Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Kulturako sailburuarena, Euskadi literatura-sariak arautu eta horietarako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Kulturako sailburuarena, Euskadi literatura-sariak arautu eta horietarako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2182
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/14
  • Argitaratze-data: 2010/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Instituzional

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak ezartzen duenez, Kultura Sailari dagozkio arte eta kultura mailako jardunekin eta horien hedapenarekin loturiko eginkizunak. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean argitaratutako literatura lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko.

Kultura Sailak urtero egiten du sari hauetarako deialdia, asmo bikoitzarekin: saritutako lanak zabaltzea eta egileak berak eta egin dituzten lanak ezagutaraztea.

Liburugintzaren eta literaturaren alorrean duten oihartzun eta garrantziagatik, sari hauek euskal literatura sustatzeko eta zabaltzeko tresnarik egokienetako bat bihurtu dira.

Kultura Sailaren egitekoa da, besteak beste, literatura-sorkuntza errazten duten jarduerak sustatzea. Beraz, bere zeregina betetzeko, Kultura Sailak egoki deritzo Euskadi literatura-sariak, hainbat modalitatetan, arautzeari eta horretarako deialdia egiteari.

Ondorioz, hauxe

  1. Agindu honen xedea Euskadi literatura-sariak, haien zortzi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea da:

    1. Euskarazko literatura.

    2. Gaztelaniazko literatura.

    3. Euskarazko haur eta gazte literatura.

    4. Gaztelaniazko haur eta gazte literatura.

    5. Euskarazko literatura itzulpena.

    6. Literatura lanaren ilustrazioa.

    7. Euskarazko saiakera.

    8. Gaztelaniazko saiakera.

  2. Sarien asmoa da bizirik dagoen egile batek aipatutako literatura generotan argitaratutako lan nabarmenena saritzea, kontu horietan adituak direnen arabera.

  1. Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Lanaren zati idatziaren edo grafikoaren egilea pertsona fisiko bakar bat izango da, sari-kopurua zatiezina baita. Saritutako pertsonek, era berean, Euskadi literatura sarientzat berariaz eginiko eskulturaren ale zenbatua jasoko dute.

  2. Horrez gain, saritutako lanaren egileak (euskarazko itzulpenaren kasuan salbu) beste 4.000 euro gordin ere jaso izango ditu, saritutako lana jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Honako deialdi honen kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio.

  1. Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2009ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 artean argitaratuak izan beharko dute, zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintzak betetzen dituztela. Literatura lana argitaratu den egunari buruzko zalantzarik izanez gero, Lege-gordailuaren eratze-data hartuko da kontuan.

  2. Hala ere, kasuan kasuko modalitatean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta goiko atalean zehaztutako baldintzak bete.

  3. Modalitate bakoitzaren betekizunak.

    1. Euskarazko literatura: jatorriz euskaraz idatzitako literatura-sorkuntzako lanak, lehen aldiz 2009. urtean argitaratuak.

    2. Gaztelaniazko literatura: jatorriz gaztelaniaz idatzitako literatura-sorkuntzako lanak, lehen aldiz 2009. urtean argitaratuak.

    3. Euskarazko haur eta gazte literatura: jatorriz euskaraz idatzitako haur eta gazte literatura-sorkuntzako lanak, lehen aldiz 2009. urtean argitaratuak.

    4. Gaztelaniazko haur eta gazte literatura: jatorriz gaztelaniaz idatzitako haur eta gazte literatura-sorkuntzako lanak, lehen aldiz 2009. urtean argitaratuak.

    5. Euskarazko literatura itzulpena: beste edozein hizkuntzatatik euskarara itzulitako literatura itzulpen lan berriak, lehen aldiz 2009. urtean argitaratuak. Saria eskuratzeko aukera izango dute, baita ere, beste itzultzaile profesional batek gutxienez hamar urte lehenago argitaratutako lan beraren beste itzulpen batekin editatzen diren lanek.

    6. Literatura lanaren ilustrazioa: liburu tankeran argitaratutako literatura lanak, bai albumak edo liburu ilustratuak izan, nobela grafikoak, komikiak eta abar, ilustrazio-zati esanguratsua dutenak. Lanaren zati ilustratua originala izan behar du, aurretik liburu moduan argitaratu gabea alegia.

