Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 25ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorrean garatutako programak eta ekimenak diruz laguntzeko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 25ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorrean garatutako programak eta ekimenak diruz laguntzeko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 2030
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/25
  • Argitaratze-data: 2010/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia

Testu legala

1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala garrantzi handiko erreferentzia historikoa izan zen; izan ere, lehenengo aldiz instantzia unibertsal batek aldarrikatu zituen edozein pertsonari bakarrik gizakia izateagatik errespetatu behar zaizkion eskubideak.

Baina eskubideen aldarrikapenari dagokionez eta horiek benetan ezarri eta bermatu daitezen eten gabe izandako borrokari buruz, esan behar da giza eskubideen aldeko hezkuntzari buruzko lan sistematiko, koordinatu eta iraunkorra egin beharra ez dela sumatu.

Vienan 1993an eginiko Giza Eskubideei buruzko Munduko Konferentzia, Nazio Batuek bultzatutakoa, alegia, hartu behar da inflexio-puntutzat. Konferentzia horren azken deklarazioan eta ekintza-programan zehatz-mehatz honako hau adierazi zen: giza eskubideei buruzko hezkuntza, trebakuntza eta informazio publikoa ezinbestekoak dira komunitateen artean harreman egonkor eta harmoniatsuak ezarri eta sustatzeko, baita elkar ulertzea, tolerantzia eta bakea bultzatzeko ere.

Vienako Konferentziaren ondorioz, NBEren Batzar Nagusiak, 1994ko abenduaren 23ko 49/184 Ebazpenean, Giza Eskubideen esferako hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkada izendatu zuen 1995-2004 aldia. Giza eskubideen esferako hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkadarekin hasitako lan eskerga horrek ez zuen denbora-mugarik ezarri nahi. Aitzitik, Nazioarteko Komunitatea mugiarazi nahi zuen, oinarri sendoak ezartzeko eta oinarri horien gainean etengabe eta iraunkortasunez aurrera egiteko. Horregatik, Hamarkada amaitzean eta programaren emaitzak ebaluatu ondoren, une honetan indarrean dagoen jardun-programa jarri zen abian. 2004ko abenduaren 10eko 59/113 Ebazpenean, NBEren Batzar Nagusiak Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzarako Mundu Programa aldarrikatu zuen. Programa 2005eko urtarrilaren 1ean gauzatzen hasi zen, eta ondoz ondoko zenbait etapatan egituratu da, giza eskubideen esferako hezkuntza-programak sektore guztietan gauza daitezen sustatzeko.

Gainera Bakea eta Giza Eskubideen Hezkuntza alorrean Euskadin garrantzi berezia hartzen du Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Plana (2008-2011) izenekoak terrorismoa etikoki, sozialki eta politikoki deslegitimatzeko tresna gisa. Eta Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Euskal Autonomia Erkidegoaren udalerrietan ere deslegitimazio horren alde neurri eraginkorrak sustatzea.

Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Plana (2008-2011) izenekoak ezartzen du honako honek izan behar duela jarduteko lehentasunetako bat: bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza lantzea udal-eremutik. Horren ondorioz, honako hau

  1. Agindu honen helburua da Justizi eta Herri Administrazio Sailaren bitartez Eusko Jaurlaritzak 2010eko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea, betiere horien helburua bada Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien eta toki-erakunde publikoek Bakearen eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorrean ekimen eta jardueren proiektuak eta programak egitea.

    Diru-laguntza jaso behar duten programek eta proiektuek baita horiek sustatu eta gauzatzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek oso estu errespetatu behar dituzte bizitzeko eskubidea baita giza eskubideak ere, 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean nahiz Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Itunean eta Ekonomia, Gizarte eta Kulturako Eskubideen Nazioarteko Itunean (bi itun horiek 1966koak dira) jasotakoak. Halaber, ezingo dute burutu terrorismoa goretsi edo zuritzen duten jarduerarik.

    Agindu honen xedetik at geratuko dira bakarrik sariak emateko helburua duten jarduera, programa edo ekimenak.

  2. Programa eta jarduerak 2010. urtean burutuko dira.

  3. Agindu honetan jasotzen diren laguntzak norgehiagoka bidezko prozeduran emango dira eta horretarako aurkeztutako eskabideak alderatu dira, 6. artikuluan zerrendaturik datozen balorazio-irizpideen arabera haien artean hurrenkera bat ezarri ahal izateko eta, betiere erabilgarri dagoen kredituaren barruan eta 2.2 artikuluan ezarritako mugaz aipatutako irizpide horiek aplikatuta baloraziorik handiena lortzen dutenak esleitzeko.

  1. Diru-laguntzen Programa honetara bideratutako diru-kopurua hirurehun mila (300.000) eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urterako Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako partidaren kargura.

  2. Diru-laguntzaren zenbatekoa, agindu honen 6. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz ezarriko dena, ezin da onartutako aurrekontuaren % 85 baino handiagoa izan. Onartutako aurrekontuari dagokionez, hurrengo 4.2.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eskatzaileak aurkeztu beharko du baita Giza Eskubideen Zuzendaritzak onartu ere.

    Ulertuko da onartutako aurrekontua aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraituz eskatzaileak aurkezten duena dela baldin eta eskabidea aurkezteko epea amaitzen denetik hilabetea igaro ondoren jakinarazten ez bazaio Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpena non onartu den aurrekontuaren berri ematen zaion.

  3. Emandako diru-laguntzaren guztizko zenbatekotik, % 10 funtzionamenduko eta administrazioko gastuetarako izan daiteke, baina soldatak eta ordainsariak alde batera utzita, betiere programa garatzeko ezinbestekoak ez badira eta Azalpen Memorian horrela jasota ez badago.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta toki-erakunde publikoek eskatu ahal izango dituzte agindu honen helburu diren laguntzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten udalerriek eta toki-erakundeek eskabideak behar bezala beteta eta udalen edo toki-erakundeko ordezkariak sinatu ondoren, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita hilabeteko epean, I. eranskin gisa dagoen eredu normalizatuaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu beharko dituzte. Horretarako pertsonalki nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabili ahal izango dute.

  2. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. Udalaren edo toki-erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria non egiaztatuko den eskabidea sinatzen duena ordezkaria dela.

    2. Proiektuaren memoria xehatua. Bertan honako hauek zehaztu beharko dira: helburua, metodologia, diru-laguntza jaso lezaketen pertsonak (desagregazioa sexuen arabera egin behar da), lurralde-eremua, egingo diren jarduerak gauzatzeko egutegia baita genero-ikuspegia sartzeko modua ere.

    3. Proiektu hori gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatua; bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak, baleude, zehaztuko dira (II. eranskina).

    4. Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera bererako eskatutako beste edozein diru-laguntzen zerrenda (II. eranskina), bertan bereziki aipatu beharko da zein herri-administraziori edo erakunde publikori eskatu zaizkion diru-laguntza horiek, baita eskabideen egoera ere (ukatuak izan direnak, ebazteke daudenak, onartutakoak eta zenbatekoak). Horrelakorik egon ezean, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, honako hau zehaztuz: diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako ez duela beste inongo laguntzarik eskatu.

    5. Proiektua gauzatzeko erakunde eskatzaileak dituen baliabide materialak eta giza baliabideak adierazi beharko dira. Gainera honako hauek ere adierazi beharko dira: alde batetik, berdintasunaren alorrari dagokionez erakundeak ote duen gai horretan prestatutako edo aritutako inor; eta, beste alde batetik, boluntario gisa jarduten duten pertsonen kopurua, betiere ulertuta boluntarioak direla inolako ordainsaririk gabe proiektuan laguntza ematen dutenak.

    6. Agindu honen III. eranskinean azaltzen den dokumentuaren bi ale original, dagokion banku-erakundeak eta eskatzaileak behar bezala zigilatuak eta sinatuak.

    7. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

  3. Era berean, programa edo jarduera hobeto balioztatzeko eskatzaileek egokitzat jotzen duten beste edozein dokumentazio osagarri aurkeztu ahal izango da.

  4. Baldin eta jarduerak dagoeneko gauzatu badira, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dira, agindu honen 10. artikuluak eskatutako moduaren arabera.

  5. Espedientea behar bezala osatzeko egokitzat hartzen dituen dokumentuak eta azalpenak eska diezazkioke Giza Eskubideen Zuzendaritzak erakunde eskatzaileari. Gainera, erakunde horrek emandako datuak ere egiaztatu ahal izango ditu.

Giza Eskubideen Zuzendaritzak ikusten badu eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela edo daturen bat falta dela, hamar eguneko epea emango die akats horiek zuzentzeko. Emandako epean eskatutakoa egiten ez badute, eskabideari uko egin diotela ulertuko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan agindutakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zen lege hori).

  1. Laguntzak emateko proposamena epaimahai batek egingo du; honako hauek izango dira epaimahaikide:

    Presidentea:

    Giza Eskubideen zuzendaria, kalitatezko botoa izango duena, edo hark eskuordetzen duena.

    Mahaikideak:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakari jauna edo beronek eskuordetzen duena.

    Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea edo beronek eskuordetzen duena.

    Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo beronek eskuordetzen duena.

    Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendaria edo beronek eskuordetzen duena.

    Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria edo beronek eskuordetzen duena.

    Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) idazkari orokorra edo beronek eskuordetzen duena.

    Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikari bat izango da idazkaria, Giza Eskubideen zuzendari andreak izendatuko duena.

  2. Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa ezartzeko, baldintza hauek betetzen diren aztertuko da, eskaeraren datuen arabera eta kasu bakoitzean zehaztu den puntuazio-eskala kontuan hartuta:

    1. Proiektuak eskaintzen duen aukera edo interes soziala. Proiektuaren interes soziala balioesteko, kontuan hartuko da proiektua zenbateraino egokia den Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren esparruan garatu beharreko helburuak, ildo estrategikoak eta ekintzak, eta batez ere bizikidetzarako planak garatzea helburu duten proiektuak, erraztu eta sustatzeko: 0-10 puntu.

    2. Garatu behar den programak edo jarduerak burutu behar den arlo barruan dituen originaltasuna eta potentzial estrategikoa eta egon litekeen hartzaile kopurua. Gainera genero-ikuspegia baloratuko da, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 20.2 artikuluaren eta Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorreko Euskal Planaren arabera: 0-10 puntu.

    3. Proiektuarekin jarraitzeko borondatea eta estrategia integrala, iraunkorra eta denbora luzean eutsiko zaiona ezartzeko duen potentzialtasuna: 0-5 puntu.

    4. Koordinazio maila udalerriko eskola-hezkuntza eremuarekin eta bertako sare sozioedukatikoarekin: 0-5 puntu.

    5. Finantzaketarako iturriak: 0-5 puntu.

    6. Giza Eskubideen nazioarteko erakundeek eta, bereziki, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoak bultzatutako esku-hartzeen ildo, estrategia eta helburuekiko koherentzia-maila eta horiek zenbateraino hartzen diren kontuan. 0-5 puntu.

  3. Diru-laguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 20 puntu lortu beharko ditu, aurreko baremoen arabera.

  4. Aukeratutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa ezartzeko banaketa proportzionalaren sistema aplikatuko da, eta sistema horren arabera, proiektu bakoitzerako diru-laguntzaren zenbatekoa artikulu honetako 2. puntuan ezarritako irizpideak aplikatzearen ondorioz balioespen-fasean lortutako puntuazioaren arabera zehaztuko da. Puntuazioa portzentaje bihurtuko da, eta portzentaje hori onartutako aurrekontuaren gainean aplikatuko da baina horretan ezarritako % 85eko muga gainditu gabe.

  5. Diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko baldintza hau egongo da: amaitu behar da itzultzeko edo zigortzeko hasia dela eta oraindik izapidetzen ari den edozein prozedura baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen izaera bereko laguntzei edo diru-laguntzei badagokie.

  1. Giza Eskubideen Zuzendaritzari dagokio deialdi honen kudeaketa-lanak egitea.

  2. Giza Eskubideen zuzendariak emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak, betiere Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena aztertu ostean. Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez gero, interesdunek gorako errekurtsoa aurkez diezaiokete Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  3. Gehienez jota, agindu honi jarraituz eskatutako laguntza emateko edo ezesteko ebazpena jakinarazteko epea lau hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpen adierazia eman eta jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat hartu ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak ebazpen adierazia eman behar du.

  4. Publizitate-printzipioa betetze aldera baina nor berari banaka emandako ebazpena adieraziaren kalterik gabe, Giza Eskubideen zuzendariak emandako ebazpenaren arabera, honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, dekretu honi jarraituz eman diren diru-laguntzen udalerri eta toki-erakunde onuradunen zerrenda eta emandako zenbatekoak.

  1. Udal eta toki-erakunde onuradunek eman zaien diru-laguntza onartu beharko dute. Horretarako, diru-laguntza onartu dela ulertuko da laguntzak esleitzeko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean erakunde onuradunak idatziz bere ezezkoa adierazten ez badu.

  2. Diru-laguntza ematea zilegi bihurtzen duen jarduera egitea.

  3. Giza Eskubideen Zuzendaritzaren aurrean honako hauek justifikatzea: diru-laguntza emateko betekizun eta baldintzak betetzen direla, diruz lagundutako Proiektua egin dela, eta hori betetzea guztiz edo partzialki ezinezkoa bihurtzen duen edozein gertakari edo gorabeheraren berri ematea.

  4. Hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea eta diruz lagundutako jarduera gauzatzerakoan emakumezkoak eta gizonezkoak modu orekatuan eta ez estereotipatuan agertzen diren irudiak erabiltzea.

  5. Agindu honen 11.1.b artikuluan aurreikusitakoa aplikatzekoa bada izan ezik, diru-laguntza erabiliko da, hain zuzen ere, zertarako eman den proiektu zehatza egiteko.

  6. Giza Eskubideen Zuzendaritzari jakinari beharko zaio, horren berri izan bezain laster, baldin eta proiektuak gauzatzeko aldian zehar, diru-laguntza jaso duten proiektuak finantzatzeko helburuz edozein diru-laguntza edo laguntza eman edo ukatu bada.

  7. Laguntza ematen duen erakundeak egin beharreko egiaztatze-lanak eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura jasotako laguntzei eta diru-laguntzei buruz egingo dituen kontrol-lanak onartu beharko dituzte, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak ezarritakoak ere.

  8. Jardueretan Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntza jaso dutela espresuki jasota utzi beharko da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera jarduera horiek zabaldu, hedatu edo, hala badagokio, argitaratu behar badira, diruz lagundutako programaren edo jardueraren logotipoa gaineratuta.

  1. Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

    1. Lehenengo zatia, hau da, guztirako diru-laguntzaren % 50, diru-laguntza emango dela jakinarazten denean.

    2. Bigarren zatia, hots, gainerako % 50a, agindu honetako 10. artikuluan aurreikusten den dokumentazioa Giza Eskubideen Zuzendaritzan aurkeztu ondoren, betiere 2011ko martxoaren 31 baino lehen.

  2. Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko Ebazpena eman baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskabidearekin batera, diruz lagundutako jarduera burutu dela frogatzen duten egiaztagiriak eta gainerako agiriak aurkezten badira, hurrengo artikuluan zehazten den bezala.

Erakunde onuradunak eman zaion diru-laguntza zertarako erabili den justifikatzeko helburuz Giza Eskubideen Zuzendaritzan honako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu:

  1. Emandako diru-laguntzaren xedeko jarduera edo programa garatzean izandako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak. Nolanahi ere, esleipendunak behar bezala egiaztatzen badu jatorrizko agiriak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela, kasu horretan erabaki ahal izango da lehenbizi jatorrizko agiriak eta kopiak aurkeztea eta, kopiak konpultsatu ondoren, jatorrizko agiriak interesdunari berriro itzultzea. Fakturak nahiz ordainagiriak proiektu bakoitzaren arabera bereiztuta eta behar den moduan zenbatuak eta ordenan jarriak aurkeztu beharko dira. Horiekin batera, ordainagirien eta fakturen izenezko zerrenda bidali behar da, gastuen arrazoiak eta zertarakoa azalduta. Fakturak egokitu beharko dira azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuko (Fakturatzeko betebeharrak arautzen dituen araudia onartzen duen eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena da) 6. artikuluan ezarritako eskakizun formaletara.

  2. Lan-kontratuko langile kontratatuei dagozkien gastuak egiaztatzeko nahitaez soldaten ale originalak aurkeztuko dira, eredu ofizialetara egokitutakoak. Horiekin batera Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

  3. Aldi baterako kontratazioen ordainagiriak. Horietan, besteak beste honako hauek ageri beharko dira: jasotzailearen datuak, bere Nortasun Agiri Nazionala (NAN); ordaindutako jardun mota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekiko atxikipena (PFEZ).

  4. Gauzatutako programa edo jarduera zehazten duen memoria xehatua, honako datu hauek jasotzen dituena: onuradunak sexuaren arabera bereizita eta genero-ikuspegia nola txertatu den. Horretarako, Giza Eskubideen Zuzendaritzak memoria eredu zehatz bat ezarri ahal izango du eta erakunde onuradunei haren berri eman beharko die.

  5. Programen aleak, iragartzeko kartelak, argazkiak eta gainerako material grafikoa, nola idatzia, hala soinuduna.

  1. Ondoren zehazten direnak gertatuz gero, dirulaguntzak lortzeko eskakizunak ez direla bete ulertuko da:

    1. Baldin eta bere garaian aurkeztu zen proiektuaren arabera onartu zena ez beste jarduera bat egiteko erabiltzen bada jasotako diru-laguntza osoa edo horren zati bat.

    2. Aukeratutako Proiektuan aldaketak egitea. Horren salbuespena da funtsezkoak ez direlako Giza Eskubideen zuzendariak onartzen dituenak. Aldaketa horiek baimen arrazoituaz eta espresuki onartu beharko ditu.

    3. Aurkeztutako eskabidean eta horrekin aurkezten den dokumentazioan azaltzen den edozein daturen faltsutasuna.

  2. Baldin eta erakunde onuradunak betetzen ez badu artikulu honen 1. puntua edo laguntza emateko ebazpenean edo agindu honetan ezarritako edozein baldintza edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. Tituluan jasotako betebeharrak, laguntza hori jasotzeko eskubidea galduko du eta, hala dagokionean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dio jasotako zenbatekoa eta horiekin batera legez egokitu daitezen interesekin. Halaber, dagozkion zehapenak ezarriko dira abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautu da, eta, era berean, diru-laguntzon kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintza, araubide eta betebeharrak ezarri dira) edo hori ordezkatzen duen arauan eta aipatutako azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Emandako laguntza aldatzeko ebazpena eta, halaber, justifikatu ez diren zenbatekoak itzultzekoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarako dira.

Laguntza hauek ematea bateragarria izango da beste edozein administraziok, erakunde publikok edo pribatuk eman lezakeen edozein diru-laguntza edo laguntzarekin. Helburu bakar baterako lortutako laguntza guztien zenbatekoa aurrekontu osoa baino handiagoa bada, agindu honen bidez ematen den laguntzari soberako zenbatekoa kenduko zaio.

Justizia eta Herri Administrazio Sailak eskubidea izango du agindu honetan ezarritakoaren laguntza jasotzen duten ikerketa eta azterlanak edozein euskarritan argitaratzeko, aurkezten direnetik urtebeteko epean, betiere interesdunak idatziz berariazko baimena ematen badu.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtso aurkeztu ahal izango diote Justiziako eta Herri Administrazioko sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean; edo, bestela, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu honetan prozeduraren arloan esanbidez arautzen ez den guztiari dagokionez, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean xedatutakoa ezarriko zaio.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 25a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

  1. Deialdiaren datuak

    Deialdia egiten duen saila. Justizia Eta Herri Administrazioa

    Deialdiaren Izena: Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek Eta Gainerako Toki-Erakundeek Bakearen Eta Giza Eskubideen Aldeko Hezkuntza Arloan Garatutako Programak Eta Ekimenak -2010. Urtea

  2. Eskatzaileari Buruzko Datuak

    Udala/Erakundea IFZ

    Helbidea Posta kodea

    Herria Probintzia

    Telefonoa/ak

    Legezko ordezkaria (izena eta kargua)

  3. eskatutako diru-laguntza

  1. Programen izenak 3.2. Zenbatekoa

    1.

    2.

    Eskatutako diru-laguntza, guztira:

  1. Eskatzaileak deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela adierazten dut, eta orobat ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak emandako diru-laguntzen esparruan inolako diru-itzultze edo zigor prozeduratan sartuta

  2. Honakoa adierazten dut: entitate eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarten zigor zein administrazio arloko zehapenik jaso, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekuren baten pean ez dagoela.

  3. Deialdiko arauak betetzeko eta eskatzen dizkidaten argibide eta agiriak aurkezteko konpromisoa onartzen dut.

  4. Honekin batera, deialdian eskatutako agiri guztiak aurkezten ditut, atxikita doan zerrendaren arabera.

    n, 2010eko ..............................aren ...............(e)an.

    Entitatearen izenpea eta zigilua.

    Giza Eskubideen Zuzendaritza

    Justizia eta Herri Administrazio Saila

    ESKATZAILEAK AURKEZTUTAKO AGIRIEN ZERRENDA

    (ADIERAZI ZEIN DIREN ESKABIDEARI ATXIKITAKO DOKUMENTUAK)

  1. Entitateari dagozkion agiriak:

Eskaera-orria sinatu duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

Bere ordezkaritza egiaztatzeko agiria.

  1. Jarduerari buruzko agiriak:

    Proiektuaren gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehekatua, II. eranskinaren arabera.

    Jarduera edo programarako eskatutako bestelako diru-laguntzen adierazpena, II. eranskinaren arabera.

    Diru-laguntza eske aurkeztutako programetarako beste inolako laguntzarik eskatu ez duela adierazten duen aitorpena, II. eranskinaren arabera.

    Programa aurrera aterako duten giza baliabideen zerrenda, horien artean zenbat diren boluntario adierazi behar delarik.

    Programa aurrera ateratzeko duten baliabide materialen zerrenda.

  2. Bestelako dokumentazio osagarria, norberak nahita aurkeztuta, programa edo jarduera hobeto balioesteko (zehaztu):

Proiektuaren Izena:

1.

2.

Gastuak:

Langile-gastuak: :

Funtzionamendu-gastuak: :

Bestelako gastuak: :

Guztira

Sarrerak:

Eskatzailearen ekarpena:

Beste erakunde pribatu batzuen ekarpenak: :

Bestelako sarrerak: :

Guztira

Eskatutako Beste Diru-Laguntza Batzuk

Zein Herri Administraziori eskatu zaion: :

Zenbat eskatu den: :

Eskatutako diru-laguntzaren egoera:

(X bat ipini behar da)

Emana Ukatua Ebazteko zain

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      (*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik