Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 22koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Koordinazio Ekonomikorako Zuzendariordetzan zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 22koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Koordinazio Ekonomikorako Zuzendariordetzan zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2172
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/22
  • Argitaratze-data: 2010/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta sail horretako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duen Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Aginduak bere 3. oinarrian agindutzen duenari jarraituz, honako hau

Lehenengoa. José Luis Quintas Díez (NAN: 18005458-T), Osasun eta Kontsumo Saileko Koordinazio Ekonomikorako Zuzendariordetzan zuzendariorde izendatzea (512026. kodea, 1. dotazioa).

Bigarrena. Izendapen horrek 2010eko martxoaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 22a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.