Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sailburu beraren 2009ko irailaren 1eko Agindua aldatzen duena, Nerea Eskauriatza Etxebarria andreak jarritako gorako errekurtsoa baietsi delako. Agindu haren bitartez, praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko azaroaren 28an emandako aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sailburu beraren 2009ko irailaren 1eko Agindua aldatzen duena, Nerea Eskauriatza Etxebarria andreak jarritako gorako errekurtsoa baietsi delako. Agindu haren bitartez, praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2008ko azaroaren 28an emandako aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2292
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/30
  • Argitaratze-data: 2010/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2010eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bitartez zuzendari beraren 2009ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatu zen. Ebazpen haren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

2010eko martxoaren 29ko Ebazpen horren ondorioz, Nerea Eskauriatza Etxebarria izangaiak -Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko irailaren 1 Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatu zenak- lortutako puntuazio orokorra handitu zen.

Ondorioz, hau

Nerea Eskauriatza Etxebarria praktiketako funtzionario andreari jarritako zerrenda-zenbakia aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko irailaren 1eko Aginduko eranskinean, Musika espezialitatean, txanda librean (agindu horren bitartez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez Maisu-maistren Kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan aukeratutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren), eta bertan azaltzen denaren ordez beste hau jartzea: 2009067010.

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.