Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko otsailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1848
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/09
  • Argitaratze-data: 2010/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zenbait lege-xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz (Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan), eta Ikasle Abertzaleak-en proposamenez, honako hau

Lehenengoa. Gorka Zozaia García jauna eta Ainhoa Mendibil Artetxe andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea; izan ere, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari izateari utzi diote biek Ikasle Abertzaleakek izendatu zituen.

Bigarrena. Ikoitz Arrese Otegi jauna eta Aritza Erkizia Otegi jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Ikasle Abertzaleak-ek izendatu baititu Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari, hain zuzen ere, Gorka Zozaia García jaunari eta Ainhoa Mendibil Artetxe andreari agintaldia bukatzeko geratzen zitzaien aldirako.

Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.