- AGINDUA, 2010eko otsailaren 9koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuarena, Irungo Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko otsailaren 9koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuarena, Irungo Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1789
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/09
- Argitaratze-data: 2010/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Instituzional; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartu zuen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan agindutakoa hautsi gabe, betiere.
Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Arautegiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua aipatu eskumenaren indarrez eman ziren. Legeko 33. artikuluan eta dekretuko 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak eskumena duen sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.
Irungo Aduanetako Agenteen eta Komisio-hartzaileen Elkargo Ofizialaren Estatutuak legearen araberakoak direla egiaztatuta, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau
Irungo Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoaren Estatutuen aldaketa onartzea.
Irungo Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoaren Estatutuen aldaketa agindu honen eranskin gisa argitaratzeko agintzea.
Irungo Aduanetako Agente eta Komisio-hartzaileen Elkargoaren Estatutuetan egin den aldaketa Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatzeko agintzea, elkargoa formalki osatzen den unean.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 9a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
IRUNGO ADUANETAKO AGENTEEN ETA KOMISIO-HARTZAILEEN ELKARGO OFIZIALAREN ESTATUTUAK
Bere lurralde-eremuan, egiteko hauek dagozkio:
Lanbidean jarduteko elkargoko arauak betetzen diren zaintzea, legezko bateraezintasunak zorrotz zaintzea, lanbideko deontologia printzipioei eta agenteen egitekoak eta eskumenak arautzen dituzten indarreko xedapenen printzipioei eustea, bere eskumenen eremuan.
Estatutu hauek eta elkargoko organoek, beren eskumeneko alorretan, hartzen dituzten arauak eta erabakiak betetzea eta elkargokideei betearaztea.
Elkargokideen maila teknikoa, etikoa eta kulturala ahalik eta onena izan dadin sustatzea, dituen baliabide guztiekin.
Elkargokideei aholkuak ematea, beharrezkoa baldin bada, Administrazioarekiko harremanetan.
Irizpenak eta txostenak egitea; agintariek, epaile eta auzitegiek, edozein erakunde pribatu nahiz publikok, partikularrek edo elkargokideek lanbideaz egiten dizkioten kontsultei erantzutea; eta peritoak izendatzea.
Elkargoak erakundeetan, batzordeetan, epaimahaietan eta erakunde publiko edo pribatuetan izango dituen ordezkariak izendatzea, ordezkotza hori eskatzen zaionean.
Justizia epaitegietan eta Administrazioan lanbideko instrusismoa salatzea eta segimendua egitea.
Legeen urratzea salatzea eta segimendua egitea, lanbiderako kaltegarriak diren egintzak direnean.
Behar denean, elkargokideei diziplina zehapen eta zigorrak jartzea, estatutu hauetan araututako prozeduraz.
Elkargokideen kuotak eta diru-ekarpenak finkatzea.
Fondoak biltzea eta administratzea, sarreren eta gastuen urteko aurrekontua prestatzea, likidatzea, balantzea egitea eta elkargokideen Batzorde Orokorrari jakinaraztea, sendetsi dezan.
Lehia desleiala saihestea, elkargokideen artean.
Elkargokideen identifikazio-txartelak egitea eta baliogabetzea.
Ahaldun eta laguntzaileentzako ahalmen eta baimen emateak onestea.
Agente elkargokideen lansarien fakturak kobratzea eta horretarako ezartzen den zenbatekoa edo ehunekoa jasotzea.
Bezero berankorren liburu-erregistro berezi bat prestatzea, aduanako eragiketak eskatzen dituzten partikularrei edo erakundeei buruzkoa; informatzeko bakarrik izango da liburu hori elkargokideek Elkargoaren barruan erabil dezaten izango da, eta indarreko legerian dauden xedapenei lotuko zaie.
Lanbidearekin zuzenean nahiz zeharka lotuta dagoen beste edozein xede, eta Elkargo Profesionalen Legearen 24. artikuluak ezartzen dizkionak. Horiek ahal bezain ondoen betetzeko behar den adina sail, zerbitzu edo batzorde eratu ahalko ditu. Lanbideari eta Elkargoko funtzionamenduari eragin diezaiokeen ororen berri eman beharko die elkargokideei.
Elkargoan sartzeko, interesik duenak eskabidea egin beharko dio Elkargoari. Betekizun hauek konplitu beharko ditu aurrez:
Aduanetako agentearen titulua edo lanbidean aritzeko legez gaitasuna ematen dion titulu bat aurkeztu beharko du, edo, hori ezean, notaritza-testigantza edo horren benetako kopia.
Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagokion altaren justifikantea.
Dagozkion fidantzak egin beharko ditu.
Sartze-eskubideak ordaindu beharko ditu. Ordaindu beharreko zenbatekoa Elkargoaren Batzorde Orokorrak ezarriko du, Kontseilu Nagusiak hala badagokio zehaztutako mugak errespetatuz.
Zinpeko aitormena egin beharko du, lanbidean aritzeko gaitasungabeturik ez dagoela eta legeek ezartzen duten bateraezintasunik ez duela adierazteko.
Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituenean, edo agiri horiek benetakoak eta nahikoak direla garbi ez dagoenean; kasu horretan, Gobernu Batzordeak, hala iritziz gero, ikertu egingo ditu agiriok.
Epai irmo batek lanbidean aritzeko gaitasuna kentzen dionean eskatzaileari.
Diziplina-espediente batez zigorra jartzen zaionean; zigorraren aldirako izango da hori.
Elkargoaren Idazkaritzan eskariari sarrera eman zitzaion egunetik kontatzen hasita, gehienez 15 eguneko epearen barruan jakinarazi behar zaio ebazpena interesatuari.
Elkargokideak behartuta daude kuotak behar den garaian ordaintzera. Kuota horiek Elkargoaren Batzorde Orokorrak ezarriko ditu urtero, eta ohikoak nahiz ezohikoak izan daitezke (finkoak edo aldakorrak bi kasuetan).
Kuota finkoak izango dira elkargorkide guztiek ordaindu behar dituzten zenbateko jakinak.
Kuota aldakorrak izango dira elkargokide bakoitzak egiten duen lanaren arabera ezarritakoak.
Kuota mistoak izango dira zati jakin bat eta lanaren araberako zatia ordaintzen denean.
Obligazio hori betetzen ez bada, Kontseilu Nagusiaren Estatutuen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera jardungo du Elkargoak.
Elkargokideen interes profesionalen onerako diren egiteko guztiak ere erabiliko ditu elkargoak.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hiru hilabete igarota, ez bada ebazpen adierazirik eman, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta bidezko diren egintzetan, administrazioarekiko auzitarako bidea irekita geratuko da.
Elkargokideek, gai honi loturiko aldaketaren bat baldin badago, Elkargoari derrigor jakinarazi beharko diote.
Aduana-Errenten Bulegoaren aurrean behar bezala jarduteko, Kontseiluaren Estatutuetako 31. artikuluaren 17. puntuan ezarrita dagoenaren arabera, Elkargoak hiru kategoriatako identifikazio-txartelak eman eta ezeztatu ahal izango ditu:
Banakako aduana-agenteentzat eta sozietate-administratzaileentzat.
Ahaldun orokorrentzat.
Aduana-tramiteak egiteko Ahalorde Partzialak dituzten langile edo agindupekoentzat.
Elkargokideek, gai honi loturiko aldaketaren bat baldin badago, Elkargoari derrigor jakinarazi beharko diote.
Agenteek Ahalordeak eman ditzakete aduanako bideratze-eragiketa guztietarako edo eragiketa jakin batzuk egiteko, indarrean dauden xedapenen arabera, beti ere dagokion bulegoko langile-zerrendan agertzen diren eta benetan bertako menpekoak diren pertsonei ematen badizkiete, eta aplikatzekoa den araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte. Baldintza horiek betetzen ez dituen agentea edo agentzia erantzukizunean eroriko da, eta ezgaituta gera daiteke.
Indarrean dauden xedapenetan ezarritakoarekin bat, agenteen ahaldunek agente bakar baten ordezkaritza izan dezakete.
Sozietateak diren Aduana-Agentziei buruzko atalean, horien gerente, zuzendari, administratzaile edo Administrazio Kontseiluko lehendakariaren izen-abizenak idatziko dira, kasu bakoitzean pertsona horien artetik Agentziako buru zein den adieraziz. Era berean, aduanako bideratze-eragiketetarako edo beste edozein ondorioetarako, haien ahaldunak zein diren adierazi beharko da.
Elkargoan erregistra daitezkeen ahalordeak aduana-jarduerarako izango dira, eta ahalorde horietan espreski adieraziko da ahalduna beste pertsona fisiko edo juridiko batekin ordezkatzea debekatuta dagoela.
Elkargokideek, gai honi loturiko aldaketa edo ezeztapenen bat baldin badago, Elkargoari derrigor jakinarazi beharko diote.
Sozietateak diren Agentzien ordezkaritza, hala Batzorde Orokorretan nola Gobernu Batzordeetan, bertako gerente, zuzendari, administratzaile edo Administrazio-Kontseiluko lehendakariak izango dute, Kontseiluaren Estatutuetako 1. artikuluan ezarritakoaren arabera Agentzia ordezkatuz.
Elkargokideek zabaltzen duten merkataritza-dokumentazioan, izena, helbide fiskala, identifikazio fiskaleko kodea, eta Aduana eta Zerga Berezietako Departamentuak adierazitako informatika-kodearen zenbakia espreski eta leku nabarmenean adieraziko dira, dokumentazioak aipatzen duen lanbide-jarduerari buruz inolako zalantzarik izan ez dadin.
Elkargokideek, egiten duten lanbide-jardunaren ondorioz sor daitekeen erantzukizun zibilaren arriskua dagokion aseguruaren bidez estali beharra dute, Lanbide Elkargoei buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Elkargoak behar diren neurriak hartuko ditu agenteek betebehar hori betetzen dutela ziurtatzeko.
Agente batek beste agente baten bideratze-enkargua jasotzen duenean, bi profesionalen arteko itun aske baten bidez onartu ahal izango du.
Agente komisio-emailea beti lehen erantzulea izango da, agente bideratzailearen aurrean, bideratze-eragiketaren berezko ondorio ekonomikoei dagokienez.
Elkargoak xedapen hau hausten duen edozein jarduketari zigorra ezarriko dio, Kontseiluaren Estatutuetako V. Tituluan ezarritakoaren arabera.
Elkargokideak, Elkargoari Legeak eta Estatutu Orokorrek ematen dizkioten ikuskapenerako ahalmen eta funtzioen betetzea erraztera behartuta daude. Bere ikuskapen-funtzioaren barruan, Elkargoak, Gobernu Batzordearen erabakiaren bitartez, ikuskapenaren helburua ukitzen duten liburu eta dokumentuen azterketa eska dezake, bai eta elkargokidearen agindupeko langileen nominen azterketa ere, estatutu hauetako 17. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Elkargokidearen izaera galdu egingo da:
Elkargokideak baja eskatzen duenean. Baja Elkargoari eskatu beharko dio, idatziz.
Elkargoaren erabakiz ezgaiturik geratzen denean, beti ere estatutu hauek xedatzen dutena kontuan izanik.
Lanbidean aritzeko ezgaitzen duen epai irmo batekin.
Ohiko nahiz ohiz kanpoko kuotak ordaintzen ez dituenean, sei hilabetetan, horretarako errekerimendua egin ondoren.
Heriotza gertatzen bada.
Beste Elkargo Ofizial batean inskribaturik dauden agenteek barruti honetan lan egin nahi badute, aldez aurretik haien Elkargoaren bitartez jakinarazi beharko dute.
Elkargoak, agente horiei, eskaini diren baina elkargoko kuotak estaltzen ez dituen zerbitzuen benetako kostuari erantzuteko Gobernu Batzordeak ezarritako baldintza ekonomikoak ordaintzea eskatu ahal izango die.
Eusko Jaurlaritzaren 18/1997 Legearen 38. artikuluak ezartzen duenaren arabera, agente horiek ezin dute Elkargoko organoetan parte hartu eskubide osoko kide gisa.
I. ATALA
GOBERNU BATZORDEA
Gobernu Batzordearen egitekoak, Batzorde Orokorrari espreski adierazi gabekoez gain, hauek dira:
Elkargokideei dagokienez:
Elkargokide egiteko eskabideak onartu ala ez ebaztea.
Elkargokideek lanbidean duten jokabidea zuzena den zaintzea, bai euren arteko harremanetan, baita hirugarren batzuekin dituztenetan ere.
Legezko gaitasunik ez duenari lanbidean jardun dezan galarazteko behar diren egintzak sustatzea.
Hauteskundeetarako deialdiak argitaratzea, Gobernu Batzordeko karguak betetzeko.
Elkargokideei bidezko diren diziplina-espedienteak irekitzea.
Elkargoko ekonomiari dagokionez:
Elkargoko fondoak biltzea eta administratzea.
Aurrekontuak idaztea eta Elkargokideen Batzorde Orokorrari kontuen berri ematea urtero. Horretarako, Ohiko Batzar Orokorra egin baino hamar egun lehenago, kontuak elkargoan izango dira ikusgai, elkargokide guztiek azter ditzaten.
Fondoen mugimenduak baimentzea, bankuko kontuak irekitzean edo intsuldatzean.
Elkargoaren zerbitzurako langileak kontratatzea, eta beren ordainsariak eta laneko diziplina-araubideari loturiko guztia ezartzea.
Bere lurralde-eremuan, erakunde ofizialei dagokienez:
Elkargokideak defendatzea lanbideko lanetan.
Elkargoaren izenean, elkargoaren eremuan lanbidean hobeto aritzeko beharrezkotzat jotzen diren hobekuntzak bideratzea, bai eta interes profesionalerako onuragarri izan daitekeen oro ere.
Gutxienez 4 kide eta gehienez 10 izango dituen Gobernu Batzorde batek eraenduko du elkargo hau. Kide horietariko bat lehendakaria izango da, beste bat lehendakariordea, hirugarren bat idazkaria, eta azken bat diruzaina.
Gobernu Batzordeko karguak lau urterako dira eta Ohiko Batzar Orokorrean bildutako elkargokideek hautatuko dituzte. Batzar Orokorra abendurako deituko da, beti ere Elkargoen Kontseilu Nagusiko karguen hauteskundeak egin baino lehen. Batzarra egin eta 15 eguneko epearen barruan, Elkargoak Gobernu Batzordeko kideen zerrendaren berri emango dio Kontseiluari.
Kideren baten heriotzagatik edo inork kargua uzteagatik Gobernu Batzordean hutsik geratzen diren postuak Batzorde Orokorrak hornituko ditu, postua hutsik geratu den unetik zenbatzen hasi eta ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan.
Gobernu Batzordea hiru hilabetean behin, behintzat, bilduko da; eta lehendakariak deitzen duenean edo kideen ehuneko hogeik eskatzen duenean ere bilduko da. Deialdia egiteko epea 48 ordukoa izango da, premia larriko kasuak salbu.
Gobernu Batzordearen erabakiak baliodunak izateko, kideen erdiak baino gehiagok egon beharko dute, gutxienez, bertaratuta edo beste kide batek ordezkatuta. Erabakiak botoen gehiengo soilaz hartuko dira.
Gobernu Batzordeko Idazkaritzak akten liburu bat antolatuko du. Bertan, bilkura bakoitzera joandakoen nahiz ordezkatutakoen izenak, egiten diren bilkuren erreferentzia eta hartzen diren erabakien testuak jasoko dira. Akta horiek idazkariaren sinaduraz eta lehendakariaren oniritziaz baimenduko dira.
Lehendakariak elkargoa ordezkatuko du ekitaldi ofizialetan edo kudeaketa lanetan, Gobernu Batzordearen erabakiak beteko ditu, lege-arauek ematen dizkioten ahalmenak eta funtzioak erabiliko ditu, eta kalitatezko botoa izango du, berdinketak ebazteko.
Lehendakariordeek, beren hurrenkeraren arabera, lehendakaria ordezkatuko dute ez dagoenean edo gaixo dagoenean.
Idazkariak batzordeek egiten dituzten bilkuren fede emango du eta aktak egingo ditu, horretarako prestatutako liburuan jasotzeko; beharrezkoa denean, elkargoko idazkiak egingo ditu, lehendakariaren oniritziaz. Ez dagoenean edo gaixorik dagoenean idazkariordeak ordezkatuko du.
Diruzainak fondo sozialak zainduko ditu eta kobrantzak eta ordainketak egingo ditu, lehendakariaren «ordaintzeko aginduarekin» eta kontulariaren «jakinaren gainean nago» adierazpenarekin.
Kontulariak kontularitza soziala zainduko du, eta diruzaina ordezkatuko du ez dagoenean edo gaixorik dagoenean.
Gobernu Batzordeko kideak boto-eskubidea duten elkargokideek hautatuko dituzte, bozketaz.
Elkargoko obligazio guztiak beteta eduki beharko dituzte.
Lanbidean aritzeko etenaldian daudenek ez dute botorik ematerik izango.
Kasua bada, diziplina-espedientean jarritako zigorrak beteta eduki beharko dituzte.
Elkargokide guztiak hautagai izan daitezke elkargoko edozein zuzendaritza-kargutarako, aurreko artikuluan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Hautagaien aurkezpena eta karguen hautespena, Kontseiluaren Estatutu Orokorretako 55., 56. eta 57. artikuluetan xedatzen denaren arabera egingo dira.
II. ATALA
BATZORDE OROKORRAK
Elkargokideen Batzorde Orokorraren eskumenak:
Estatutuak onartzea eta aldatzea.
Ohiko eta ezohiko aurrekontuak onartzea eta horiei dagozkien kontuen berri ematea.
Elkargoko ondasunen inbertsio-proposamenak onartzea.
Gai profesionalak hobeto aztertzeko batzordeak sortzea, hala behar denean.
Gobernu Batzordeko kideak hautatzea.
Gobernu Batzordeko kideen jarduera aztertzea, onartzea edo, kasua bada, gaitzestea.
Ohiko Batzorde Orokorra urtero abenduan bilduko da, hala dagokionean Gobernu Batzordean berritu behar diren karguak hautatzeko. Batzordearen kudeaketa ere aztertuko du, eta bere esku uzten dizkioten gai guztiak ebatziko ditu.
Ezohikoak izango dira Gobernu Batzordeak egiten dituen gainerakoak. Deialdian agertzen diren gaiak baino ezingo dira aztertu.
Ezohiko Batzorde Orokorrak Gobernu Batzordeak ebazten duenean bilduko dira, bai eta elkargokideen % 20k gutxienez eskatzen dutenean ere. Eskabidean deialdiaren xedea jarriko da, argi eta garbi.
Ohiko Batzar Orokorren gai-zerrenda elkargokide guztiei bidaliko zaie, hamar egun lehenago, gutxienez.
Elkargokide guztiek boto-eskubidea izango dute, elkargoko betebeharrak eguneratuta badituzte.
Elkargokide bakoitzak ordezkotza bakarra izan dezake.
Eztabaidatzen diren gaiei buruzko adostasunik egon ezean, bozketa egitea proposatu ahal izango du lehendakariak. Bertan dauden elkargokideen botoen gehiengo soilaz hartuko dira erabakiak.
Bozketak hiru motakoak dira: arrunta, izenduna eta boto-txartel bidezkoa.
Bozketa arrunta lehendakariak ezartzen duen hurrenkeran zutituz egingo da: eztabaidatzen den bozketa onartzen dutenak, onartzen ez dutenak eta abstenitzen direnak; bertan daudenen hogeirenak eskatzen duenean egingo da.
Bozketa izenduna honela egingo da: elkargokideak bere bi abizen esan eta segidan «bai», «ez» edo «abstenitu egiten naiz» esan beharko du; gutxienez bertan daudenen hamarrenak eskatzen duenean egingo da.
Boto-txartel bidezko bozketa batzarrera joandakoen herenak eskatzen duenean, edo lehendakariak, Mahaia ados dagoela, eskatzen duenean egingo da, elkargokideen begiruneari eragiten zaiola uste denean.
Elkargokideek botoa postaz bidal dezakete, Gobernu Batzordeak karguak berritzeko hauteskundeen deialdian adierazten dituen arauak kontuan izanik.
Korporazioak dituen ondasun eta eskubideen produktuak.
Elkargokideek ordaindu behar dituzten sartze-eskubideak, bai eta aldizkako kuotak ere.
Aduanako eragiketa ezberdinak oinarritzat hartuz finka daitezkeen kuotak.
Elkargoak egiten dituen argitalpenetatik ateratako etekinak.
Entitate publikoek edo pertsona pribatuek elkargoari emandako diru-laguntzak edo dohaintzak.
Ezohiko derramak eta kuotak, Elkargokideen Batzorde Orokorrak ebazten dituenak.
Gobernu Batzordeak Batzorde Orokorrari onesteko aurkezten dizkion elkargoaren urteko kontuak Batzorde Orokorrera bertaratu direnen artean aukeratuko diren elkargokideek ikuskatuko dituzte. Elkargokide horiek ez dira izango Gobernu Batzordeko kideak.
Kontuak berresteko eginbidean, espreski adierazi beharko da kontu-azterlariak ikuskatutako kontuekin ados daudela edo, hala dagokionean, kontuekin zergatik ez dauden ados. Azken kasu horretan, Gobernu Batzordeari txosten xehatua aurkeztu beharko diote aurkeztutako kontuak zuzentzeko, eta kontuetan aldaketaren bat egiten bada, berriz ere Batzorde Orokorrak onetsi beharko ditu.
Diziplina-ahalmena honako hauei dagokie:
Kontseilu Nagusiari, ukitutako pertsona Elkargoko edo Kontseiluko Gobernu Batzordeko kidea denean.
Batzorde Orokorrari, elkargokideen gainerako kasuetan.
Ez da izenpetu gabeko salaketarik onartuko.
Gobernu Batzordeak ageri-agerian funsgabeak diren salaketak baztertu egingo ditu, arrazoitutako erabaki batez.
Zitazio edo jakinarazpen oro gutun ziurtatuz egingo da, hartu izanaren adierazpenarekin; espedienteari posta egiaztagiriak erantsiko zaizkio.
Probaldi horretan, erruztatuak edozein proba proposatu ahal izango du, bere interesen alde.
Elkargoaren Gobernu Batzordeak ere ahalmen hori edukiko du, eta gertakariak argitzeko bidezkotzat jotzen duen edozein proba egin dezake.
Epea amaituta, eta doakionari entzun ondoren, Gobernu Batzordea bildu, eta gehiengoz, hartu beharreko erabakia hartuko du eta Batzorde Orokorrak berretsiko du, zeina arrazoitutako idazki batez jakinaraziko zaion doakionari.
artikuluan adierazten den kasuan, ebazpena Batzorde Orokorrak berretsi beharko du, eta Kontseilu Nagusiari eta Administrazio eskudunei horren berri eman beharko die.
Gobernu Batzordeko kideren bat gehiengoz hartutako ebazpenarekin ados egon ezean, boto bereizi bat eman ahal izango du.
Agenteek egindako arau-hausteak oso larriak, larriak eta arinak izango dira, estatutu hauen ondorioetarako.
Falta oso larriak izango dira honako hauek:
Ezgaituta egonik edo bateraezintasun edo debeku-kausaren batean barne hartuta egonik lanbidean jardutea.
Lanbidean jardutearen ondorioz doluzko delitua egitea, parte-hartze maila edozein izanik ere.
Agentzian benetako langile ez direnei ahalmena ematea; ahalmen horiei eustea, estatutu hauek argitaratu aurretik emanikoak izanda ere; eta lanbidean intrusismoa errazten edo sorrarazten duen beste edozein ekintza.
Kontu ofizialak aldatuta ematea, eta horren ondorioz, eskatzaileengan kalte larriak sortzea; salbuetsita geratuko dira justifika daitezkeen hutsegiteak.
Aduana-agenteek, indarrean dauden estatutuetako 27. artikuluan adierazten den derrigorrezko jakinarazpena egin gabe, beste elkargo bateko barrutian lanbidean jardutea.
Bi urteko epean, gutxienez, bi falta larri egitea.
Falta larriak izango dira honako hauek:
Lanbideko betebeharrak ez betetzea, eta hori lanbide-jarduketa eskatzen edo hitzartzen dutenen kalterako izatea.
Elkargoen Legearen 13. artikuluak aipatzen duen derrigorrezko lana ez betetzea, behar bezala eskatu arren; zerbitzua eskaintzea eragozten duen arrazoi justifikatu bat badago, ez da hutsegite larritzat hartuko.
Lehia desleiala eta zintzotasun eza dakarten ekintzak.
Irain larriak egitea lanbide bereko beste profesional batzuen duintasunari nahiz lanbideko gobernu-organoei, edo laneko arrazoiengatik berarekin harremanetan diren pertsona edo erakundeei, bai eta beroriei eraso fisikoak egitea ere.
Kontseilu edo elkargo profesionalei nahiz barruko organoei behar bezala lan egitea eragozten dieten ekintzak burutzea.
Eskatzen diren agiriak ez gordetzea, erregelamenduz ezarritako gutxieneko epean.
Administrazioak, Kontseiluak edo elkargo honek agindutakoak bete gabe uztea.
Asegururik ez edukitzea.
Lehenago oso falta larritzat hartuetariko edozein, Gobernu Batzordearen ustez, gertakariek a) idatz-zatian barne hartzen den kalifikazioa emateko adina garrantzia ez dutenean.
Bideratze-eragiketak egiteko baimena edo ahalmenak ematea, Elkargoak aurretik oniritzia eman gabe, aduanan aurkeztu aurretik.
Bi urteko epean gutxienez bost falta larri egitea.
Aduanetako Ordenantzek eta Kontseiluko eta Elkargo honetako estatutuek ezartzen dizkioten gainerako obligazioak urratzea falta arina izango da, beti ere falta larria edo oso larria ez bada.
Arrazoi horiengatik, erantzukizun eta zigor horiek izango dituzte elkargoko agenteek, pertsona juridikoek, beren ordezkariek eta menpekoek Administrazioan duten jarduerari dagokionez.
Arau-hauste oso larriak hiru urtera preskribatuko dira, larriak urte bira eta arinak urtebetera.
Preskribatzeko epea arau-haustea egin zen egunetik aurrera hasiko da kontatzen.
Zigortzeko prozedurari hasiera ematen bazaio interesatua jakinaren gainean dagoela, preskripzio-epea eten egingo da. Baina zigortzeko espedientea sei hilabete baino gehiagoan geldirik baldin badago, eta errua ez baldin bada ustezko arau-hauslearena, preskripzio-epea berriz ere martxan jarriko da.
Falta oso larriengatik ezarritako zehapenek hiru urtera preskribatuko dute, falta larriengatik ezarritakoek bi urtera, eta falta arinengatik ezarritakoek urtebetera.
Zehapenen preskripzio-epea zehapena ezarri duen ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.
Exekuzio-prozedura bat hasiz gero, eta interesatua horren jakitun egonda, preskripzioa eten egingo da, eta exekuzio-prozedura sei hilabete baino gehiago geldirik badago, eta geldirik egotearen errua ez bada arau-hauslearena, berriro hasi beharko da epea zenbatzen.
Aurreko artikuluetan zehaztutako arau-hausteak, honela zigor daitezke:
Falta oso larriak:
3.005,07 eta 30.050,61 euro bitarteko isuna.
Urtebetetik hogei urtera bitarteko ezgaikuntza, Profesionalen Elkargoei buruzko Legearen 17. artikuluak adierazitakoaren arabera.
Falta larriak:
Urtebete arteko ezgaikuntza, Profesionalen Elkargoei buruzko Legearen 17. artikuluak adierazitakoaren arabera.
300,51 eta 3.005,06 euro arteko isuna.
Falta arinak:
Hitzezko edo idatzi bidezko ohartarazpena.
Isuna: gehienez, 300,50 eurokoa.
Diru-zigorren zenbatekoa, Legearen 16.7 artikuluaren arabera administratuko da.
Gobernu Batzordeak diziplinaren alorrean hartutako erabakien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kontseilu Nagusian, estatutu hauen 13. artikuluan jasotzen denarekin bat etorriz.
Kontseiluak gai horri loturik eta gora jotzeko errekurtsoak ebazteko hartzen dituen erabakien aurka, zuzenean errekurritu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan.
Edozein arrazoirengatik Irungo Aduanetako Agenteen eta Komisio-hartzaileen Elkargo Ofiziala desegin egiten bada edo legezko izateari uzten badio, desegiteko unean titular ziren elkargokideen artean banatuko da bertako ondarea, zati berdinetan.
Laguntza publikoak jaso baldin badira, laguntza horien arau erregulatzaileetan adierazten den helburua emango zaie.
Kitapena egiteko prozedura Eusko Legebiltzarraren lege batek ezarri beharko duena izango da, indarrean dagoen Elkargo Profesionalen Legearen 31. artikuluak xedatzen duenaren arabera.
Hartzen diren erabakiak, batzar horretara bertaratu diren elkargokideen gehiengo absolutuarekin hartu beharko dira.


