Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 31koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen artean lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Justizia Administrazioko Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan dauden lanpostu hutsak eta sortu berriak betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 31koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen artean lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Justizia Administrazioko Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan dauden lanpostu hutsak eta sortu berriak betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 73
  • Hurrenkera-zk.: 2148
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/31
  • Argitaratze-data: 2010/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidego edo Eskaletako lanpostu generikoetan lanpostu hutsak daudenez gero, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Justizia Administrazioko Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan, eta lanpostu huts horiek aurrekontua hornituta dutela, eta zerbitzuaren premiak kontuan hartuta, lanpostu horiek betetzea egokitzat jotzen denez gero, deialdia egingo da lekualdatze-lehiaketaren bitartez, uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa Botere Judizialarena aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. Tituluan, eta 43. artikuluan eta ondorengoetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzupeko Funtzionario berriak hartzeari, Funtzionario horien Lanpostuak Hornitzeari eta Lanbide Sustapenari buruzko Xedapen Indargabetzaile Bakarrean abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartu zuen ezarritakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, Sail honek erabaki du lekualdatze-lehiaketa deitzea I. eranskinean biltzen diren lanpostuak betetzeko, betiere honako oinarri hauen arabera:

Lehenengoa. Eska daitezkeen lanpostuak.

  1. Lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek I. eranskinean bilduta dauden lanpostu hutsen artetik edozein eskatu ahal izango dute, betiere eskabideak aurkezteko amaiera-datan eskatzen diren baldintza orokorrak biltzen badituzte eta deialdiari buruzko behin betiko ebazpena ematen den arte guztiei eusten badiete, parte hartzen dutenean dauden Kidego edo Eskalan duten egoera administratiboa barne, destinoko herria dela medio inolako mugarik ezarri gabe.

  2. Lanpostu huts horiek organo judizialaren hurrenkeraren zenbakiaren arabera identifikatuko dira. Organo judizial baten hurrenkera-zenbakia bakarrik eskatzen bada, ulertuko da organo horretan hurrenkera-zenbaki horretan argitaratu diren Kidegoko lanpostu huts guztiak eskatzen direla eta baita sor daitezkeen erresulta guztiak, argiratu diren kasu horietan.

  3. Lehiaketa honen ebazpenaren ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak ere eskatu ahal izango dituzte. Lanpostu horiek erresulta-kontzeptupean gehituko zaizkie eskaintzen diren lanpostu hutsei, salbu eta plantilla organikoa aldatzeko proiekturen bat dagoelako, efektiboen berratxikipena edo berrordenazioa dagoelako edo Organo judizial bati atxikitutako dotazio funtzionario titular batez edo gehiagoz beteta dagoelako edo Kidegoaren lanpostuei arabera, dagokion erresulta bakar bat ere iragartzen ez den lantoki bateko langileak berriz antolatu behar direlako lanpostuak kendu nahi badira.

    Erresulta izan daitezkeen bezala iragarkiko diren lanpostuak bakarrik ere deialdiaren hurrenkera-zenbakiaren arabera identifikatuko dira. Organo judizial bateko lanpostu bat eskatze hutsarekin ulertuko da organo horretan dauden Kidego bereko lanpostu huts guztiak eskatzen direla, baita sortu litezkeen erresultak ere, adierazitako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

    Egon litezkeen eskatzaileek deialdiaren ebazpenaren ondorioz sortutako erresultak eskatzeko aitortzen zaien eskubidea gauzatu ahal izateko, Agindu hau argitaratzen denetik aurrera, eta eskabideak aurkezteko epeak irauten duen bitartean, web-orrian (www.justizia.net) eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATetako iragarki-tauletan jarriko da Justizia Administrazioko organo judizialen, fiskalen eta zerbitzuen deitu diren organoen izaera bera dutenak eta eska daitezkeenak zerrenda, organo horien hurrenkera-zenbakia adierazita.

    Parte hartzen duten funtzionarioek ziurtatu beharko dute haien eskabideetan zehazten dituzten hurrenkera-zenbakiak bat datozela lehiaketa honetarakoa argitaratu direnekin I. eranskinean jasotakoak zein lehiaketaren ondorioz sortzen direnak, beste lehiaketa batzuetan erabili diren kodeak erabili ez daitezen.

  4. Hainbat lanpostutan azaltzen diren EAI siglek esan nahi dute organo judizial horiek bateragarri egingo dituztela arlo penalari eta zibilari dagozkien eginkizunak eta indarkeriaren aurkako indarkeriari buruzko gaia, 2005eko ekainaren 22ko Kontseilu Orokorraren Osoko Bilkuraren Botere Judizialarena akordioaren arabera (2005-06-28ko BOE).

  5. Urtero eta erresulten arabera egiten den lehiaketa horretan, lanpostu hutsak eta erresultak batuta, eskatu ahal izango den organo judizialen gehienezko kopuruak ezin izango du hurrenkeraren araberako 200 zenbakia gainditu; nolanahi ere, ulertuko da hurrenkeraren zenbaki bakoitzak dagokion organo judizialeko lanpostu guztiak biltzen dituela, bai argitaratutako lanpostu hutsak, bai erresultak (baldin badaude). Akordioaren muga hori ezarri da, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 42. artikuluak ahalbidetzen dion eskubideari jarraiki, deialdia arintzeko; izan ere, funtzionario askok parte hartuko du eta bi Kidegori edo Eskalari eragiten dien deialdi orokorra da, betiere Justizia Ministerioak eta bitarteko pertsonalen eta materialen eskumenen lekualdatzea jaso duten Autonomia Erkidegoak sinatutako Esparru Akordioan ezarritakoaren arabera.

  6. Ez da onartuko inolako aldaketarik onartuko ez egindako destinoen eskaeran ez lehiaketan parte hartzeari uko egitea, behin eta eskaerak aurkezteko epea igaro eta gero. Ez da onartuko ere, lehiaketa behin behinez ebatzi eta gero, lortutako destinoari uko egitea, inolako arrazoigatik, ezta ere lehiakidea eskaeran hurrenketa ordena betetzerakoan akatsik eginez gero. Beraz, lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek ziurtatu beharko dute eskatzen dituzten deialdiko hurrenkera-zenbakiak bat datozela zehazki eskaintzen diren organo judizialen izenekin; izan ere, aurkezteko epea amaituta ez da inolako aldaketarik onartuko aurkeztutako eskabideetan, ezta esleitu ondorengo ukorik ere.

  7. Salbuespen gisa, lanpostu huts edo erresulta gisa iragarritako lanpostu batzuk kendu ahal izango dira, hori egitera behartzen duen zirkunstantziaren bat gertatzen bada.

    Bigarrena. Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak.

  1. Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, eta Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako edo Eskaletako organo judizialetako lanpostu hutsak eskatu ahal izango dituzte Kidego edo Eskala horietako funtzionarioek (edozein izanik ere funtzionario horien administrazio-egoera), honako hauek izan ezik: aurreko lehiaketa batzuetan destinoa lortu zutenek, eta eman zitzaien destinoa oraindik hartu ez dutenek, irmo etenda daudenek (eteteak irauten duen bitartean) eta nahitaezko lekualdatzearekin zigortuek, zigorra ezarri zitzaien herri bereko destinoa lortzeko, hutsegitea larria edo oso larria izan den kontuan hartuta, hurrenez hurren urte bat edo hiru igaro arte; kasu horretan, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43.2.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera zenbatuko dira epeak.

  2. Kudeaketako eta Izapidetzako Kidegoetako edo Eskaletako funtzionarioek honako kasu hauetan bakarrik hartu ahal izango dute parte lanean ari diren Kide edo Eskalan: eskariak aurkezteko epea amaitzen denean bi urteko epea igaro bada funtzionarioak behin betiko azken destinoa (orain hortik ari da parte hartzen) lortu zuen lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zuen ebazpena eman zenetik, edo funtzionario berrien kasuan, behin betiko destinoa eman zion ebazpenetik zenbatzen hasita. Urteen zenbaketarako dagokion ebazpenak eman ziren urte naturala hartuko da lehen urtetzat, edozein izanik ere ebazpenak eman ziren data, eta bigarren urtea hurrengo urte naturala izango da (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikulua).

  3. Behin betiko destinorik ez duten eta indarreko araudiaren arabera lehiaketetan nahitaez parte hartu behar duten funtzionarioek ez dute bete beharko Oinarri honetako 2. idatz-zatian aurreikusitako denbora-muga. Funtzionario horiek atxikita dauden probintziako Kidegoari edo Eskalari dagozkion lanpostu guztiak, lanpostu hutsak zein lehiaketaren ondorioz sortu litezkeenak, eskatu beharko dituzte. Behin-behineko atxikipenaren ondoren deitutako lehen lehiaketan parte hartzen ez badute, norberaren intereseko borondatezko eszedentzia-egoerara igaroko dira. Behin betiko destinoa lortzen ez badute eta behin-behinean betetzen duten lanpostua betetzen bada, probintzia horretan edo lehiaketarako lan-postu hutsak elkartu diren lurralde-eremu berean dagoen edozein bulego judizialetan edo destinoko lantokian dagoen lanpostu huts bati atxikiko dira behin-behinean. Hurrengo lehiaketan behin betiko destinoa lortzen ez badute, lehiaketa horretan edozein lurralde esparrutan hutsik geratzen diren lanpostuetako edozein atxikiko zaie behin-behinean (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 69. artikulua). Bere eskaerarekin batera aurkeztuko beharko dute, F1R dokumentuaren fotokopia, hau da, une honetan bere funtzioak egiten ari diren lanpostuan behin-behinean atxikitzen zituena.

  4. Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa (sektore publikoan jarduteagatik emandako eszedentzia) eta aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506.d artikulua ezarritako nahitaezko eszedentzia-egoeretan dauden funtzionarioek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, inolako denborazko mugarik gabe, egoera horretan dauden Kidegoan berriz lanean jarduteko.

    Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa (familia biltzeko eta norberaren intereseko eszedentzia) eta aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506. artikuluaren e) eta f) letretan ezarritako nahitaezko eszedentzia-egoeretan dauden funtzionarioek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, soilik, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan gutxienez bi urte igaro badira adierazitako egoerarako baimena eman ziotenetik.

  5. Senitartekoak zaintzeko eszedentzia-egoeran dauden funtzionarioek, abenduaren 23ko 19/2003 Legearen 509. artikuluan ezarritakoaren babesean, lehiaketan parte hartu ahal izango dute, soilik, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan ezarritako bi urteak igaro badira.

  6. Behin-behineko gisa esleituta dauden behin betiko ez-gaindituek lehiaketa horretan parte hartu beharko dute behin betiko lanpostu bat lortzearren. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badute, edo eskatutako lanpostua lortzen ez badute, gainerako lehiakideei eman ez zaizkien lanpostuetako bat emango zaie, hala badagokio, betiere langile horiek atxikita dauden lurralde-eremuan.

  7. Ordezko idazkari gisa lana utzi zutelako atxikita dauden Kudeaketako Kidegoko funtzionarioek lehentasuna izango dute, lehiaketara aurkezten diren lehenengo aldian, atxikita dauden herriko lanpostu generikoak betetzeko, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 70.3 artikuluan jarritakoaren arabera. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badute, edo I. eranskinean jasotzen diren herri horretako lanpostu huts guztiak eskatzen ez badituzte, eman gabe dagoen beste edozein lanpostutan emango zaie behin betiko destinoa. Ezin badituzte lanpostu horiek bete, beste funtzionario batzuek ere lanpostu horiek lehentasunez betetzeko aukera dutelako, behin-behiko atxikipen-egoeran jarraituko dute, harik eta ondorengo lehiaketetan parte hartu izanaren ondorioz, eta atxiki beharreko herrian dauden lanpostu huts guztien eskaera egitearen ondorioz, behin betiko lanpostu bat eman ahal zaien arte.

  8. Herrirako lehentasunerako eskubidea arautzea:

  1. Lehentasunaren ondorioak herri jakin batean dauden hurrenkera-zenbaki guztietara hedatzen dira. Horrek ez du esan nahi interesdunak eskaeran eskatutako lehen hurrenkera-ordena esleitutako zaionik, arauak ezartzen baitu eskubide hori duen lehiakideak herri jakin batean dauden edozein hurrenkera-zenbakian lortuko duela destinoa, hurrengo puntuetan agertzen diren baldintzekin. Beraz, eskubide hori baliatzeko nahitaezkoa izango da lehentasuneko herrian eskaintzen diren deialdiko hurrenkera zenbaki guztiak, I. eranskinean agertzen direnak, eskatzea, eta eskatutako horiek eskabideko lehentasun-hurrenkerako lehen zenbakietan biltzea. Deialdiko gainerako zenbakiak, lehentasunik gabe eskatutakoak, jarraian ordenatuko dira, eta horien artean ere lehentasunez eskatzen den udalerrian lehiaketaren ondorioz sortutako gainerako hurrenkera-zenbakiak ere horien artean eskatu ahal izango dira, eskatzailearen borondatez. Era berean, dagokien eskarian eskatu beharko dute, eta atxikita dauden destinoaren herria zehaztu beharko dute P-1 atalean, eta lehentasun hori egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzte (behin-behineko atxikipena, jabetze-akta).

  2. Lehentasunez aukeratu den udalerrian eskatutako deialdiko hurrenkera zenbakietako batean destinorik lortu ezean, eta udalerri bererako lehentasuna baliatu duen eta puntuazio handiagoa lortu duen beste funtzionariorik ez badago, puntuazio txikiena duen lehiakideak lortu duen I. eranskineko udalerri horretako hurrenkera zenbakia esleituko da, eta lehiakide bat baino gehiagoren arteko berdinketa badago eskalafoiaren zenbakiak erabakiko du. Orduan horrek hurrenkera zenbaki horretan destinoa lortzeko eskubidea galduko du, baina parte hartzeko eskabideak agertzen diren hurrengoetarako aukera izango du.

  3. Lehentasuna ez da kontuan hartuko honako baldintza hauek betetzen ez badira: I. eranskineko dagokion udalerriko deialdiko hurrenkera zenbaki huts guztiak eskatzea eskabidearen lehentasuneko lehenengo postuetan; eskariaren P-1 atalean esanbidez jasotzea zein udalerrirako lehentasuna eskatu nahi duen; eta 8.1 puntuan adierazitako dokumentuen fotokopia konpultsatuak aurkeztea.

  1. Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 72. artikuluaren 2. idatz-zatian aipatzen den funtzionarioak birgaitua, eta behin-behinekoz atxikia deitzen den lehenengo lekualdatze-lehiaketan parte hartu beharko du lanpostu bat lortzeko. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badu, edo eskatutako lanpostua lortzen ez badu, gainerako lehiakideei eman ez zaizkien lanpostuetako bat emango zaio, edozein lurralde-eremutan.

  2. Otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuak onartu zuen Justizia Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoetako Arautegi Organikoaren 52. artikuluan aurreikusten den langileen berrantolamendua dela-eta lanpostua nahitaez eman zaion funtzionarioak parte hartu ahal izango du lekualdatze-lehiaketan, nahiz eta legez ezarritako epea igaro. Horretaz gain, lehentasunezko eskubidea izango du, behin bakarrik, bere lantokiko beste lanpostu bat lortzeko (otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaren 51. artikulua), lehiaketa arruntera ateratzen bada eta lehiaketa horretan parte hartzen badu.

    Eskubide horretaz baliatu ahal izateko honako zehaztasun hauek kontuan hartu beharko ditu:

    Egindako eskabidearen lehentasun-hurrenkeraren lehen lekuetan eskatzea lehentasun hori lantokiko zein lanpostutarako baliatu nahi duen.

    1. 3 marka duen eskari-ereduaren P-2 atalean adieraztea lehentasuna zein lantokitan eta herritan gauzatzea nahi duen.

      1. 2 atalean adierazten diren lantokirako eta herrirako egin zen nahitaezko izendapenaren fotokopia konpultsatua aurkeztea.

        Aurreko hiru paragrafoetan zehaztu diren jarraibideak betetzen ez badira, lehiaketa honi dagokionez, galdu egingo du arestian adierazitako 52.c) artikuluak aitortzen dion lehentasunezko eskubidea.

        Hirugarrena. Baremoak.

        Lanpostuak emateko merezimenduen balioestea antzinatasuna balioesteko ezarritako baremoa (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48.1.a) artikulua) eta Autonomia Erkidegotako berezko hizkuntza ofizialaren ezaguera (adierazitako artikuluaren b) idatz-zatian ezarritakoaren arabera) kontuan hartuta gauzatuko da.

        1. Antzinatasuna. Parte hartzen duen Kidegoan edo Eskalan karrerako funtzionario gisa gauzatutako egiazko zerbitzuengatik bi puntu emango dira zerbitzuak gauzatutako urte oso bakoitzeko; epe laburragoak, berriz, proportzioaren arabera zenbatuko dira (0,00555556 egun bakoitzeko). Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta 60 puntu emango dira gehienez.

        2. Euskaraz hitz egiten eta idazten jakitea: Autonomia Erkidego honetako lurralde-eremuko lanpostuei dagokienez, Euskaraz hitz egiten eta idazten jakiteagatik 12 puntu emango dira gehienez. Adierazitako jakintza behar bezala egiaztatu beharko da aurkeztutako tituluaren eta titulu horri dagokion mailaren ziurtagiri ofizialaren edo homologazioaren bitartez.

          Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan, eta adierazitako Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu ahal izango diren euskararen normalizazio-planetatik eratorritako gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

        1. Hizkuntz Eskakizuna: 4 puntu.

        2. Hizkuntz Eskakizuna: 8 puntu.

        3. Hizkuntz Eskakizuna: 12 puntu.

          Aurkezten diren dokumentuak, hizkuntzaren jakintza hori egiaztatzen dutenak fotokopia konpultsatuak izango dira, eta baldintza hori betetzen ez dutenak ez dira balioetsiko.

          Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean balioetsiko dira merezimenduak.

          Laugarrena. Eskabideak aurkezteko ereduak eta epeak.

        1. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako eta Eskaletako lanpostuen zerrendetako lanpostuetan behin betiko destinoa duten funtzionarioek ez ezik zerbitzu berezietako egoeran dauden eta senitartekoak zaintzeko eszedentzia-egoeran daudenek (lanpostua EAEn gorde zaie) ere Agindu honetako II. eranskineko V-I puntua seinalatuz aurkeztu beharko dute euren eskabidea, eta arreta berezia jarriz beteko dituzte eskatzen zaizkien atal guztiak, hori guztia 10 eguneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta Giza Baliabidetako zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko Sartutako Dokumentuen Erregistroan eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

        2. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetan eta Eskaletan Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan azaltzen den eszedentzia-egoeran dauden Justizia Administrazioaren edo beste Administrazio batzuen Kidegoetako eta Eskaletako lanpostuetan destinoa lortu duten funtzionarioek, Kidego horietako funtzionario gisa lehiaketa horretan eskaintzen diren lanpostu hutsak eskatu nahi badituzte, Agindu honetako II. eranskineko V-2 puntua seinalatuz aurkeztu beharko dute euren eskabidea, eta arreta berezia jarriz beteko dituzte eskatzen zaizkien atal guztiak, hori guztia 10 eguneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko Sartutako Dokumentuen Erregistroan eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

        3. Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten gainerako eskatzaileek, lanpostua galdu zuten behin betiko ez-gaindituek, jarduneko zerbitzura berriz itzultzeagatik behin-behineko destinoa duten parte-hartzaileek, eta familia elkartzeko edo norberaren intereseko borondatezko eszedentzia-egoeran dauden gainerako langileek, edo otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuko 52.c) artikuluan aurreikusten den langileak berriz antolatzearen ondorioz nahitaez atxikitakoek V-3 eredua erabiliko dute, eta arreta berezia jarriz beteko dituzte eskatzen zaizkien atalak, 10 egun naturaleko epean, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko Sartutako Dokumentuen Erregistroan eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

        4. Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduan ere igorri ahal izango dira.

          Posta-bulegoetan aurkezten direnak honela bidali ahalko dira:

          1. Posta arruntaren bitartez; kasu horretan, eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik iritsi beharko dute Gasteizko, Donostiako edo Bilboko edo Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren EATetako Erregistrora.

          2. Posta ziurtatuaren bitartez; kasu horretan, posta-bulegoetan aurkeztuko dira gutunazal irekian postako funtzionarioak data eta zigilua jartzeko igorri aurretik. Lehiaketan parte hartuko dutenek posta-bulegoaren zigilua duen eskaria igorri beharko dute, eta eskariak aurkezteko epea amaitutakoan ez da onartuko baldintza hori betetzen ez duen eskaririk, nahiz eta ondoren egiazta daitekeen egoera hori.

        5. Norberaren interesagatik borondatezko eszedentzian daudenek herri-administrazioetatik bereizi ez izanaren adierazpena aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.

          Botere Judizialaren Lege Organikoko 506.d) artikuluan xedatutakoaren arabera sektore publikoan zerbitzuak emateagatik borondatezko eszedentzia hartzen dutenek eginkizun-gabetze irmoaren egoeran ez daudela adierazten duen adierazpena aurkeztu beharko dute lehiaketan parte hartzeko eskabidearekin batera.

        6. Lehiaketa honetan parte hartzen duen funtzionario bakoitzak eskabide bakar bat egingo du, nahiz eta transferitutako eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoetako lurraldean dauden lanpostuak eskatu, eta transferitze horren ondorioz, Gobernu Autonomoek egindako deialdietan ere azaldu lanpostu horiek eta dagozkien Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialetan argitaratu.

          Era berean, eskari bakar batean aukeratu beharko dute, bai diharduten kidegotik parte hartu nahi duten, bai eszedentzian dauden kidegoa ez den beste batean jarduneko zerbitzura itzuli nahi duten. Bi Kidegotan eta Eskalatan destinoa eskatzeko eskariak aurkezten badituzte, bi eskabideak baliogabetu egingo dira; hortaz, funtzionarioak ezin izango du lehiaketan parte hartu.

        7. Funtzionarioak eskatuta lortutako destinoei uko egin ezin zaienez gero, lanera itzuli den langileak lanpostu bat lortzen badu lekualdatze-lehiaketaren bitartez, jardunean ari zen kidegoan eszedentzia-egoeran geratuko da automatikoki.

        8. Eskariak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskaera loteslea izango da eskatzailearentzat; hau da, eskaria ezin izango da aldatu. Norbaitek bere eskabidea zuzendu nahi badu beste eskabide bat aurkeztu ahal izango du, eskabideak aurkezteko epearen barruan, parte hartzen zuen kidego/eskala bererako, eta azken eskabideak aurrekoa automatikoki ezeztatuko du.

          Eskariak onartzeko epea amaitu aurretik soilik egin ahal izango zaio uko lehiaketan parte hartzeari.

          Bosgarrena. Baldintzapeko eskaerak.

          Udalerri, barruti judizial edo probintzia bererako iragartzen diren lanpostu hutsetarako interesa duten Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako eta Eskaletako bi funtzionario badaude, eskaera baldintzatu ahal izango dute bi funtzionarioek udalerri, barruti judizial edo probintzia berean destinoa lortzen badute; kontrako kasuan, bi funtzionarioek egindako baldintzapeko eskaerak baliogabetzat hartuko dira.

          Baldintzapeko eskaera hori hartzen duten funtzionarioek beren eskariko C atalean zehaztu beharko dute, baldintzatzen duen pertsonaren izen-abizenak IFK aipatuz, eta beste funtzionarioaren eskaeraren fotokopia bat erantsita. Lehiakideetako batek C idatz-zatian adierazten ez badu, bi eskabideak ezeztatu egingo dira.

          Eskabideko C idatz-zatia betetzen bada, Funtzionario berriak hartzeari eta Funtzionario horien Lanpostuak Hornitzeari buruzko Arautegiaren 48.2 artikuluan aurreikusitako eskaera baldintzatua egiten duela ulertuko da.

          Seigarrena. Izapideak egitea.

          Eskabideetan azaltzen diren datuen arabera egingo du Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak baremazioa.

          Zazpigarrena. Esleipenak.

        1. Lanpostuak emateko lehentasun-hurrenkera deialdi honetako Hirugarren Oinarrian ezarritako baremoen arabera lortzen den guztizko puntuazioak emango du.

        2. Guztizko puntuazioari dagokionez, berdinketa badago, lanpostua nori eman behar zaion erabakitzeko Kidegoan antzinatasun handiena nork duen hartuko da aintzat, eta hala eta guztiz ere, berdinketa badago, Kidego horretan sartzeko hautespen-prozesuan lortutako hurrenkera hartuko da kontuan, hizkuntza barne.

          Zortzigarrena. Behin-behineko ebazpena.

        1. Deialdi hau behin-behinean ebatziko da, transferitutako eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoetako organo eskudunekin koordinatuta; era horretan, Justizia Ministerioaren web-orrian eta adierazitako Autonomia Erkidegoetako Justiziaren Lurralde Kudeatzailetzetako iragarki-tauletan argitaratuko dira. Parte-hartzaile guztiei behin-behinean emandako baremazioa eta destinoa jasotzen dituzten III. eranskinak Justizia Ministerioaren web orrian argitaratuko dira. Euskal Autonomia Erkidegoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATetako iragarki-tauletan argitaratuko dira, baita honako web-orri honetan ere: www.justizia.net.

          Behin-behineko ebazpena ematearekin batera, baztertuen zerrenda jarriko da leku horietan, baztertzeko kausak azalduta.

        2. Behin-behineko ebazpenean honako datu hauek azalduko dira: destinoa eman zaien interesdunen jatorriko lanpostua eta herria, baita funtzionario horien egoera administratiboa, baldin eta funtzionarioa jardunean ari ez bada, eta eman zaion lanpostua ere.

        3. Behin-behineko Ebazpen honen, III. eranskinaren eta baztertuen zerrendaren aurka alegazioak egin ahal izango dira egutegiko hamar eguneko epean, zerrenda hori web orrian eta adierazitako iragarki-tauletan argitaratzen denetik zenbatzen hasita; horretarako, epe horretan berariazko dokumentu-froga eta zegokion egunean aurkeztu zuten fotokopia zigilatua aurkeztu beharko dute hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoaren arabera Justizia Ministerioan (c/ San Bernardo, 21 - Despacho 220 - 28071 Madrid), eta horretarako Deialdi honi gehitu zaion IV. eranskineko eredua erabiliko da.

          Adierazitako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ulertuko da eskatzailea ados dagoela eta bildutako datuak, baremazioa eta behin-behinean emandako destinoa onartzen dituela.

          Erresulten araberako lehiaketa denez gero, behin-behinean emandako destinoak aldatu ahal izango dira behin betiko ebazpenean, baremazioa egiterakoan edo eskarien kudeaketan egin litezkeen akatsen ondorioz. Ezin izango dira inola ere zuzendu eskabideetan deialdi-hurrenkerako zenbakiei buruzko transkripzio akatsak, deialdi honetako lehen oinarriko 6. puntuan ezarritakoaren arabera.

          Nolanahi ere, behin-behinean emandako destinoek ez dute eskubide-igurukimenik ematen lehiaketaren behin betiko ebazpenari dagokionez.

          Bederatzigarrena. Behin betiko ebazpena eta lanpostuaz jabetzeko epea.

        1. Alegazioak konpondutakoan, deialdi honi buruzko behin betiko ebazpena emango du Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Justizia Ministerioarekin eta lekualdatze-lehiaketa honetarako deialdia egin duten gainerako Autonomia Erkidegoetako organo eskudunekin koordinatuta.

        2. Lehiaketaren ebazpenak Kidegoen arabera bereizi ahal izango dira funtzionario parte-hartzaileen lanpostu-uzteak pixkanaka-pixkanaka egin ahal izateko, baldin eta Administrazioaren iritziz lanpostu-uzte horien metatzea kaltegarria izan badaiteke zerbitzu publikorako.

        3. Ez bada lortzen Agindua aldi berean argitaratzea Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialetan, epeak zenbatuko dira «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

        4. Lanpostuaz jabetzeko epea egutegiko hiru egunekoa izango da, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; egutegiko zortzi egunekoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta egutegiko hogei egunekoa Autonomia Erkidegoz aldatu behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Komunitate Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai destinoko bada.

          Lanpostuaz jabetzeko epe hori lanpostua utzi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen, eta behin betiko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita ondorengo hiru egun baliodunetan gauzatu beharko da jabetzea, edota ebazpena ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita ondorengo hiru egun baliodunetan.

        5. Funtzionarioak baliatzen ari diren oporrak, baimenak edo lizentziak amaitzen direnean hasiko dira zenbatzen lanpostuaz jabetzeko epeak, salbu eta lizentziak edo baimenak eteteko edo baliogabetzeko adinako salbuespenezko zirkunstantziak -behar bezala justifikatuta- badaude.

          Hamargarrena. Emandako destinoen nondik norakoa.

        1. Lehiaketa honen ebazpenaren ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzkoa aurreikusitako ondorioetarako.

        2. Emandako destinoei ezin izango zaie uko egin.

          Hamaikagarrena. Lehiaketan parte hartu ahal izateko muga.

          Lehiaketa honetan behin betiko destinoa lortzen duten funtzionarioek ezin izango dute beste lekualdatze-lehiaketa batean parte hartu Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 529.3 artikuluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan ezarritako epeak igaro arte.

          Hamabigarrena. Errekurtsoak.

          Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzitegiko Gasteizko Epaitegian bi hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

          Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri zenetik hilabetera esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela esan nahiko du. Orduan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, aipatutako moduan.

          Vitoria-Gasteiz, 2010 martxoaren 31.

          Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

          IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik