Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Anoetako (Gipuzkoa) 'Anoeta Ikastola' Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Anoetako (Gipuzkoa) "Anoeta Ikastola" Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2714
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/12
  • Argitaratze-data: 2010/05/27

Testu legala

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eskatuz Anoetako (Gipuzkoa) «Anoeta Ikastola» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikatu behar diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

Kode-zenbakia: 20008660.

Izen espezifikoa: «Anoeta Ikastola».

Titularra: Anoetako Herri Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Ergoien 5.

Udalerria: Anoeta.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitzak 18 ikaspostutarako edukierarekin.

Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 4 unitate, 97 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntzan: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezian: 2 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 7 unitate, 210 ikaspostutarako edukiera.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik