Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko otsailaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei egiten zaie dei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei egiten zaie dei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1029
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/17
  • Argitaratze-data: 2010/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lana da, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleen prestakuntza antolatzea, eta bestetik, zaintzea irakasleek prestatzeko duten eskubidea eta obligazioa (maiatzaren 3ko Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoak, emana; III tituluko III. kapituluan), behar bezalako baldintzekin eta kalitatearekin, eta lanbidearen beharrizanei erantzunez gauzatuko dela.

Horregatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, urtero, irakasleak prestatzeko plana egiten du. Plan horretan, alde batetik, prestakuntza-proposamenak egin ditu, unibertsitatez kanpoko irakasleen lan-gaitasuna hobetzearren, eta, zehatz esatera, hezkuntza-sistema hobetzearren; eta, beste alde batetik, bideak irekitzen ditu irakasleek beren lanean sumatzen dituzten beharren eta egiten dituzten eskaeren araberako prestakuntza etengabea emateko.

Plana erabat definitzeko eta, batez ere, plana abian jartzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bere zerbitzuez gain, zenbait erakundek lagundu eta parte har dezan behar du. Prestakuntzaren arloan aritzeko duten gaitasunaren ezagutza erabatekoa eduki behar dute erakunde horiek; hain zuzen ere, horrek bermatuko du helburuak beteko dituela planak.

Agindu honen bitartez, plan honetan parte hartzeko interesa duten erakunde guztiei egiten diegu dei proiektuak aurkez ditzaten, kontuan hartuz 2010-2011 ikasturteko jarduera-esparruak eta prestakuntza-ikastaro eta ekintzak. Proiektu horiek aurkezteko moduak eta epeak ezarri dira hemen, bai eta haien artean hautaketa egiteko prozesuak ere. Hautaketa hori egiteko irizpideak ere argitaratu dira, eta hautaketa egiteko arduradun izango direnak zehaztu. Orobat, prestakuntza-jarduerak zein baldintzatan burutuko diren ere adierazi da.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzeko lanetan ari diren edo horrelako lanetan aritzeko prest egongo liratekeen erakunde publiko eta pribatu legez eratutakoei dei egitea, unibertsitatez kanpoko Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana garatzeko proiektuak aurkez ditzaten; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan aritzeko proiektuak izan beharko dira.

  2. Helburu hori gauzatzeko 1.775.000 euro jarriko dira.

  3. Deialdi hau lehiaketa-sistemaren bidez ebatziko da.

  1. Onuradunei dirulaguntzak eman eta ordaintzea dirua itzultzeko edo zigortzeko edozein prozedura bukatzearen baldintzapean egongo da, prozedura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasi bada eta oraindik tramitatzeko fasean badago.

  2. Ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

  1. Lankidetza-proiektuak segidan aipatzen diren multzo hauetako baten edo gehiagoren ingurukoak izan daitezke (aurrekontuak multzo bakoitzerako esleitzen duen diru-zenbatekoa ere zehaztu da:

    1. multzoa: atzerriko hizkuntzak ikasi eta hobetzeko prestakuntza-jarduerak; zenbatekoa: 300.000 euro.

    2. multzoa: Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-etapa desberdinetako irakasleen prestakuntza-zikloetakoen izan ezik, lan-gaitasunak garatzeko prestakuntza-jarduerak; zenbatekoa: 1.300.000 euro.

    3. multzoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatutako jarduera-esparruekin lotutako didaktika- eta pedagogia-gaietan eguneratzeko jarduera osagarriak; zenbatekoa: 175.000 euro.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatutako jarduera-esparruak eta hiru multzoetako jarduera-esparruen ezaugarriak I. eranskinean daude zehaztuta.

    V. eranskinean zehazten dira 1. eta 2. multzoetako jarduerak, baita jarduera horiek gauzatu ahal izateko gehien eragiten duten baldintzak ere; eta lehentasunezkotzat joko dira. Baldintza zehatzak erakunde eskatzaileen esku egongo dira Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren internet-orrialdean (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net). Dena dela, erakundeek beste jarduera batzuk proposatu ahal izango dituzte, baldin eta I. eranskinean jasotzen diren helburuak eta egitura errespetatzen badituzte. Multzo bakoitza aztertzerakoan lehenengo hartuko dira kontuan V. eranskinean aurkezten diren proposamenak eta gero entitateek proposatutakoak.

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira deialdi honetan parte hartzeko eskabideak, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak adierazitako tokietako edozeinetan.

  2. Eskabideak aurkezteko epea egutegiko 20 egunekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

  3. Eskabidearekin batera, diru-laguntza zein jardueretarako eskatzen den, jarduera horietako bakoitzaren datuak aurkeztu behar dira, bi aletan; III. eranskinean zehazten dira datu horiek.

  4. Era berean, agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

    IFZren fotokopia.

    Zerga-obligazioak beterik izatea egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak.

    Prestakuntza-jarduerak burutzeko baimena duela egiaztatzen duen agiria (Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta hartuta egotea prestakuntza-jardueren atalean).

  5. Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.

  6. Eskabidea guztiz beteta bidaltzen ez bada, edota harekin batera aurreko atalean aipatutako agiriak aurkezten ez badira, eskatzaileari eskatuko zaio 10 eguneko epean okerra konpontzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko. Hori egin ezean, bere eskabidea bazter utziko dela jakinaraziko zaio eta Administrazioak eskabide horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du Herri Administrazioan Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 eta 42.1 artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki.

  7. Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, datu pertsonalak babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, titularitate publikoko datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak, xedatutakoa betez, interesatuak, eskaera betetzen duenean, idatzitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara sartzeko baimena ematen du. Datu horietara sartzeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko eskubideak, aipatutako legeek jasotzen dituztenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztapeneko Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, gauzatu ahal dira.

    Interesatuak eskaera aurkezte hutsak datuak administrazio publikoek elkarri pasatzeko baimena ematea dakar, deialdian xedatutako egiaztatzeak egiaztatu eta gauzatzeko asmoz.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren ardura izango da Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak kudeatzea.

  1. Batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu proposamenak; Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo hark horretarako ordezko izendatutakoa izango da batzorde horretako buru, eta beste hauek kide: Hezkuntzako Ikuskatzaile Nagusia, Lurralde Ordezkaritzetako Pedagogi Berrikuntzako buruak, Irakasleen Hobekuntzarako arduraduna eta gehienez beste hiru funtzionario, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatutakoak; horien arteko bat Berritzegune bateko zuzendaria izango da.

  2. Batzorde horrek proiektuak era egokian baloratzeko beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu, eta aldaketak proposatu ere bai, aurkeztutako proiektuek ezarritako helburuak betetzen dituztela hobeto bermatzearren.

  3. Batzordeak proposamenak hezkuntza-sailburuordeari helaraziko dizkio. Horrek ebatziko ditu deialdiak, eta ebazpenak EHAAn argitaratuko dira.

  1. Lankidetza-proiektuak eta, ondorioz, 1. eta 2. multzoetan eskaintzen diren prestakuntza-jarduerak hautatzek, IV-A eranskinean aipatzen diren irizpideei eta baremazioari jarraituko zaie. Horretarako, hautaketa- eta balorazio-irizpideak aplikatuz, eskabideak ebaluatu eta IV-A eranskineko baremoan 50 puntu edo gehiago lortzen dituzten jarduerek besterik ezingo dute diru-laguntza jaso.

  2. Lankidetza-proiektuek 3. multzoari dagozkion jarduerak proposatzen badituzte, horiek hautatu eta ekonomiaren aldetik baloratzeko IV-B eranskinean aipatzen diren irizpideei eta baremazioari jarraituko zaie.

Onartutako aurrekontu garbiaren %100 esleitu ahal izango die hautatutako proiektuei Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, III. eranskineko gastuen kontzeptuak kontuan hartuz.

Diru-laguntza hauek jasotzea eta beste edozein laguntza jasotzea bateragarriak dira, nahiz iturri publikoetatik nahiz pribatuetatik jaso laguntza. Hala ere, xede baterako jasotako diru-laguntza guztien zenbatekoa xede horren kostua baino handiagoa bada, deialdi hau dela eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio

  1. Hezkuntza sailburuordeak, Ebaluazio Batzordearen proposamenak ikusi eta gero, 3. artikuluko multzoei buruzko ebazpenak emango ditu; sei hilabeteko epea izango du horretarako, Agindu hau indarrean jartzen denetik. Ebazpen horiek jakinarazi egingo zaizkie interesatuei eta EHAAn argitaratuko dira.

  2. Eskatutako baldintzak betetzen dituen proposamenik ez badago, edo proposamen gutxiegi, eta horren ondorioz agindu honen 3. artikuluan aipatutako multzoetakoren bati dagokion dotazioa agortzen ez bada, Ebaluazio Batzordeak bere esku izango du proposatzea soberakinak beste multzoetako edozeini ematea; betiere, gehikuntza jaso duen multzoari buruzko ebazpena eman gabe badago, eta gehikuntza hori Agindu honek ezarritako betekizunak betetzen dituzten kontzeptu lagungarriak gauzatzeko erabiltzeko bada. Ebaluazio Batzordeak proposatuko du soberakinok nola erabili, baina behar bezala arrazoitu beharko du proposamena.

  3. Baldin eta epe horren barruan ez bada ebazpenik ematen, eskabideak ezetsi egin direla jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  4. Hezkuntza Sailak deuseztatu egingo ditu diru-laguntzak, Agindu honen 15. artikuluan xedatzen den prozedurari jarraituz, baldin eta, matrikula egiteko hasierako epea igarota, jarduerak ez baditu bete proiektuaren gehienezko plazen % 40. Halakoetan, Hezkuntza Sailak jakinarazpena egingo die proiektu horien erakunde onuradunei.

  5. Ebazpenen aurka, ez baitute administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari; hilabeteko epea izango da horretarako, ebazpenak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

  1. Ematen den diru-laguntza onartzea. Hain zuzen ere, baldin eta, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoko egunetik hasi eta hamabost eguneko epean, onuradunek ez badiote berariaz eta idatziz uko egin diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Zertarako eman den diru-laguntza, helburu horretarakoxe erabiltzea.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen dieten informazioa ematea.

  4. Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.

  5. Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.

  6. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan aritzea ikastaroetara eta/edo prestakuntza-jardueretara joan diren irakasleen ebaluazioan.

  7. Jarduerak burutzeak edo ebaluatzeak eskatzen duen administrazio-kudeaketa egiteko behar diren datuak ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, bi epetan:

  1. Lehenengo epea, diruz lagundutako guztiaren % 80, ikastarorako onartutako eskabideak kontuan, prestakuntza-jarduera guztiak egingo direla bermatzen denean ordainduko da.

  2. Bigarren epea, gainerako % 20a, ez da 13. artikuluan aipatzen den dokumentazioa jaso arte ordainduko.

  1. Diruz lagundutako ekintza bakoitza amaitu eta hamabost eguneko epearen barruan, erakundeak ondokoa bidaliko dio Irakasleen Hobekuntza Zerbitzuari: jardueraren gaineko txostena edo akta, ikastaroaren ezaugarri nagusiekin eta jardueran parte hartu duten irakasleen zerrendarekin, gaitzat jotakoak beren-berengi aipatuz.

  2. Burututako jarduera bakoitza bukatu eta hilabeteko epearen barruan, erakundeak Irakasleen Hobekuntza Zerbitzuari bidaliko dizkio ikastaroan erabilitako ikasmaterialen kopia: apunteak edo inprimaturiko materiala, softwarea, etab.

  3. Erakunde esleipendunak azken jarduera burutu eta hiru hilabeteko epearen barruan, erakundeak, dagokion organoaren bitartez, jarduera-programa guztiaren likidazio ekonomikoaren txostena aurkeztu behar du, eta, hor, gastuak, diru-sarrerak eta diru-sarreren jatorria zehaztu behar ditu. Erakunde onuradunak, emandako diru-laguntzaz egindako gastuak egiaztatzeko jatorrizko ziurtagiri, faktura eta horien baliokide edo ordezko izan daitezkeen gainerako agiriak jarri behar ditu Administrazioaren eskura.

  4. Ezarritako helburuak noraino bete diren egiaztatze aldera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kasuan-kasuan ezarritako ebaluazio-prozeduren pean egongo dira jarduerak, erakundeek ezarrita dauzkaten barruko ebaluazio-tresnak direnak direla.

Laguntza ematerakoan kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, laguntzaren helburua betetzen bada, edo beste edozein erakunde publikok zein pribatuk diru-laguntza eman badu, laguntza emateko ebazpena ere alda liteke horren ondorioz, beti ere diru-laguntzaren arauan jasotzailea izateko ezarri ziren betekizunak zaindurik.

Onuradunak itzuli egin beharko ditu esleitutako diru-zenbatekoak eta are dagozkiokeen legezko interesak ere, honelakoren bat gertatuz gero: diru-laguntza zein helburu zehatzetarako eskatu zuen eta esleitu zitzaion, horretarakoxe ez erabiltzea; diru-laguntza esleitzeko arrazoi izan zen jarduera ez gauzatzea; diru-laguntza berak eskabidean adierazitako helburu jakin eta zehatzetan erabili duela ez justifikatzea; edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. Tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAAn argitaratu zen), Agindu honetan edo diru-laguntza esleitzeko ebazpenean ezarritako betebeharrak ez betetzea. Eta itzuli, abenduaren 17ko 698/91 Dekretuan horretarakoxe ezarritako jardunbideari jarraituz itzuli beharko ditu (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura esleitutako diru-laguntzak itzultzeko jardunbidearen eta diru-laguntza horien bermeen araubide orokorra ezarri zuen Dekretu horrek, eta, orobat, aurrekontu orokorrak kudeatzen laguntzen duten erakundeen betekizun, araubide eta betebeharrak arautu zituen). Hala ere, bidezko beste ekinbide batzuk ere erabili ahal izango dira onuradunaren aurka. Bestalde, horrela itzulitako diru-laguntza guztiak diru-sarrera publikoak direla joko da, legezko ondorio guztietarako.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren erakundeei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan erabil daitezke datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta haien aurka egiteko eskubideak, eta, horretarako, helbide honetara jo behar da: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten erakundeek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute deialdi honen xede bererako bakarrik eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko, beste erakunde publiko batzuetan.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Agindu honetako 1. artikuluan ezarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, egin beharreko prestakuntza-jardueren kopurua kontuan hartuta, baldin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetako aurrekontu-zuzkidurak agortu ez badira. Diru-laguntzak ebatzi aurretik egin beharko da hori, eta Hezkuntza sailburuordearen Ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

Hirugarrena. Agindu honetan prozeduraren gainean arautu gabe utzitakoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak arautuko du.

Laugarrena. EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010ko otsailaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Honako hauek dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasleak etengabe prestatzeko zehaztutako jarduera-esparruak (hauen inguruan antolatuko dira prestakuntza-ekintzak):

Oinarrizko gaitasunak garatzea EAEko curriculumaren arlo eta ikasgaien bidez, hezkuntza-etapa guztietan: ikastetxeak hobetzeko planak, diagnosi-ebaluazioaren emaitzak aztertu ondoren.

Aniztasuna kontuan hartzea, inklusibitateari eutsiz.

Ikastetxeetan bizikidetza eta bakea lantzea.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzatik bultzatutako berrikuntza-proiektuei lotutako prestakuntza: hirueletasuna eta eleaniztasuna, zientzia-hezkuntza, ikasketa-komunitateak, iraunkortasuna eta ingurumena, kontsumoa, osasuna.

Eskola 2.0 proiektua garatzea.

Ikastetxeetan lidergoa garatzea: kudeaketa, zuzendaritza eta pedagogia-lana.

Hezkuntza-premia bereziei buruzko gaietan prestatzea.

Irakasle berrien tutoreak prestatzea: bigarren hezkuntzako Masterraren practicuma garatzea.

  1. multzoa

    Hemen barruan doaz atzerriko hizkuntzekin lotutako prestakuntza-jarduerak eta beste esparru batzuetako prestakuntza-ikastaroak, atzerrian eginak 2010eko ekainaren 28 eta uztailaren 31 artean, baldin eta helburu hauetako bat badute:

    Atzerriko hizkuntzan espezialista ez diren Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleek ikasleekin hizkuntza horretan komunikatu ahal izateko gaitasuna hartzea, eta/edo komunikazio-hizkuntza gisa erabili ahal izatea.

    Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle espezialistek atzerriko hizkuntzak irakasteko metodoak hobetu eta eguneratzea.

    Ospe handiko europar erakundeetan egindako ikastaroen bidez denetariko edukien eguneratze zientifiko-didaktikoa, eduki horiek ohiko jardueran erabili ahal izateko.

    Ingelesean espezializatuta ez dauden Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak ingelesez ikasten hastea.

  2. multzoa

    Arestian aipatutako eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztu eta bultzatutako jarduera-esparruekin lotutako prestakuntza-jarduera guztiak sartzen dira multzo honetan.

  3. multzoa

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatutako jarduera-esparruekin lotutako didaktika- eta pedagogia-gaietan eguneratzeko jarduera osagarriak. Esate baterako:

    Hezkuntzako problematika beraren inguruan dabiltzan irakasleen esperientziak trukatzeko ekintzak antolatzea, hala nola topaketak, jardunaldiak, biltzarrak eta hainbat euskarritako argitalpenak.

    Ingurune sozialarengatik egoera berezian bizi diren ikastetxe batzuetako irakasleei aholkua eta prestakuntza ematea.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jarduera-esparruei eragiten dieten eta/edo haiekin zerikusia duten proiektuak, azterlanak, ebaluazioak eta abar egitea.

Erakundearen izena: IFZ

Helbidea: Posta-kodea Herria

Telefonoa: Faxa:

posta elektronikoa:

Legezko ordezkaria:

Prestakuntza-jardueren proiektuaren koordinatzailea:

Aurkeztutako agiriak:

IFZren txartelaren fotokopia

Zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeko agiriak

Eskatzailea eskaera egiten duen erakundearen legezko

ordezkaria dela egiaztatzeko notario-akta edo beste agiri batzuk (bakarrik aurreko deialdietan eskabiderik aurkeztu ez bada edota erakundearen legezko ordezkaria aldatu bada).

Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia

Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.

Alta prestakuntza jardueretan (unibertsitate-zentroak izan ezik)

Kod Prestakuntza-jardueraren izena Hizk. Ord. Hasiera Amaiera Herria Diru-lagun. (1)

Guztira

(1) Hezkuntza Sailari eskatzen zaion diru-laguntza

Lekua, eguna, sinadura eta enpresaren zigilua

HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARI JAUNA

(Eskabide-orrian jarritako jarduera bakoitzeko bat bete behar da)

Kodea Izena

Jarduera

Entitatea

  1. Datu ekonomikoak (Jarduera gauzatzeko aurreikusitako kostua, guztira).

    Ikastaroak ematean sortutako gastuak Zenbatekoa

    A Langile-gastuak

    B Joan-etorriak eta egonaldiak

    C Materialetako gastuak

    D Beste antolamendu- eta kudeaketa-gastu batzuk

    E Jardueraren aurrekontua GUZTIRA (A+B+C+D)

    F Entitatearen beraren diru-ekarpena

    G Beste diru-laguntza batzuk. Norenak:

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatutako diru-laguntza GUZTIRA (E-F-G).

  2. Egin beharreko programaren garapena, Sailak V. eranskinean adierazten diren jardueretarako planteatu dituen helburu eta metodologian oinarrituta (Sailak diseinatu duen programa erakundeen esku egongo da Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza Sailaren internet-orrialdean, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net)

Txostengile izango direnak proposatzeko eta jardueraren zuzendaria zehazteko

Zuzendaria.

NAN 1. abizena 2. abizena Izena (1) (2) (3) Orduak

Txostengileak (zuzendaria izan ezik)

NAN 1. abizena 2. abizena Izena (1) (2) (3) Orduak

(1) Egoitza: erakundearen beraren langileak direnean ENT adieraziko da eta langilea autonomoa edo beste erakunde batekoa denean NO ENT.

(2) Lantokia: hizlariaren ohiko lantokia da. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean CAV adieraziko da, osterantzean NO CAV.

(3) Kokalekua: dagozkion letra eta zifra adieraziko dira.

A1: unibertsitatez kanpoko irakaslea, sare publikoa.

A2: unibertsitateko irakaslea, sare publikoa.

A3: Beste batzuk, herri-administrazioa.

B1 unibertsitatez kanpoko irakaslea, sare pribatua.

B2: unibertsitateko irakaslea, sare pribatua.

B3: bestelakoak, enpresa pribatua edo autonomoak.

IV-A ERANSKINA

1. ETA 2. MULTZOEN BAREMOAK

Barematzeko atalak Gehienez Guztira

1 Egitura, edukiak eta metodologia 20

  1. Sailak proposatutakoaren arabera banatu eta egokitzea edukiak 7

  2. Ikastaroaren iraupena eta egitura Sailaren proposamenari egokitzea 3

  3. Edukiak ikastarorako proposatu den iraupenari egokitzea 3

  4. Lan-metodologietarako proposamenak, ikastarorako egokiak 7

    2 Giza-, material- eta antolamendu-bermeak 30

  1. Erakundearen esperientzia, aurkezten den alorreko prestakuntza-jarduerei buruzkoa 8

  2. Antolamendu-baliabideen eskuragarritasuna (saiogileen kopurua, erakundearenak eta/edo kanpokoak, jarduera garatzeko lokalak, baliabide teknikoak,..) 10

  3. Proposaturiko saiogileen egokitasuna/ospea 8

  4. Erakundearen ibilbidea gizon-emakumeen arteko berdintasuna lortzeko politikak edo ekintzak gauzatzen 4

    3 Eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa, Sailak aurreikusitako aurrekontuarekin alderatuta 20

    4 Aurreko lankidetzen balorazioa (kontuan hartuko dira hemen ikastaroetara joandako irakasleen satisfazio maila eta kudeaketa administratiboa) 30

  1. Aurreko 3 urteetan 4. baremoak izan duen balorazioa 5

  2. Erakundeak aurreko bi deialdietan emandako ikastaroetan parte hartu duten irakasleek lortutako puntuazioaren batez bestekoa 15

  3. Erakundeak egindako administrazio-kudeaketa orokorra (aktak, dokumentazioa eta gainerakoak entregatzea, etab.) 5

  4. Erakundeak egindako kudeaketa orokorra (ikastaroaren antolaketa, sortutako arazoei emandako irtenbideak, etab.). 5

    Guztira 100

    IV-B ERANSKINA

    3. MULTZOAREN BAREMOA

    Barema daitezkeen atalak Gehienez

    1 Hizkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatutako jarduera-esparruekin duten harremana. 30

    2 Proposatutako jarduera horien beharra norainokoa den. 20

    3 Giza baliabideak, baliabide materialak eta antolaketa-baliabideak. 30

    4 Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa. 20

    Guztira 100

Kod

Cod Ikastaroak

Título (1) (2) (3)

  1. Multzoa / Bloque 1

    701 Language for teachers (Oinarrizko maila) 15 I 2

    702 Language for teachers (Oinarrizko maila) 15 I 3

    703 Language for teachers (Oinarrizko maila) 15 I 1

    704 Language for teachers (B1) 10 I 2

    705 Language for teachers (B2) 10 I 2

    706 Language for teachers (B1) 10 I 1

    707 Language for teachers (B1) 10 I 3

    708 Language for teachers (B2) (Homestay) 10 I 5

    709 Language for teachers (B2) (Homestay) 10 I 5

    710 Language for teachers (B2) (Hall of residence) 10 I 5

    711 Language for teachers (B2) (Hall of residence) 10 I 5

    712 Language for teachers (B2) (Homestay) 10 I 5

    713 Language for teachers (B1) (Hall of residence) 10 I 5

    714 Language for teachers (B1) (Homestay) 10 I 5

    715 Language for teachers (B1) (Homestay) 10 I 5

    716 Language for teachers (B1) (Homestay) 10 I 5

    717 Language for teachers (B1) (Homestay) 10 I 5

    718 Cours de Francais (B2) (Résidence) 8 F 6

    719 Deutschkurs (B1) (Estudentenheim) 6 A 7

    735 Estancia científica en el CERN (Ginebra) 18 C 8

  2. Multzoa / Bloque 2

    Haur Hezkuntza / Educación Infantil

    010 Ahalmen kreatiboak garatzeko arte tresnak 20 E 2

    011 Haur Hezkuntzan espazio eta denboraren antolamendua 30 E 1

    012 Haur Hezkuntzan espazio eta denboraren antolamendua 30 E 2

    013 Haur Hezkuntzatik hezkidetzan hezitzen 40 E 2

    014 Haur Hezkuntzatik hezkidetzan hezitzen 20 E 3

    015 Haur Hezkuntzatik hezkidetzan hezitzen 20 E 3

    016 Haur literatura eskolako dinamikan 30 E 3

    017 Haurrentzako masajea 15 E 1

    018 Haurrentzako masajea 15 E 2

    019 Haurrentzako masajea 15 E 3

    020 Haurrentzako masajea 15 E 3

    021 Joku heuristikoa Haur Hezkuntzan 0 E 1

    022 Joku heuristikoa Haur Hezkuntzan 0 E 3

    023 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 1

    024 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 3

    025 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 2

    026 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: Ikasketa kooperatiboa 20 E 2

    027 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: Ikasketa kooperatiboa 20 E 3

    028 Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurreei 15 E 1

    029 Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurreei 25 E 2

    030 Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurreei 25 E 2

    031 Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurreei 20 E 3

    032 Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan 20 E 1

    033 Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan 20 E 2

    034 Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan 20 E 3

    035 Txotxongiloaren erabilpena haur hezkuntzan/utilización del títere en educación infantil 25 E/C 3

    740 Hizkuntza tradiziozko haur poesiaren bidez 20 E 3

    741 Haur Hezkuntzan espazio eta denboraren antolamendua 30 E 3

    742 Haurrentzako masajea 15 E 1

    743 Haurrentzako masajea 15 E 2

    745 Joku heuristikoa Haur Hezkuntzan 0 E 2

    746 La observación en el aula como detención de necesidades 40 C 2

    Haur eta Lehen Hezkuntza / Educación Infantil y Primaria

    101 Ciencia y Experimentación en el aula 30 C 2

    102 Kantatu, jo eta dantzatu 15 E 2

    103 Kantatu, jo eta dantzatu 15 E 3

    750 Recursos del Proyecto APQUA para Conocimiento del medio 25 E/C 4

    751 Irakurtzeko eta idazteko zailtasunen detekzio goiztiarra eta aurre hartzea 50 E 1

    752 Irakurtzeko eta idazteko zailtasunen detekzio goiztiarra eta aurre hartzea 50 E 2

    753 Irakurtzeko eta idazteko zailtasunen detekzio goiztiarra eta aurre hartzea 50 E 3

    754 Logopedia eta eskola inklusiboa 30 E 3

    755 Logopedia eta eskola inklusiboa 30 E 2

    Lehen Hezkuntza eta 1. Ziklo DBH. / E.Primaria, 1 Ciclo ESO

    130 Abesbatzak ikastetxeetan: antolakuntza eta zuzendaritza 15 E/C 1

    132 Abesbatzak ikastetxeetan: antolakuntza eta zuzendaritza 15 E/C 2

    133 Abesbatzak ikastetxeetan: antolakuntza eta zuzendaritza 15 E/C 3

    134 Arreta falta eta hiperaktibitatea, nahasmena ikasgeletan lehen hezkuntzan 60 E 3

    135 Arte Hezkuntza. Lan-proiektuen bidez landu. 15 E 2

    136 Arte Hezkuntza. Lan-proiektuen bidez landu. 15 E 3

    137 Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak:jostailuak, jolasak eta ipuinak 20 E 3

    138 Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak:jostailuak, jolasak eta ipuinak 25 E 2

    139 Bibliotecas escolares. Técnicas de dinamización de la lectura y expresión literaria. 40 E/C 3

    140 Ciberbullying acoso en la pantalla 20 E/C 1

    141 Ciberbullying acoso en la pantalla 20 E/C 2

    142 Ciberbullying acoso en la pantalla 20 E/C 3

    143 Educación Artística. Trabajando a partir de proyectos. 15 C 1

    144 El abordaje de la lectoescritura en alumnado con discapacidad auditiva 20 C 2

    145 Estrategia metodologikoak Ingurumen hezkuntzan. Lan Proiektuak: zer, nola eta zertarako. 30 E 2

    146 Euskal haur literaturaz, zer dakigu? 30 E/C 3

    147 Éxito escolar en medio desfavorecido 25 C 2

    148 Hezkuntza afektibo-sexuala 15 E 1

    149 Hezkuntza afektibo-sexuala 25 E 2

    150 Hezkuntza afektibo-sexuala 20 E 3

    151 Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna eta hizkuntzakoak ez diren arloak. 20 E/C 1

    152 Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna eta hizkuntzakoak ez diren arloak. 20 E/C 2

    153 Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna eta hizkuntzakoak ez diren arloak. 20 E/C 3

    154 Idazketa prozesua Lehen Hezkuntzako geletan / El proceso de escritura en las aulas de E. Primaria 20 E/C 1

    155 Idazketa prozesua Lehen Hezkuntzako geletan 20 E 2

    156 Idazketa prozesua Lehen Hezkuntzako geletan 20 E 3

    157 Ikastetxeko elkarbizitzaren kudeaketa / Gestión de la convivencia en el centro 20 E/C 1

    158 Ikastetxeko elkarbizitzaren kudeaketa /Gestión de la convivencia en el centro 20 E/C 2

    159 Ikastetxeko elkarbizitzaren kudeaketa / Gestión de la convivencia en el centro 20 E/C 3

    160 Irakurmena Lehen Hezkuntzako ikasgeletan/La comprensión lectora en las aulas de Primaria 18 E/C 1

    161 Irakurmena Lehen Hezkuntzako ikasgeletan 20 E 2

    162 Irakurmena Lehen Hezkuntzako ikasgeletan 20 E 3

    163 Jendaurrean eta ahoz aritzeko baliabideak: bertso musikatuen diaporama 20 E 3

    164 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: Ikasketa kooperatiboa 20 E 2

    165 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: Ikasketa kooperatiboa 20 E 3

    166 La práctica instrumental en el aula de música 15 C 1

    167 Mintzamena: hitz egin eta ulertu. 20 E/C 1

    168 Mintzamena: hitz egin eta ulertu. 20 E/C 2

    169 Mintzamena: hitz egin eta ulertu. 20 E/C 3

    170 Paisairen aprobetxamendu didaktikoa Gizarte Zientzietan 20 E 2

    171 Psikomotrizitatea Lehen Hezkuntzako Gorputz Heziketako saioetan 25 E 2

    172 Txotxongiloaren bidez baloreak lantzen / Trabajando valores con títeres 20 E/C 3

    760 Arreta falta eta hiperaktibitatea, nahasmena ikasgeletan lehen hezkuntzan 60 E 2

    761 Txotxongiloen altxorra deskubritzen / Descubriendo el tesoro de los títeres 20 E/C 3

    762 Aplicaciones informáticas para la gestión de la biblioteca escolar (ABIES) 30 C 3

    Bigarren Hezkuntza (DBH eta Batx) / Educación Secundaria (ESO y Bac)

    200 ADN: detective nuclear 20 C 2

    201 Nerabezaroa eta tutoretza prozesuak/Adolescencia y procesos tutoriales. 20 E/C 3

    202 Aprendizaje por proyectos ligados a temas relevantes en Ciencias Sociales 20 C 3

    203 Arreta falta eta hiperaktibitatea, nahasmena ikasgeletan bigarren hezkuntza 60 E 2

    204 Arreta falta eta hiperaktibitatea, nahasmena ikasgeletan bigarren hezkuntza 60 E 3

    205 Biotecnología aplicada al aula 20 C 3

    206 Bolumena gelan landu 15 E 2

    207 Coeducación: nuevos retos 25 C 2

    208 DBHko Tutoretza Plana 20 E 3

    209 Literatura Hezkuntza: proposamen didaktikoak/Educación Literaria: propuestas didácticas 20 E/C 1

    210 Literatura Hezkuntza: proposamen didaktikoak/Educación Literaria: propuestas didácticas 20 E/C 2

    211 Literatura Hezkuntza: proposamen didaktikoak/Educación Literaria: propuestas didácticas 20 E/C 3

    212 El dibujo artístico en la Educación Secundaria. Expresión didáctica y creativa 15 C 2

    213 El relato visual 15 C 2

    214 Euskal arte garaikidea 15 E 2

    215 Euskal Herriko inguru fisikoko ikasketarako baliabide didaktikoak 15 E 2

    216 Euskal Herriko inguru fisikoko ikasketarako baliabide didaktikoak 15 E 3

    217 Física para disfrutar: recursos experimentales para la enseñaza de la fisica 20 C 3

    218 Fisikaren irakaskuntza: ez entziklopedikoa ezta dibertibarria ere ez, esanguratsua baizik 16 E 2

    219 Gelako jarduna, Moodle laguna 15 C 1

    220 Gelako jarduna, Moodle laguna 15 C 2

    221 Gelako jarduna, Moodle laguna 15 E 2

    222 Gelako jarduna, Moodle laguna 15 E 2

    223 Gelako jarduna, Moodle laguna 15 E 3

    224 Gelako jarduna, Moodle laguna 15 E 3

    225 Geologiaren Oinarriak 20 E/C 2

    226 GIS libreen erabilera irakaskuntzan 30 E 3

    227 Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna eta hizkuntzakoak ez diren arloak. 20 E/C 1

    228 Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna eta hizkuntzakoak ez diren arloak. 20 E/C 2

    229 Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna eta hizkuntzakoak ez diren arloak. 20 E/C 3

    230 Idazketa prozesua Bigarren Hezkuntzako geletan/El proceso de escritura en las aulas de Secundaria 20 E/C 1

    231 Idazketa prozesua Bigarren Hezkuntzako geletan/El proceso de escritura en las aulas de Secundaria 20 E/C 2

    232 Idazketa prozesua Bigarren Hezkuntzako geletan/El proceso de escritura en las aulas de Secundaria 20 E/C 3

    233 IKT multimedia prestakuntza - Formación TIC multimedia 15 E/C 2

    234 IKT multimedia prestakuntza - Formación TIC multimedia 15 E/C 3

    235 Irakurmena Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan/La comprensión lectora en las aulas de Secundaria 18 E/C 1

    236 Irakurmena Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan/La comprensión lectora en las aulas de Secundaria 20 E/C 2

    237 Irakurmena Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan/La comprensión lectora en las aulas de Secundaria 20 E/C 3

    238 La Creatividad en la enseñanza 15 C 2

    239 La enseñanza del Diseño en la Educación Secundaria 15 C 2

    240 La enseñanza del Diseño en la Educación Secundaria 15 C 3

    241 Matemáticas y Moodle (Profundización) 20 C 3

    242 Matematicas y web 2.0 20 E/C 2

    243 Mintzamena: hitz egin eta ulertu. 20 E/C 1

    244 Mintzamena: hitz egin eta ulertu. 20 E/C 2

    245 Mintzamena: hitz egin eta ulertu. 20 E/C 3

    246 Musika eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna 15 E/C 2

    247 Musika eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna 15 E/C 3

    248 Nanotecnología, el gran reto de lo pequeño 20 C 3

    249 Pneumatika - Neumática 10 E/C 2

    250 Presentaciones Multimedia 15 C 2

    251 Seguridad en Internet 15 C 2

    252 Una historia de la música desde la práctica sonora 15 C 2

    253 Zientzia-jardueren tailerrak egunero materialez baliatuz 20 E 2

    770 Komunikazio Proiektuak: hizkuntzen irakaskuntzarako aldaketa metodologikoa 20 E/C 2

    771 Ciencias para el Mundo Contemporáneo 40 C 3

    772 Experimentos de Química básica en entornos cotidianos 20 E/C 2

    773 El detective químico: nuevo recurso CTS del Proyecto APQUA 25 E/C 2

    774 Wiris 50 C 3

    775 Las matemáticas de la eso y el bachillerato desde el punto de vista de la resolución de problemas. 20 C 2

    777 Betiko zailtasunak Gizarte Zientzietako saioetan 20 E 3

    778 Matemáticas dinámicas con geogebra 20 E/C 3

    779 Matematika kalkulu-orriekin 20 E 3

    780 Matematika eta Moodle (Sarrera) 20 E 3

    781 El gps: un recurso didáctico, gps-a baliabide didaktikoa. 30 E/C 3

    782 Proiektuen metodoa DBHko teknologiak Irakasgaian 10 E 3

    783 Matemáticas y Moodle (Introducción) 20 C 3

    784 Elektronika Analogikoa-Electrónica Analógica 10 E/C 2

    785 Zientzia eta Teknologia alorreko testuen eta baliabide digitalen hizkera lantzen 25 E 3

    786 Komunikazio Proiektuak: hizkuntzen irakaskuntzarako aldaketa metodologikoa 20 E/C 1

    787 Komunikazio Proiektuak: hizkuntzen irakaskuntzarako aldaketa metodologikoa 20 E/C 3

    788 Situación actual y futuro de los biomateriales y de la biotecnología 20 C 3

    Musika Ikasketak / Enseñanzas Musicales

    501 CUBASE 10 E 1

    502 CUBASE 10 E 2

    503 CUBASE 10 E 3

    504 Danzas y coreografías para niñ@s de 4 a 7 años. 20 C 1

    505 Danzas y coreografías para niñ@s de 4 a 7 años. 20 C 2

    506 Danzas y coreografías para niñ@s de 4 a 7 años. 20 C 3

    Hizkuntza Eskola Ofizialak / Escuelas Oficiales de Idiomas

    550 Análisis y tratamiento del error en el aprendizaje de segundas lenguas 20 E/C 2

    551 E-BEAM: Utilización en las Escuelas Oficiales de Idiomas 20 C 3

    552 TICs: podcasting y wikis 20 E/C 3

    553 VIDEO: Grabación y edición 20 E/C 2

    Helduen Hezkuntza / Educación de Adultos

    290 Inglés: actualización idiomática 20 I 3

    Orokorra / Generales

    300 Alteraciones en la comunicación en los niños con trastornos generalizado del desarrollo (tgd) 25 C 1

    301 Alteraciones en la comunicación en los niños con trastornos generalizado del desarrollo (tgd) 25 C 2

    302 Aprendizaje dialógico: estrategias de aula para el éxito escolar y la convivencia 25 C 2

    303 Arazo mentalak dituzten ikasleekin eskuhartzea ikuspegi inklusibo batetik 25 E 3

    304 Basoaren sekretuak ikertuz 25 E 3

    305 Blogs y otras herramientas web 2.0 15 C 2

    306 Blogs y otras herramientas web 2.0 15 C 3

    307 Blogs y otras herramientas web 2.0 15 E 4

    308 Bodypercussion (Percusion corporal) en Educación Física. 20 C 2

    309 Bodypercussion (Percusion corporal) en Educación Física. 20 C 3

    310 Creación de actividades interactivas para el aula de primaria y secundaria con jclic y hot potato 15 C 2

    311 Creación de actividades interactivas para el aula de primaria y secundaria con jclic y hot potato 15 C 3

    312 El cine documental en la clase de Ciencias Sociales 20 C 1

    313 El éxito escolar del alumnado gitano: una realidad posible 15 C 1

    314 El éxito escolar del alumnado gitano: una realidad posible 25 C 2

    315 El éxito escolar del alumnado gitano: una realidad posible 20 C 3

    316 Elaboración de materiales multimedia para una escuela inclusiva 30 C 4

    317 Emozioak eta Gorputz Heziketa 30 E 3

    318 Eskalada Gorputz Heziketako saioetan 20 E 3

    319 Euskal Dantzak Gorputz Heziketa arloan 30 E 3

    320 Euskal Dantzak Gorputz Heziketa arloan 30 E 3

    321 Euskal Pilota Gorputz Heziketa arloan. 12 E 2

    322 Gorputz Heziketa eta Behar Bereziak dituzten ikasleak 30 E/C 2

    323 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak 30 E 2

    324 Ikasketa kooperatiboa, elkarbizitza indartzen dituzten aukera metodologikoak 25 E 2

    325 IKT eta Gorputz Hezkuntza 15 E 3

    326 IKT-ak gelan erabiltzen. Ikastetxeko Heldutasun Teknologikorako irakasleen 1. profila. 60 C 4

    327 IKT-ak gelan erabiltzen. Ikastetxeko Heldutasun Teknologikorako irakasleen 1. profila. 210 E 4

    328 Irristaketa Gorputz Hezkuntza saioetan 20 E 2

    329 Irristaketa Gorputz Hezkuntza saioetan 20 E 3

    330 Joko eta jolas herrikoiak 20 E 1

    331 Kultura arteko hezkuntza: pentsatu, sentitu eta egin 30 E 2

    332 Language for teachers (B1) 12 I 3

    333 Language for teachers (B1) 12 I 3

    334 Language for teachers (B1) 12 I 2

    335 Language for teachers (B1) 12 I 1

    336 Language for teachers (B2) 12 I 2

    337 Language for teachers (B2) 12 I 2

    338 Language for teachers (Oinarrizko maila) 12 I 3

    339 Language for teachers (Oinarrizko maila) 12 I 2

    340 Language for teachers (Oinarrrizko maila) 12 I 3

    341 Language for teachers (B1) 12 I 2

    342 Language for teachers (B1) 12 I 2

    343 Language for teachers (B2) 12 I 1

    344 Language for teachers (B2) 12 I 3

    345 Language for teachers (Oinarrizko maila) 12 I 1

    346 Language for teachers (Oinarrizko maila) 12 I 2

    347 Los contenidos de relajación en Educación Física 20 C 1

    348 Los contenidos de relajación en Educación Física 20 C 2

    349 Malabares en Educación Física 20 C 1

    350 Malabares en Educación Física 20 C 3

    351 Mejorar la inclusión educativa y social de los niños-as que presentan capacidad intelectual límite 30 C 2

    352 Multimedia básica 0 C 2

    353 Multimedia básica 0 E 3

    354 Multimedia básica 0 C 4

    355 Orientazio Kirola ikastetxean 25 E 2

    356 Pertsona gorritsuekin komunikatzen ikasteko teknikak: beharrak eta ezaugarriak 25 E 3

    357 Problemas de comportamiento y discapacidad intelectual 25 C 2

    358 Resolución de conflictos en Educación Física 20 C 2

    359 Salud mental: abordaje de crisis en el ámbito escolar. afrontar, solucionar o al menos disminuir 20 E/C 1

    360 Salud mental: abordaje de crisis en el ámbito escolar. afrontar, solucionar o al menos disminuir 20 C 2

    361 Síndrome de asperger. funcionamiento cognitivo y estrategias generales de intervención 25 E/C 4

    362 Técnicas para aprender a comunicarse con personas sordociegas: características y necesidades 50 C 2

    721 Language for teachers (B1) (Homestay) 10 I 5

    722 Language for teachers (B1) (Hall of residence) 10 I 5

    723 Language for teachers (B2) (Homestay) 10 I 5

    724 Language for teachers (B2) (Hall of residence) 10 I 5

    726 Language for teachers (B2) (Homestay) 10 I 5

    727 Language for teachers (B2) (Hall of residence) 10 I 5

    728 Language for teachers (B2) (Hall of residence) 10 I 5

    729 Language for teachers (B1) (Homestay) 10 I 5

    730 Language for teachers (B1) (Hall of residence) 10 I 5

    731 Language for teachers (B1) (Hall of residence) 10 I 5

    901 Lehen Sorospenak Gorputz Heziketa arloan 20 E 3

    902 Salud mental: todos somos parte del tratamiento 20 C 2

    903 Tecnología en comunicación alternativa y aumentativa. 25 C 2

    904 Lengua de signos- nivel 1 15 C 2

    905 Lengua de signos- nivel 2 15 C 2

    906 LIFERAY. El portal Web de comunicación de los Centros de Educación de la Comunidad Autónoma Vasca. 15 C 2

    907 LIFERAY. El portal Web de comunicación de los Centros de Educación de la Comunidad Autónoma Vasca. 15 E 3

    908 Blogs y otras herramientas web 2.0 15 C 4

    909 Salud mental: todos somos parte del tratamiento 20 E/C 3

    910 Proyecto Camino Escolar. Una oportunidad para el cambio en términos de movilidad sostenible 25 E 2

    911 El centro de enseñanza en el universo de la comunicación 20 C 2

    912 LIFERAY. El portal Web de comunicación de los Centros de Educación de la Comunidad Autónoma Vasca. 15 C 4

    913 LIFERAY. El portal Web de comunicación de los Centros de Educación de la Comunidad Autónoma Vasca. 15 E 4

    914 Detekzioa eta eskuharmen goiztiarra autismo espektroaren nahastean 20 E 1

    915 Goi mailako ikasleari erantzun egokia interneten bidez 25 E 1

    916 Goi mailako ikasleari erantzun egokia interneten bidez 25 E 2

    917 Goi mailako ikasleari erantzun egokia interneten bidez 25 E 3

    918 Gmfm eskala ezagutu, aztertu eta sakondu 40 E 1

    919 Zeinu-hizkuntza - 2 maila 15 E 3

    920 Zeinu-hizkuntza - 3 maila 15 E 3

    921 Detekzioa eta eskuharmen goiztiarra autismo espektroaren nahastean 20 E 2

    922 Detekzioa eta eskuharmen goiztiarra autismo espektroaren nahastean 20 E 3

    923 Portaera arazoak kudeatzeko tresnak 60 E 3

    924 Herramientas para manejar los problemas de conducta 40 C 1

    925 Herramientas para manejar los problemas de conducta 80 C 2

    926 Problemas de conducta en el aula y trastornos graves del comportamiento 20 C 2

    927 Software: komunikaziorako tresnak eta material erabilerrazak h.p.b.ak dituzten ikasleentzat 15 E 2

    (1) Postu kopurua / N.º de plazas

    (2) Hizkuntza: E = Euskara, C= Gaztelania, E/C= Euskara edo gaztelania, I=Ingelesa, A= Alemana, F= Frantsesa

    Idioma: E = Euskera, C= Castellano, E/C= Euskera o castellano, I=Inglés, A= Alemán, F= Francés

    (3) Lekua: 1= Araba, 2= Bizkaia, 3= Gipuzkoa, 4= On-line; 5= Erresuma Batua/ Irlanda, 6= Frantzia, 7= Alemania, 8= Suitza

    Lugar: 1= Álava, 2=Bizkaia,, 3= Gipuzkoa, 4= On-line; 5= Reino Unido/ Irlanda, 6= Francia, 7= Alemania. 8= Suiza

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik