Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 24koa, Kulturako sailburuarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 24koa, Kulturako sailburuarena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 2059
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/24
  • Argitaratze-data: 2010/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak.

Kultura Sailak egoki deritzo arlo pribatuak arte plastiko eta ikusizkoen eremuan sustatzen eta garatzen dituen ekintzei laguntzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Neurri horren bitartez, batez ere inplikatutako subjektuen ikerlana eta prestakuntza sustatu nahi dira, artelanen ekoizpena, arte garaikidearen zabalkundea, eta euskal artisten sorkuntza-lana, bai eta haien zeregin artistikoaren errekonozimendua jasotzea ahalbideratzea ere.

Esandakoagatik guztiagatik, beharrezko iruditu zaigu tresna egokia jartzea, alde batetik, diru-laguntzak emateko prozesuan objektibotasun, konkurrentzia eta publizitate printzipioak bermatuko dituzten gutxieneko lege-oinarriak zehazteko eta, bestetik, mekanismo aproposak finkatzeko Kultura Sailak diru publikoak egoki erabili diren jakin dezan. Hortaz, diseinatutako laguntza-esparrua nahikoa zabala da era horretako jarduerak zorroztasunez bete nahi dituzten entitateek diru-laguntza hauek jaso ahal izan ditzaten. Alde horretatik, bi muga baino ez dira jartzen: aurrekontu orokorretan ekitaldi honetarako berariaz ezarritako diru-kopurua eta deialdi honetan ezarritako balorazio-irizpideak.

Horrenbestez,

Agindu honen xedea da 2010. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako dirulaguntzak emateko baldintzak ezarri eta arautzea, ondoren datozen artikuluetan ezartzen denaren arabera.

  1. Agindu honen kargura dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten eta agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek.

    Ez dira lagunduko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eskabideak, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.

  2. Ezingo dute agindu honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penala dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren indarrez.

  3. Agindu honen bidez ematen diren laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga-betebeharrak egunean izatea.

  4. Pertsona onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

  1. Prestakuntza arloa.

    Ikusizko arteekin lotura duten ikastaro, mintegi eta lantegietan parte hartzea, baldin eta artista, kritikari, arte-komisario eta sektoreko profesionalen prestakuntza hobetzeari begira antolatuta badaude.

  2. Sustapen-zabalkundearen arloa.

    1. Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak, artistak elkartrukatzeko proiektuak,). Erakusketak Euskadiko Autonomia Erkidegoan, Estatu Espainiarrean edo nazioartean izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsiko dira, bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere.

    2. Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak,) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.

    3. Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

      Ez dira lagunduko ez urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, erakunde eskatzailearen programan edo jardueran ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak jasoko dira soil-soilik.

  3. Sorkuntza-ekoizpenaren arloa.

    Arte-ekoizpenaren eremuan egiten diren jarduerak: proiektuak egitea, ardatza baldin bada arte ekoizpena edo ikerketa proiektua lantzea.

    Eskaera bakoitzean zein arlotan (prestakuntza, sustapen-zabalkundea, sorkuntza-ekoizpena) eskatzen den laguntza zehaztu behar da, zein modalitatetan (sustapen-zabalkundearen arloa) edo modulua (sorkuntza-ekoizpenaren arloa), eta horiek bakarrak izango dira proiektu bakoitzeko. Edonola ere, sustapen-zabalkundearen arloan Balorazio Batzordeak beste arloetara bidera dezake eskaera, proiektua beste arlo horretara hobeto egokitzen dela ikusten badu.

  1. Agindu honen xederako laurehun eta berrogei eta hamar mila (450.000) euro izango dira, 2010eko EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dagoen aurrekontuko partidaren kargu.

    Jaso den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da honako hiru baldintza hauek kontuan izanda: eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa, Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuan ahitu gabe geratutako dirua eta dirulaguntzak ebatzi gabe egotea. Adierazitako aldaketaren berri Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen bidez eman beharko da.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritako diru baliabideen banaketa zehatza, lagun daitezkeen arlo, modalitate eta modulu bakoitzerako, hauxe izango da hurrenez hurren:

  1. Prestakuntza arloa: 35.000 euro.

  2. Sustapen-zabalkundearen arloa: 245.000 euro.

    1. Arte garaikidearen ekitaldiak: 105.000 euro.

    2. Sentsibilizazio ekimenak: 50.000 euro.

    3. Argitalpenak: 90.000 euro.

  3. Sorkuntza-ekoizpenaren arloa: 170.000 euro.

    Honako modulu eta kopuruen arabera:

    5.000 euroko 14 laguntza.

    8.000 euroko 8 laguntza.

    12.000 euroko 3 laguntza.

    Arlo bakoitzean izendaturiko baliabideak soil-soilik arlo horietan baloratutako eskabideetara bideratuko dira, bertan ezarritako prozedura eta irizpideen arabera.

    Hala ere, sustapen-zabalkundearen arloan (2. arloa) edo sorkuntza-ekoizpenaren arloko modalitateren batean (3. arloa), eskabide ezagatik, hauek betekizunak ez betetzeagatik edo, Balorazio Batzordearen iritziaren arabera eskabideek behar duten kalitatea nahikoa ez izateagatik, ezarritako diru kopurua ahitzen ez den kasuan, diru hori 2. eta 3. horietako beste edozein modalitate edo modulutarako ezarri den kopurua handitzera pasa liteke, betiere Kultura, Gazteria eta Kiroletarako sailburuordeak bere ebazpenean horren aipamen espresua egin behar duelarik. Dena den, izendapena independentea izango da arlo bakoitzean: sustapen-zabalkundearen arloko soberakinak bertako modalitateetara pasako dira, eta sorkuntza-ekoizpenaren arloko soberakinak bertako moduluetako batean gehituko dira.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

Agindu honen babesean aurkezten diren laguntzen eskatzaileek, hiru arloei dagozkien I., II. eta III. eranskinetako ereduak erabiliz betetako eskabide orria eta bertan eskatutako gainontzeko agiriak bidali beharko dituzte Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, helbide honetara: Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, edo Bizkaiko Kultura Lurralde Zerbitzura: Kale Nagusia, 85. 48011 Bilbao, edo Gipuzkoakora: Andia, 13. 20004 Donostia-San Sebastián, zuzenean emanda edo azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako beste edozein bidetatik.

Eskabideak aurkezteko epea sustapen-zabalkunderako eta sorkuntza-ekoizpenerako hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta urriaren 15era arte prestakuntzarako.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabideak eta agindu honen I., II. eta III. eranskinetan eskatzen diren gainontzeko agiriak aztertu ondoren, akatsen bat aurkitzen badu edo dokumentazioa osorik ez badago, eskatzaileari horren berri jakinaraziko dio eta jakinarazpen hori jaso den egunaren biharamunetik hasitako hamar egun balioduneko epea emango zaio okerra zuzentzeko. Epe hori amaitu eta adierazitako zuzenketa egin ez bada, erabakia eman ondoren bidezkoa izango da eskabideari atzera egitea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Prestakuntza arloa: Agindu honen babesean prestakuntzaren arloan (1. arloa) esleitzen diren dirulaguntzak aurrez izendatutako aurrekontu-muga agortu arte emango dira. Beraz, laguntzok ebazteko estu-estu jarraituko da eskabideen data-hurrenkera (aurkeztu diren egunaren eta orduaren sarrera), harik eta horretarako diru-funtsak amaitu arte.

    Kasu guztietan, laguntza matrikulen kostua ordaintzeko erabiliko da, bai eta joan-etorrietako gastuak ordaintzeko ere ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten direnean. Hona zeintzuk diren muga horiek:

    Ez da onartuko 20 ordutik beherako iraupena duen ikastarorik.

    Ikastaroetan % 80ko asistentzia, gutxienez, egiaztatu beharko da.

    Joan-etorrietako eta ostatuko gastuak ez dira izango 1500 eurokoak baino handiagoak, pertsona eta deialdi bakoitzeko.

    Pertsona bakoitzari ikastaro bat baino gehiago eman dakioke, baina betiere matrikula-gastuek ez badute gainditzen 3000 euro deialdiko eta pertsonako.

    Zentro publikoetan araututako ikasketak eta publiko orokorrari edo haurrei zuzendutakoak ez dira inoiz izango laguntza eskuratzeko arrazoia.

  2. Sustapen-zabalkunderako agindu honen bidez emango diren dirulaguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Dirulaguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 12. artikuluan finkatutako aukeraketa- eta balorazio-irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

    Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitate bakoitzerako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte. Laguntzaren diru-kopurua honela kalkulatuko da: lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokion eskatutako kopuruaren ehunekoa.

    Sustapen-zabalkunderako agindu honen bidez emango diren dirulaguntzen zenbatekoa aurrekontuaren % 100era iritsi ahalko da, lortutako puntuazioa hori bada, eta ez da izango 20.000 euro baino handiagoa.

    Atal honetan jarduerarekin harremana duten gastuak kontuan hartuko dira soilik, inbertsiokoak kanpoan geratuko dira.

  3. Sorkuntza-ekoizpenerako agindu honen bidez emango diren dirulaguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Dirulaguntzak horrela emateko, modulu bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 12. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

    Modulu bakoitzean baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, moduluetarako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.

    Laguntzak proiektuaren honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko dira:

    Eskatzailea pertsona fisikoa bada:

    1. Kostu zuzenak: ekoizpenerako erabilitako material eta zerbitzuak, moduluaren zenbateko osoaren % 100 arte.

      Proiektua ekoizteko material eta lanabesak.

      Proiektuarekin zuzenean loturiko joan-etorriak, ostatua eta garraioa.

      Hirugarren batzuk kontratatzea.

      Laguntza jasotzen duen proiektuak sortarazitako beste gastu espezifiko eta zuzen batzuk, inbertsiokoak kanpoan utzita.

    2. Egitura kostuak:

      Estudioa alokatzea, hala badagokio.

      Kontsumoak: argia, ura, telefonoa, internet eta gasa.

      Kostuok proiektuaren iraupenarekiko kostu proportzionalak izango dira, moduluaren zenbateko osoaren % 20 arte:

      000 euroko modulua: bi hilabeteri dagozkion egitura-kostuak.

      000 euroko modulua: hiru hilabeteri dagozkion egitura-kostuak.

      000 euroko modulua: lau hilabete eta erdiri dagozkion egitura-kostuak.

    3. Sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuko kostuak. Kontzeptua ulertuko da sorkuntza suspertzeari begira bideratutako proiektuaren kostu osoaren ehuneko gisa, alegia, artistaren lana alderdi sortzailearen aldetik eta euskarri transbertsal gisa laguntzeko kopurua.

      Kostuok 80 euro/eguneko izango dira, moduluaren zenbateko osoaren % 60 arte.

      000 euroko moduluetako proiektuetarako: 3.000 euro.

      000 euroko moduluetako proiektuetarako: 4.800 euro.

      000 euroko moduluetako proiektuetarako: 7.200 euro.

      Eskatzailea pertsona juridikoa bada, ondorengo kostuak kontuan hartuko dira:

    1. Kostu zuzenak: ekoizpenerako erabilitako material eta zerbitzuak, moduluaren zenbateko osoaren % 100 arte.

      Proiektua ekoizteko material eta lanabesak.

      Proiektuarekin zuzenean loturiko joan-etorriak, ostatua eta garraioa.

      Hirugarren batzuk kontratatzea.

      Artisten ordainsariak.

      Laguntza jasotzen duen proiektuak sortarazitako beste gastu espezifiko eta zuzen batzuk, inbertsiokoak kanpoan utzita.

    2. Egitura gastuak:

      Estudioa alokatzea, hala badagokio.

      Kontsumoak: argia, ura, telefonoa, internet eta gasa.

      Beste gastu ohiko batzuk.

      Langileen nominak.

      Kostuok proiektuaren iraupenarekiko kostu proportzionalak izango dira, moduluaren zenbateko osoaren % 30 arte:

      000 euroko modulua: bi hilabeteri dagozkion egitura-kostuak.

      000 euroko modulua: hiru hilabeteri dagozkion egitura-kostuak.

      000 euroko modulua: lau hilabete eta erdiri dagozkion egitura-kostuak.

      Kasu bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa sorkuntza-ekoizpenaren arloan finkatuta daudenen artean eskatzaileak eskatu duenaren adinakoa izango da.

      Sorkuntza-ekoizpenaren arloan ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari dirulaguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen arloan bi baino gehiago. Guztira arlo biotan gehienez bi dirulaguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.

Deialdi honen kargura emango diren dirulaguntzak eta helburu berberaz beste erakunde batzuek emandakoak bateragarriak izango dira, betiere gainfinantzaketarik ez badago. Hori gertatuz gero, edo emandako dirulaguntza ordaindu ez edo gehiegizko finantzaketa sortu duen diru hori itzuli beharra izango da.

  1. Prestakuntza arloa: ikastaroak 2010eko urtarrilaren 2tik abenduaren 31ra bitartean egin behar dira. Ikastaroen bukaera 2011ko ekainera arte luzatu ahal izango da, baldin eta 2010. urtean hasi badira.

  2. Sustapen-zabalkunderako eta sorkuntza-ekoizpenerako arloak:

    Sustapen-zabalkunderako eta sorkuntza-ekoizpenerako deialdi honetako jarduerak 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi eta abenduaren 31ra baino lehen bukatu behar dira. Epe hori baino iraupen luzeagoa duten jarduerak diruz laguntzeko aukera ere izango da, ekitaldi honi dagokion partean. Horretarako, eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuak jarduerarako aurreikusitako guztirako gastuak eta diru-sarrerak adierazi beharko ditu, barne hartzen duen ekitaldi bakoitzerako desglosea ere agertu beharko duela.

Dirulaguntzak emateko eta bakoitzaren diru-kopurua finkatzeko, honako irizpide hauek batera betetzea baloratuko da, betiere agindu honek bere 9. artikuluan ezarritako mugen barruan:

  1. Sustapen-zabalkundearen arloa.

    1. Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 90 arte). Irizpide honetarako alde hauek izango dira kontuan:

      Pertsona fisiko edo juridikoak laguntza eskatzen duen jardueran izan duen ibilbide profesionala.

      Emakumearen parte-hartze profesionalaren sustapena.

      Pertsona eskatzaileentzat jarduerak duen sustapen-interesa.

      Ekimenak arte eta kultura aldetik duen garrantzia.

      Jarduera egiteko erabilitako espazioen ospea, bai eta haren hedadura nazionala eta nazioartekoa.

    2. Proiektuan euskarak duen presentzia (gehienezko puntuazio orokorraren % 10).

      Irizpide hau ez zaie aplikatuko hizkuntzarik ez duten proiektuei. Kasu horietan, hemen aurreikusitako ehunekoa a) atalean zehaztutakoari gehitu egingo zaio.

  2. Sorkuntza-ekoizpenaren arloa:

    1. Garatuko den jarduerak dituen elementuen interesa eta kalitatea (guztira lor daitekeen gehienezko puntuazioaren % 90 arte). Irizpide honetarako alde hauek izango dira kontuan:

      Pertsona fisiko edo juridikoak laguntza eskatzen duen jardueran izan duen ibilbide profesionala.

      Emakumearen parte-hartze profesionalaren sustapena.

      Proiektuaren izaera berritzailea. Proiektuak bere arloko hizkuntza artistikoa berritzeko egiten duen ekarpena baloratuko da.

    2. Proiektuan euskarak duen presentzia (gehienezko puntuazio orokorraren % 10).

      Irizpide hau ez zaie aplikatuko hizkuntzarik ez duten proiektuei. Kasu horietan, hemen aurreikusitako ehunekoa a) atalean zehaztutakoari gehitu egingo zaio.

      Dirulaguntza eskatzen duten proiektu eta jardueren artean, lor daitekeen puntuazioaren erdia (% 50) edo gehiago lortzen dutenak gutxieneko kalitate eta bideragarritasuna dutenak direla joko da. Beraz, sustapen-zabalkundearen arloan eta sorkuntza-ekoizpenaren arloan ezarritako balorazio-baremoaren % 50 lortzen ez duten proiektuak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu aukeratutakoen artean.

  1. Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, bi batzorde osatuko dira, bata sustapen-zabalkunderako eta bestea sorkuntza-ekoizpenerako.

  2. Balorazio batzordeetako kideak honako hauek izango dira:

    Lehendakaria: Kultura Sustatzeko zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona.

    Bokalak: Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak agindu honen gaian adituak diren gizon-emakumeen artetik izendatutako 3tik 5era arteko bokal.

    Idazkaria: batzordearen idazkari-lanak Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari batek egingo ditu, bertako zuzendariak izendatua izango da eta bileretan hitzez bai baina botorik gabe jardungo du.

  3. Balorazio batzordeetako kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

  4. Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordearen ebazpen bidez. Nolanahi ere, errespetatu egingo da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan parte ez hartzeari eta errefusatzeari buruz ezarritakoa.

  1. Balorazio Batzordeen zeregina izango da aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta dagokion ebazpen-proposamenak onartzea eta aurkeztea Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeari.

    Sustapen-zabalkunderako eta sorkuntza-ekoizpenerako arloetako pertsona edo erakunde eskatzaileek aukera izango dute beren proiektua Balorazio Batzordearen aurrean azaltzeko (eranskinean adierazi beharko dute nahi hori), bai Batzordeak eskatuta proiektua ulertzeko beharrezko argibideak eta zehaztapenak eman ditzan eskatzaileak, bai eskatzailearen beraren ekimenez, proiektua ulertzeko ezinbestekotzat jotzen badu. Proiektu bakoitza azaltzeko 15 minutu emango dira, gehienez.

  2. Ebazpen-proposamenetan propio jaso beharko dira pertsona edo entitate eskatzailearen izena eta xedea, eta dirulaguntza ematearen aldekoa den kasuetan, diru-kopurua, ordaintzeko modu eta epeak eta ordainketa justifikatzeko modua ere.

  3. Balorazio Batzordeek bat ere proiekturik ez onartzeko proposamena egin dezakete, bai eta aurreikusitako diru-zuzkidura guztia ez agortzekoa ere, baldin ondorioztatzen badute aurkeztutako eskaeren kalitatea ez dela nahikoa edota beste baldintzaren bat ez dutela bete.

  1. Prestakuntza arloa: Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeari dagokio banakako ebazpena ematea.

  2. Sustapen-zabalkunderako eta sorkuntza-ekoizpenerako arloak. Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeari dagokio, Balorazio Batzordeek aurkeztutako ebazpen-proposamenak aztertuta, aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpenak hartzea. Ebazpena eta proposamena bat ez badatoz, hori behar bezala arrazoituko du ebazpena hartzen duen organoak.

    Dirulaguntzen eskatzaileei agindu honetan aurreikusitako laguntzen esleipen-ebazpenaren jakinarazpen indibiduala egiteaz gainera, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egingo da, denek horren berri izan dezaten.

    Prestakuntzarako arloan (1. arloa), ebazpena eskaera aurkezten denetik sei hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da; sustapen-zabalkunderako arloan (2. arloa) eta sorkuntza-ekoizpenerako arloan (3. arloa), eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean. Epe hori jakinarazpenik gabe igarotzen bada, eskaerak onartu direla ulertuko da prestakuntzaren kasuan (1. arloa), 30/1992 Legearen 43. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta eskaerak ez direla onartu, aldiz, sustapen-zabalkunderako eta sorkuntza-ekoizpenerako arloetan, 30/1992 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Onuradunek hamabost eguneko epean, Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, ez badiote dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, dirulaguntza onartua izan dela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatuko dizkion agiri guztiak haren eskura jartzea, diruz lagundutako proiektuak egoki gauzatzen direla bermatzeko egokitzat joko dituen ikuskapenak egiteko.

  4. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.

Agindu honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsonek edo entitateek konpromisoa hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berariaz eta argi aipatzeko, diruz lagundutako jarduera dela-eta diru-laguntza jaso dutela jakinarazten dien ebazpena jasotzen dutenetik aurrera egiten dituzten katalogo, programa, iragarki-kartel eta argazkietan eta argitaratzen dituzten gainerako material grafiko zein soinudunetan.

  1. Prestakuntza arloa: dirulaguntzak ordainketa bakar baten ordainduko dira, justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu eta gero.

  2. Sustapen-zabalkunderako eta sorkuntza-ekoizpenerako arloak: Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

    1. Emandako dirulaguntzaren % 75, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta gehienez bi hilabeteko epean.

    2. Gainerako kopuruaren ordainketa, 19. artikuluaren arabera dirulaguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren egingo da.

      1. Aurreko paragrafoan ezarritakoa ezertan ere kendu gabe, ordainketa bakar batean ordaindu ahal izango dira egindako jarduketak, esleipen-ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, betiere eskabidearekin batera, eskaturiko dokumentazioa ez ezik, jarduketaren aurrekontuaren exekuzioa egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkezten bada, hurrengo artikuluan adierazitako moduan.

  1. Prestakuntza arloa: Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan:

    Egindako ikastaroari buruzko txostena.

    Aprobetxamendua eta gutxieneko asistentzia egiaztatzen dituen agiria.

    Matrikula ordaindu izanaren faktura.

    Joan-etorrietako eta ostatuko gastuen egiaztagiriak.

  2. Sustapen-zabalkundearen arloa.

    Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2011ko otsailaren 28a baino lehen:

    1. Burututako jardueraren memoria zehatza: garapena eta ebaluazioa.

    2. Egindako jardueren kostuari buruzko txosten ekonomiko justifikatzailea, honakoak adierazita:

      Diruz lagunduriko jarduera gauzatzeko izan diren diru-sarrera eta gastuen balantzea.

      Jardueraren gastuei buruzko zerrenda sailkatua.

      Guztirako gastuak justifikatzeko fakturak. Horietatik emandako diru-laguntzaren zenbatekoari dagozkionak jatorrizkoak edo Kulturaren lurralde zerbitzuetan konpultsatutako horien fotokopiak izango dira.

      Salbuespenez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako finantzaketak ez badu gainditzen aurkeztutako gastuen % 50, gastu eta diru-sarreren balantzeari buruzko zinpeko adierazpenarekin batera aurkeztu ahal izango dira emandako dirulaguntzaren kopuruari dagozkion egiaztagiriak. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatzen duenean, pertsona onuradunek bere gain hartuko dute aurkezturiko aurrekontuaren arabera guztirako diru-zenbateko osatzeko falta diren egiaztagiriak Zuzendaritzaren esku jartzeko konpromisoa.

    3. Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzen zerrenda.

    4. Diruz lagunduriko jarduera dela-eta sortutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita agertzen delarik.

  3. Sorkuntza-ekoizpenaren arloa.

    Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2011ko otsailaren 28a baino lehen:

    1. Burututako jardueraren memoria zehatza: garapena eta ebaluazioa.

    2. Egindako jardueren kostuari buruzko txosten ekonomiko justifikatzailea, honakoak adierazita:

      Diruz lagunduriko jarduera gauzatzeko izan diren diru-sarrera eta gastuen balantzea.

      Jardueraren gastuei buruzko zerrenda sailkatua.

      Proiektuko gastu guztiak justifikatzeko jatorrizko fakturak edo Kulturaren lurralde zerbitzuetan konpultsatutako horien kopiak, aurrekontua bat badator finkatutako moduluarekin. Proiektuko gastuaren gainerako fakturen kopiak.

      Sorkuntza-dedikazioaren oinarrizko euskarriaren kontzeptuari egozteko moduko gasturik badago, kontzeptu horretan proiektuan erabilitako egun-kopurua egiaztatuko duen erantzukizunpeko adierazpena.

      Salbuespenez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako finantzaketak ez badu gainditzen aurkeztutako gastuen % 50, gastu eta diru-sarreren balantzeari buruzko zinpeko adierazpenarekin batera aurkeztu ahal izango dira emandako dirulaguntzaren kopuruari dagozkion egiaztagiriak. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hala eskatzen duenean, pertsona onuradunek bere gain hartuko dute aurkezturiko aurrekontuaren arabera guztirako diru-zenbateko osatzeko falta diren egiaztagiriak Zuzendaritzaren esku jartzeko konpromisoa.

    3. Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzen zerrenda.

    4. Diruz lagunduriko jarduera dela-eta sortutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren ale bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espresuki adierazita agertzen delarik.

  4. Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako agiriak aztertu ondoren, dena delako zioarengatik, ordainketa bakarra edo bigarren ordainketa gutxitu edo erabat deuseztatuko balitz, eta, hala badagokio, jasotako dirua osorik edo zatiren bat Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra izanez gero, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordeak justifikagiriak aurkezteko epea bukatu eta bi hilabeteko epean, Banakako likidazioaren Ebazpena emango du, hala dagokionean, xedapena jasotzen denetik hasita bi hilabeteko epea emanez dagokion diru-itzulketa egiteko.

  1. Hauek izango dira ez-betetzeak:

    1. Emandako dirulaguntza guztia edo zati bat agindu honetan aurreikusitako jardueretan ez, besteren batean erabili denean.

    2. Agindu honek ezartzen dituen obligazioak bete ez direnean.

    3. Dirulaguntzaren Likidazio-Ebazpenean adierazitako zenbatekoa, hala badagokio, horretarako ezarri den epearen barruan itzultzen ez bada.

    4. Beste xedapenen batek izaera orokorrez ezarritako beste edozein obligazio betetzen ez denean.

  2. Artikulu honen aurreko zenbakian adierazitako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, ez-betetzetzat joko da eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza-Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala onuradunek itzuli egin beharko dizkiote Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak.

Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek Kultura sailburuari hilabeteko epean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edota Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko dagokion Aretoan bi hilabeteko epean, hau ere argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 24a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik