- AGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta HIESaren arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta HIESaren arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 75
- Hurrenkera-zk.: 2204
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/30
- Argitaratze-data: 2010/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
HIESaren aurkako borrokan elkarte horiek egindako ahaleginak, administrazio publikoek egindakoekin batera, ezinbesteko tresna bilakatu dira infekzio honen bidezko kutsapenari aurre hartzeko, eta dagoeneko birus honek kutsatu dituen pertsonen egoera hobetzeko.
Horiek horrela, Osasun eta Kontsumo Sailak aurrekontu-partida bat zehaztu ohi du GIBak sortzen duen infekzio hori kontrolatzeko eta prebenitzeko egitasmoak sustatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei laguntzeko.
Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzetarako deia egiten da, baldin eta elkarteok egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta 2010eko urtean HIESaren aurkako egintzak antolatzen badituzte.
Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Ondorio hauetarako, aurkeztutako eskaeren arteko konparazioa egin ondoren emango dira laguntzak. Konparazio hau dekretu honetako 9. artikuluan jarritako balorazio irizpideen araberakoa izango da. Honela, eskaeren arteko lehentasun-hurrenkera egingo da, eta honen arabera balorazio handiena jasotzen duten eskaerak esleituko dira, betiere zeregin honetarako onartutako aurrekontuko kreditua agortu arte.
Agindu honen bidez deitutako laguntzak finantzatzeko hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) euro erabiliko dira. Dirutza hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako zehaztutako aurrekontu-partidatik ordainduko da.
Hona hemen nortzuk izan daitezkeen diru publikoen onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta 2010eko urtean GIB bidezko infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko jendearen artean, oro har, eta infekzio honen aurrean zaurigarrienak diren taldeentzat, bereziki, jarduerak antolatzen badituzte nahiz hezkuntza sanitarioko programak egin edo GIB/HIES gaixotasunak jota dauden pertsonei laguntzen badiete.
Dirulaguntza jaso ahal izango dute: dirulaguntza jaso duen programarekin erlazio zuzena eta objektiboa duten jarduerei dagozkien gastuek, entitateak aurkeztutako proiektuan behar den moduan zehaztuta daudenek eta faktura orijinalarekin behar den moduan justifikatuta daudenek. Aipatutako gastuak, dirulaguntza jaso baino lehen gertatu ahal izango ziren, baina, beti ere, 2010eko urtearen barruan.
Emandako dirulaguntzaren % 50a, gehiagorik ez, gastu orokorretarako izan daiteke, barne sartzen direla: programatutako jarduerak burutzeko egin behar diren dietatik, lokomoziotik, ostatutik eta ekipamendutik sorturiko gastuak.
Agindu honetako I. eranskineko eredu normalizatua betez egingo da eskabidea.
Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Eskabidea egiten duen elkartearen estatutu edo erregelamendu ofizialak.
Aurkezten duen egitasmoak HIESaren arloan izan dezakeen eragina azaltzen duen txostena: xedeak, helburu duen jendea, hautatze irizpideak, materiala, metodoak, espero diren emaitzak, horiek baloratzeko erabiliko diren parametroak, egitasmoaren ardura izango dutenak eta eskatzaileek garrantzitsutzat jotzen duen zernahi oro.
Diruz laguntzeko eskatu eta 2010eko urtean egingo diren egitasmo eta egintzetako aurrekontu xehetua. Horretarako II. eranskina beteko da.
Egitasmo horien finantzatze plana. Egitasmo hori finantzatzeko diren diru iturri (izen-emate kuotak, jasotako edo eskatu eta ebazteke dauden beste diru-laguntza publiko zein pribatu batzuk,...) guztiak zehaztuko dira, baldin eta horiek jakinarazteko beharra badago.
Dagokion Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeinean elkarteak zerga-eginkizunak beteta dituela edo bete beharretik salbuetsita dagoela adieraziko baita.
Elkarteen Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Kodea esleitu zaiola ziurtatzen duen agiriaren fotokopia.
Eskaria egin duen elkartea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera dagoela edo horietatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina.
Bankuko datuak, agindu honetako III. eranskineko protokoloa erabiliz.
Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko zuzendariari igorriko zaio, Osasun sailburuordeari zuzenduta (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren gainerako tokietan eta moduetan ere aurkeztu ahal dira eskariak (aipatu Legea 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Laguntzak esleitzean, agindu honetako 10.1 artikuluak sortzea helburu duen egitasmoak baloratuko ditu.
