Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 16koa, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburuarena, lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntzen aurrekontu-zuzkidura jakinaraztekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 16koa, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailburuarena, lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntzen aurrekontu-zuzkidura jakinaraztekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1571
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/16
  • Argitaratze-data: 2010/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko Lehen Planak Gobernu Kontseiluak 2001eko uztailaren 3an izandako bilkuran onartu zen lana eta familia bateragarri egiteko hainbat neurri jarri zituen abian aitatasunaren edo amatasunaren ondorioz enplegurako sortzen diren oztopoak desagerrarazteko, horren bitartez bi eremuen arteko bateragarritasuna errazteko eta, azken batean, gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna sustatzeko, bai laneratu eta lanean irauteari dagokionez, bai seme-alaben zaintzan bete-betean aritzeko aukerei dagokienez, seme-alabek gurasoen behar handiena duten garaiak irauten duen bitartean. Neurri horien artean honako hauek nabarmentzen ziren: 3 urtetik beherakoentzako ikastetxe-sarea garatzeko apustua eta Langileen Estatutuak ezarritako esparruan, diru-laguntzak ematea seme-alabak zaintzeko eszedentziak hartzen edo lanaldia murrizten zutenei.

Lehenengo Planaren esparruaren arabera, lehenik eta behin, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 16ko 177/2002 Dekretua onartu zen, eta ondoren, enplegurako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretua. Adierazitako dekretuaren VI. kapituluak lana eta familia bateragarri egiteko neurriak berrantolatzen ditu.

Esperientzia positibo horren ondoren, Eusko Jaurlaritzak, familia babesteko sistema garatzen eta hobetzen jarraitzeko borondateari eutsiz, garrantzi handiagoa eman nahi izan dio bere bateratze-politikari; hortaz, Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko Bigarren Planak Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko irailaren 26an egindako bilkuran onartu zen ildo estrategikotzat hartu du, eta gainera, programa berri batekin aberastu du. Programa horren arabera, diru-laguntzak emango dira inoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko hartutako lan-eszedentzietarako eta lanaldi-murrizketetarako.

Administrazio publikoaren diru-laguntzak banatzerakoan jarraitu beharrekoa den publizitate-printzipioa bermatzeko, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren 44.4 artikuluan aurreikusten da Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak urtero emango duela, sailburuaren agindu bidez, aipatutako dekretuan aurreikusten diren laguntzak finantzatzeko dagokion aurrekontu-zuzkiduraren berri edo, hala badagokio, horren eguneratzearen berri.

Ikuspegi horretatik, Agindua EHAAn argitaratzea ere beharrezkoa da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, arauak, laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak eta, hala badagokio, emakida-proposamena egiteko ardura duten organoen osaera Aldizkari horretan argitaratuko direla ezartzen duena, eta interesdunentzat eta orokorrean eraginpean hartzen dituen guztientzat esanguratsuak diren jardun guztiak ere argitaratuko direla.

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 6ko 538/2009 Dekretuaren 12. artikuluaren d) idatz-zatiak xedatzen du familia-politikaren gaian ekimen zuzeneko prestazioen eta jardueren kudeaketa, 13/2008 Legean bildutako baldintzetan, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzari esleituriko funtzioa dela, eta hori, Dekretu horren 9.2 artikuluak xedatzen duenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren mendekoa da.

Horregatik, 118/2007 Dekretuan jasotzen den Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari egindako aipamena, gaur egun Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egindako erreferentziatzat hartu behar da, eta azken horri dagokio Agindu hori ematea.

Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak 2010eko ekitaldirako onartu zituen abenduaren 23ko 2/2009 Legea onartua izan ondoren, agindu hau EHAAn argitaratuko da, onuradun izan daitezkeenek diru-laguntza horien programen berri izan dezaten bermatzeko.

Beraz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan eta uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuaren 44.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, honako hau

a) 21.912.263 euro seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzetarako.

  1. 983.194 euro mendetasun-egoeran dauden ahaideak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileentzako laguntzetarako.

    3.200.000 euro seme-alabak zaintzeko edo mendetasun-egoeran dauden ahaideak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko laguntzetarako.

  1. 882.904 euro seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeagatik laguntzak emateko.

Egungo aurrekontu-esleipena eguneratzen bada, Gizarte Gaietako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.

Lehenengoa. Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko aukerako errekurtsoa jarri ahalko diote interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzietarako errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 16a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik