Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko otsailaren 19koa, Herrizaingoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera aldatu eta argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 19koa, Herrizaingoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera aldatu eta argitara ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1684
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/19
  • Argitaratze-data: 2010/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legea indarrean sartzeaz Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea sortu zen, hain justu ere Herrizaingo Sailari atxikitakoa eta udaltzaingoak koordinatzeari dagokionez organo aholku-emailea izango zena. Bada, aipatu legearen 121.2 artikuluan finkatzen da Batzordearen osaera eta bai bere kideak izendatzea nori dagokion ere.

Herrizaingoko sailburuaren 1993ko abenduaren 10eko Aginduz, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen lehen osaera argitaratu zen, eta gerora hainbat aldiz aldatu da, eraketa hori Batzordean ordezkariak izateko eskubidea duten erakunde eta entitateetan izandako aldaketetara egokitzeko.

Herrizaingo Sailaren egituran izandako aldaketak aintzat hartuta, bidezkoa da Euskal AUtonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen eraketa aldatzea.

Ondorioz,

  1. Lehendakaria:

    Titularra: Herrizaingoko sailburua.

  2. Herrizaingo Sailaren ordezkariak:

    Titularrak:

    Segurtasuneko sailburuordea.

    Ertzaintzako zuzendaria.

    Udaltzaingoak Koordinatzeko zuzendaria.

    Ordezkoak:

    Segurtasuneko sailburuordearen kabineteko zuzendaria,

    Giza Baliabideen zuzendaria,

    Trafikoko zuzendaria.

  3. Udaletako ordezkariak:

    7 alkate titular eta haien ordezkoak, Euskal Autonomia Erkidegoan indar handiena duen Euskal Udalerrien Federazio edo Elkarteak izendatuak.

  4. Udaltzaingoetako funtzionarioen ordezkaria:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Lokalean ordezkaritza handiena duen sindikatuak izendatutako ordezkaria eta haren ordezkoa.

  5. Idazkaria:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionario bat, Zuzenbidean lizentziatuak direnen artetik Herrizaingoko sailburuak izendatua; idazkari lanak egingo ditu, eta hitza izango du, baina botorik ez.

Lehendakariaren lanpostua hutsik badago, edo hura kanpoan edo gaixorik badago, Segurtasuneko sailburuordeak egingo ditu haren ordezkoak, eta azken horrenak, ostera, ordezkoak egingo ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 19a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik