Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 25ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 25ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 2031
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/25
  • Argitaratze-data: 2010/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Justizia

Testu legala

Gizarte demokratiko ororen betebeharra giza eskubideak eta bakea ezagutu eta errespetatzeko kultura sakona herritarren artean sustatu eta bultzatzea da.

Justizia, askatasuna, berdintasuna eta elkartasunaren oinarrien gainean eraiki nahi den gizartearen eta politikaren arloko edozein antolamendu-eredurentzat giza eskubideak eta bakea ezinbesteko erreferente dira. Pertsona guztien giza duintasunaren balio gorena da abiapuntua, gizabanako bakoitzak gizartean dituen eskubide eta betebehar guztiak iruteko abiapuntua, hain zuzen ere. Horri dagokionez, ezin da zalantzan jarri pertsonaren gailentasuna, eta gizarte- eta erakunde-arkitektura, azken batean, pertsonaren garapenera eta sustapenera bideratu behar dela.

Giza Eskubideen 1948ko Deklarazio Unibertsala garrantzi handiko erreferentzia historikoa izan zen; izan ere, lehen aldia izan baitzen instantzia unibertsal batek denei errespetatu behar zaizkien eskubideak aldarrikatu zituena, hartarako arrazoi bakarra gizakiak izatea izanik.

Eusko Jaurlaritzaren programaren funtsezko eta oinarrizko lehentasuna giza eskubideen eta bakearen kultura sustatzea da, betiere multzo zatiezintzat, unibertsaltzat eta elkarren mendekotzat hartuta. Kultura hori Euskadiko errealitatea kontuan hartuz ulertu behar da. Hau da, ez dugu ahaztu behar indarkeria terroristak eragiten duela hemen giza eskubideen urraketarik handiena eta kultura hori oso balio garrantzitsua dela indarkeria terroristaren deslegitimazioa sustatzeko.

Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planean helburu hau ezarri da: euskal gizartean bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza bultzatzea, dauden baliabideak optimizatuz eta sektore estrategikoen arteko beharrezko sinergiak sortuz; baita jardun-programa sistematikoa, koordinatua, etengabea eta iraunkorra sortzea ere, giza eskubideen eta bakearen kulturari buruzko informazioa emateko, kultura horretan trebatzeko, eta kultura hori sustatu eta hedatzeko.

Hori dela-eta, aurreko ekitaldietan bezalaxe, Justizia eta Herri Administrazio Sailak laguntza ekonomikoen deialdi bateratu bat egin du, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak diruz laguntzeko asmoz.

Aurreko guztia kontuan izanda, hauxe

  1. Bakea eta giza eskubideak bezalako balio unibertsalen alde gure autonomia-erkidegoan gauzatzeko jarduera eta ekimenen programa eta proiektuei Eusko Jaurlaritzak, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren bidez, 2010eko ekitaldian emango dizkien diru-laguntzak arautzea da agindu honen helburua.

    Diruz lagundu beharreko programa eta proiektuek eta horiek sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek zorrotz errespetatu beharko dituzte bizitza-eskubidea eta Giza Eskubideen 1948ko Deklarazio Unibertsalean bildutako gainontzeko giza eskubideak. Halaber, Eskubide Zibil eta Politikoen 1966ko Itunean eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen 1966ko Hitzarmenean adierazitako eskubideak errespetatu beharko dituzte, eta terrorismoa goretsi edo justifikatzen duten jarduerak saihestu beharko dituzte.

    Agindu honen helburutik kanpo geratuko dira sariak eman besterik egiten ez duten jarduera, programa eta ekimenak.

  2. Programa eta jarduerak 2010. urtean burutuko dira.

  3. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira. Aurkeztutako eskaerak bata bestearekin konparatuko dira, 6. artikuluan zerrendatutako balorazio-irizpideen arabera eskaeren arteko hurrenkera ezartzeko eta aipatutako irizpideak aplikatuta baloraziorik onena lortzen dutenei, 2.2 artikuluan ezarritako kreditu erabilgarriaren mugarekin, laguntzak esleitzeko.

  1. Diru-laguntzen programa honetara seiehun eta hirurogei mila (660.000) euro bideratu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2010. urterako aurreikusitako partidaren kargura.

  2. Diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, agindu honen 6. artikuluan ezarritako irizpideak erabiliko dira, eta aurkeztutako programa bakoitzean, onartutako aurrekontuaren % 100 arte ordaindu ahal izango da.

    Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hilabete pasa ondoren eskatzaileak ez badu jasotzen onartutzat jo beharreko aurrekontua jakitera ematen duen Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpenik, eskatzaileak aurreko paragrafoan adierazitako moduan aurkeztutako aurrekontua hartuko da onartutako aurrekontutzat.

  3. Emandako diru-laguntzaren zenbateko osotik % 10 funtzionamenduko eta administrazioko gastuetarako erabil daiteke, soldata eta ordainsarietarako izan ezik. Horretarako ere erabili ahal izango da, soldata eta ordainsariak programa garatzeko ezinbestekoak badira eta Azalpen Memorian hala adierazita azaltzen bada.

Legez eratutako pertsona juridiko pribatu eta irabazi-asmorik gabekoek eska ditzakete agindu honetan bildutako laguntzak, beraien estatutuetan jasotakoaren arabera haien helburuak bakea eta giza eskubideak lortzea badira, eta helburu horiek lortzeko prozedurak baketsuak eta demokratikoak badira.

  1. Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten erakundeek eskaera-orriak behar bezala beteta aurkeztu beharko dituzte, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, I. eranskinean datorren eredu normalizatua erabiliz; eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte (Donostia kalea 1, (01010) Vitoria-Gasteiz), bertara joanez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

  2. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Eskaera-orria sinatu duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren NANaren fotokopia.

    2. Ordezkari gisa eskatuz gero, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria; edo erakundean eskumena duen organoak egindako ziurtagiria, sinatzaileak erakunde horren izenean jarduteko daukan gaitasuna egiaztatzen duena.

      Aurreko deialdietan diru-laguntza jaso bada, ez dago agiri horiek aurkeztu beharrik, erabat indarrean badaude eta edukia aldatu ez bazaie; esanbidez adierazi behar da hori guztia.

    3. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia, baita Eraketa Aktarena, Estatutuena eta dagokion erregistroko inskripzioarena ere. Aurreko ekitaldiko deialdi berean diru-laguntza jaso bazen, ez dago agiri horiek aurkeztu beharrik, erabat indarrean badaude eta edukia aldatu ez bazaie; esanbidez adierazi behar da hori guztia.

    4. Zerga-betebeharrak beteta edukitzearen ziurtagiri eguneratuak, gehienez eskaera-data baino hiru hilabete lehenago egindakoak; bata Foru Ogasunarena eta bestea, hala dagokionean, Gizarte Segurantzaren Lurralde Diruzaintzarena, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzkoa. Nolanahi ere, diru-laguntza emateko, justifikatzeko eta likidatzeko fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion ziurtagiri guztiak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

    5. 2008ko diru-sarreren eta gastuen laburpena. Beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik jasotako laguntzak esanbidez aipatu behar dira.

    6. Proiektuaren memoria zehaztua. Bertan honako hauek zehaztu beharko dira: helburua, metodologia, hartzaile izan daitezkeenak betiere sexuaren, lurralde-eremuaren eta egingo diren jardueren gauzatze-egutegiaren arabera banatuta, eta genero-ikuspegia nola hartuko den kontuan. Memoria horretan, eskatzaileak proiektuari dagokion eremuan duen esperientzia egiaztatu behar da.

    7. Proiektua gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatua. Bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak, baleude, zehaztuko dira (II. eranskina) edo, bestela, proiektua finantzatzeko berezko nahiz kanpoko beste baliabiderik ez dagoela dioen zinpeko aitorpena.

    8. Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera berbererako eskatutako beste edozein diru-laguntzen zerrenda (II. eranskina). Bertan, diru-laguntza horiek zein administraziori edo erakunde publiko nahiz pribaturi eskatu zaizkien aipatu beharko da, baita eskaeren egoera zein den ere (ukatu egin diren, ebatzi gabe dauden edo onartu egin diren eta zein izan den onartutako zenbatekoa). Horrelakorik ez badago, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako ez dela beste inongo laguntzarik eskatu adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da.

    9. Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko dituen baliabide materialen eta giza baliabideen adierazpena. Horretaz gain, honakoak ere adierazi beharko dira: alde batetik, erakundeak ba ote duen berdintasunaren alorrean trebatuta dagoen edota ibilbidea duen pertsonarik; eta, bestetik, boluntario gisa jarduten duten pertsonen kopurua. Inolako ordainsaririk gabe proiektuan parte hartzen dutenak joko dira boluntariotzat.

    10. Agindu honen III. eranskinean azaltzen den dokumentuaren jatorrizko bi ale, dagokion banku-erakundeak eta eskatzaileak behar bezala zigilatuak eta sinatuak.

      I. eranskinean agertzen den erantzukizunezko adierazpena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 50.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioz erakunde eskatzailea diru-laguntza edota laguntza publikoak jasotzeko debekuren baten pean ez dagoela adierazten duena.

  3. Era berean, programa edo jarduera hobeto baloratzeko, erakunde eskatzaileek egokitzat jotzen duten beste edozein dokumentazio osagarri aurkeztu ahal izango dute.

  4. Jarduerak gauzatuta baldin badaude, egindako gastuak justifikatzeko behar diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira, agindu honetan eskatzen den moduan.

  5. Espedientea behar bezala osatzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentuak eta azalpenak eska diezazkioke Giza Eskubideen Zuzendaritzak erakunde eskatzaileari. Gainera, eskatzaileak emandako datuak egiaztatu ahal izango ditu.

Eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertzerakoan osatu gabe dagoela edo daturen bat falta dela ikusten badu Giza Eskubideen Zuzendaritzak, gehienez 10 eguneko epea emango die eskatzaileei, atzemandako akatsak zuzentzeko. Era berean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluan ezarritakorekin bat etorriz, jakinaraziko zaie horrela egiten ez badute eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

  1. Laguntzak emateko proposamena epaimahai batek egingo du; honako hauek izango dira epaimahaikideak:

    Epaimahaiburua:

    Giza Eskubideen zuzendaria edo hark eskuordetutako beste norbait. Kalitatezko botoa izango du.

    Mahaikideak:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria edo hark eskuordetutako beste norbait.

    Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakaria edo hark eskuordetutako beste norbait.

    Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendaria edo hark eskuordetutako beste norbait.

    Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria edo hark eskuordetutako beste norbait.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo hark eskuordetutako beste norbait.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia edo hark eskuordetutako beste norbait.

    Idazkari-lanetan Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikari bat arituko da. Giza Eskubideen zuzendari andreak izendatuko du.

  2. Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa ezartzeko, eskaerako datuetan ondorengo baldintzak betetzen diren aztertuko da. Balorazioa egiteko, ondorengo puntuazio-eskala erabiliko da:

  1. Erakunde eskatzaileari dagokionez: proposatutako jarduera edo programa garatuko den eremuan erakundeak daukan potentziala eta kaudimena, erakunde eskatzaileak aurkeztutako proiektua arrakastaz burutzeko gaitasunik ba ote duen erabakitzeko. Horretarako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: erakundearen ibilbidea, egonkortasuna eta iraupena, eta aurreko ekitaldietan burututako proiektuei buruzko ebaluazioak, halakorik burutu bada: 0-5 puntu.

  2. Proposatutako programa edo jarduerari dagokionez:

    1. Garatu beharreko programa edo jarduerak aurreikusita dagoen arloan duen originaltasuna eta potentzial estrategikoa, baita gizarteari begira eskaintzen dituen aukerak edo interesa ere. Azken hori baloratzeko, honakoak ere kontuan hartuko dira: proiektua egokia ote den Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren esparruan garatzen diren helburuak, ildo estrategikoak eta ekintzak bultzatzeko eta sustatzeko, eta indarkeria terroristaren deslegitimazioaren helburuak lortzeko potentzialik ba ote duen: 0-10 puntu.

    2. Proposatutako programa edo jarduera zein lurralde-eremutan gauzatuko den eta zenbat jenderengana iritsiko den, baita bakearen kulturak eta giza eskubideen defentsa eta sustapenak orain arte eraginik izan ez duten gizarte-eremuetan eragiteko gaitasuna ere. Horretaz gain, generoaren ikuspegia ere baloratuko da, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko 20.2 artikuluaren eta Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren arabera: 0-10 puntu.

    3. Proiektuari jarraipena emateko borondatea eta egiturazko esku-hartzearen potentziala, egoeraren araberako esku-hartzearen gainetik: 0-5 puntu.

    4. Erakundeak, proposatutako jarduerak gauzatzeko, giza eskubideen eta bake-kulturaren eragile-sarearekin daukan lankidetza- eta baterako partehartze-maila: 0-5 puntu.

    5. Finantziazio-iturriak: 0-5 puntu.

    6. Giza Eskubideen nazioarteko erakundeek eta, bereziki, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoak bultzatutako esku-hartzeen ildo, estrategia eta helburuekiko koherentzia-maila eta horiek zenbateraino kontuan hartzen diren: 0-5 puntu.

      1. Diru-laguntza esleitzeko, aurreko baremoa aplikatuz gutxienez 20 puntu lortu beharko ditu eskaerak.

      2. Aukeratutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, banaketa proportzionalaren sistema aplikatuko da, eta sistema horren arabera, proiektu bakoitzerako diru-laguntzaren zenbatekoa artikulu honetako 2. puntuan ezarritako irizpideak aplikatzearen ondorioz balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera zehaztuko da. Puntuazioa portzentaje bihurtuko da, eta portzentaje hori onartutako aurrekontuaren gainean aplikatuko da.

  1. Giza Eskubideen Zuzendaritzari dagokio deialdi honen kudeaketa-lanak egitea.

  2. Giza Eskubideen zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak, betiere Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena aztertu ostean. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta, hortaz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Justiziako sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoa betez.

  3. Agindu honen babesean aurkeztutako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik lau hilabetekoa izango da. Epea ebazpen adierazirik eman eta jakinarazi gabe pasatzen bada, eskaerak ezetsitzat hartu ahal izango dira azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako baina, hala ere, administrazioak ebazpen adierazia eman beharko du.

  4. Publizitate-printzipioa betetzeko, eta prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraztea alde batera utzi gabe, Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babespean emandako diru-laguntzen onuradun diren erakunde eta gizarte-mugimenduen zerrenda, zenbateko diru-laguntza jaso duten zehaztuta.

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza esleitzeko ebazpena erakunde onuradunari jakinarazi eta hurrengo egunetik 15 eguneko epean onuradunak ez badu idatziz adierazten diru-laguntzari uko egiten diola, laguntza onartutzat joko da. Diru-laguntza onartuz gero, agindu honetan ezarritako arau guztiak bete beharko dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan edo dekretu hori ordezkatzen duen arauan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina Onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan bermeei eta itzulketa eta zehapenei buruz ezarritako guztia ere.

  2. Giza Eskubideen Zuzendaritzari justifikatzea diru-laguntza emateko betekizun eta baldintzak betetzen direla eta diruz lagundutako proiektua burutu dela; eta hori guztiz edo partzialki betetzea ezinezkoa egiten duen edozein gorabeheraren berri ematea.

  3. Hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta ez-estereotipatua duten irudiak erabiltzea diruz lagundutako jarduera gauzatzerakoan.

  4. Emandako diru-laguntzak xede duen proiektu zehatza egiteko erabiltzea diru-laguntza hori, agindu honetako 11.1.b artikuluan aurreikusitakoa aplikatu behar denean izan ezik.

    Lankidetzaren, elkarketaren edo partenariotzaren kasuan, diru-laguntzaren % 10 programa edo proiektua bultzatzeko kostu administratiboetarako erabil daiteke.

  5. Giza Eskubideen Zuzendaritzari jakinaraztea proiektuak gauzatzeko aldian diruz lagundutako proiektuak finantzatzeko emandako edozein diru-laguntza edo laguntza eman diotela edo ukatu diotela, horren berri izan bezain laster.

  6. Laguntzak ematen dituen erakundearen egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, deialdi honen ondorioz Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako diru-laguntzen inguruan bakoitzari dagozkion egitekoak betez, egin ditzaketen kontrol-jarduketei men egitea.

  7. Diru-laguntza jaso duten programa edo jarduerak zabaldu, hedatu edo, hala badagokio argitaratzen badira, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntza jaso dela adierazi behar dute horietan guztietan, diruz lagundutako programa edo jardueraren ebazpena jakinarazten zaienetik aurrera.

  1. Laguntza emateko ebazpena jakinarazi ostean ordainduko da diru-laguntzaren zenbatekoaren % 75 eta gainerako % 25a 2011ko martxoaren 31 baino lehen, diru-laguntza ondorengo artikuluan adierazi bezala Giza Eskubideen Zuzendaritzari justifikatu ondoren.

  2. Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, eskabidearekin batera ondorengo artikuluan adierazitako justifikagiriak aurkezten badira.

Erakunde onuradunek, emandako diru-laguntzaren erabilera justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dituzte Giza Eskubideen Zuzendaritzan:

  1. Diruz lagundutako jarduera edo programa garatzerako egindako gastuak justifikatzen dituzten jatorrizko faktura eta ordainagiriak. Nolanahi ere, laguntzaren esleipendunak jatorrizko dokumentuak administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela behar bezala egiaztatzen badu, jatorrizko dokumentuak zein kopiak aurkeztuko ditu interesdunak, eta kopiak konpultsatu ondoren jatorrizkoak itzuliko zaizkio.

    Diruz lagundutako proiektu bakoitzari dagozkion fakturak eta ordainagiriak aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatuta eta zenbakituta, eta zerrenda batean adierazita dokumentu bakoitzean adierazitako gastua zertarako egin den (fakturek bat etorri beharko dute Fakturatzeko betebeharrak arautzen dituen araudia onartzen duen eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duen azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuko 6. artikuluak ezartzen dituen eskakizun formalekin).

  2. Eredu ofizialaren araberako soldata-ordainagirien originalak eta Gizarte Segurantzako kotizazio-agiri ofizialak, kontratatutako lan-legepeko langileei dagozkien gastuak justifikatzeko.

  3. Aldi baterako kolaborazio-gastuen ordainagiriak. Besteak beste datu hauek adierazi behar dituzte: jasotzailearen datuak, bere Nortasun Agiri Nazionala NANa, ordainketaren kontzeptua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako PFEZa atxikipena.

  4. Gauzatutako programa edo jardueraren memoria zehatza, datu hauek jasotzen dituena: onuradunak, sexuaren arabera bereizita, eta genero-ikuspegia nola txertatu den. Horretarako, Giza Eskubideen Zuzendaritzak memoria-eredu zehatz bat ezarri ahal izango du eta, hala egiten badu, erakunde onuradunei eman beharko die eredu horren berri.

  5. Argitaratu diren programen aleak, iragartzeko kartelak, argazkiak eta bestelako material grafikoa, nola idatzia hala soinuduna.

  1. Ondoren zehazten direnak gertatuz gero, diru-laguntzak lortzeko eskakizunak bete gabetzat joko dira:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat bere garaian aurkeztutako proiektuaren arabera onartu zen jarduerari ez dagokion bestelako jarduera baterako erabiltzea.

    2. Aukeratutako proiektuan aldaketak egitea, salbu eta funtsezkotzat hartzen ez direlako, Giza Eskubideen zuzendariak esanbidez onartzen baditu, betiere baimen arrazoitua eskatu ondoren.

    3. Eskaeran, horrekin batera aurkeztutako dokumentazioan edo justifikagirietan datu faltsuak agertzea.

  2. Erakunde onuradunak ez baditu betetzen artikulu honetako 1. puntua, diru-laguntza emateko ebazpenean edo agindu honetan ezarritako beste edozein baldintza edo Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko VI. tituluan adierazitako betebeharrak, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hartara, diru-laguntza eta legezko interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio. Gainera, zehapenak ere ezarri ahal izango zaizkio. Horretarako, honako lege-xedapen hauek aplikatuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua edo dekretu hori ordezkatzen duen araua, eta aipatutako azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua. Emandako diru-laguntza aldatzeko ebazpena eta justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzeko ebazpena, gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Diru-laguntza hauek bateragarriak dira beste edozein administraziok edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako beste diru-laguntza edo laguntza guztiekin. Helburu bakar baterako lortutako laguntza guztien batuketak helburuaren aurrekontua gainditzen badu, agindu honen bidez emandako zenbatekoari gehiegizko kopuru hori murriztuko zaio.

  1. Justizia eta Herri Administrazio Sailak eskubidea izango du agindu honetan ezarritakoaren arabera diru-laguntza jasotzen duten ikerketa eta azterlanak edozein euskarritan argitaratzeko, lan horiek jasotzen dituenetik urtebeteko epean, eta betiere interesdunak esanbidez baimen idatzia eman ostean.

  2. Lana argitaratuz gero, lehenengo argitalpenaren ustiapen-eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak izango dira, eta diru-laguntza jaso duen egileak eskubide horiek doan lagatzeko konpromisoa hartu beharko du.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu honetan esanbidez aurreikusi ez den guztian, prozedurari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 25a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

  1. Deialdiaren Datuak:

    Deialdia egiten duen saila: Justizia eta herri administrazioa

    Deialdiaren izena: Bakearen eta giza eskubideen alde Euskadin egindako ekimen eta jarduerak. 2010. urtea

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. zenbakia: data:

  2. Eskatzaileari buruzko datuak:

    Izena: IFZ:

    Helbidea: Posta kodea:

    Herria: Probintzia:

    Telefonoa:

    Ordezkaria (izena eta kargua):

    Helbidea: NAN:

    Herria: Telefonoa:

  3. Eskatutako diru-laguntzak:

  1. Programen izenak 3.2. Zenbatekoak

    1.

    2.

    3.

    4. ..

    5.

    Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa, guztira

  1. Eskatzaileak deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela adierazten dut, eta ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak emandako diru-laguntzen esparruan inolako diru-itzultze edo zigor prozeduratan sartuta.

  2. Erakunde eskatzaileari ez zaiola ezarri diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko zein administrazio-arloko zigorrik adierazten dut, eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean.

  3. Deialdiko arauak betetzeko eta eskatzen zaizkidan argibideak eta agiriak emateko konpromisoa onartzen dut.

  4. Deialdian eskatutako agiri guztiak aurkeztu ditut, atxikita doan zerrendaren arabera.

    Datu pertsonalen babesari buruzko arauak betez, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak Giza Eskubideak izeneko fitxategi automatizatura sartuko direla. Datuen segurtasun osoa bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dituen fitxategi horren titularra Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritza da, eta «Bakea eta Giza Eskubideak» programaren barruan giza-eskubideen arloan ematen diren laguntzak kudeatzea du helburu, aurretik Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazita eta datuen segurtasun osoa bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuta. Datuak Babesteko Lege Organikoak espresuki onartzen duen bezala, datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkatzeko eskubideaz baliatu zaitezke. Horretarako, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin jarri behar duzu harremanetan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

    .........................................................................(e).n, 2010eko .................................................ren .........(e)an

    Sinadura eta elkartearen zigilua.

    Giza Eskubideen Zuzendaritza

    Justizia eta Herri Administrazio Saila

    ESKATZAILEAK AURKEZTUTAKO AGIRIEN ZERRENDA

    (ADIERAZI ESKABIDEAREKIN BATERA ZEIN AGIRI AURKEZTU DUZUN):

  1. Erakundeari dagokion dokumentazioa:

Banketxearen datuei buruzko III. eranskinaren bi jatorrizko agiri, eskatzaileak eta banketxeak behar bezala sinatuta eta zigilatuta.

Eskabidea sinatu duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

Pertsona horrek duen ordezkaritzaren egiaztagiria (ahalordetze-eskritura publikoa).

Erakundeko organo eskudunaren ziurtagiria, sinatzaileak haren izenean aritzeko gaitasuna duela egiaztatzen duena.

Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

Eraketa-aktaren fotokopia.

Erakundearen Estatutuen fotokopia.

Dagokion erregistroan erregistratu izanaren ziurtagiria.

Aurreko sei puntuetan eskatutako dokumentazioa ordezkatzen duen adierazpena. Adierazpen horretan, agiri horiek guztiak administrazioaren eskuetan daudela adierazi behar da aurreko urteko deialdi berean diru-laguntza jaso zelako, agiriek indarrean jarraitzen dutela, eta edukia ez zaiela aldatu.

Dagokion foru-ogasunak egindako ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak egunean daudela adierazten duena. Gehienez eskaera-data baino hiru hilabete lehenago egindakoa izan beharko du.

Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintzaren ziurtagiria, gizarte-segurantzako betebeharrak bete direla egiaztatzen duena. Gehienez eskaera-data baino hiru hilabete lehenago egindakoa izan beharko du.

2008. urteko diru-sarrera eta gastuen laburpena. Beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako diru-laguntzak aipatu behar dira bertan.

2008. urteko ordainsarien ziurtagiria edo ordainsari horiek justifikatzeko behar besteko agiriak.

2009. urtean ordaindutako ordainsarien ziurtagiria edo ordainsari horiek justifikatzeko behar besteko agiriak.

Aurreko bi paragrafoetako agirien ordezko adierazpena, proiektuan parte hartzen dutenen ordainsariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat ezarritako ordainsari-igoera baino gehiago ez direla igo adierazten duena.

  1. Jarduerari dagokion dokumentazioa:

    Proiektuaren memoria zehatza, helburua, metodologia, hartzaileak, lurralde-esparrua eta gauzatzeko egutegia adierazten dituena.

    Proiektuaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu banakatua, II. eranskinari jarraituz egina.

    Jarduera edo programarako eskatutako bestelako diru-laguntzen zerrenda, II. eranskinari jarraituz egina.

    Diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako ez dela beste inongo laguntzarik eskatu adierazten duen agiria.

    Programa gauzatzeko giza baliabideen zerrenda. Boluntario-kopurua ere zehaztu beharko da.

    Programa gauzatzeko baliabide materialen zerrenda.

  2. Programa edo jarduera hobeto baloratzeko, norberak borondatez aurkeztu nahi duen beste edozein agiri (zehaztu zein agiri diren):

Proiektuaren izena:

Gastuak

Langile-gastuak:

Funtzionamendu-gastuak:

Bestelako gastuak:

Guztira:

Diru-sarrerak

Pertsona eskatzailearen ekarpena:

Erakunde publikoen ekarpenak:

Erakunde pribatuen ekarpenak:

Bestelako diru-sarrerak:

Guztira:

Eskatutako beste diru-laguntzak

Laguntza ematen duen erakundea Eskatutako zenbatekoa Egoera Emandako zenbatekoa

Emana Ukatua Ebazteko zain

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

  1. º cuenta n n n n n n n n n n n

    Jabea

    Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero

    Sinadura eta Zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    1. º B.º Departamento (2)

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

    1. º B.º Contabilidad

      Baimenduriko sinadura

      Firma autorizada

      (*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

      Argibideak/Observaciones:

      (1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

      (2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

      (3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik