- AGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 2123
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/30
- Argitaratze-data: 2010/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Sail honetan goi-kargudunaren idazkari izateko lanpostu bat hutsik dago, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen da. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK:
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Bertan, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adieraziko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. Hautagaiek eskaerarekin batera curriculuma igorri behar dute eta bertan honako hauek adieraziko dituzte
Titulu akademikoak.
Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.
Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko dute hautagaiek eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak ebatziko du deialdi hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko agindu bidez. Hilabetekoa izango da, gehienez ere, horretarako epea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Deialdi-agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 30a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Lanpostua:
Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 25).
Lekua: Berrikuntza Soziolaboraleko Zuzendaritza.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.
Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: C1 edo D1.
Destino-osagarria: 18.
Osagarri espezifikoa: VI-A.
Hizkuntza eskakizuna: 2.
Derrigortasun data: 2000-10-31.
Betebeharrak:
C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien Kidegoko eta Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, etenaldian edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