Balorazioa, 9. artikuluan zehazten diren irizpideen arabera egingo da. Horretarako, beharrezkotzat hartzen diren txostenak eta azalpenak eskatu ahal izango dira.
Balorazioa egin ondoren batzordeak egingo duen proposamenak ondokoak adieraziko ditu:
Diruz lagunduko diren elkarte eta egitasmoen zerrenda.
Proposatutako diru-laguntzen zenbatekoa guztira. Zenbateko hori diruz lagunduko den egitasmoko banakatuta eta beronen banaketa egitasmoa osatzen duten partida guztien artean.
Egitasmo bati diruz lagundu beharrekoa irizten bazaio, zenbatekoa ondokoen arabera zehaztuko da: aurkeztutako aurrekontuaren eta balizko beste diru iturri batzuen arabera. Horiek horrela, egitasmoak sortzen dituen gastu guztiak (% 100) ordaindu ahal izango dira. Erakundeak egitasmo horretarako beste laguntzaren bat badauka, erakunde guztietatik lorturiko laguntzen zenbatekoak ezin izango du egitasmoak guztira egiten duena baino handiagoa izan.
Agindu honetan xedatutakoaren arabera emandako laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin.
Egitasmo bererako lortutako diru-laguntzek egitasmoak egiten duena baino gehiago egiten badute, agindu honetan xedatutakoaren babesean emandako laguntza urritu egingo da egitasmoak guztira egiten duenetik gora eman den zenbateko berberean.
Lehentasuna duten egitasmoak.
Lehentasuna izango dute honako eduki hauek garatzen dituzten egitasmoek:
Ondoko hauengan infekzioak prebenitzeko esku-hartze estrategiak garatzen dituzten egitasmoak: bide parenteraletik drogak hartzen dituzten gizonezko eta emakumeengan, populazio homosexualarengan, sexuko langileengan (gizon nahiz emakume), presoengan, gazteengan, bikoteko kideren bat GIBaz infektatuta dagoen jendearengan, inmigranteengan.
GIBaz infektaturiko pertsonei eta horien senitarteko eta adiskideei adore emateko taldeak.
Izaera berritzailea duten egitasmoak, hau da, prebentzio-beharrei erantzun berriak emateko lagungarri gertatuko direnak eta GIB/HIESaz kutsaturiko pertsonen gizarteratzea erraztu eta bizi-kalitatea hobetuko dutenak.
Egitasmoak baloratzeko irizpide orokorrak.
Egitasmo bakoitzean honako hauek baloratuko dira:
Aurreko artikuluko 1. paragrafoan zehaztutako lehentasunekin egitasmoak duen lotura.
Egitasmoaren kalitate teknikoa eta errentagarritasun soziala: helburuak, itutzat hartzen den populazioaren definizioa, helburuak lortzeko proposaturiko jardueren egokitzapena, jardueren egutegia, egitasmoak izan lezakeen eragina, hautaturiko ebaluazio-adierazleak eta egintzak eta onuradunak kontuan izanez gero, egitasmoaren zenbatekoa.
Egitasmoaren aurretikoak (lehentasuna emango zaie aurreko deialdietan diruz lagundu eta garatu diren egitasmoei, baldin eta artean egindakoari zuzen irizten bazaio) xede-populazioaren parte hartzea (egitasmoak helburu dituen pertsonek egitasmo hori lantzen eta garatzen parte hartzen badute, lehentasuna izango du); antzeko egitasmorik ez izatea (herri administrazioak antzeko egitasmorik egiten badihardu edo antzeko egitasmoren bat diruz laguntzen badu, egitasmo horri diru-laguntza uka diezaioke); egitasmoa egiteko beste erakunderen baten diru-laguntza jasotzea; egitasmoaren jarduera-eremua (lehentasuna izango dute jarduera-eremu handiena duten erakundeek, baita egitasmo bateratuak aurkezten dituzten erakundeek ere).
Aurreko guztiak ondoko era honetan baloratuko dira:
Adierazitako lehentasunekiko egokitzapen-maila: % 30.
Egitasmoaren kalitate teknikoa: % 60.
Elkartearen balorazioa eta egitasmoaren baloraziorako beste zenbait irizpide orokor: % 10
Dirulaguntzak Osasun Saileko sailburuordearen ebazpenaren bitartez emango dira, Osasun sailburuak horrexetarako izendatutako Balorazio Batzordearen proposamenez. Batzorde horretako kideak izango dira: Osasun Publikoko zuzendaria, Osasun Hezkuntzako arduraduna eta I+D laguntzetako arduraduna, hirurak Osasun eta Kontsumo Sailekoak. Ebazpena EHAAn argitaratuko da.
