- AGINDUA, 2010eko martxoaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Errenteriako (Gipuzkoa) «Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioa»ren estatutuetako 11. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 13koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Errenteriako (Gipuzkoa) «Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioa»ren estatutuetako 11. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 6373
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/13
- Argitaratze-data: 2010/12/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Errenteriako (Gipuzkoa) «Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioak» bere estatutuetako 11. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea aztertu da. Hauexek dira
Lehenengoa. 2009ko abuztuaren 4an, José Miguel Zabala Gamborena jaunak Errenteriako (Gipuzkoa) «Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioa»ren ordez izenpetutako eskabidea sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean. Eskabide horren bidez, Fundazioaren Patronatuak estatutuen 11. artikulua aldatzeko 2009ko maiatzaren 13an hartutako erabakia inskribatzeko eskatzen zen. Aldaketa hori Fundazioaren Patronatuko kideen izendapenaren indarraldiari buruzkoa da.
Bigarrena. Inskripzio-eskabidearekin batera, Junkal Erzibengoa Aizpiolea andreak «Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioa»ren izenean eta ordez 2009ko uztailaren 29an estatutuak aldatzeko emandako eskritura publikoaren bi kopia eskuetsi aurkeztu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko Enrique García-Jalón de la Lama notarioaren aurrean aurkeztu ere (protokolo-zk.: 1248). Eskritura horretan adierazten denez, fundatzaileek ez dute debekurik aurkeztu, Fundazioaren xedeak errespetatu dira eta estatutuen aldaketa horrek ez dakar aldaketarik Fundazioaren izaera ekonomikoan.
Eskritura publiko horrekin batera dator Patronatuak 2009ko maiatzaren 13an egindako bilkuraren aktaren ziurtagiria, 2009ko uztailaren 27an Fundazioaren Patronatuko idazkari Junkal Erzibengoa Aizpiolea andreak emandakoa, lehendakariaren oniritziarekin. Bilkura horretan erabaki zen Fundazioaren estatutuetako 11. artikulua aldatzea, ziurtagirian idatzita azaltzen den erara.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dituzte espedienteak, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedienteak agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.
Bigarrena. Espediente hauei aipatutako tituluak eta funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki ondoko hauek, estatutuen aldaketak onartu eta inskribatzeari dagokionez: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.
Hirugarrena. Bete egiten da ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Araudian ezarritakoa, erabakiak egiaztatzeko eta egiaztapenak egiteko betekizunei dagokionez (33. eta 34. artikuluak) eta baita segidako traktuari dagokionez ere (11. artikulua).
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Lehenengoa. Errenteriako (Gipuzkoa) «Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioa»ren estatutuen 11. artikuluan egindako aldaketa onartzea; Fundazioaren Patronatuko kideen izendapenaren indarraldiari buruzkoa da aldaketa hori.
Bigarrena. Fundazioaren estatutuen aipatu aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, agindu honen data duela. Aldaketa hori Patronatuak erabaki zuen 2009ko maiatzaren 13an, honako eskritura publiko honetan ezarritakoarekin bat etorriz: 2009ko uztailaren 29an, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko Enrique García-Jalón de la Lama notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 1248) Fundazioak emandako eskritura publikoa.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 13a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


