egun natural izango dituzte, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Hirugarrena. Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko da, jarraibide hauen arabera:

Eskabide-ereduan gehienez 15 lanpostu aipatu ahal izango dira organoa, udalerria eta probintzia adierazi behar direlarik.

Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean, interesdunek eskabide-orrian adierazten duten probintziaren araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzaren barruan destinoak honako hurrenkerari jarraituz esleituko dira:

  1. Justizia Auzitegi Nagusia

  2. Probintzia auzitegiak

  3. Fiskaltzak.

  4. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea

  5. Dekanotzak eta zerbitzu orokorrak

  6. Instrukzioko epaitegiak

  7. Zigor arloko epaitegiak

  8. Espetxeratuen zaintzako epaitegiak

  9. Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

  10. Lehen auzialdiko epaitegiak.

  11. Merkataritza arloko epaitegiak

  12. Administrazioarekiko auzietako epaitegiak

  13. Lan arloko epaitegiak

  14. Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak

  15. Adingabeen epaitegiak

  16. Bake epaitegiak

    Laugarrena. Hautaketa-ikastaroa eta praktikaldia amaitutakoan, puntuazio horiek oposizio-lehiaketakoari gehituko zaizkio eta, horren ondoren, hautaketa-prozesu osoan lortutakoaren arabera egingo da esleipena.

    Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautagaiek ezingo dute eskabidea ezeztatu ezta aldatu ere.

    Seigarrena. Hautagairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, nahitaez onartu beharrekoa.

    Zazpigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoan destinoak nahitaez esleituko dira, egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.

    Zortzigarrena. Esleitutako destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, agindu honen datatik zenbatzen hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

    Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita bi hileko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 1a.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

Organoa Udalerria Probintzia Lanpostu hutsen kopurua

Lehen auzialdiko 2 zenbakiko epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 3

Lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia (Erregistro Zibila) Vitoria-Gasteiz Araba 3

Lehen auzialdiko 4 zenbakiko epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 3

Lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 1

Zigor arloko 1 zenbakiko epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 3

Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 1

Lehen auzialdiko 1 zenbakiko epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 2

Lehen auzialdiko 2 zenbakiko epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 4

Lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia (Familia) Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2

Lehen auzialdiko 4 zenbakiko epaitegia (Erregistro Zibila) Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 4

Lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Lehen auzialdiko 6 zenbakiko epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 5

Lehen auzialdiko 7 zenbakiko epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Lehen auzialdiko 8 zenbakiko epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 3

Probintzia Auzitegia-2. Sekzioa Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Probintzia Auzitegia-3. Sekzioa Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1

Barne sustapeneko txandaren bidez Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko den azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez deitutako hautaketa probak gainditu dituzten hautagaienentzako destinoa eskatzeko eskabidea.

IFZ: Lehen abizena:

Bigarren abizena:

Izena:

Hautaketa Prozesuko Hurrenkera zk. Harremanetarako telefonoa:

Hautaketa probak egin zireneko lurralde-esparrua:

Destinoa lehentasun-hurrenkeraren arabera (Ikus lanpostuen deialdia)

Lantokia:

Hurrenkera zk. Organoa Udalerria Probintzia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

Probintziak lehentasun-hurrenkeraren arabera (Ikus lanpostuen deialdia)

1

2

3

......................., 2010eko ..................aren .......a

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik