- AGINDUA, 2010eko martxoaren 10ekoa, Kulturako sailburuarena, antzerki-produkziorako 2010. urtean laguntzak emateko araubidea ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 10ekoa, Kulturako sailburuarena, antzerki-produkziorako 2010. urtean laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1799
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/10
- Argitaratze-data: 2010/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan, lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatutakoa. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo, bere eskumenen baitako zeregina den aldetik, izaera profesionala duten antzerki-jarduerak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Horretarako, diru-laguntzak emango zaizkie antzerki-talde profesionalei egiten dituzten antzezlanen produkzioa ahalbidetzen duten prozesu desberdinak finantzatzeko. Neurri horren bitartez, euskal antzerki-taldeen sorkuntza-lana bultzatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, talde horien ahalegina errekonozitzeaz gain, beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko aukerak eskaini, beren finantzabideak ugaritu daitezen.
Ondorioz,
Agindu honen bitartez, 2010eko ekitaldian burutuko edo hasiko diren antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezarriko da.
Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra zortziehun eta hamabost mila izango da (815.000) eurokoa eta gehitu egin ahal izango da xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.
Zenbateko globala honela banatuko da deialdi honetako modalitateen artean:
Berrogei mila (40.000) euro antzerki-talde sortu berrien produkzioak gauzatzeko.
Berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) euro produkzioetarako.
Laurehun eta laurogeita bost mila (485.000) euro finkatutako antzerki-taldeen jarduerarako.
Modalitate bakoitzerako adierazitako zuzkidura hori izanik ere, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez direlako edota aurkeztutako eskabideek behar adinako kalitaterik ez dutelako laguntzetako bat edo beste agortzen ez denean, Balorazio Batzordeak modalitateetako baten kopurua handitu ahal izango du, bestetik sobratzen denarekin, edo alderantziz, betiere dagokion modalitatea oraindik erabaki gabe badago.
Herri administrazio desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.
Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkez badezake ere, pertsona/entitate onuradun bakoitzeko proiektu bakar batek jaso ahal izango du diru-laguntza.
Agindu honetan ezartzen diren bestelako berariazko eskakizunez gain, laguntza hauek eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da baldintza hauek betetzea: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izatea eta Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea; behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan eta alta hartu jarduera ekonomikoen zergako antzerki-jardueretarako epigrafean. Eta pertsona juridikoen kasuan, estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki-jarduerak garatzea izatea.
Pertsona juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak 21.bi artikuluan zer dioen hartuko da aintzakotzat.
Kultura elkartea edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso dirulaguntza hauek.
Ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortutako erakunde eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ere ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.
Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
Deialdi honen kargura emango diren diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira. Beraz, diru-laguntza jasotzeko ezarritako gehienezko muga errespetatuz eta finkatutako irizpideak erabiliz, onuradun kopuru bat hautatuko da, hain zuzen ere, proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatuko duen kopurua, betiere, proiektuen dimentsioari begira.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta, deialdiko eranskinetako dokumentazioarekin batera, Kultura Saileko dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Eskabidea, eskatutako eranskinekin batera, eskura daiteke baita ere Eusko jaurlaritzako Kultura saileko Kultura sustatzeko Zuzendaritzaren web orrian (www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-3992/eu/).
Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabidean zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio interesatuari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da.
Modalitate bakoitzera aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hauek izango dira kideak:
Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria edo horrek izendutako pertsona bat.
Bokalak: gutxienez 6 kide eta gehienez 8, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuak, agindu honetako xedean aditu diren pertsonen, programatzaileen eta arte eszenikoekin zerikusia duten Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide elkarteen ordezkarien artean.
Idazkaria: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat izango da, zuzendariak izendatua. Hitza izango du baina botorik ez.
Balorazio Batzordearen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.
Eskaria egin duten pertsona edo erakunde guztiek izango dute aukera, hala eskatzen badute, beren proiektua batzordearen aurrean defendatzeko (XI. eranskina). Proiektu bakoitzari ez zaio 15 minutu baino gehiago eskainiko.
Batzorde honek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, ebazpen proposamena egingo diote Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.
Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, balorazio batzordearen proposamena ikusita, sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.
Proposamen honetan ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Gorabehera hauetakoren bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da.
Ebazpen hori esleipendunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Ebazteko epea amaituta, interesatuari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.
Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
Agindu honetako modalitate desberdinetan araututako laguntzak ez dira bateragarriak elkarrekin. Laguntza hauen eskatzaileek ezin izango dute aurkeztu eskakizun bera konpainia sortu berrien modalitatean eta produkzioen modalitatean. Horrela eginez gero Balorazio Batzordea izango da, eskakizuna aztertu eta eskatzaileri galdetu ondoren dagokion modalitatera bideratuko duena.
Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, pertsona/entitate onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoan. Material hori euskaraz egingo da, eta beste hizkuntza batzuetan ere egin ahal izango dira.
Deialdi honetako diru-laguntzak honela ordainduko dira:
Diru-laguntzaren % 47a diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
Diru-laguntzaren beste % 33a lehenengo ordainketan emandako dirua (% 47a) justifikatu ondoren eta, betiere, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Diru-laguntzaren gainerako % 20a antzezlana estreinatu dela egiaztatu eta diru-laguntza osoa 13. artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.
Antzezlan-testu berriak sortzeko diru-laguntzen onuradunak kenduta, gainontzeko pertsona/entitate onuradunek diruz lagundutako jarduera bukatutzat emandako egunetik hiru hilabeteren buruan honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria, ahalik eta zehatzena, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
Antzezlana(k) estreinatu d(ir)ela justifikatzeko, kontratatzaileak egindako egiaztagiria, kontratua bera edo leihatilako orria.
Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez.
Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
Entitate onuradunaren behin betiko diru-ekarpena.
Xede berberaz bestelako herri administrazioen edo entitate publiko zein pribatuen diru-ekarpenak. Entitate onuradunak Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
Kultura Sailak esleitutako diru-laguntza.
Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta ordaindutako nomina oro edota sortarazitako gastuen faktura edo ordainagiri oro jasotzen dituen zerrenda ulergarria, XII. eranskineko ereduari jarraituta.
1. Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da inolaz ere egindako gastutzat hartu.
2. Antzerki-talde sortu berrien produkzioak gauzatzeko eta produkzioetarako modalitateei egotzitako zeharkako kostuak ez du gaindituko, orotara, diruz lagundutako proiektuaren gastu osoa. Zeharkako kostuen artean sartzen dira bai onuradunak garatzen dituen jarduerei egotzitako aldagaiak, bai jarduera zehatz bai ezin egotzitakoak izanik ere jarduera burutzeko beharrezko diren egitura-kostuak ere.
3. Salbuespen gisa, eskabide-orriarekin batera aurkeztutako hasierako gastu-aurrekontua 250.000 eurotik gorakoa bada, diru-muga hori iritsi arterainoko gastuen zerrendaketa baino ez da aurkeztu beharko.
Diru-laguntza jaso duen jarduerarekin zerikusia duten sarrera eta gastu guztien justifikagiriak, jatorrizkoak edo kulturako lurralde zerbitzuetan konpultsatutako fotokopiak.
1. Salbuespenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargurako finantzaketak ez badu eskatu den diru-kopuruaren % 100 estaltzen, honako formula honen araberako zenbatekoaren justifikagiriak aurkeztuko dira:
Justifikatu beharreko kopurua: Emandako laguntza x Aurrekontua
Eskatutako laguntza
2. Justifikatu beharreko kopurua ezingo da izan aurkeztutako gastuen aurrekontuaren % 70 baino txikiagoa, betiere laguntza-eskabidearekin batera aurkeztutako hasierako gastu-aurrekontua ez bada iristen 250.000 euroraino. Azken kasu horretan, justifikatu beharreko kopurua aurreko zenbateko horri dagokiona izango da.
3. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak 1. paragrafo honetan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartzen dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.
Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko.
Honelakoak izango dira ez-betetzeak:
Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.
Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).
Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.
Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.
Antzerki-talde sortu berriek egindako produkzioak finantzatzeko dira laguntza hauek, betiere, produkzio horiek Euskal Autonomia Erkidegoan 2010. urtean garatzen edo hasten badira eta horien estreinaldia 2010eko urtarrilaren 1a 2011ko abenduaren 31 bitartean egiten bada.
Laguntza hauek eskatu ahal izateko, 3. artikuluko baldintzak betetzeaz gain, antzerki produkzioaren arloan hiru urteko ibilbidea baino gehiago ezingo dute izan.
Helburu horretarako, ez da antzerki-talde sortu berria kontsideratuko aurretik dagoen konpainia baten zuzenbidezko nahiz izatezko ondorengoa denean.
Antzerki-talde sortu berrien produkzioak finantzatzeko diru-laguntzetarako, berrogei mila (40.000) euro erabiliko dira.
