- AGINDUA, 2010eko otsailaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Güeñesko (Bizkaia) «Avellaneda» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko otsailaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Güeñesko (Bizkaia) «Avellaneda» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1796
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/26
- Argitaratze-data: 2010/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Haur Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eskatuz, Güeñesko (Bizkaia) «Avellaneda» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikatu behar diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 48005305.
Izen espezifikoa: «Avellaneda».
Titularra: Bilboko Elizbarrutia.
Helbidea: Gallarraga, 24.
Udalerria: Güeñes.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. Zikloan: 5 unitate, horietako bakoitza 8, 13, edo 18 ikaspostutarako edukierakoa; ikasleak urte batetik beherakoak, urte batetik birakoak, edo bitik hirurakoak diren hurrenez hurren.
Haur Hezkuntzako 2. Zikloan: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntzan: 8 unitate, 200 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezian: unitate 1.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.
Batxilergoan: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 26a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


