Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, «Begoñako Andra Mari» Irakasleen Unibertsitate Eskola Deustuko Unibertsitatera atxikitzea baimentzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, «Begoñako Andra Mari» Irakasleen Unibertsitate Eskola Deustuko Unibertsitatera atxikitzea baimentzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2124
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/18
  • Argitaratze-data: 2010/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak, bere autonomia-estatutuko 16. artikuluak xedatzen duenez, irakaskuntza-eskumena du, eskumenaren luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, eta molde eta espezialitate orotan, eta, betiere, arau hauek agintzen dutenarekin bat etorriz: Espainiako Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriak; 6/2001 Lege Organikoak, abenduaren 21ekoak, Unibertsitateei buruzkok; 4/2007 Lege Organikoak, apirilaren 12koak, Unibertsitateei buruzko legea aldatzekoak; eta 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 62.2 artikuluan arautzen ditu unibertsitate publikoen gaietan eskumena duen sailari dagozkion ahalmenak, eta horien artean aipatzen ditu honako hauek: ikastetxe publikoak edo publikoak ez direnak atxikitzea onestea eta atxikipena kentzea, unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak eskain ditzaten; eta Euskal Autonomia Erkidegoak onartutako titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak, ikasgela barrukoak edo birtualak, ezarri edo ezabatzea.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu egin zuen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa, eta, aldaketa horren harian, bere artikulu bakarreko bederatzigarren puntuak idazketa berria ematen dio 6/2001 Lege Organikoko 11.1 artikuluari. Testu-aldaketa horren ondorioz, posible da, hitzarmen bidez, unibertsitate pribatu bati atxikitzea ikastetxe pribatu bat, titulu ofizialak eta lurralde nazional osoan baliozkoak direnak lortzeko bide ematen duten ikasketak irakats ditzaten; izan ere, lege-aldaketa hori egin aurretik, soilik unibertsitate publikoen esku zegoen atxikitze-aukera hori. Edonola ere, atxikitze hori gertatzeko, autonomia-erkidegoen onespena behar da, unibertsitateen proposamena jaso ondoren.

Apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuak, unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu eta aitortzeari buruzkoak, 16. artikuluan xedatzen du, ikastetxe publikoak edo pribatuak unibertsitatetara atxikitzeko, ezinbestekoa dela errege-dekretuak berak atxikitze horiek baimentzeko eskatzen dituen gutxieneko baldintza materialak eta irakaskuntzako baldintzak betetzea. Eskakizun horri erreparatuta, adierazi behar da ikastetxeak bete egiten dituela arau horrek ezarritako baldintza orokorrak.

«Begoñako Andra Mari» Irakasleen Unibertsitate Eskolak Bilboko Barrainkua kaleko 2. zenbakian du egoitza (48009), eta haren Patronatu Batzak, 2008ko azaroaren 25ean, Deustuko Unibertsitatera atxikitzeko tramiteak abiaraztea erabaki zuen. Horretarako, idatzi bat igorri zuen Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrera, ziurtatuz hitzarmen bat izenpetu zutela, 2008ko uztailaren 24an, atxikitze hori arautzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Hezkuntza Sailari 2009ko azaroaren 13an igorritako idatzi baten bidez, bi erakunde horien lege-ordezkariek eskatu zuten Deustuko Unibertsitateari atxikitzea «Begoñako Andra Mari» Irakasleen Unibertsitate Eskola.

Horrenbestez, ikusita «Begoñako Andra Mari» Irakasleen Unibertsitate Eskolako Patronatu Batzak 2008ko azaroaren 25ean hartutako erabakia; ikusita bi aldeek 2008ko uztailaren 24an izenpetutako hitzarmena, Unibertsitate Eskola hori Deustuko Unibertsitatera atxikitzea arautzen duena; eta ikusita proposamen hori Euskal Autonomia Erkidegoari igorri zaiola, abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 11.1 artikuluak arautzen duena betez; honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik