- AGINDUA, 2010eko martxoaren 17koa, Herrizaingoko sailburuarena, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 17koa, Herrizaingoko sailburuarena, generoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1911
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/17
- Argitaratze-data: 2010/04/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Genero-indarkeriak emakumezkoen giza eskubideak eta funtsezko askatasunak urratzen ditu. Horrek galarazten du emakumeek gizartean osotasunez partea hartzea, baita gizaki legez duen ahalmena gauzatzea ere.
Genero-indarkeriaren jatorria emakumeen eta gizonen arteko egiturazko ezberdintasun-egoeran datza eta, beraz, erantzun osoa eta diziplina anitzekoa behar du.
Zentzu horretan, bai erakunde publikoek, baita irabazteko asmorik gabeko erakundeek eta elkarteek ere genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko programak jarri dituzte abian.
Zerbitzu horiek emateko erakunde horien behar ekonomikoaz jabetuta, Herrizaingo Sailak agindu honen bidez arautzen ditu genero-indarkeriaren emakumezko biktimei lagundu, arreta eta elkartasuna emateko jarduerak garatzera zuzendutako diru-laguntzak.
Adierazitakoari jarraituz, eta indarrean dagoen lege-antolamenduak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe
Agindu honen helburua da 2010eko urterako ekonomia-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egitea, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta, babesa eta laguntza emateko jarduerak prestatzen dituzten erakunde eta elkarteentzat.
Genero-indarkeria da emakumearen aurkako edozein ekintza, honela ulertzen duguna: «sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira, halaber, emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan»; eta horrela jasotzen du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak.
Diruz lagunduko dira genero-indarkeriaren emakumezko biktimei arreta, laguntza, laguntza juridikoa eta psikosoziala ematea eta zaintzeko eta babesteko jarduera hobeak helburu duten proiektu eta jarduerak.
Entitate onuradunek ekintza hauek burutu eta sustatuko dituzte agindu honetan araututako diru-laguntzak jasotzeko:
Arreta, laguntza, laneratzen laguntzea, lan-orientazioa eta laguntza juridikoa eta psikosoziala, administrazio publikoek arlo honetan araututako ekintzak eta prestazioak osatzeko.
Genero-indarkeriari buruzko ikerketak edo diagnostikoak.
Genero-indarkeriari buruzko informazio-kanpainak edo sentsibilizazio-jarduerak, baita biktimak gizartean aintzatetsiak izatea sustatzea ere.
Genero-indarkeriari buruzko informazio- eta prebentzio-tailerrak antolatzea.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak indarkeriarik gabeko bizitza askean bizi ahal izateko bestelako jarduerak eta prebentzio-programak, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak oinarri hartuta, beren garapena eta ongizatea eragiteko.
Diruz lagundu daitezkeen eta agindu honen babesean dauden proiektu eta jarduerak 2010eko ekitaldian egin beharko dira.
Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak finantzatzeko 400.000 euro jarriko dira guztira.
Eskatzaile bakoitzeko, diruz lagun daitekeen kopurua, gehienez, aurrekontuaren % 75 izango da, proiektua gauzatzeko.
Entitate eskatzaileen artean banatuko da agindu honen 7. artikuluan zehaztu diren balorazio-irizpideen arabera.
Proportzionaltasunaren irizpidea erabiliko da diru-laguntzak emateko, honela: diru-kopurua eskaera guztien artean banatuko da balorazio fasean lortutako puntuazioaren ehunekoan eta diru-kopuru mugatua eta ezarritako portzentajeak errespetatuko dira, eskatutako zenbatekoa gainditu gabe.
Diru-laguntzaren zenbatekoa, bera bakarrik zein beste administrazio edo erakunde pribatu zein publiko batzuek emandakoekin bat eginik, ezin da izan entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.
Agindu honen helburu diren laguntzen onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteak, baldin eta horien helburu eta xedea agindu honen 1.1 artikuluan aurreikusitakoak badira.
Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galduta duen administrazio-zehapen edo zigor penalik jaso duten erakunde edo elkarteek, edota horretarako ezgaitu dezakeen legezko inolako debekuan sarturik badaude, sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, Emakumezko eta Gizonezko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik Seigarrenean horri emandako idazketaren arabera.
Agindu honen ondorioz egingo den laguntzen deialdian parte hartu nahi duten erakunde eta elkarteek I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera bete beharko dute eskabidea Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzan emango dutena, Donostia kaleko 1ean 01010 Vitoria-Gasteiz, Ercilla kaleko 4an dauden egoitzan 48009 Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Ordezkaritzetako Zuzenean zerbitzuan edo Genero-indarkeriaren biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako web orritik jaitsi ahalko da. http://www.euskadi.net/violenciadegenero, http://www.euskadi.net/generoindarkeria. Eskabide horiek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea, Vitoria-Gasteiz) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako edozein egoitzatan aurkeztu beharko dituzte, hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, baita agiri hauek ere:
Eskabidea sinatzen duen pertsonaren NAN/IFZren fotokopia.
Erakunde eskatzailearen eratze-aktaren, estatutuen eta erregistroko inskripzioaren kopiak eta dagokion erregistroan inskribatu izanaren kopia.
Erakundearen izenean legezko betebeharrak bereganatzeko gaitasuna duen organoaren ziurtagiria, hain zuzen ere gaitasun hori frogatzen duena, edo erakundearen ordezkaritzaren ziurtagiria, organoak erakundearen ordezkari badihardu.
Jarduera eta proiektuaren memoria (II. eranskina), eta hauxe zehaztuko da:
Xedea.
Metodologia.
Aurreikusitako hartzaileak.
Biktimei laguntzeko tokia.
Proiektua garatu behar duen entitate eskatzailearen giza baliabideak eta materialak.
Proiektua burutzeko kostuaren aurrekontu xehekatua; hura finantzatzeko beste baliabiderik egonez gero, beraien xehetasunak ere emango dira.
Dagokion Foru ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiri eguneratuak; horiek originalak edo kopia konpultsatuak izan beharko dute. Horien bidez, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatuko da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteak Gizarte Segurantzan enpresaburu gisa erregistratuta egon ezean, horien legezko ordezkariak sinatutako idazkia aurkeztu beharko dute; idazki horretan erantzukizunpeko adierazpena egingo da, eta Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharrak betetzen dituztela adieraziko da.
Xede bererako eskatutako laguntzen zerrenda; zerrendan laguntza zein erakunde publiko edo pribaturi eskatu zaion adierazi behar da, bai eta eskaera zertan den ere (ukatu, ebatzi gabe, onartuta). Bestela, diru-laguntzaren helburu diren jardueretarako, beste inolako diru-laguntzarik ez duela eskatu egiaztatzen duen agiria.
Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren «Hirugarren interesatuaren alta-datuak» agiriaren eredu normalizatuaren jatorrizko alea; eredu hori Genero-indarkeriaren Biktimei laguntzeko Zuzendaritzan jaso daiteke eta eskatzaileak eta beraren banku erakundeak zigilatu eta sinatu behar dute. Lehen ere Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren diru-laguntza edo kalte-ordainen bat jaso dutenek ez dute aurkeztu behar (III. eranskina).
Eskatzaileak 7. artikuluan ezarritako baremaziorako beharrezkotzat jotzen dituen agiri guztiak.
Legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galduta duen administrazio-zehapen edo zigor penalik jaso duten erakunde edo elkarteek, edota horretarako ezgaitu dezakeen legezko inolako debekuan sarturik badaude, sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, Emakumezko eta Gizonezko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik Seigarrenean horri emandako idazketaren arabera (I. eranskina).
Agindu honen 3.1 artikuluak zehaztutako elkarteek kide-kopurua adierazi beharko dute, bai eta beren jardunen pertsona hartzaileen kopurua ere.
Eskatzaileek aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak agiri guztiak ez daudela edo daturen bat falta dela egiaztatuz gero, erakunde edo elkarte interesdunari, hamar eguneko epean, akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio; gainera, jakinaraziko zaio, hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko dela. Horrela, bada, administrazioak eskabide horren gaineko esan-bidezko ebazpena eman eta hura jakinarazi beharko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
Aurkezten diren eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, Epaimahai Kalifikatzailea eratuko da eta kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikari bat.
Batzordekideak: Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak izendatutako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako bi teknikari.
Idazkaria: Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak izendatutako Herrizaingo Saileko funtzionario bat, hitzarekin baina botorik gabe jardungo duena.
Epaimahai horrek gehiengo soilez hartuko ditu erabakiak, diru-laguntzak esleitzeko hurrengo artikuluan ezarritako irizpideei jarraiki, ebazpen arrazoitua emango du eta Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari aurkeztu.
Epaimahai Kalifikatzaileak, ebazpen-proposamena emateko, kontuan hartuko dituen diru-laguntzen zenbatekoa eman eta zehazteko irizpideak hauek izango dira, jarraian zehaztutako puntuazio-baremoen arabera:
Eskatzaileak genero-indarkeriaren aurkako jardueretan aldez aurretik egindako ibilbidea eta esperientzia, eta, batez ere, erakunde eskatzaileak dituen jarraipena, egonkortasuna eta kaudimena, proposatutako jarduera edo programa garatuko den arloari dagokionez (20 puntu gehienez).
Ezarritako helburuak betetzeko, aurkeztutako proposamenak egokiak izatea (aurkeztutako programak duen kalitate teknikoa, honi dagokionez: helburuak, metodologia, jarduerak, aurrekontua, aurreikusitako eragina (hartzaileengan eta lurralde-eremuan eta ebaluatzeko adierazleak, etab.) (50 puntu gehienez).
Erakunde eskatzaileak aurkeztutako programan ezarritako ekintzak garatzeko eta gauzatzeko jarritako giza baliabideak eta baliabide pertsonalak, jarduerak egiteko aurreikusi den taldeak genero-ikuspegiaren gainean duen prestakuntza teorikoa eta lanbide-profila barne (20 puntu gehienez).
Dagokion arloan egingo den programa originala izatea eta programa hori egingo den lekuan ez izatea antzeko programarik, edo jarduera zehatz bakoitza berritzailea izatea (10 puntu gehienez).
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak dira eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura 2010eko ekitaldi honetan jasoko dituzten edo jaso dituzten beste diru-laguntza batzuekin, betiere diruz lagunduko ahal den jarduera edo proiektua bera bada eta diru-laguntzaren gaia eta xedea bera bada.
Deialdi honetan ezarritako laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, gain-finantzaketarik gertatu ezean. Gain-finantzaketarik izanez gero, diru-laguntza behar den gehieneko mugaraino murriztuko da.
Ikusita Epaimahai kalifikatzaileak emandako proposamena, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak ebazpena emango du gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez du azkenduko administrazio bidea, eta beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingoko sailburuordeari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete pasatu baino lehen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Deialdi honetako diru-laguntzei buruz ebazten duen Ebazpena jakinaraziko zaie intereseko elkarteei eta, orobat, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jendeak horren berri izan dezan.
Epe horren barruan erabakiaren berri ematen duen jakinarazpenik jaso ezean, eskabidea ez dela onetsi joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Edozein kasutan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 50.4 artikuluan ezarritakorekin bat etorriz, onuradunei laguntzak eta diru-laguntzak emateko eta, bidezkoa denean, ordaintzeko ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta beraren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasita dauden eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- eta zehapen-prozedura guztiak amaitzea.
Onuradun entitateek diru-laguntza hartzearekin batera agindu honetan ezarritako arau guztiak onartu behar dituzte, eta bai itzulketen erregimenarekin lotuta dauden bermeak ere, hau da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoak.
Onuradun erakunde bakoitzak betebehar hauek izango ditu:
Diru-laguntzaren xede den jarduera egitea.
Egindako programa edo jardueraren memoria zehatza lantzea, bai eta izandako gastu eta sarreren aurrekontua ere.
Honela frogatuko da gastua: egindako gastuen jatorrizko fakturak edo fotokopiak aurkeztuz, Herrizaingo Sailak konpultsatuta, diruz lagundutako jarduerak amaitu eta hurrengo hilabetearen buruan; baita aurkeztutako gastuaren guztizko aurrekontuaren zenbateko osoa estaltzeko geratzen diren fakturak ere.
Herrizaingo Sailaren eta Kontrol Ekonomikoaren Bulegoaren egiaztapen-jarduketak onartzea Euskadiko Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura emandako laguntza eta diru-laguntzei dagokienez; gainera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere bere arauen araberakoak egin ahal izango ditu.
Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea Herrizaingo Sailari.
Diru-laguntza emateko aintzat hartutako inguruabarren batean gorabehera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik emanez gero, horren berri Herrizaingo Sailari ematea.
Agindu honen helburu diren programen hartzaileei Herrizaingo Sailak genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko politiketan emandako laguntza adierazteko konpromisoa hartzea.
Diru-laguntzaren helburu diren proiektuek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte; ondorioz, proiektu horiek ezingo dute erabili herritarrentzat iraingarriak diren ikur edo elementurik, edota bere duintasunari kalte egiten badiote edo indarkeriaren justifikazioa adierazten badute.
Diru-laguntza eman zaiela jakinarazten duen agiria jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean, erakunde eta elkarte onuradunek zehazki eta idatziz honi uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Diru-laguntzaren zenbatekoa bitan ordainduko da, prozedura honen arabera:
Lehenengo, emandako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamabost ordaindu da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian diru-laguntza eman izana argitaratu eta gero, interesatuak berak ezezkorik ematen ez badu.
Eta gainerako ehuneko hogeita bost, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzan diruz lagundutako jarduerak egin izana egiaztatu eta gero, 10. artikuluan aipatu agiriak aurkeztuz.
Agiri horien bidaliko dira Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzara, 2011ko urtarrilaren 31 baino lehen.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, diru-laguntzak emateko ebazpena ere alda daiteke, betiere diru-laguntzaren helburua beteta dagoela ulertzen bada eta, hala dagokionean, aldi berean beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako diru-laguntzak eta laguntzak jaso direla ulertzen bada, eta, betiere, diru-laguntzaren onuradun izateko diru-laguntzen arauan ezarritako gutxieneko betekizunak bete badira. Horretarako, Epaimahai Kalifikatzaileak proposatuta, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak dagokion ebazpena emango du emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokitzeko.
Euskadiko Ogasun Nagusia Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bateratua onartu duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan zehaztutakoaz gain, hauek izango dira hutsegiteak:
Jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat onetsi den xederako ez beste zerbaitetarako erabiltzea.
Aukeratutako proiektuan aldaketak egitea, garrantzirik gabekoak izanik, Generoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak ontzat ematen ez baditu.
Diru-laguntza emateko ebazpenean baimendutako partidak ez frogatzea.
Eskaeran edo agirietan datu faltsuak agertzea.
Diru-laguntzaren onuradunak diru-laguntzak emateko aginduan edo agindu honetan ezarritako baldintzaren bat bete ezean, prozedura-izapide egokiak bideratu ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari dagoeneko jasotako zenbatekoak itzuli beharko zaizkio, lagezko interesekin eta bidezkoak diren gainerako egintzei kalte egin gabe. Hori guztia, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa kontuan izan da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik emandako diru-laguntzak bermatu eta itzularazteko araubide orokorra arautzen da eta, era berean, diru-laguntzon kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintza, araubide eta betebeharrak ezarri dira. Horrez gain, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa ere aplikatuko da. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Printzipio Antolatzaileen Legearen testu bategina onetsi da.
Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetze kasuetan, hau izango da jasotako diru-laguntzak itzultzeko prozedura:
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta itzultzeko prozedura oinarritzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesdunari eta hamabost eguneko epea emango dio, interesdunak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko. Prozedura hasteak, betiere, oraindik egiteke dauden ordainketak etengo ditu.
Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea pasa ondoren, prozedura amaitutzat joko da, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariaren ebazpen bidez.
Itzulketako prozedura ebazteko gehienezko epea sei hilabete da.
Ebazpenean arauren bat bete gabe utzi dela iritziz gero, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez bi hilabeteko epean, dagozkion diru-kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra adieraziko da. Epe hori borondatezko epealditzat joko da.
Dirua borondatezko epealdian itzultzen ez bada, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, aplikatu beharreko lege-araudian ezarritakoaren arabera jardun dezan.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari dagokio agindu honen babesean argitaratzen den laguntza deialdia kudeatzeko zereginak burutzea.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahalko ditu, emandako diru-laguntzaren inguruan, eta bere esku izango ditu horren gaineko frogagiriak.
Lehenengoa. Ordezko araubidea. Agindu honetan ezarri ez diren prozedurazko alderdi guztietarako, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakora (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testua) joko da.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu hurrengo egunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 17a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.
Izena............................NANa...........................Helbidea......................................................................... Posta-kodea................. Herria...........................Lurralde Historikoa:........................................ Telefonoa: .................................... Faxa: ...........................
Posta elektronikoa: .......................................................................................................................................
Proiektuaren izena:..................................................................................................................................................................
ENTITATEAREN ORDEZKARIAREN DATUAK
Izen-abizenak..................................................................... IFK........................................... Helbidea:.....................................Posta-kodea: ........................ Herria:............................................. Lurralde Historikoa: ................................................... Telefonoa:..................................... Faxa:........................... Posta elektronikoa: ........................................................................
HARREMANETARAKO PERTSONAREN DATUAK:
Izen-abizenak:............................................. Telefonoa:.................................... Faxa:........................... Posta elektronikoa (e-maila): .....................................................................................................................
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ................aren ........a.
Erantzukizunezko adierazpena:
Erakunde eskatzaileak ez du diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik jaso, eta ez dauka horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Erakunde eskatzaileak ez du aldi berean jaso agindu honen 8. artikuluan adierazitako laguntza bateraezinik.
Ordezkatzen duen erakunde eskatzaileak ziurtatzen du eskabide honetan jarritako datuak egiazkoak direla.
Sinadura
Eskabidea sinatzen duena bat etorriko da eskatzailearekin, entitatearen legezko ordezkaria baita.
Oharra: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eranskin honetan idatzi dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditu, ondoren erabili ahal izateko, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan jasotakoaren arabera.
Fitxategi hori erabiliko da, soilik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak sustatutako laguntzak kudeatzeko eta ez dira lagako hirugarrenen eskuetan.
Nahi izanez gero, datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko Legean aurreikusitako eskubideak balia ditzakezu, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari idazki bat bidalita (Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
ESKABIDEARI ERANTSI BEHARREKO AGIRIAK
Entitatearen eratze-aktaren, estatutuen eta erregistroko inskripzioaren kopiak.
Agiri horiek Administrazioaren esku badaude, hori ordezkatzen duen aitorpena; horretan agiriak indarrean daudela egiaztatuko da eta eguna eta zein organotan edo EAEko Administrazio Orokorreko zein egoitzatan aurkeztu diren zehaztuko da edo, zeinetara bidali ziren, beti ere agiriei dagokien prozedura amaitu denetik hiru urte pasa ez badira.
Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta eskatzailea ordezkatzeko duen indarraren egiaztagiriren bat.
IFZaren fotokopia.
Ordaindu beharreko zergak, gizarte-segurantzakoak barne, egunean dituela erakusten duen egiaztagiria.
Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa egunean dauzkala egiaztatzen duen agiria eskumeneko organoek eman beharko dute eskaera egin den eguna baino hiru hilabete lehenago gehienez. Hala ere, onuraduna gai horren gaineko egiaztagiriak aurkeztera behartuta dago, prozedura bideratu bitartean.
Diru-laguntzen xede bererako eskatutako edozein laguntzaren zerrenda; bertan zein erakunderi eskatu zaion eta horren egoera (ukatu, ebatzi gabe, onartuta eta zenbatekoa) adieraziko da.
Bestela, diru-laguntzaren helburu den jarduerako, beste inolako diru-laguntzarik eskatu ez izanaren aitorpena.
Proiektuaren txosten zehatza.
Proiektua garatzeko entitateak dituen giza baliabideak eta baliabide materialak.
A) PROIEKTUAREN MEMORIA
Helburua:
Metodologia
Aurreikusitako hartzaileak:
Biktimei laguntzeko tokia:
B) PROIEKTUAREN AURREKONTUA
Gastuak.
Proiektuaren guztizko kostua, kontzeptuka:
Kostu zuzenak: bakar-bakarrik, proiektuaren jarduerak betetzera zuzenduta:
Enpresak azpikontratatzea:
Entitatearen beraren langile-gastuak, proiekturako kontratatu direnak:
lan-kategoria:
kantitatea:
dedikazioa:
Gastuak:
Amortiza daitekeen ekipamendua:
Bidaiak, langileen dietak:
Amortizagarria ez den materiala:
Besterik:
Zeharkako kostuak:
PROIEKTUAREN GUZTIZKO KOSTUA
Diru-sarrerak.
Entitatearen ekarpena:
Beste entitate publiko batzuek proiektua finantzatzea. Zeintzuk eta zenbat, hala badagokio:
a)
b)
c)
Proiektuaren erabiltzaileen ekarpenak:
Proiektuaren guztizko kostua:
Proiekturako aurreikusitako diru-sarrerak guztira:
Aurreikusitako defizita:
Eskatutako diru-laguntza:
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.


