- AGINDUA, 2010eko otsailaren 2koa, Kulturako sailburuarena, 2009. urteko «Euskadi» gastronomia sariak nori egokitu zaizkion jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko otsailaren 2koa, Kulturako sailburuarena, 2009. urteko «Euskadi» gastronomia sariak nori egokitu zaizkion jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1242
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/02
- Argitaratze-data: 2010/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Kultura sailburuak 1992ko abenduaren 23an emandako Aginduaren bitartez eratu ziren «Euskadi» gastronomia sariak. Agindu horren arabera, sariok urtean behin emango dira eta ohorezkoak baino ez dira izango. Gure autonomia erkidegoaren jardueran eta proiekzioan hain garrantzitsua den arlo honetan gailendu direnen lana goraipatu nahi du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sarion bitartez.
«Euskadi» gastronomia sariak eman aurretik Euskadiko Gastronomia Akademiak egindako proposamena hartu behar da aintzakotzat, erakunde horrexeri Euskadiko errealitate gastronomikoari buruz berebiziko jakintza aitortzen baitzaio, baita gai horrekiko lotura estua ere.
Behin proposamen hori egin ondoren, sariak esleitu dira 2010eko otsailaren 2an, eta horren berri eman nahi du Agindu honen bitartez, jende guztiak erabakiaren berri izan dezan.
Orain arte adierazitako guztia kontuan hartuta, Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren bitartez arlo horretan dudan ahalmena erabiliz, aipatutako 1992ko abenduaren 23ko Aginduan oinarriturik eta Euskadiko Gastronomia Akademiak egindako proposamena ikusirik, hauxe
Lehenengoa. 2009ko urteko «Euskadi» gastronomia sariak, bakoitza bere alorrean, ondoren aipatutako pertsonei ematea:
Sukaldari hoberena, Euskadi gastronomia saria-2009: Gorka Txapartegi Lizaso jauna.
Jatetxe zuzendari hoberena, Euskadi gastronomia saria-2009: Carlos del Rey Valero jauna.
Kazetaritza lan hoberena, Euskadi gastronomia saria-2009: GPS aldizkaria.
Gastronomiari buruzko argitalpen hoberena, Euskadi gastronomia saria-2009: «Regalo de la Vida humana», faksimila, Juan Vallesek 1559an idatzia. Fernando Serrano Larayoz eta laguntzaileek eguneratutako testua.
«José María Busca Isusi» Euskadi gastronomia saria-2009: Bacalaos la Busturiana.
«Manuel Llano Gorostiza» Euskadi gastronomia saria-2009: José Antonio Itarte Zaragüeta jauna.
«Roberto Lotina» Euskadi gastronomia aparteko saria-2009: Rafael Ansón Oliart jaun txit gorena, Real Academia de Gastronomía-ko Presidentea.
Bigarrena. Jende guztiak horren berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 2a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