    7. Euskarazko saiakera: jatorriz euskaraz idatzitako saiakera-lanak, lehen aldiz 2009. urtean argitaratuak.

    8. Gaztelaniazko saiakera: jatorriz gaztelaniaz idatzitako saiakera-lanak, lehen aldiz 2009. urtean argitaratuak.

  4. Gainera, gaztelaniazko literaturaren modalitatean, gaztelaniazko haur eta gazte literaturan, gaztelaniazko literatura lanen ilustrazioan eta gaztelaniazko saiakeran, egileek hauetako baldintza bat gutxienez bete beharko dute:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan jaio izana edo bertan administrazio-egoitza izatea agindu hau argitaratzen den unean, edo argitaratu aurretik ere administrazio-egoitza eduki izana urte batez gutxienik Euskal Autonomia Erkidegoan.

    2. Gaztelaniazko literaturaren modalitatean, gaztelaniazko haur eta gazte literaturan eta gaztelaniazko saiakeran, Euskal Autonomia Erkidegoko literatura-elkarteren baten barruan egotea. Literatura lanen ilustrazio sarian, Euskal Autonomia Erkidegoko ilustratzaile-elkarteren baten barruan egotea.

    3. Saria irabazteko lana Euskal Autonomia Erkidegoko argitaletxe batean argitaratu izana, edo Euskadiko Editoreen Elkartearekin edo Euskal Editoreen Elkartearekin loturiko argitaletxe batean.

  1. Edozein pertsona fisikok zein juridikok, bai publikoak bai pribatuak, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak, baita lanaren egileak berak ere. Edonola ere, hautagaiak aurkezteko baino lehen lanaren egilearen aldez aurretiko onespen dokumentatua beharko da.

  2. Sarirako hautagai bakoitzarekin batera, I. eranskina osorik betea eta lan hautagaiaren sei ale aurkeztu beharko dira, lana paperean argitaratzen bada, edo edizio digitalerako esteka hala badagokio.

  3. Lan hautagaiak eta aurreko atalean adierazitako dokumentazioa honako helbide honetara bidali behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza; Donostia kalea 1 (01010) Vitoria-Gasteiz.

  4. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2010eko maiatzaren 31n amaituko.

  5. Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, aurkeztutako hautagaia osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusten badu, horren berri emango dio interesdunari eta hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatuta, dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan. Gainera, jakinaraziko dio hori egin ezean bere eskaera baztertua izango dela ebazpen baten bidez.

  1. Lanen kalitatea neurtu eta Euskadi literatura saria, kasuan kasuko modalitatean, nori egokituko zaion erabakitzea, bost kidez osatuta egongo den epaimahaiari dagokio. Epaimahaikideak abstenitu egingo dira eta ezetsiak izan daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako kasuetan.

  2. Epaimahaia osatzeko orduan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, bere 3.7 artikuluan dioena beteko da. Kulturako sailburuak izendatuko ditu epaimahaikideak, eta horien artean bat presidentea izango da.

  3. Epaimahaikideak modalitate bakoitzean:

    1. Euskarazko literatura:

      Aurreko urteko irabazlea.

      Euskal Idazleen Elkarteak proposatutako pertsona bat.

      Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Literaturaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Kultura Sailak proposatuak.

    2. Gaztelaniazko literatura:

      Aurreko urteko irabazlea.

      Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Literaturaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten hiru pertsona, Kultura Sailak proposatuak.

    3. Euskarazko haur eta gazte literatura:

      Aurreko urteko irabazlea.

      Galtzagorri elkarteak proposatutako pertsona bat.

      Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Literaturaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Kultura Sailak proposatuak.

    4. Gaztelaniazko haur eta gazte literatura:

      Galtzagorri elkarteak proposatutako pertsona bat.

      Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Literaturaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten hiru pertsona, Kultura Sailak proposatuak.

    5. Euskarazko literatura itzulpena:

      Aurreko urteko irabazlea.

      Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak proposatutako pertsona bat.

      Euskaltzaindiak proposatutako pertsona bat.

      Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Itzulpengintzaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bat, Kultura Sailak proposatua.

    6. Literatura lanaren ilustrazioa:

      Aurreko urteko irabazlea.

      Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak proposatutako pertsona bat.

      Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Ilustrazioaren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Kultura Sailak proposatuak.

    7. Euskarazko saiakera:

      Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Mondragon Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Deustuko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Saiakeraren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Kultura Sailak proposatuak.

    8. Gaztelaniazko saiakera:

      Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Mondragon Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Deustuko Unibertsitateak proposatutako pertsona bat.

      Saiakeraren munduan aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bi pertsona, Kultura Sailak proposatuak.

  4. Idazkari-lanetan Eusko Jaurlaritzako funtzionario bat arituko da, hori ere Kulturako sailburuak izendatua. Iritzia eman ahal izango du, baina botorik ez.

  5. Erabakia hartu baino lehenago, EHAAn argitaratuko den Kulturako sailburuaren agindu baten bidez emango da jakitera epaimahaiaren osaera.

  6. Modalitate bakoitzean, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan.

    1. Euskarazko literaturaren modalitatean, gaztelaniazko literaturan, euskarazko haur eta gazte literaturan eta gaztelaniazko haur eta gazte literaturan:

      Lanen kalitate literarioa.

      Originaltasuna.

      Literatura-hizkeraren egokitasuna.

    2. Euskarazko itzulpenaren modalitatean:

      Erregistroaren egokitasuna.

      Jatorrizkoaren izpiritua bereganatzea.

      Balio eta hizkuntza literarioen erantzuna.

    3. Literatura-lanaren ilustrazioaren modalitatean:

      Ilustrazioen kalitatea.

      Originaltasuna.

      Hizkuntza grafikoaren egokitasuna.

    4. Euskarazko saiakeraren eta gaztelaniazko saiakeraren modalitateetan:

      Lanen kalitate literarioa.

      Sormena eta landutako gaiaren originaltasuna.

      Erabilitako hizkuntzaren egokitasuna.

  1. Epaimahaiak parte hartuko duten lanak aztertu, eta egokia ikusten badu, ezarririko irizpideak aplikatuz, finalisten zerrenda prestatuko du.

  2. Kultura Sailak lan horien berri eman ahal izango du.

  1. Epaimahai bakoitzak modalitate bakoitzerako saria emateko proposamen arrazoitua egingo du. Erabakiak botoen gehiengoaren arabera emango dira eta, berdinketarik egonez gero, presidentearen botoak ebatziko du. Epaimahaiko idazkariak bertako jardun eta erabakien berri jasoko du aktan, baita epaia funtsatzen duen deliberamendu arrazoitua ere.

  2. Kulturako sailburuak bidezko agindua emango du epaimahaiaren proposamena berretsiz, Euskadi Saria modalitate bakoitzean merezi duen lana izendatzeko. Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatuta.

  3. Agindua emateko epea igarota, interesdunak bere eskubidea ezetsi dela ulertuko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan jasotako ondorioetarako.

  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin, eta hedabideetan Kultura Sailak bidera ditzakeen zabalkunde-ekintzak egin ahal izango dira.

  5. Modalitate bakoitzean saria inori eman gabe uztea ere erabaki ahal izango da, epaimahaiaren iritziz lan bakar batek ere beharrezko kalitate-baldintzak betetzen ez baditu.

  6. Sari-ematea berariaz antolaturiko ekitaldi batean egingo da.

  1. Saria ematen duen ebazpena hartutakoan, gehienez hiru hilabeteko epean sariaren ordainketa egingo da.

  2. Saritutako lanaren egileari (itzulpenaren modalitatean izan ezik) bere lana jatorrizko hizkuntza ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua egite aldera eman beharreko diru-kopurua, kontratua sinatu dela Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan egiaztatu ondoren ordainduko da (beti ere hurrengo urteko ekitalditik aurrera). Horretarako, kontratuaren kopia bidali beharko da 2012ko martxoaren 31 baino lehen.

  3. Bestalde, saritutako lanaren egileak berak aukeratutako hizkuntzara itzulitako eta argitaratutako lan horren hiru ale bidali beharko ditu Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, editatu eta, gehienez, hilabeteko epean.

Deialdi honetan finkatutako edozein betebehar zein beste edozein xedapenetan jasota egonik deialdi honi aplikatu dakiokeena betetzen ez bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoari ekingo zaio eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari.

Saritutako pertsonek ezin dute izan, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik, bai eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek barne.

Lehenengoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko guztiari dagokionez azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Berorren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kulturako sailburuari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik