- AGINDUA, 2010eko otsailaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimen-eskaria ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko otsailaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimen-eskaria ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1071
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/01
- Argitaratze-data: 2010/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
2010eko urtarrilaren 21ean, Pablo Jesús Larrabide Bilbao jaunak (NAN: 14565865B) Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Crédito sozietatearen izenean eta ordez (IFZ: F48046742) baimena eskatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa jokatzeko.
Aplikatu beharreko arautegiarekin bat etorrita, Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Crédito sozietatearekin batera honako hauek aurkezten ditu: erakundeak egingo lituzkeen kobraketak zentralizatuko lituzkeen bulegoaren helbide eta banku-gakoa. Aldi berean, bi solaskide izendatzen ditu, diru-bilketaren kudeaketan eman beharreko laguntzari buruz hitz egiteko.
Halaber, honako hauek ere aurkeztu ditu erakundeak: lankidetza- zerbitzua emateko erakundeak erabiliko lituzkeen bulegoen zerrenda; Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien ziurtagiriak, zerga guztiak ordainduta edukitzeari buruzkoak; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan lankidetza-zerbitzua arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2008ko apirilaren 11ko Aginduaren 9. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direla eta agindu horretan ezarritako baldintzetan lankidetzan jarduteko arazorik ez dagoela ziurtatzen duen berariazko adierazpena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan lankidetza-zerbitzua arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2008ko apirilaren 11ko Agindua aztertuta, eta kontuan harturik onuragarria dela eskatzaileak diru-bilketaren arloan egin dezakeen ekarpena, erakunde eskatzaileak betetzen ditu lankidetzan jarduteko bete beharreko baldintzak. Hori dela eta, egintza honen bidez, horretarako baimena ematen zaio erakunde horri.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuak esleitutako ahalmenak erabiliz, honako hau
Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Crédito sozietateari baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa jokatzeko.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke egintza hau eman duen organoari; horretarako epea hilabetekoa izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 1a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