Antzerki-talde sortu berrien produkzioetarako laguntzek proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergarik gabe) % 49 estali ahal izango dute, gehienez.
Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko produktore eskatzailearen parte-hartzearen % 49a.
Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa hamabost mila (15.000) eurokoa izango da.
Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena osatzeko orduan, Balorazio Batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu:
Aurkeztutako proiektuaren interesa antzerkiaren eta kulturaren ikuspegitik. Irizpide hau erabiltzerakoan kontuan izango da proiektua bere osotasunean eta honako alderdi hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: antzerki-proposamenaren kalitatea eta interesa; proiektuak egiten duen ekarpena, bai proposamen dramaturgiko eta/edo eszeniko berriak garatzeko, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eszenikoa berreskuratzeko edo garatzeko (Guztizko puntuazioaren % 50).
Proiektuko talde artistiko, tekniko eta kudeaketakoen ibilbidea (Guztizko puntuazioaren % 25). Koprodukzioak direnean beste produktoreen ibilbideak ere hartuko dira kontuan, beti ere ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea gainditzen badute.
Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa. Bereziki hartuko da kontuan aurrekontuaren egokitasuna, erabiliko diren enpresa-baliabideak, proiektuaren kalitatea/prezioa erlazioa egokia izatea eta proposatutako ustiapen eta amortizazio plana (guztizko puntuazioaren % 15).
Proposatutako jardueran euskara erabiltzea. Irizpide hau ez da erabiliko testu batean oinarrituta ez dauden antzerki-proposamenen kasuan (Guztizko puntuazioaren % 10).
Artikulu honetan ezarritako balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.
Proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Banaketan 2.3 eta 18. artikuluetan adierazi diren mugak errespetatuko dira, eta, nolanahi ere, laguntza jasoko duten proiektuen kopurua eta ematen zaien diru-zenbatekoa agindu honetako 4. artikuluan xedatutakoaren mendean egongo dira.
Laguntza hauek, honako deialdiaren onuradunak diren pertsonek edo taldeek Euskal Autonomia Erkidegoan 2010eko ekitaldian zehar garatuko edo hasiko dituzten, eta 2010eko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitartean estreinatuko dituzten produkzioetara bideraturik daude.
Produkzioetarako laguntzen zenbatekoa berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) eurokoa izango da.
Produkzioetarako diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 49ra irits daitezke, gehienez 23. artikuluan erregulatzen diren diru-sariak jasoko dituzten produkzio elebidun edo euskara hutsezkoen kasuan, muga hori % 55a izango da.
Laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko produktore eskatzailearen parte-hartzearen % 49a.
Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa laurogei mila (80.000) eurokoa izango da.
Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena osatzeko orduan, Balorazio Batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu:
Aurkeztutako proiektuaren interesa antzerkiaren eta kulturaren ikuspegitik. Irizpide hau erabiltzerakoan kontuan izango da proiektua bere osotasunean eta honako alderdi hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: antzerki-proposamenaren kalitatea eta interesa; proiektuak egiten duen ekarpena, bai proposamen dramaturgiko eta/edo eszeniko berriak garatzeko, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eszenikoa berreskuratzeko edo garatzeko (Guztizko puntuazioaren % 40).
Proposatutako proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa. Bereziki hartuko da kontuan aurrekontuaren egokitasuna, erabiliko diren enpresa-baliabideak, proiektuaren kalitatea/prezioa erlazioa egokia izatea eta proposatutako ustiapen eta amortizazio plana (guztizko puntuazioaren % 10).
Proposatutako jardueran euskara erabiltzea. Irizpide hau ez da erabiliko testu batean oinarrituta ez dauden antzerki-proposamenen kasuan (Guztizko puntuazioaren % 10).
Talde artistiko eta teknikoen ibilbidea. Ildo horretatik, alderdi hauek hartuko dira kontuan: orain arte ekoitzitako ikuskizunen kalitatea eta kantitatea, horietako bakoitzak izan duen zabalkundea eta non programatu diren (guztizko puntuazioaren % 25). Koprodukzioak direnean beste produktoreen ibilbideak ere hartuko dira kontuan, beti ere ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea gainditzen badute.
Enpresaren antolaketa-egitura. Kontuan hartuko dira ondarea, egindako inbertsioen bolumena eta lanpostuen sorreran egin duen ekarpena (% 15). Koprodukzioak direnean beste produktoreen ibilbideak ere hartuko dira kontuan, beti ere ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea gainditzen badute.
Artikulu honetan ezarritako balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.
Proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Banaketan 2.3 eta 21. artikuluetan adierazi diren mugak errespetatuko dira, eta, nolanahi ere, laguntza jasoko duten proiektuen kopurua eta ematen zaien diru-zenbatekoa agindu honetako 4. artikuluan xedatutakoaren mendean egongo dira.
Diru-laguntza merezi duten proiektuak hautatu ondoren, modalitate honetara bideratutako guztizko kopurutik berrogeita hamar mila (50.000) euro banatuko dira, euskarazko produkzioetarako pizgarri gisa, produkzio elebidun edo euskara hutsezkoen artean.
Nahitaezko baldintza izango da ikuskizuna haurrentzat ez izatea. Gainera, kontzeptu honengatik, proiektu bakoitzari gehienez hamar mila (10.000) euro emango zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoan lana lehenengo euskaraz estreinatzen bada, eta bost mila (5.000) euro gaztelaniaz estreinatzen bada. Bigarren kasu horretan, bertsio bien estreinaldien artean ezin dira sei hilabete baino gehiago igaro, eta 2011ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko da.
Edozein modutan, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko orduan, bermatu egingo da horien proportzioa bat datorrela aurreko paragrafoan ezarritako mugen artean dagoenarekin, betiere hor ezarritako zenbatekoak gainditzen ez badira.
Laguntza hauek 2009-2010 urteetan gauzatuko diren antzerki-proiektuetara daude bideratuta. Proposatzen den planari dagokionez, produkzio baten estreinaldia, gutxienez, 2010eko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra egin beharko da, eta birak egiteko plan bat aurkeztu behar da, kontuan hartuta bai Euskal Autonomia Erkidegoko merkatua, bai kanpokoa.
Laguntza hauek eskatu ahal izateko, 3. artikuluko baldintzez gain, hauek ere bete beharko dira:
Azken 10 urteotan, etengabe jardun izana arte eszenikoetako ikuskizunak sortzen eta taularatzen.
Kudeaketa, produkzio eta banaketa talde oinarrizko bat izatea, gutxienez bi pertsonek osatua.
Finkatutako antzerki-taldeentzako diru-laguntzetarako laurehun eta laurogeita bost mila (485.000) euro erabiliko dira.
Diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 49ra iritsi daitezke, gehienez.
Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa ehun eta hogeita hamar mila (130.000) eurokoa izango da.
Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena osatzeko orduan, Balorazio Batzordeak irizpide hauek erabiliko ditu:
Aurkeztutako proiektuaren interesa antzerkiaren eta kulturaren ikuspegitik. Irizpide hau erabiltzerakoan kontuan izango da proiektua bere osotasunean eta honako alderdi hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: antzerki-proposamenaren kalitatea eta interesa; proiektuak egiten duen ekarpena, bai proposamen dramaturgiko eta/edo eszeniko berriak garatzeko, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eszenikoa berreskuratzeko edo garatzeko (guztizko puntuazioaren % 25).
Talde artistiko eta teknikoen ibilbidea. Ildo horretatik, alderdi hauek hartuko dira kontuan: orain arte ekoitzitako ikuskizunen kalitatea eta kantitatea, horietako bakoitzak izan duen zabalkundea eta non programatu diren (guztizko puntuazioaren % 30).
Enpresaren antolaketa-egitura. Kontuan hartuko dira ondarea, egindako inbertsioen bolumena eta lanpostuen sorreran egin duen ekarpena (% 35).
Proposatutako jardueran euskara erabiltzea (guztizko puntuazioaren % 10).
Artikulu honetan ezarritako balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.
Proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionala erabiliko da. Alegia, diru-kopuru osoa proportzionalki banatuko da, balorazio-fasean eskabideek ezarri diren irizpideak aplikatuta lortu duten puntuazioari jarraituz. Banaketan 2.3 eta 26. artikuluetan adierazi diren mugak errespetatuko dira, eta, nolanahi ere, laguntza jasoko duten proiektuen kopurua eta ematen zaien diru-zenbatekoa agindu honetako 4. artikuluan xedatutakoaren mendean egongo dira.
artikuluan jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Kultura Sailean beste programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da. Aipatutakoaren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 10a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.
IFZ edo NAN / NIF edo DNI..............................................3.aren kodigoa/Código del tercero (1): ...............................
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos
.............................................................................
ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)
A. HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
B. BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Data/Fecha
Sinadura/Firma
(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.
Argibideak/Observaciones:
(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.
(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar
(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:
Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.
Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.
OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO
BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA
SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO
DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.


