- AGINDUA, 2010eko otsailaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Gasteizko Mendien aldeko Natura Baliabideen Antolamendurako Plana idazteko eta onesteko prozedura hasten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko otsailaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Gasteizko Mendien aldeko Natura Baliabideen Antolamendurako Plana idazteko eta onesteko prozedura hasten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1574
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/12
- Argitaratze-data: 2010/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ingurumena
Deskribapenak
Testu legala
Gasteizko Mendiak izeneko aldeak natur eta kultur balio asko ditu. Alde hori Arabako erdialdeko mendien baso ekosistemen eta Arabako Lautadaren nekazaritza paisaien ordezkaria da, hots, Iturrietako mendien (ekialdean) eta Tuyoko mendilerroaren (mendebaldean) arteko lotura da, non Urbasa eta Andia Nafarroako mendizerretarainoko eta Arabako mendebaldeko mendilerroetarainoko (Koartango eta Gaubea) baso ekosistemen lotura bermatzen den.
Baso hostozabaletan animalia espezie ugari dago eta ondokoak azpimarratzekoak dira: gaueko hegazti harrapariak, basoetako fauna erkidegoak, eta basoetako mikrougaztunak eta haragijaleak. Gasteizko Mendietan dauden animalia espezie kopurua –batzuk bitxi samarrak– sano handia da eta ornodun barietatea oso handia: Mehatxupeko Espezien Euskal Zerrendara batutako 51 animali espezie egiaztatu dira.
Florari dagokionez, eremu horretan Garrantzi Komunitarioko (92/43/EEE Zuzentaraua, Habitaten Zuzentaraua) 15 landare erkidego zehaztu dira. Horietatik hiru lehentasunezkoak dira (hagin basoak, erriberetako lizardiak eta bazka larre mesofiloak –orkidea ugari–). 11 landare espezie antzeman dira eta batzuk oso bitxiak eta bakanak dira, alegia: Pagoganeko iparraldeko maldako pago eta hagin basoa edo Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior alubioi basoetako lehentasunezko habitat jakin batzuk.
Paisai eta hidrologi balioak oso adierazgarriak dira, baita historia eta arte ondarea ere, alegia: 14 aztarnategi arkeologiko, 19 eliz eraikin eta jauregiak.
Baliook eta eremu horretan egindako azterlanetan jasotakoak kontuan izanda, esan beharra dago Gasteizko Mendien aldea Arabako ingurumen bitxitasun eta interesik handienetariko aldea dela eta natur balio handia du, kontserbazio egoera ona izateaz gain; horrela bat dator Natura babesteko 16/1994 Legearen 10. artikuluan jasotako orientazio irizpide batzuekin. Hortaz, Natur Eremu Babestuen Sarera batzea merezi du.
Prozeduraren ondorioz guneko naturarekin bateragarriagoa izango den Babestutako Naturagune maila adierazpena eman aurretik, aipatutako legearen 18. artikuluaren arabera, natura-baliabideen antolamenduaren plan bat egingo da gune horretarako guztirako, baliabideen zaintza eta erabileraren plangintza egiteko, gunearen izaerara ondoen egokituko den figura zehazteko, babesaren araubideak eragiten dien guneak mugatu eta zonifikatzeko eta gunea kudeatzeko jarraibideak finkatzeko.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duen ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 9. artikuluari jarraiki, Plana egiten eta izapidetzen hasteko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak agindua eman behar du eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horren indarrez, honako hau
Hortaz, ezin izango da eman baimenik, lizentziarik edo emakidarik, eremuaren egoera fisikoa edo biologikoa alda dezaketen ekintzak burutzeko denik, foru-organo eskudunak ekintza horien aldeko txostena egin ezean.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 12a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


