Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko otsailaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Eibarko (Gipuzkoa) Tekniker Fundazioaren estatutuetako 1., 2., 4., 32. eta 34. artikuluetan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 11koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Eibarko (Gipuzkoa) Tekniker Fundazioaren estatutuetako 1., 2., 4., 32. eta 34. artikuluetan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1937
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/11
  • Argitaratze-data: 2010/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eibarko (Gipuzkoa) «Tekniker Fundazioa» delakoak bere estatutuetako 1., 2., 4., 32. eta 34. artikuluen aldaketa onartu eta inskribatzeko eskabidea egin du eta horretarako espedientea ikusi da.

Lehenengoa. 2009ko abenduaren 9an Sergio Inchausti Beñaran jaunak Eibarko (Gipuzkoa) Tekniker Fundazioaren izenean eta ordez izenpetutako eskabidea sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean. Eskabide horren bidez, Fundazioaren estatutuetako 34. artikulua aldatzeko espedienteari hasiera emateko eskatzen zen 2005eko abenduan erabaki zen aldaketa hori.

Bigarrena. Eskaera horri dagokionez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak garai hartan, aipatutako eskaera ebazteko eskuduna zenak 2008ko uztailaren 18an erabaki zuen deklaratzea Tekniker Fundazioak atzera egin zuela Fundazioaren erabakiak publiko egiteko eskritura inskribatzeko prozeduran. Eskritura hori Jesús María Iriondo Arrizabalaga jaunak eman zuen 2006ko abuztuaren 3an, Fundazioaren izenean eta ordez, Eibarko notario Ainhoa Beitia Berrotaran andrearen aurrean María Dolores García Aranaz lankidearen ordez eta haren protokolorako jardun zuen notario horrek (823 protokolo zenbakia); eskritura hori aipatutako sailaren erregistroan sartu zen 2006ko abuztuaren 8an. Era horretan, inskribatzeko prozedura horri bukaera eman zitzaion, eta espedientea artxibatzeko erabaki zen.

Eskritura publiko horri erantsita, Patronatuak 2005eko abenduaren 15ean egindako bileraren erabakiari buruzko egiaztagiria aurkeztu zen, Tekniker Fundazioko Patronatuaren idazkari José Antonio Arkotxa Ituarte jaunak 2006ko otsailaren 21ean egindakoa, Jesús María Iriondo Arrizabalaga lehendakariaren oniritziarekin (lehendakaria pertsona fisikoak Microelectrónica Maser SL pertsona juridiko eta patronoa ordezkatzen du). Aipatutako bilera horretan, Fundazioaren estatutuetako 34. artikulua aldatzea erabaki zen.

Hirugarrena. 2009ko abenduaren 28an, Sergio Inchausti Beñaran jaunak Eibarko (Gipuzkoa) Tekniker Fundazioaren izenean eta ordez izenpetutako eskabidea sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean. Eskabide horren bidez, Fundazioaren estatutuen zati bateko aldaketa inskribatzeko eskatzen zen. Estatutuen aldaketa hori 2009ko abenduaren 15ean Donostiako Enrique García Jalón de la Lama notarioak (1936 protokolo zenbakia) eskuetsi zuen eskritura publikoan jasota dago.

Eskritura horren bi kopia eskuetsi erantsi dira. Eskritura horri erantsita, gainera, Patronatuak 2009ko abenduaren 10ean egindako bileraren erabakiari buruzko egiaztagiria aurkeztu zen, Tekniker Fundazioko Patronatuaren idazkari José Luis Novoa Lage jaunak Eibarren, 2009ko abenduaren 11n, egindakoa, Jesús María Iriondo Arrizabalaga lehendakariaren oniritziarekin (lehendakaria pertsona fisikoak Microelectrónica Maser SL pertsona juridiko eta patronoa ordezkatzen du). Aipatutako bilera horretan, Fundazioaren estatutuetako 1., 2., 4., eta 32. artikuluak aldatzea erabaki zen.

Fundazioaren estatutuen zati bateko aldaketa horretaz gain protokoloko ziurtagirian jasota dago aldaketa, Fundazioaren estatutuen testu osoa publiko egiten da eta aipatutako ziurtagiriari eransten zaio; testu horri, bestalde, titulu publikoa gehitzen zaio.

Laugarrena. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendariak 2009ko abenduaren 14an ebatzi zuen inskribatzea Fundazioaren Patronatuak 2005eko abenduaren 15ean hartutako erabakiak, besteak beste; erabaki horien ondorioz, kudeaketa- eta administrazio-organo horren osaera berriztatu zen.

Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dituzte espedienteak eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedienteak agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena. Espediente hauei aipatutako tituluak eta funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki ondoko hauek, estatutuen aldaketak onartu eta inskribatzeari dagokionez: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

Hirugarrena. Bete egiten dira honakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Araudian, hau da, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua onartutakoan aurreikusitakoa, hain justu ere ziurtapenerako betekizunak eta akordioak egiaztatzeko baldintzei (33. eta 34. artikuluetan ezarritakoak) dagokienez eta bai segidako traktuaren arloan aipatu araudiko 11. artikuluak ezarritakoari dagokionez.

Laugarrena. Egokia da aipatutako espedienteak bateratzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 73. artikulua oinarri hartuta.

Aipatu artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hona hemen

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak

Lehenengoa. «Tekniker Fundazioa» delakoaren estatutuen 1., 2., 4., 32. eta 34. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.

Bigarrena. Fundazioaren estatutuetako aldaketa horiek agindu honen egunean Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agindua ematea, betiere honako hauetan ezarritakoarekin bat: batetik, 34. artikuluaren aldaketari dagokionez, Jesús María Iriondo Arrizabalaga jaunak, Fundazioaren izenean eta ordez, 2006ko abuztuaren 3an emandako eskritura publikoan ezarritakoarekin bat Eibarko Ainhoa Beitia Berrotaran notarioaren aurrean eman zuen eskritura (notario horrek bere lankide María Dolores García Aranazen ordez eta haren protokolarako jardun zuen (823 zenbakia); eta, bestetik, estatutuetako 1., 2., 4. eta 32. artikuluen aldaketari dagokionez, Jesús María Iriondo Arrizabalaga jaunak emandako eskriturarekin bat etorriz Donostiako notario Enrique García Jalón de la Lama jaunak (1936 protokolo zenbakia) eskuetsi zuen eskritura hori 2009ko abenduaren 15ean (eskritura horretan, gainera, Tekniker Fundazioaren estatutuen testu osoa jasotzen da.

Fundazioaren estatutuen 34. artikuluaren aldaketaren ondorioz, artikulu hori honako ziurtagiri honek jasotako moduan geratzen da: Tekniker Fundazioko Patronatuaren idazkari José Antonio Arkotxa Ituarte jaunak Eibarren 2006ko otsailaren 21ean egindako ziurtagiria, Jesús María Iriondo Arrizabalaga lehendakariaren oniritziarekin (lehendakaria pertsona fisikoak Microelectrónica Maser SL pertsona juridiko eta patronoa ordezkatzen du); Patronatuak 2005eko abenduaren 15ean egindako bileraren erabakiari buruzkoa da ziurtagiri hori eta aipatutako eskritura publikoan jasota dago.

Fundazioaren estatutuen 1., 2., 4. eta 32. artikuluen aldaketaren ondorioz, artikulu horiek honako ziurtagiri honek jasotako moduan geratzen dira: Tekniker Fundazioko Patronatuaren idazkari José Luis Novoa Lage jaunak Eibarren 2009ko abenduaren 11n egindako ziurtagiria, Jesús María Iriondo Arrizabalaga lehendakariaren oniritziarekin (lehendakaria pertsona fisikoak Microelectrónica Maser SL pertsona juridiko eta patronoa ordezkatzen du); Patronatuak 2009ko abenduaren 10ean egindako bileraren erabakiari buruzkoa da ziurtagiri hori eta aipatutako eskritura publikoan jasota dago.

Orobat, Tekniker Fundazioaren estatutuen testu osoa, Donostiako Enrique García Jalón de la Lama notarioak (1936 protokolo zenbakia) 2009ko abenduaren 15ean eskuetsitako eskritura publikoak jasotako moduan geratzen da.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 11.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik