- AGINDUA, 2010eko martxoaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Elai Alai Fundazioa»ren estatutuen eta haren patronatuko osaeraren aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Elai Alai Fundazioa»ren estatutuen eta haren patronatuko osaeraren aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2403
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/16
- Argitaratze-data: 2010/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
«Elai Alai Fundazioa»k bere estatutuen eta Patronatuaren osaeraren aldaketa onartu eta aldaketa horiek inskribatzeko aurkeztu duen espedientea ikusi eta aztertu da.
2008ko irailaren 3an, Gaizka Benguria Arrate jaunak «Elai Alai Fundazioa»ren izenean izenpetutako eskabidea sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean, fundazio horren estatutuen aldaketa eta Patronatuaren osaeran izandako aldaketa inskribatzeko, hain zuzen.
Eskabideari eransten zaizkionak:
Patronatuaren bilkura-akta. Patronatuak ohiz besteko saioa egin zuen, Portugaleten, 2008ko uztailaren 30ean. Honako erabaki hauek hartu ziren:
Fundazioaren estatutuen 3. artikuluaren aldaketa, alegia fundazioaren helbidearena, hemendik aurrera Portugaleteko María Díaz de Haro 7A, 2.a, 7. dptua. izango baita.
Fundazioaren estatutuen 8. artikulua aldatzea.
Patronatuko kide hauek beren kargutik kentzea: Francisco Javier Fresnedo Txintxurreta eta Javier Ayus Pereda jaunak.
Honako jaun-andre hauek Patronatuko kide izendatzea: Gaizka Benguria Arrate, M.ª Concepción Ramírez del Olmo eta Margarita Morales Carmona jaun-andreak.
José M.ª Fernández Bilbao eta Gaizka Benguria Arrate jaunak Patronatuko lehendakari eta idazkari izendatzea.
2009ko uztailaren 8an, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean honako agiri hauek sartu ziren:
Eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua eta kopia bikoitz bakuna, Patronatuaren 2008ko uztailaren 30eko bilkuran hartutako erabaki sozialak publiko egiteko direnak. Eskritura hori José M.ª Fernández Bilbao fundazioko lehendakariak eman zuen 2008ko abenduaren 22an, Bilboko notario José Ignacio Garriga Gamarraren aurrean (protokolo-zenbakia: 1347). Gainera, eskriturak honako agiri hauek ere baditu:
Patronatuaren 2008ko uztailaren 30eko bilkuraren akta.
Patronatuko kide izendatutako guztiek izendapena eta, hala badagokio, Fundazioan eman zaien kargua onartzea, notario aurrean egiaztatutako sinadurak eta guzti.
2010eko martxoaren 10ean, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean honako agiri hauek sartu ziren:
José M.ª Fernández Bilbao fundazioko lehendakariak eta Gaizka Benguria Arrate idazkariak 2010eko martxoaren 9an José Ignacio Garriga Gamarra notarioaren aurrean (319 protokolo-zenbakia) emandako eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua eta kopia bikoitz bakuna. 2008ko abenduaren 22 notario berberaren aurrean emandako beste eskritura bat eskritura horren osagarria izan zen. Hauxe zuen helburua: Jesús Aitor Beitia Gorriaran jauna patronatuko kide postutik kentzea, datu hori ez baitzen aipatu hartutako erabakien artean, 2008ko uztailaren 30eko bilera-aktan. Argi gera bedi hartutako erabaki guztiak aho batez hartu zirela.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren estatutu-aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 40. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.
Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.
Hirugarrena. Bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10., 11., 12. eta 40. artikuluetan agindutakoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 40. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoa; artikulu horiek fundazioen patronatuko kideen izendapena inskribatzeko prozeduraren betebeharrak ezartzen dituzte.
Laugarrena. Fundazioen estatutuetako aldaketak eta Patronatuaren aldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko Estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.
Lege eta arau hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua; eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak
Lehenengoa. «Elai Alai Fundazioa» delakoaren estatutuen 3. eta 8. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.
Bigarrena. Fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta 2009ko abenduaren 22an, Bilboko notario José Ignacio Garriga Gamarra jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.347) emandako eskritura publikoaren bat etorriz. Eskritura hori 2010eko martxoaren 9ko eskritura publiko batek osatu zuen, notario berberaren aurrean emana (protokolo-zenbakia: 319). Eskritura horien bidez publiko egiten dira Patronatuaren 2008ko uztailaren 30eko bilkuran hartutako erabakiak.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, «Elai ALAI fundazioa» delakoari irekitako orrian, eta 2008ko abenduaren 22an Bilboko notario José Ignacio Garriga Gamarra jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1347) emandako eskritura publikoaren indarrez. Eskritura hori 2010eko martxoaren 9ko eskritura publiko batek osatu zuen, notario berberaren aurrean emana (protokolo-zenbakia: 319). Eskritura horien bidez publiko egiten dira Patronatuaren 2008ko uztailaren 30eko bilkuran hartutako erabakiak, hain zuzen ere, Patronatuko kide batzuk beren kargutik kentzea eta beste batzuk izendatzea eta beren karguak esleitzea.
Inskribatze hori eta lehenagoko beste batzuk eginda, ondokoa izango da Patronatuaren osaera:
Lehendakaria:
José M.ª Fernández Bilbao jauna.
Idazkaria:
Gaizka Benguria Arrate jauna.
Diruzaina:
José Ignacio Beitia Gorriaran jauna.
Mahaikideak:
Josu Torre Cortázar jauna.
Andrés Javier Rueda Olavaria jauna.
Juan Bautista Beitia Gorriaran jauna.
ª Concepción Ramírez del Olmo andrea.
Margarita Morales Carmona andrea.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 16a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua
IDOIA MENDIA CUEVA.


