- AGINDUA, 2010eko martxoaren 5ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Mario Onaindia Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 5ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Mario Onaindia Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 2155
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/05
- Argitaratze-data: 2010/04/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Gaur egun, hezkuntza-sistemen helburu nagusietako bat da norberarenaz gain beste hizkuntza batzuk ikastea, hori oso baliagarria baita ikasleen prestakuntza osorako, eta, gainera, lagungarria da komunikaziorako eta zirkulazio librerako. Ildo horretan, eta Bolognako prozesuak bultzatutako aldaketen artean, Europako goi-hezkuntzaren ardatzetako bat unibertsitateko ikasleen mugikortasuna da. Horretarako, aurrez hizkuntza landu beharra dago gehienetan.
Hizkuntzak ikasteko prozesu horretan, osagarri garrantzitsua dira jatorrizko herrialdeetan egindako egonaldiak, eta gero eta zabalduagoa dago udako ikastaroak egitea, ikasitakoa sendotzeko. Nolanahi ere, familia askok nekez egin diezaiokete aurre egonaldi horien kostuari. Horregatik, aukeren berdintasuna bermatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntza-deialdi bat egitea erabaki du, unibertsitateko ikasleentzat eta bekadunentzat, hizkuntzaren bat hobeto ikasi nahi dutenentzat atzerriko herrialderen batean.
Horregatik, eta kontuan hartuz diru-laguntzei buruz indarrean dagoen legeria, hain zuzen ere azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Ordenatzaileen Legearen Testu Bategineko VI. Titulua eta VII. Tituluko III. kapitulua, bai eta abenduaren 29ko 19/2008 Legea ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2010 ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena,
275 laguntza eskaintzea atzerrian ingelesezko, frantsesezko edo alemanezko egonaldi bat eta ikastaro bat egiteko 2010eko udan, unibertsitateko ikasle bekadunentzat.
Agindu honetan aipatutako laguntzetarako 500.000 euro erabiliko dira, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren 2010eko Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako finkatutako kopuruaren gain joango dira.
Premia balego handitu egingo da kopuru hori, kontuan hartuz onarpen-proposamena duten eskabideetarako zenbat diru behar den, aurrekontuak horretarako biderik emango balu, eta ebazpenak jakinarazi aurretik. Egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.
Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
Izaera orokorreko beketarako deia egiten duen 2009ko ekainaren 23ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduko 1. eranskineko 1. artikuluan adierazitako unibertsitate- edo goi-mailako ikasketetako batean matrikulatuta egotea (2009ko uztailaren 14ko EHAA, 133. zenbakia).
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko unibertsitate-ikasketetarako eta goi-mailako beste ikasketetarako izaera orokorren deialdiko bekadun izatea 2008-2009 ikasturtean (2008ko uztailaren 3ko EHAA, 126. zenbakia).
Gutxienez hiru asteko eta astean hamabost eskola-orduko hizkuntza-ikastaroa egitea 2010eko udan, ikasi nahi den hizkuntza ofiziala den herrialde batean. Edonola ere, hizkuntza-ikastaroaren hasiera 2010eko ekainaren 1etik irailaren 15era bitartean izango da.
Bekaren lehentasun-eskubidearen barruan egotea, familiaren per capita errentaren arabera.
Bide penaletik edo administratibotik zigorturik ez egotea diru-laguntza publikoak jasotzeko, eta horretarako debeku legalik ez edukitzea. Horien barruan doaz sexu-diskriminazioaren ondorio direnak, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Gizonen eta Emakumeen Berdintasunaren aldekoaren azkeneko seigarren xedapenaren arabera.
Diru-laguntza 1.800 eurokoa izango da, non eta sortutako gastuak ez diren txikiagoak. Kasu horretan, ikastaroaren kostua gainditzen duen heinean murriztuko da laguntza, baldin eta hori gertatuko dela ohartzen bada Unibertsitate Zuzendaritza, eskabidearen izapideak egiterakoan. Ildo horretan, laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzaileari eskatu ahal izango dizkio ikastaroak eragingo dituen gastu guztien frogagiriak.
Familiaren errenta izango da 2008-2009 ikasturtean beka emateko erabili zena. Familiaren per capita errenta kalkulatzeko, familiaren errenta zati familia-unitateko kontatzeko kideen kopurua egingo da, 2008-2009ko bekaren izapideak egiteko datuen arabera.
Laguntza bateraezina da erakunde publikoek edo pribatuek helburu berarentzat emandako beste beka edo laguntzekin.
Beka eskatzen dutenek eskabide-modelo bat bete behar dute, eta web helbide honetan dago: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.
Bete ondoren, eskabide-eredu hori inprimatu, data ipini eta sinatu, eta hurrengo 3. paragrafoak aipatzen dituen agiriekin batera helarazi behar zaio Unibertsitateetako zuzendariari. Finkatuta dagoen epearen barruan aurkeztu behar dira eskabideak helbide honetan: Unibertsitate Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak- bere 38. artikuluak aipatzen duen edozein bulegotan edota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak adierazitako erregistroetariko batean.
Eskabideari dokumentu hauek gehitu behar zaizkio:
Eskatzailearen nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
2009ko ekainaren 23ko Aginduaren 1. eranskineko 1. artikuluan aipatutako unibertsitate- edo goi-mailako ikasketetan 2009-2010 ikasturtean matrikulatuta egon izanaren gordekinaren fotokopia.
Libretako edo kontu korronteko orriaren fotokopia, bertan agertzen delarik bezeroaren kontu-kodea, hau da, banketxea edo kutxa, bulegoa, kontrolaren digitua eta kontuaren zenbakia. Bertan egingo da diru-laguntzaren sarrera, eta eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratzen denetik.
Kontuan hartuz zer dioten abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei buruzkoak eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak, eskabidearen inprimakiko datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira.
Legeriak pertsona fisiko interesatuei aitortzen dizkien aurka egiteko, sartzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubide guztiak erabili ahal izango dira Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzan, helbide honetan: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.
Eskabideen izapideak egiteaz arduratuko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate Zuzendaritza.
Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, eskatzaileak konponbidea eman beharko dio hamar egunen epean. Hala adierazten du azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Herri Administrazioei eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren 71.1 artikuluak.
Deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskabideak familiaren per capita errentaren arabera ordenatuko dira eta lehiaketa bidez esleituko dira laguntzak, harik eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak helburu horretarako izendatutako funtsak agortu arte, eta gainerako eskabideei ezezkoa emango zaie. Nolanahi ere, lehentasuna izango dute aurreko urteetan beka hau jaso ez dutenek. Baldintzak bete arren laguntza jasotzeko lehentasun-zenbakira iritsi ez diren eskabideak ordezkoen zerrendara igaroko dira, eta harekin ordezkatuko dira laguntza esleitu eta edozein arrazoirengatik azkenean programan parte hartzen ez duten pertsonak.
Hautapen-batzorde batek espedienteak aztertu eta ebazpen-proposamenak egingo ditu. Bertako burua izango da Unibertsitateetako zuzendaria, eta batzordekide izango dira Unibertsitate Zuzendaritzako administrazio-unitate hauetako ordezkari bana: Zuzendaritza, Unibertsitate Antolamendu eta Ikasleei Laguntzeko Zentroak eta Babes Teknikoa, zuzendari horrek izendaturik. Batzorde horrek erabakiko ditu egon daitezkeen berdinketak, eta lehentasuna emango die goi-mailetako eskatzaileei, behe-mailetakoen gainetik.
Agindua argitaratu eta gehienez sei hilabeteren epean, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak Ebazpena hartu eta jakinaraziko du. Epe hori amaitu eta interesatuei ezer jakinarazi ez bazaie baztertutzat hartu beharko dute beren beka-eskaera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko Herri Administrazioei eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 44.1 artikuluaren arabera.
Ebazpena jakinarazi ondoren, 15 eguneko epean, eskatzaileek Unibertsitate Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute egin nahi duten ikastaroko plaza-erreserbaren ziurtagiria, eta bertan agertuko da erreserba horren kontura gutxienez 200 euro ordaindu dela. Ziurtagiri hori epe horretan ez aurkezteak esan nahiko du uko egin zaiola emandako laguntzari, eta lehentasun-ordenan hurrengoa den ikasleari esleituko zaio. Unibertsitate Zuzendaritzak, era berean, aukeratuak izan ez diren eskatzaileei jakinaraziko die eskatutako laguntza ukatu zaiela.
Aukeratuak izan diren eskatzaileen zerrenda jende guztiaren jakingarri argitaratuko da EHAAn.
Plazaren erreserba egin ahal izango da ikastaroa atzerrian egingo den lekuan zuzenean, edo horrelako ikastaroak antolatzen dituzten enpresen bitartez. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila inola ere ez da erantzule egingo partikularren arteko kontratuzko harremanak betetzen ez direnean. Zentzu horretan, ez dago enpresarik edo enpresa-elkarterik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lankide denik.
Agindu honen eredura esleitutako bekak ordainketa bakar baten bitartez emango dira, Ebazpenetik hilabetera baino lehen.
Unibertsitateetako zuzendariaren ebazpenarekin ez da administrazio-bidea bukatzen, eta pertsona interesatuek Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearengana jotzeko eskubidea izango dute, ebazpena jakinarazi eta hilabetera baino lehen.
Bekadunen betebeharrak dira:
Beka erabiltzea eman den helbururako, hau da, eskabidean adierazitako egonaldia egiteko.
Laguntza emateko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak bete direla ziurtatzea. Era horretan, onuradunek Unibertsitate Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute, 2010eko azaroaren 30a bitartean, ikastaroa egin izanaren egiaztagiria, ikastaroa egin den atzerriko ikastetxeko ziurtagiri originalaren bidez, eta bertan zehaztuko da bere iraupena eta asteko eskola-orduen kopurua.
Beka emateko baldintzak bete direla egiaztatzeko frogak egitea, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, beken helburua fiskalizatzeko lanetan.
Unibertsitate Zuzendaritzari jakinaraztea helburu bererako jasotako laguntzak, edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk emanak.
Bekak ezeztatuak izango dira, osorik edo zati batean, ordainduta egon edo ez, kasu hauetan:
Datuak ezkutatzea edo faltsifikatzea.
Matrikula ezeztatzea, egonaldia edo ikastaroa egin ez, edo esandako epea baino lehen etetea.
Egonaldia egin izana behar bezala ez egiaztatzea.
Beste pertsona fisiko edo juridikoengandik datozen antzeko beste onurekin bateraezintasuna egotea.
Emandako laguntza berez esandako helbururako ez erabiltzea.
Jarritako eskakizunen bat ez betetzea, edo behar bezala ez egiaztatzea.
Beka ezeztatu aurretik pertsona interesatuarekin ikustaldia eta entzunaldia egin beharko da, hala agintzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 84. artikuluak. Unibertsitate Zuzendaritzak pertsona interesatuari jakinaraziko dio dirua itzultzeko prozeduraren hasiera eta arrazoiak, eta 15 eguneko epea izango du egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egiteko. Horixe xedatzen du abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen bizkar doazen Laguntzen Bermeen eta Itzulketen Araubide Orokorrari buruzkoak, bere bigarren tituluan.
Instruitutako espedientearen ondorioz, jasotako dirua eta, hala balegokio, haren lege-interesak itzuli beharra balego, ebazpen baten bitartez zehaztuko da itzulketa egiteko modua, ezeztatzeko erabakia jakinarazi eta bi hilabete baino lehen, kontuan hartuz abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko bigarren titulu hori.
Borondatezko epearen barruan dirua itzuli ez izana jakinaraziko zaio Ogasuneko eta Herri Administrazioko Sailari, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenek diotenez.
Agindu honek ezarri gabekoari gehitu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Agindua, laguntza orokorreko beken deialdia egiten duena unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko 2009-2010 ikasturtean (133. EHAA, 2009ko uztailaren 14koa).
Lehenengoa. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari baimena ematen zaio Agindu honetan xedatutakoa betearazteko beharrezko instrukzioak eman ditzan.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta pertsona interesatuek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratu den hurrengo egunetik hasi eta hilabete baino lehen, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, EHAAn argitaratu den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabete baino lehen.
Hirugarrena. Agindu honek eragina izango du EHAAn argitaratu den hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 30a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


