- AGINDUA, 2010eko otsailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatean ikertzaile bisitari aritzeko dirulaguntza bat esleituko duen Aukeratze Batzordearen osaera izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko otsailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean Glasgow-eko Unibertsitatean ikertzaile bisitari aritzeko dirulaguntza bat esleituko duen Aukeratze Batzordearen osaera izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1192
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/22
- Argitaratze-data: 2010/03/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abenduaren 2ko Aginduaren bidez, dirulaguntza bat esleitzeko deialdia egin zen, Glasgow-eko Unibertsitatean ikertzaile bisitari aritzeko. Aginduaren 7. artikuluak hau xedatzen du:
Eskaerak aurkezteko eta, behar izanez gero, zuzentzeko epea bukatu ondoren, ondorengo kideek osatutako aukeratze-batzorde batek bere gain hartuko du eskaerak ebaluatzearen eta dirulaguntza jasoko duen pertsona aukeratzearen ardura.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburu gisa jardungo du.
Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendari akademikoa edo eskuordetzen duen pertsona. Kalitateko botoa izango du.
Akordio honen diziplinetan esperientzia zabala duten bi aditu akademiko, gehienez ere, Glasgow-eko Unibertsitatekoa bata eta Euskal Autonomia Erkidegokoa bestea, Glasgow-eko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research-eko zuzendari akademikoak eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak aukeratuak, hurrenez hurren.
Horren arabera
Pedro Luis Arias Ergueta jn.
Philip Schlesinger jn.
José Larrañaga Zubizarreta jn.
Gillian Doyle and.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 22a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