Osasun sailburuordearen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasun eta Kontsumo sailburuari. Horretarako hilabete izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita. Hori guztia lehen aipatutako 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emaniko idazkerari jarraiki.
Eskariak aurkezteko epea amaitu ondorengo hiru hilabeteetan berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskariak gaitzetsi egin direla ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, horrek ez du esan nahi administrazioa berariazko ebazpena ematera behartua ez dagoenik.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Laguntza onartzen dela ulertuko da, baldin eta laguntzen esleipen-ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita hamabost eguneko epean elkarteek berariaz eta idatziz beroni uko egiten ez badiote.
Diru-laguntza berau eman den helburu zehatzerako erabiltzea.
Diru-laguntza hau izendatuko bada edo, behintzat, diru-laguntza hau ordainduko bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk emanak dituela-eta, horien inguruko itzulera- edo zigor-prozesuren bat izapidetzen ari bada, prozesu hori amaituta izatea.
Deialdi honi dagozkion diru-laguntzak direla eta, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari horiek eska diezaieketen informazioa ematea.
Laguntza esleitzean aintzat hartu ziren betebeharretan, objektibo nahiz subjektiboetan, aldakuntzaren bat izan bada, idatziz haren berri ematea Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari.
Hautaturiko erakundeek agindu honek finantzaturiko programak edo jarduerak argitaratzen dituztenean, ondokoa adierazi beharko da argi eta garbi: «Osasun eta Kontsumo Saileko Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko HIESaren Aurrezaintza eta Kontroleko Planaren Diru-laguntzarekin».
Egitasmoak informazio materiala (idatzia zein ikus-entzunezkoa) argitaratzea ere aurreikusten badu, argitaratu aurretik Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzaren oniritzia eta baimena lortu beharko du.
Agindu honen babesean emandako diru-laguntza honako era honetan ordainduko da:
Lehenengo ordainketan ordaindu beharreko diru-laguntzaren % 70 ordainduko da. Ordainketa hori dekretu honetako 11.1.a artikuluan xedatutako epea betetakoan egingo da, baldin eta elkarte onuradunak berariaz uko egiten ez badio eman zaion diru-laguntzari.
Gainerakoa, gehienez ere % 30a, elkarte onuradunak honako agiri hauek aurkeztutakoan:
Lehenengo ordainketan emandako dirua erabili dela zuritzen duen gastuen txostena. Txosten horrekin batera egindako gastuen jatorrizko ordain-agiriak aurkeztuko dira.
Bigarren ordainketa diru-laguntza eman zen urtean egin beharrean beste batean egiten bada, dagokion Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeinean elkarteak zerga-eginkizunak beteta dituela adieraziko baita. Halaber, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako agiri bat ere aurkeztuko da, zeinek eskabidea egin duen elkartea harekin zorretan ez dagoela egiaztatuko baitu.
Salbuespen gisa, kasu berezietan eta laguntzak esleitzeko batzordeak egitasmoaren ezaugarriak kontuan hartuta hala erabakitzen badu, diru-laguntza guztia ordainketa bakarrean eman ahal izango da.
Onuradunek jasotako diru-laguntza guztia emandakorako erabili dela egiaztatzeko, 2011ko urtarrilaren 31 baino lehen Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzan ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Txosten teknikoa, zituzten helburuak zein mailatan bete dituzten azaltzen duena eta helburu bakoitza bete den mailari buruzko ebaluazioa egiten duena.
2010eko urteko gastuen oroit-idazkia. Idazki horretan idazkiari eransten zaizkion agiriak eta agiri horietan agertutako zenbatekoak adieraziko dira, diru-laguntza ematen zuen ebazpenean zehaztutako kontzeptuka taldekatuta, hain zuzen ere. Laguntza 12.1 artikuluan xedatutako eran ordaintzen bada, berriz, oroit-idazkiak eta ordainagiriek bigarren ordainketarekin ordaindutakoari egingo diote aipamen.
Diru-laguntza ematea berekin ekarri zuen beste edozein egintza edo zerbitzu egin dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena kasu hauetan aldatu ahal izango da: diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, horien helburua betetzat ematen bada nahiz beste edozein erakunde publiko zein pribaturen laguntzak edo diru-laguntzak jaso badira. Horrelakoetan, Osasuneko sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du eta bertan emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.
Elkarte onuradunak betebeharrak edo agindu honetan xedatutakoak beteko ez balitu edo ondoren aipatzen den egoeraren batean balego, bideratu beharreko izapideak bideratutakoan, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango litzateke eta jasotako laguntzak eta horien legezko interesak itzuli egin beharko litzaizkioke Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, halaxe xedatzen baitu Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Halaber, elkarte horren aurka egoki irizten den beste edozein ekimen ere bideratu ahal izango litzateke.
Diru-laguntza horiek diru-sarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.
Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko zuzendariak izango du ez-betetzea dela eta, espedientea hasi eta ebazteko eskumena.
Zeri esaten zaio ez-betetzea?:
Laguntza jasotzeari, baldin eta horretarako beharrezko diren baldintzak betetzen ez badira.
Diruz lagundutako egintzak ez egiteari.
Helburua, zeinetarako laguntza eman baitzen, ez betetzeari.
Diru-laguntza ematean ezarri ziren baldintzak ez betetzeari.
Gastuak agindu honetan xedatutako eran eta epe barruan ez zuritzeari.
Aldez aurretik zehaztutako kontrol jarduerak oztopatzeari edo ez onartzeari.
Beste laguntza batzuk jaso direla eta, Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari gertaera horren berri eman gabe, egintza baterako behar baino diru gehiago jasotzeari.
Osasun eta Kontsumo Sailak egoki iritzitako gainbegirapen, ikuskapen eta egiaztapenak egingo ditu, xedapen honetan jasotzen diren arauak betetzen direla ziurtatzeko. Halaber, diruz lagundutako egitasmo eta egintzetako eduki eta emaitzak edozein unetan baliatu (erabilera publikoa) ahal izango ditu.
Lehenengoa. Agindu honetan jasotzen ez diren prozedura kontuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emaniko idazkeran.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 30a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.
Elkartearen datuak:
Izen ofíciala: .....................
Herria:: ................ P.K. ...........
Helbidea: .........................
Tfnoa. ......................... Faxa: .................................................................
Elkarteen Erregistroko Inskripzio Zka: .................................................................... IFZ: ..................................................................
Kideen kopurua .......................................................................................................
Zuzendaritza batzordeko kideak
Izena eta abizenak Kargua
....................................................................................................... .............................................................................................
....................................................................................................... .............................................................................................
....................................................................................................... .............................................................................................
....................................................................................................... .............................................................................................
Eskatzen dut: II eranskinean zehazten den proiektua burutu ahal izateko dirulaguntza.
Eskatzen den zenbatekoa .......................................................................... euro.
Eta aitortzen dut: ez dudala inongo auzirik edo debekurik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzen utziko ez dionik.
Data: ...
Zigilua Sinadura (izena eta kargua)
OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARI ANDREA OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz, abenduaren 13an emandako 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten da inprimaki honetan ematen dituzun datu pertsonalak «Laguntzak jasotzea dagokien entitateak» deritzon fitxategian sartuko direla, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzaren erantzukizunaren pean, bere helburua hauxe baita: irabazi asmorik gabeko entitateentzako laguntza ekonomikoen esleipena gestionatzea.
Nahi izanez gero, sarrera, zuzenketa, indargabetze eta oposizio eskubideak erabil ditzakezu, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) idazki bat bidaliz.
Laguntza partziala edo osoa eskatzen den jarduera dagoen programaren izena (orrialde berdin bat bete programa bakoitzerako):
Programa zuzentzen zaion kolektiboa:
Kolektibo hori osatzen duten lagunen gutxi gorabeherako kopurua:
Programak 2010eko urterako dituen helburuak
helburua (hau bezalako atal bat bete helburu bakoitzerako):
Laguntza eskatzen den ekintzak eta ekintza horien aurreikusitako kostuak.
Jarduera:
....
Kostua .euro
Jarduera:
....
Kostua .euro
Jarduera:
....
Kostua euro
Jarduerak zuzenduko dituen edo parte hartuko duen pertsonal arduraduna (adierazi berorien prestakuntza eta proiektuan izango duten partaidetzaren maila).
Elkarteko bertako pertsonak:
Elkartetik kanpoko pertsonak (partaide diren Erakundearen datuak):
helburua (hau bezalako atal bat bete helburu bakoitzerako):
Laguntza eskatzen den ekintzak eta ekintza horien aurreikusitako kostuak.
Jarduera:
....
Kostua euro
Jarduera:
....
Kostua euro
Jarduera:
....
Kostua euro
Jarduerak zuzenduko dituen edo parte hartuko duen pertsonal arduraduna (adierazi berorien prestakuntza eta proiektuan izango duten partaidetzaren maila).
Elkarteko bertako pertsonak: .......
.........................................
Elkartetik kanpoko pertsonak (partaide diren Erakundearen datuak): ..............
.........................................
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.


