- AGINDUA, 2010eko otsailaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena. Horren bidez argitara eman da enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programaren deialdia; otsailaren 9ko 41/2010 Dekretuak garatu eta arautu du programa hori. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko otsailaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena. Horren bidez argitara eman da enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programaren deialdia; otsailaren 9ko 41/2010 Dekretuak garatu eta arautu du programa hori.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1273
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/18
- Argitaratze-data: 2010/03/08
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa garatzen duen otsailaren 9ko 41/2010 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarrian jasotako finantzaketa jaso ahal izateko bidea arautu da. Horretarako, urte anitzeko finantzaketa-lerro bat irekiko da aipatutako taldeentzat, 600 milioi euroko gehienezko zuzkidura batekin, dituzten zirkulatzailearen beharrei erantzuteko.
Dekretuan honakoak arautu dira: kreditua lortzeko baldintzak, onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna eta maileguen baldintzak, bai eta laguntzen duten finantza-erakunde eta elkarrekiko berme-baltzuekin egin beharreko tramitazio-prozedurak ere. Ondorio horietarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden elkarrekiko berme-baltzuekin eta finantza-erakundeekin.
Aipatutako dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, finantzaketa-lerroen lehenengo deialdia egin behar da, beharrezko arauak emanez. Hori dela eta, honakoa
Agindu honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa garatzen duen otsailaren 9ko 41/2010 Dekretuan aurreikusitako finantzaketa-lerroaren lehenengo deialdia egitea.
Finantza-erakunde laguntzaileek emango dituzten maileguen zenbatekoa 250 milioi eurokoa izango da enpresa txiki eta ertainentzat, eta 50 milioi eurokoa banakako enpresaburu eta profesional autonomoentzat. Hala ere, zenbateko horiek handitu egin ahal izango dira beste deialdi batzuen bitartez.
eranskinean elkarrekiko berme-baltzu laguntzaileak eta dituzten sukurtsalak azaldu dira. II. eranskinean, aldiz, finantza-erakunde laguntzaileak zehaztu dira.
Eskabideak eta gainerako agiriak I. eranskinean zehaztutako elkarrekiko berme-baltzu laguntzaileen sukurtsaletan aurkeztu beharko dira.
Eskabidearen eredua eta formularioak agindu honetako I. eranskinean zehaztu diren sukurtsaletan eskuratu ahal izango dira, edo bestela Interneteko www.euskadi.net helbidean.
Finantza-laguntzaren programa eskuratzeko eskabideei erantzungo zaie, hain zuzen ere, agindu honen lehenengo artikuluan aipatutako maileguen zenbatekoa agortu arte, edo artikulu horretan aurreikusitako eran egin beharreko gehikuntza egin ondoren sortutako zenbatekoa agortu arte. Elkarrekiko berme-baltzu laguntzaileetan sartu diren ordenaren arabera sartuko dira eskabideak programan. Behin maileguak agortuz gero, horren berri emango da Ogasun eta Finantzetako sailburuordearen ebazpenaren bidez (ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).
Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 18a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Elkargi EBB
www.elkargi.es
Egoitza nagusia: Mikeletegi pasealekua 50.
20009 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: 943 30 90 60
Helbide elektronikoa: elkargi@elkargi.es
Arabako Eskualde Zuzendaritza: Postas 24, 1.a
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 23 12 12
Helbide elektronikoa: earaba@elkargi.es
Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza: Plaza Biribila 4, 2.a
48001 Bilbao
Telefonoa: 94 423 82 28
Helbide elektronikoa: ebizkaia@elkargi.es
Durangoko bulegoa: Landako etorbidea 4, Elkartegia, 102.
48200 Durango.
Telefonoa: 94 621 57 63
Helbide elektronikoa: edurango@elkargi.es
Gipuzkoako Eskualde Zuzendaritza: Mikeletegi pasealekua 50.
20009 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: 943 30 91 77
Helbide elektronikoa: egipuzko@elkargi.es
Bergarako bulegoa: Ibergarai kalea 30, behea.
20570 Bergara
Telefonoa: 943 77 70 74
Helbide elektronikoa: ebergara@elkargi.es
Oinarri, Sociedad de Garantía para la Economía Social EBB
www.oinarri.es
Egoitza nagusia: E-3 eraikina, 2. solairua, Arabako Teknologi Parkea.
Miñao. 01510 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 29 82 80
Helbide elektronikoa: sgr@oinarri.es
Bizkaiko Ordezkaritza: Navarra eraikina, Nafarroa kalea 6, 3. dep. 6.
48001 Bilbao
Telefonoa: 94 424 87 08
Helbide elektronikoa: bizkaia@oinarri.es
Aurrezki-kutxak:
Bilbao Bizkaia Kutxa
Caja Vital Kutxa
Gipuzkoa Donostia Kutxa
La Caixa
Caixa Galicia
Nafarroako Aurrezki-Kutxa
Caja Madrid
Kreditu-kooperatibak:
Euskadiko Kutxa - Caja Laboral Popular
Ipar Kutxa Rural
Caja Rural de Navarra
Bankuak:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Banco Santander
Banco Guipuzcoano
Bankinter
Banesto
Banco Popular Español
Banco Sabadell Atlántico
Bankoa
Banco Pastor
Deutsche Bank


