Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko otsailaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Donostiako Cidatec fundazioaren estatutuetako 34. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Donostiako Cidatec fundazioaren estatutuetako 34. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1564
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/11
  • Argitaratze-data: 2010/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostiako Cidatec fundazioak bere estatutuetako 34. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

Lehenengoa. 2008ko uztailaren 7an sartu zen lehengo Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean eskari bat, Juan Recalde Méndez de Vigo jaunak Donostiako Cidetec fundazioaren izenean eta ordez sinatua. Eskari haren bidez lortu nahi zen bere Estatutuetako 34. artikuluan egindako aldaketa inskribatzea.

Donostiako notario Enrique García de Jalón de la Lama jaunak (1.134 protokolo-zenbakia) baimendutako bi kopia doaz agiri honekin batera. Kopiak fundazioaren erabakiak jendaurrean jartzeko eskriturarenak dira, 2008ko ekainaren 26koak. fundazioaren patronatuko idazkari Javier Rodríguez Parra jaunak eman zituen eskriturak, bere izenean eta fundazioaren ordezkari gisa.

Titulu horren bidez jendaurrean jartzen da fundazioaren Patronatuak hartutako 2004ko azaroaren 26ko erabakia, bere Estatutuetako 34. artikulua aldatzeko dena. Erabakia ziurtagirian jasota dago. Ziurtagiria Francisco Javier Rodríguez Parrak jaunak eman zen, Donostian, 2007ko irailaren 14an, Cidetec fundazioaren Patronatuko idazkaria zenez gero. Javier Alday Lasaga lehendakariaren oniritzia jaso zen (Javier Alday Lasaga jauna Celaya, Emparanza y Galdos SAren patronatukide juridikoaren ordezkari fisikoa da).

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio patronatua aldatzeko eta estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; lehendakariak, 2009ko maiatzaren 8an, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena. Espediente honetan, estatutuen aldaketak onartzea eta inskribatzeari dagokionean, beharrezko jotzen diren hainbat datu eta agiri erantsi dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Legearen 44. artikuluan aurreikusiriko eskakizunei jarraiki.

Hirugarrena. Bete egin da, beraz, Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Legean aurreikusitakoa. Lege hori ziurtapenen erabakiak eta baldintzak egiaztatzeko betebeharrei buruzko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onetsi zen, 33. eta 34. artikuluetan. Bete da, halaber, segidako traktuari buruz dekretu horren 11. artikuluan ezarritakoa.

Ikusirik zer dioten aipatutako xedapenek eta aplikazio orokorreko gainerako arauek,

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau

Lehenengoa. Cidetec fundazioaren estatutuetako 34. artikuluan egindako aldaketa onestea.

Bigarrena. Cidetec fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, agindu honen data duela, Donostiako notario Enrique García Jalón de la Lamak (1.134 protokolo-zenbakia) 2008ko ekainaren 26an baimendutako eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori Francisco Javier Rodríguez Parra jaunak eman zuen.

Estatutuetan egindako aldaketa horren ondorioz, Cidetec fundazioaren estatuetako 34. artikulua idatzirik geratzen da Donostian 2007ko irailaren 14an Francisco Javier Rodríguez Parra jaunak emandako ziurtagirian jasota dagoen bezala. Francisco Javier Rodríguez Parra jaunak Cidetec fundazioaren Patronatuko idazkari gisa jardun zuen, Javier Alday Lasaga lehendakariaren oniritzia jasota (Javier Alday Lasaga Celaya, Emparanza y Galdós SA patronatukide juridikoaren ordezkari fisikoa da), eta hala dago jasota aipatutako eskritura publiko horretan.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean. Epeok agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 11.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik