- AGINDUA, 2010eko martxoaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa), haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzea baimentzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostiako udalerrian (Gipuzkoa), haur-eskola pribatu bat ireki eta jardunean jartzea baimentzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 88
- Hurrenkera-zk.: 2441
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/23
- Argitaratze-data: 2010/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
«Jostakin SL» entitatearen ordezkariak baimena eskatu du Donostian (Gipuzkoa) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi ditugu: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; bai eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
Kodea: 20014155.
Izen generikoa: haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Musuka».
Titularra: Jostakin SL.
Helbidea: Olaeta kalea 5, 7, eta 9.
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen edukiera: 5 unitate, 8, 13 edo 16 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera. Eskola-unitateak jardunean jartzeko, eskolako langile kualifikatuei dagokienez indarrean dagoen legeriak agintzen duena bete beharko du eskolak.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 23a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


