- AGINDUA, 2010eko martxoaren 10ekoa, Kulturako sailburuarena, euskal liburuen itzulpenarekin zerikusia duten ekintzetarako laguntzak emateko modua arautu eta deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 10ekoa, Kulturako sailburuarena, euskal liburuen itzulpenarekin zerikusia duten ekintzetarako laguntzak emateko modua arautu eta deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1976
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/10
- Argitaratze-data: 2010/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Arte eta kultura mailako jarduerak eta horien hedapena Kultura Sailaren eskumenak dira, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuari jarraiki; dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Zeregin horiek Kultura Sailaren baitan ezartzen dira eta sail horren egitura organikoa finkatzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bitartez, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen zaizkio.
Azken urteotan euskal liburuek lortu duten kalitatea kontuan izanik, eta esleitu zaizkion zereginak betez, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren ustez, funtsezkoa da euskal egileek euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako lanak beste hizkuntza batzuetan irakurtzeko aukera izatea, eta hartara, gure produkzio bibliografikoa Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpo ezagutaraztea.
Horrela, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki iritzi dio itzulpen literarioa sustatzeko bidea zehazteari, eta horretarako, laguntza-ildo berriak sortu ditu, hainbat jarduerari laguntzak emanez, hala nola, prestakuntza-jarduerak egitea eta itzulitako lanak bultzatzea, betiere nazioarteko merkatuetan gure literatura indartuko duten ekimenei babesa emateko asmoz.
Aurreko guztia kontuan izanda, honako hau
Agindu honen xedea honako hau da: 2010. urtean burutzen edo hasten diren, eta hurrengo artikuluan aurreikusten diren, itzulpen-jardueretarako laguntzak emateko baldintzak arautzea, eta deialdia egitea.
Agindu honetan jasotzen diren diru-laguntzak finantzatzeko 110.750 euro gordeko dira, diruz lagun daitezkeen honako jarduera-eremu edo modalitate hauen arabera banatuta:
Euskaraz idatzitako jatorrizko literatura-lan argitaratuak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren egileen gaztelaniaz idatzitako jatorrizko literatura-lan argitaratuak, beste hizkuntzetara itzultzea, 73.000 euroko zuzkidura izango duena.
Nazioarteko merkatuetan itzulpen-eskubideak saltzera bideratutako literatura-lanen laginen itzulpenak, 15.000 euroko zuzkidura izango duena.
Literatura-itzulpenaren eremuan, prestakuntza-jarduerak antolatzea, horretarako 17.750 euro aurreikusita.
Jadanik itzulita dauden literatura-lanak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ezagutaraztea bidaia-poltsen bitartez, horretarako 5.000 euro aurreikusita.
Modalitate bakoitzean zehaztutako diru kopuruak direnak direla, eskaerarik ez dagoelako edo baldintzak betetzen ez dituztelako, edo aurkeztutako eskaerek behar adina kalitate-maila ez dutelako, modalitateren batean erabakitako diru kopuru guztia baliatzen ez bada, Kalifikazio Batzordeak honako proposamen arrazoitua egin dezake: sortutako soberakina beste modalitateren bateko diru kopuruari gehitzea. Eragiketa hori egiteko, soberakina izan duen eremuaren edo modalitatearen prozedurak aldez aurretik ebatzia egon beharko du, eta soberakina jasoko duen modalitatearen prozedurak, aldiz, ebatzi gabe.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak emandako diru-laguntzak edo laguntzak lortzeko legeak ezarritako baldintza orokorrak betetzen direla frogatu beharko da, baita agindu honetan aurreikusitako modalitate bakoitzerako eskatutako baldintza espezifikoak ere. Onuradunek, zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izan beharko dute.
Betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortutako eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Eskatzaile guztiek proiektu bakoitzeko eskaera-fitxa bat bete beharko dute, eta dagokion anexoan eskatutako gainerako dokumentazioa erantsi beharko diote fitxari. Eskaera-fitxa ez da berdina modalitate guztietan, beraz, diru-laguntza eskatzen den proiektuari dagokion modalitatearen fitxa bete behar da:
Literatura-lanak itzultzea: I. eranskina.
Laginak itzultzea: II. eranskina.
Prestakuntza-jarduerak: III. eranskina.
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ezagutaraztea: IV. eranskina.
Eskaera eta dokumentazio guztiak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari bidali behar zaizkio, Organo kudeatzailean aurkeztuta, Lurralde Historiko bakoitzeko Kulturako lurralde-zerbitzuetan edota azaroaren 26ko 30/1992 Legean Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena aurreikusitako bideen bitartez.
Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da modalitate guztietan, agindu hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hutsen bat edo gabeziaren bat atzematen badu aurkeztutako eskaeran, interesatuari jakinaraziko dio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo behar diren dokumentuak aurkez ditzan, eta hori egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da, horretarako emango den ebazpenaren bidez.
Deitutako hainbat prozeduratan aurkezten diren eskaerak ebaluatzeko eta hautatzeko, prozedura bakoitzerako ezarritako balorazio-irizpideak eta kuantifikazio-irizpideak aplikatuta, Kalifikazio Batzordea osatuko da. Batzorde horrek ebazpen-proposamenak egingo dizkio Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari.
Epaimahaia osatzeko orduan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, bere 3.7 artikuluan dioena beteko da, eta epaimahaikideak honako hauek izango dira:
Kultura Sustatzeko zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona; batzordeburua izango da eta, kalitatezko botoa duenez, azken hitza izango du boto-berdinketa gertatuz gero.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzako bi funtzionario, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuko dituenak; bietako bat Batzordeko idazkaria izango da.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan jasotako eskumenak edozein interesatuk baliatze aldera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bitartez jakinaraziko da Batzorde horren osaera, Batzordearen lehenengo bilera egin aurretik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.
Kalifikazio Batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedurak ebatziko ditu Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak.
Hartzen den ebazpena gehienez sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesatuei, deialdiaren agindu hau indarrean hasten den egunetik kontatzen hasita.
Adierazitako epea igaro eta ebazpena jakinarazi ez bada, eskaerak ukatutzat jo ditzakete interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako. Nolanahi ere, Administrazioa behartuta dago espresuki ebaztera.
Publizitate-printzipioa betetzeko, eta interesatuei espresuki eta banan-banan ere jakinarazita, deituriko prozedura guzti-guztiak ebatzi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, agindu honi dagozkion laguntzen onuradun izango diren lagunen eta entitateen izenekin, emandako diru-laguntzen zenbatekoak eta xedea adierazita.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamabost eguneko epean, onuradunek espresuki eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.
Organo Kudeatzaileari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aurkeztu beharko diote, euren funtzioak betez, deialdi honen ondorioz jasotako diru-laguntzei dagokienez eskatzen den informazio oro.
Diru-laguntzari eman zaion xede horretan erabiltzea.
Modalitate bakoitzean zehazturiko betebehar espezifikoak.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53.1 artikuluaren arabera, honako hauek hartuko dira ez-betetzetzat:
Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.
Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, kasuak kasu, diru-laguntza emateko ekitaldian ezarritakoak ez betetzea.
Hala badagokio, diru-laguntzaren Zuriketa Erabakian zehaztutako diru kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.
Oro har, beste edozein xedapenetan ezarritako eta nahitaez bete beharreko betebehar oro.
Goiko kasuetakoren bat gertatzen dela egiaztatuz gero, jasotako diru guztia eta horri dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskadiko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa betez eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituz.
Kapitulu honetan aipatzen diren laguntzak jaso ditzakete honako hauek:
Euskaraz idatzitako jatorrizko literatura-lanak hizkuntzetarako itzulpenak. Jatorrizko lana argitaratua egon behar da.
Agindu hau argitaratu baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza duten egileen gaztelaniazko jatorrizko literatura-lanak euskara ez den beste hizkuntzetarako itzulpenak. Jatorrizko lana argitaratua egon behar da.
Laguntza horiek eskatzeko, eskaera egiten den urte berean sinatu behar da itzulitako obra argitaratzeko kontratua, betiere eskaera aurkezteko epea amaitu aurretik.
Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten argitaletxe guztiek eta beren gizarte xedeen markoaren barruan argitalpen-lanak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko entitateek, betiere baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatzen badute, eranskinean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuta.
Itzulpenaren zenbatekoaren % 100 artekoa izan daiteke diru-laguntza. Balorazio Batzordeak itzulpenaren kostua finkatuko du. Horretarako, hurrengo hauen artean txikiena hartuko da kontuan:
Itzultzailearekin egindako kontratuan ezarritako prezioa.
Karaktere kopurua eta testuaren zailtasunaren arabera estimatutako kostua (oinarrizko maila denean karaktereko 0,011 euro, eta poesia eta lan espezializatuen kasuetan karaktereko 0,012 euro).
Beste erakunde publikoren edo pribaturen batek emandako diru-laguntzak eta laguntza mota hau bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.
Diru-laguntzak eta horien zenbatekoak zehazterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Jatorrizko lanaren kultura-arloko interesa eta lanak berez duen interesa, baita proposatutako itzulpenarena ere. Gehienez: % 40.
Eskaera egin duen argitaletxearen katalogoa eta ibilbidea, eta generoaren ikuspegia integratuta izatea. Argitaletxe eskatzailearen zabaltze-gaitasuna. Gehienez: % 30.
Proposatzen den argitalpenaren ezaugarri teknikoak eta aurrekontua. Gehienez: % 30.
Balorazio-baremotik gutxienez % 50eko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak baztertuta geratuko dira eta ezin izango dira hautatutako proiektuetan barne hartu.
Diru-laguntzen kopurua zehazteko irizpide proportzionala erabiliko da. Modalitate bakoitzaren baliabide ekonomikoak banatuko dira aurreko atalean ezarritako puntuazio minimoa lortzen duten proiektuen artean, betiere lortzen duten puntuazioaren arabera.
Erakunde onuradunek betebehar orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa espresuki adieraztea, emandako laguntzei esker argitaratu diren aleetan eta lana argitaratzen den hizkuntzan, baita lana zabaltzean ere.
Argitaratutako lanaren 10 ale ematea Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari.
Ordainketa bakar baten bidez ordainduko da diru-laguntza, baina aurretik agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu beharko da, 2011ko abenduaren 15a baino lehen.
Justifikatzeko, honako hauek aurkeztu behar dira:
Itzulpenaren kostua itzultzaileari ordaindu izanaren ziurtagiria.
Itzulitako lanaren 10 ale, edo edizio digitalerako sarbidea (lana paperean ez bada argitaratu).
Kapitulu honetan aipatzen diren laguntzak jaso ditzakete honako hauek: nazioarteko merkatuetan itzulpen-eskubideak saltzera bideratutako literatura-lanen laginen itzulpenek. Modalitate honetan aipatzen diren literatura-lanak agindu honetako 11.1 artikuluan zehaztutakoak dira.
Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten argitaletxe guztiek eta literaturarekin zerikusia duten elkarte profesionalek, betiere baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatzen badute, eranskinean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuta.
Balorazio Batzordeak itzulpenaren kostua finkatuko du. Horretarako hurrengo hauen artean txikiena hartuko da kontuan:
Argitaletxeak estimatutako prezioa.
Karaktere kopurua eta testuaren zailtasunaren arabera estimatutako kostua (oinarrizko maila denean karaktereko 0,011 euro, eta poesia eta lan espezializatuen kasuetan karaktereko 0,012 euro).
Beste erakunde publikoren edo pribaturen batek emandako diru-laguntzak eta laguntza mota hau bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.
Diru-laguntzak eta horien zenbatekoak zehazterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Jatorrizko lanaren kultura-arloko interesa eta lanak berez duen interesa, baita proposatutako itzulpenarena ere. Gehienez: % 40.
Itzulpen-eskubideak salduko diren nazioarteko merkatuaren garrantzia. Gehienez: % 40.
Itzultzailearen ibilbide profesionala: Gehienez: % 20.
Balorazio-baremotik gutxienez % 50eko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak baztertuta geratuko dira eta ezin izango dira hautatutako proiektuetan barne hartu.
Diru-laguntzen kopurua zehazteko irizpide proportzionala erabiliko da. Modalitate bakoitzaren baliabide ekonomikoak banatuko dira aurreko atalean ezarritako puntuazio minimoa lortzen duten proiektuen artean, betiere lortzen duten puntuazioaren arabera.
Erakunde onuradunek betebehar orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
Jatorrizko lanaren ale bat ematea Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari.
Diruz lagunduko jardueraren inguruan argitaratzen diren katalogo, programa, iragarki-kartel eta gainerako promozio-euskarrietan argi agertu beharko da Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak babesten duela.
Ordainketa bakar baten bidez ordainduko da diru-laguntza, baina aurretik agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu beharko da, 2011ko martxoaren 31 baino lehen.
Justifikatzeko, honako hauek aurkeztu behar dira:
Itzulitako lanaren ale bat.
Itzulpenaren kostua itzultzaileari ordaindu izanaren ziurtagiria.
Literatura-lanen itzultzaile profesionalei zuzenduta, 2010. urtean burutuko diren prestakuntzako jarduerak, ikastaroak edo mintegiak antolatzera eta garatzera bideratuko dira mota honetan barne hartutako laguntzak.
Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza edo helbidea duten pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek, betiere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatzen badute, eranskinean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuta.
Eman beharreko laguntzen zenbatekoak baloratzeko eta erabakitzeko, honako irizpide hauek izango dira kontuan:
Aurkeztutako programaren interesa eta kalitatea, proposatu diren helburuei eta edukiei dagokienez, generoaren ikuspegia integratuta izatea, eta metodologia didaktikoari eta antolaketari dagokionez. Gehienez
% 45.
Irakasle taldearen ibilbide profesionala eta erakunde eskatzailearen esperientzia horrelako programekin. Gehienez % 30.
Proiektuaren autofinantzazio-maila, aurkeztutako aurrekontuaren eta tartean sartutako baliabideen egokitasuna, batik bat, aintzat hartuta. Gehienez
% 25.
Balorazio-baremotik gutxienez % 50eko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak baztertuta geratuko dira eta ezin izango dira hautatutako proiektuetan barne hartu.
Diru-laguntzen kopurua zehazteko irizpide proportzionala erabiliko da. Modalitate bakoitzaren baliabide ekonomikoak banatuko dira aurreko atalean ezarritako puntuazio minimoa lortzen duten proiektuen artean, betiere lortzen duten puntuazioaren arabera.
Diru-laguntza eskaeraren xede diren jarduerak gauzatzeko onartutako gastu-aurrekontuaren % 70 artekoa izan daiteke diru-laguntza.
Modalitate honetako diru-laguntzak eta beste entitate publiko nahiz pribatuk helburu berberaz emandakoak bateragarriak izango dira, betiere diruz lagundutako jarduera edo programa gainfinantzatu gabe; kasu horretan, bidezkoa izango da diru-laguntza ez ordaintzea edo gainfinantzatutako zenbatekoa itzultzeko eskatzea, kasuak kasu.
Emandako diru-laguntza honela ordainduko da:
Ebazpena jakinarazten denean % 75eko lehen ordainketa, betiere 9.a artikuluan ezarritako epea igaro eta uko-egiterik izan ez bada.
Agindu honetan adierazitako baldintzak betetzen direla justifikatu ostean, gainerako % 25a.
Diruz lagundutako jardueraren amaiera-dataren segidako hiru hilabeteen barruan aurkeztu behar da justifikazioa, eta nolanahi ere, 2011ko martxoaren 31 baino lehen; honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
Burututako jardueraren memoria: garapena eta ebaluazioa.
Diruz lagundutako jarduerari dagozkion diru-sarrera eta gastu guztien frogagiriak (originalak edo fotokopia konpultsatuak), aurkeztutako aurrekontuaren arabera, betiere 2010. urteko ekitaldiari dagozkionak.
Frogagiri horietan adierazitako diru-sarrerak eta gastuak eragin dituzten kontzeptuak azaltzen eta zehazten dituen zerrenda.
2011. urteko urtarrilaren 1a baino beranduago aurkezten bada justifikatzeko dokumentazioa, eta diru-laguntza eman zenetik hiru hilabete baino gehiago igaro badira, honako hauek ere aurkeztu beharko dira: onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzen duten agiriak.
Itzulitako literatura-lana Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ezagutarazteko egileak egindako jarduerek kapitulu honetako diru-laguntzak jaso ditzakete, baldin eta euskaraz idatzitako jatorrizko lana beste hizkuntzetara itzulia izan bada, edo gaztelaniaz idatzitako jatorrizko lana euskara ez den beste hizkuntzetara itzulia izan bada. Azkeneko kasu horretan, egileak Euskal Autonomia Erkidegoan jaioa edo administrazio-egoitza bertan duena izan behar du, agindu hau argitaratu baino lehen.
Modalitate honetako laguntzak jasotzeko aukera izango dute pertsona fisikoek edo pertsona juridiko pribatuek, betiere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela behar bezala egiaztatzen badute, eranskinean eskaturiko dokumentazioa aurkeztuta.
Modalitate honetan, laguntzak bidaia-poltsak izango dira; poltsa horien helburua honako hau izango da: itzulitako lana Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ezagutarazteko, egileak eta itzultzaileak egindako bidaien gastuak eta bidaietako ostatu-gastuak estaltzea, betiere zortziehun (800) euroko mugarekin pertsona bakoitzeko.
Ebazpena ematen den unean esleituko zaizkie eskatzaileei kopuru zehatzak, betiere horretarako eskaera epe barruan egin eta laguntzak lortzeko baldintzak betetzen badituzte. 1. atalean agertzen den gehienezko kopurua esleituko zaie eskatzaileei. Hala ere, gehieneko zuzkidura ez bada nahikoa eskatzaile guztiei erantzuteko, onuradun guztien artean hainbanatuko da diru kopurua.
Modalitate honetako diru-laguntzak eta beste entitate publiko nahiz pribatuk helburu berberaz emandakoak bateragarriak izango dira, betiere diruz lagundutako jarduera edo programa gainfinantzatu gabe; kasu horretan, bidezkoa izango da diru-laguntza ez ordaintzea edo gainfinantzatutako zenbatekoa itzultzeko eskatzea, kasuak kasu.
Bidaia-poltsen kontzeptupean emandako laguntzak ordainketa bakar baten bidez ordainduko dira, 32. artikuluan xedatutakoaren arabera gauzatutako jarduera burutu eta behar bezala justifikatu ondoren.
Bidaia-poltsei dagozkien diru-laguntzen onuradunek bi hilabeteko epea izango dute, diruz lagundutako jarduera amaitu ostean, eta betiere 2011ko urtarrilaren 31 baino lehen, honako hauek aurkezteko:
Diruz lagundutako ekitaldian garatutako jarduerak azaltzen dituen memoria eta emandako laguntzaren balorazioa.
Ekitaldian parte hartzeagatik izandako bidaia-gastuak eta ostatu-gastuak frogatzen dituzten faktura originalak edo horien fotokopia konpultsatuak.
Diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortutako katalogoen, egitarauen, kartelen, argazkien eta gainerako material grafikoaren edo soinudunaren aleak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa espresuki agertzen dela.
Jarduerak eragindako beste edozein diru-sarreraren adierazpena.
Lehenengoa. Kultura Sailaren beste laguntza-programetarako erabilitako diru kopurutik dirua soberan geratzen bada, I. Kapituluko 2. artikuluan adierazitako diru kopuruak alda daitezke, eskatutako diru-laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta. Kopuru hori aldatzea edo ez aldatzea diru-laguntzei buruzko ebazpena hartu aurretik erabakiko da. Horrelakorik gertatuz gero, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bitartez emango da aditzera.
Bigarrena. Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Kulturako sailburuaren aurrean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 10a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Pertsona juridikoaren izendapena / Denominación de la persona jurídica:......................................
IFK/CIF ..
Helbidea/Dirección ..
Posta kodea / Código postal: .. Herria/Localidad. ..........
Tlf.: Faxa/Fax .. E-mail ...........................
Web orria / Página web
ENTITATE ESKATZAILEAK
EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Entitateari dagokiona
Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta betetzen duen ordezkapen-maila akreditatzeko agiria.
Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.
IFKren fotokopia.
Bere kasuan, aurreko ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.
Zergak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.
Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.
Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria, jarduerari dagokion epigrafean.
Entitate eskatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako «minimis» motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.
Proiektuari dagokiona
Itzultzeko den jatorrizko lanaren ale bat.
Egile-eskubideak dituen titularraren adostasuna edo lana jabari publikoko erregimenean dagoela egiaztatzen duen agiria.
Editorearen eta itzultzailearen arteko kontratuaren fotokopia konpultsatu, eta itzultzailearen curriculum-a.
Egilearen errolda-agiria jatorrizko lana gaztelerazkoa denean.
Proposatzen den argitalpenaren zehaztasun teknikoak (karakter kopurua barne) zehazten dituen memoria. Memorian adieraziko dira jatorrizko eta itzulpen-lanaren hizkuntzak, eta itzulpenaren presupuestoa.
Koedizioa izanez gero, koeditoreei buruz aurkeztu beharreko datuak eskatzaileari eskatzen zaizkion datu berberak izango dira.
Lana argitaratuko den argitaletxearen katalogoa.
Konpromisoa, itzulitako lana 2011ko abenduaren 15a aurretik argitaratzekoa.
Kredituen orrian lana Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza izan duela jasoko de konpromisoa. DOCUMENTACIÓN A APORTAR
POR LA ENTIDAD SOLICITANTE
Relativa a la entidad
Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.
Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.
Fotocopia del CIF.
En su caso, declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados anteriores.
Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.
Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social.
Acreditación de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE) en epígrafe correspondiente a la actividad.
Declaración responsable de la entidad solicitante, de que no se encuentra sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.
Relativa al proyecto
Un ejemplar de la obra original a traducir.
Documentación acreditativa de la conformidad del titular del derecho de autor o justificación de encontrarse la obra en régimen de dominio público.
Fotocopia compulsada del contrato entre el editory el traductor, y el currículo del traductor.
Certificado de empadronamiento del autor de la obra original para obras en castellano.
Memoria que especifique las características técnicas de la edición que se propone (incluyendo número de caracteres), lengua original y de traducción y presupuesto de la traducción.
En caso de coedición deberán aportarse respecto a los coeditares los mismos datos exigidos al solicitante.
Catálogo de la editorial donde se quiere publicar la obra.
Compromiso de publicación de la obra traducida antes del 15 de diciembre de 2011.
Compromiso de que se hará constar en la página de créditos la colaboración del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
(e)n, 2010eko ren (a)n.
En ....., a de de 2010.
Sinadura/Firma
Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
La Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, le informa que los datos personales contenidos en la presente solicitud van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Promoción de la Cultura responsables de dicho fichero, calle Donostia-San Sebastián, n.º 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Pertsona juridikoaren izendapena / Denominación de la persona jurídica:......................................
IFK / CIF
Helbidea/Dirección ..
Posta Kodea / Código postal: .. Herria/Localidad. ..........
Tlf.: Faxa/Fax .. E-mail ...
Web orria / Página web
ENTITATE ESKATZAILEAK EKARRI
BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Entitateari dagokiona
Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.
Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.
IFKren fotokopia.
Bere kasuan, aurreko ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.
Zergak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.
Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.
Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria, jarduerari dagokion epigrafean.
Entitate eskatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako «minimis» motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.
Proiektuari dagokiona
Itzultzeko den jatorrizko lanaren ale bat.
Aurkezturiko proiektuaren memoria zehatza (karakter kopurua barne), presupuestoa azalduz.
Egile-eskubideak dituen titularraren adostasuna edo lana jabari publikoko erregimenean dagoela egiaztatzen duen agiria.
Itzultzailearen curriculum-a.
Egilearen errolda-agiria jatorrizko lana gaztelerazkoa denean. DOCUMENTACIÓN A APORTAR
POR LA ENTIDAD SOLICITANTE
Relativa a la entidad
Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.
Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.
Fotocopia del CIF.
En su caso, declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados anteriores.
Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.
Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social.
Acreditación de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE) en epígrafe correspondiente a la actividad.
Declaración responsable de la entidad solicitante, de que no se encuentra sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.
Relativa al proyecto
Un ejemplar de la obra original a traducir.
Memoria detallada del proyecto presentado (número de caracteres incluido), y presupuesto.
Documentación acreditativa de la conformidad del titular del derecho de autor o justificación de encontrarse la obra en régimen de dominio público.
Currículum del traductor.
Certificado de empadronamiento del autor de la obra original para obras en castellano.
(e)n, 2010eko ren (a)n.
En ....., a de de 2010.
Sinadura/Firma
Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
La Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, le informa que los datos personales contenidos en la presente solicitud van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Promoción de la Cultura responsables de dicho fichero, calle Donostia-San Sebastián, n.º 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Pertsona fisiko edo juridikoaren izendpena / Denominación de la persona física o jurídica:.....
NAN edo IFK / DNI o CIF .....
Helbidea/Dirección ..
Posta Kodea / Código postal: .. Herria/Localidad. ......
Tlf.: Faxa/Fax .. E-mail ...
Web orria / Página web
PERTSONA/ENTITATE ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Pertsona/entitateari dagokiona
Pertsona fisikoa izanez gero.
NANaren fotokopia.
Pertsona juridikoa izanez gero:
Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.
Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.
IFKren fotokopia.
Pertsona fisikoek nahiz juridikoek:
Bere kasuan, 1A eta 1B ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.
Zergak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.
Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.
Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria, jarduerari dagokion epigrafean.
Entitate eskatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako «minimis» motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.
Proiektuari dagokiona
Aurkezturiko proiektuaren memoria zehatza.
2009 urtean garatutako formakuntza-ekintzen memoria.
Proiektuaren aurrekontua eta horren laburpena.
Bere kasuan, xede berdinaz eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda. DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR
LA PERSONA/ENTIDAD SOLICITANTE
Relativa a la personalidad/entidad
Cuando se trate de personas físicas.
Fotocopia del DNI.
Cuando se trate de personas jurídicas
Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.
Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.
Fotocopia del NIF.
Tanto para personas físicas como jurídicas.
En su caso, Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados 1A y 1B.
Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.
Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social.
Acreditación de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE) en epígrafe correspondiente a la actividad.
Declaración responsable de la entidad solicitante, de que no se encuentra sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.
Relativa al proyecto
Memoria detallada del proyecto presentado.
Memoria de la actividad de formación desarrollada durante el año 2009.
Presupuesto del proyecto.
En su caso, relación de otras solicitudes de subvención para el mismo objeto.
(e)n, 2010eko ren (a)n.
En ....., a de de 2010.
Sinadura/Firma
Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurkakotasun eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
La Dirección de Promoción de la Cultura del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, le informa que los datos personales contenidos en la presente solicitud van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Promoción de la Cultura responsables de dicho fichero, calle Donostia-San Sebastián, n.º 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Pertsona fisiko edo juridikoaren izendpena / Denominación de la persona física o jurídica:...
NAN edo IFK / DNI o CIF ..
Helbidea/Dirección ....
Posta Kodea / Código postal: .. Herria/Localidad. .......
Tlf.: Faxa/Fax .. E-mail
Web orria / Página web .....................
PERTSONA/ENTITATE ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Pertsona/entitateari dagokiona
Pertsona fisikoa izanez gero.
NANaren fotokopia.
Erroldatze edo jaiotzaren tokiaren agiria, jatorrizko lana gazteleraz denean.
Pertsona juridikoa izanez gero:
Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.
Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta betetzen duen ordezkapen-maila kreditatzeko agiria.
IFKren fotokopia.
Pertsona fisikoek nahiz juridikoek:
Bere kasuan, 1A eta 1B ataletan eskatutako agirien ordezko aitorpena.
Zergak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.
Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izatearen ziurtagiria.
Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria, jarduerari dagokion epigrafean.
Entitate eskatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako «minimis» motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.
Proiektuari dagokiona
Diru-laguntzaren helburu den jardueraren garapena azaltzen den proiektua.
Itzulitako lanaren ale bat.
Proiektuaren aurrekontua eta horren laburpena.
Bere kasuan, xede berdinaz eskatutako beste dirulaguntzen zerrenda. DOCUMENTACIÓN A APORTAR
POR LA PERSONA/ENTIDAD SOLICITANTE
Relativa a la personalidad
Cuando se trate de personas físicas.
Fotocopia del DNI.
Certificado de empadronamiento o lugar de nacimiento, cuando la obra original sea en castellano.
Cuando se trate de personas jurídicas
Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.
Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.
Fotocopia del NIF.
Tanto para personas físicas como jurídicas.
En su caso, Declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados 1A y 1B.
Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.
Certificación acreditativa de hallarse al corriente en los pagos con la Seguridad Social.
Acreditación de alta en el Impuesto de Actividades Económicas (IAE) en epígrafe correspondiente a la actividad.
Declaración responsable de la entidad solicitante, de que no se encuentra sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Declaración sobre cualquier otra ayuda de «minimis» recibida durante los dos años anteriores y durante el año en curso.
Relativa al proyecto
Proyecto explicativo del desarrollo de la actividad para la que se solicita la ayuda.
Un ejemplar de la obra traducida.