- AGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapena eta lankidetza sustatzeko 2010. urterako fondoaren kargurako programetarako laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapena eta lankidetza sustatzeko 2010. urterako fondoaren kargurako programetarako laguntzen deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 75
- Hurrenkera-zk.: 2203
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/14
- Argitaratze-data: 2010/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Euskal gizarteak betidanik erakutsi du gizarte solidarioa dela, eta guztiontzako harreman-eredu zuzena lortzearen aldeko borondatea duela. Eusko Jaurlaritzak premisa horretara egokitzen du bere ekintza, eta den-denak emakume eta gizonak, ipar eta hegoak bilduko dituen garapen-eredu bat sortzen ahalegintzen da etengabean.
Giza garapen horren arabera, gaitasun, askatasun eta aukera indibidual eta kolektiboak sortu eta finkatu behar dira. Kontzeptu konplexua da, elkarren artean harreman estua duten hainbat dimentsio ekonomikoa, soziala, politikoa, kulturala, ingurumenekoa, generokoa eta psikologikoa eta zenbait jardun-maila tokikoa, estatukoa eta nazioartekoa biltzen baititu. Alderdi horietan guztietan aldaketak sustatu eta ahalbidetu behar dira, modu integral eta koherentean, prozesuak bultzatuz jardun-ikuspegi ordenatu eta progresibo batetik, epe luzera begira.
Premisa horretatik abiatuta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak egiturazko lankidetza eraldatzailearen aldeko apustua egin nahi du. Lankidetza horrek epe luzerako aldaketa-prozesu integralak sustatu nahi ditu, garapena oztopatzen duten arrazoi guztietan eragiteko, eta ondorioz maila guztietan (tokikoan, estatuan eta nazioartean) erakunde, arau eta balioak eraldatzeko, epe laburrerako ekintza mugatuetarako laguntzak gaindituz eta helburu bakar batekin: oinarrizko beharrei erantzutea, gabezia horiek eragiten dituzten arrazoietan eragin gabe. Garapenak egiturazko aldaketak behar ditu, eta lankidetzak ildo horretatik jardun behar du.
Horrela, eta apustu hori indartzeko, tresna berri bat jarri zen abian; garapenerako lankidetzaren programa, apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak araututa. Eskuragarri dauden lankidetza-tresnak erabiliz azken helburua hau da, garapena, egiturazko aldaketa, pobreziaren aurkako borroka pixkana-pixkana lortzeko asmotan sortu da programa hori. Batetik, Euskadiko eta Hegoaldeko hainbat tokiko erakundek ahalmen handia erakutsi dute estrategiaren, gizartearen, finantzen eta kudeaketaren alorretan, eta, bestetik, programen norainokoa zabaldu egin nahi da denborari eta finantza-alorrari dagokienez, programaren bizitza-ziklo osoa barne hartuz, identifikaziotik ebaluaziora bitarte. Horri guztiari esker, prozesu estrategikoagoak eta koherenteagoak jarri nahi dira abian, epe luzera begira bestelako lankidetza-tresnek baino eragin handiagoa izan dezaten.
Programen ezaugarriek aukera ematen dute azterketa osoagoak egiteko, baita adierazle sendo eta errealistak ezartzeko eta epe luzeagorako estrategiak planteatzeko ere. Estrategia horiek ikuspegi integral bati jarraiki heldu behar diote garapenari. Prozesuak sektore-arlo jakin batean kokatu behar dira gizartearen lehentasunezko beharrak, herri-ekonomia, tokiko boterea, giza eskubideak, kultura-nortasuna, baina zeharkako lerroak ere bildu behar dituzte generoa, tokiko ahalmenak, parte-hartzea, antolaketa, giza eskubideak eta iraunkortasun ekologikoa, ez jarduera puntual eta bereizi gisa, garapen-prozesu osoaren funtsezko eta beharrezko elementu gisa baizik.
Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako programetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 75. artikuluan ezartzen denez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren Ebazpenaren bitartez laguntzen deialdia egingo da, eta, deialdi horrekin batera, honako hauek ere adieraziko dira: laguntzen zenbatekoa, eskaerak aurkezteko modua, tokia eta epea, eta baremazio-irizpideak, formularioa eta Eusko Jaurlaritzaren eta erakunde eskatzailearen arteko hitzarmenaren eredua.
Azkenik, adierazi behar da deialdi honek Garapenerako Lankidetza Funtsaren Kudeaketa Batzordearen oniritzia jaso zuela 2010eko otsailaren 9an egindako bilkuran.
Horregatik, honako hau
Agindu honen xedea apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak araututako programetarako laguntzak 2010. urteko ekitaldirako deitzea da. Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako programetarako laguntzak arautzen ditu Dekretu horrek.
Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko orokorra 8.400.000 eurokoa da.
Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren Ebazpen bat argitaratuz.
Eskaerak Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan, II. eranskinean aurkeztutako eredu normalizatuaren arabera, honako honi zuzenduz:
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza
Donostia kalea,1
01010 Vitoria-Gasteiz
Eskabideak aurkezteko, apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuan bildutako baldintza guztiak esanbidez onartu beharko dira.
Apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuko 11. artikuluan xedatutakoaren arabera baldintzen eta gaitasunen egiaztapenari buruz Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren aldeko ebazpena duten entitateek bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak deialdi honetan ezarritako epearen barruan.
Eskatutako betebehar guztiak biltzen dituzten eskaerak 0tik 100era bitarteko eskala baten arabera baloratuko dira, Agindu honetako I. eranskinean ezartzen den balorazio-taula oinarritzat hartuta. Lortutako puntuazioaren arabera handienetik txikienera ordenatuko dira, eta programa batek gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu onartua izateko.
Erakunde esleipendunekin hitzarmenak sinatzeko eginkizuna Garapen Lankidetzarako zuzendariaren esku uzten da, III. eranskinean bildutako ereduaren arabera.
Behin betiko agiria, identifikazioa egin ondoren, IV. eranskinean dagoen ereduari jarraiki aurkeztu beharko da.
Agindu honetan jasotzen ez diren laguntzen programari dagozkion gainerako gaiei dagokienez, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuan xedatutakoa beteko da.
AMAIERAKO XEDAPENAK
Lehenengoa. Baliabideak.
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena. Indarrean hastea.
EHAAn argitaratzen den biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Egokitasuna (gehienez 8 puntu).
Xede-biztanleriaren egokitasuna (gehienez 4 puntu).
Programa ezarri beharreko lurraldeko edo lurraldeetako xede-biztanleria kalteberatasun-egoeran dagoela frogatzen da, baita pobreziaren aurkako prozesu endogenoetan parte hartzen duela ere (gehienez 4 puntu).
Xede-biztanleria kalteberatasun-egoeran dagoen biztanleria da, baina ez da aztertzen talde egokia den programa ezarri beharreko lurraldean edo lurraldeetan, edo ez da bermatzen pobreziaren aurkako borroka-prozesu endogenoetan parte hartzen duenik (gehienez 2 puntu).
Ez da frogatzen xede-biztanleria talde egokiena denik programa pobreziaren aurkako borrokarako lurralde-prozesuen barruan ezartzeko (0).
Esku-hartze estrategiaren egokitasuna (gehienez 4 puntu)
Programaren esku-hartze estrategia xede-biztanleriaren lehentasuna eta garapen-aukera egokia dela erakusten da (gehienez 4 puntu).
Jardun-esparrua eta alternatiba zergatik hautatu diren ez da argi geratzen, xede-biztanleriarentzat egokia dirudien arren (gehienez 2 puntu).
Jardun-esparrua edota hautatutako alternatiba ez dira lehentasuna xede-biztanleriarentzat (0).
Koherentzia (gehienez 8 puntu).
Helburu eta osagaien artean (gehienez 4 puntu)
Osagaiek laguntza funtsezkoa eta osagarria ematen dute Berariazko Helburua lortzeko (gehienez 4 puntu).
Zenbait osagaik ez du funtsezko laguntzarik eskaintzen Berariazko Helburua lortzeko, edo helburu hori lortzeko osagai nahikorik ez dago (gehienez 2 puntu).
Ez dago koherentzia estu eta zuzenekorik helburu eta osagaien artean edo funtsezko osagarriak falta dira Berariazko Helburua lortzeko (0).
Atalen artean (gehienez 4 puntu).
Programaren atal guztiak (identifikazioa, garapen-jarduerak, erakundeak indartzea eta garapenerako hezkuntza) ongi zehaztuta daude, eta elkarren osagarri direnez koherentziaz elkartzen dira (gehienez 4 puntu).
Zenbait atal ez dira modu koherente eta osagarrian integratzen gainerakoekin (gehienez 2 puntu).
Atalen artean ez dago koherentziarik (0).
Helburuak eta osagaiak aztertzeko kategoriak (gehienez 6 puntu).
Berariazko Helburuaren kategoriak (gehienez 3 puntu).
Berariazko Helburua aztertzeko kategoria argi, zehatz eta egiaztagarriak ezartzen dira (gehienez 3 puntu).
Berariazko Helburua aztertzeko kategoria argi, zehatz eta egiaztagarriak, baina nekez egiazta daitezkeenak, ezartzen dira (gehienez puntu 1).
Berariazko Helburua aztertzeko ez da kategoria argi, zehatz eta egiaztagarririk ezartzen (0).
Osagaien kategoriak (gehienez 3 puntu).
Osagaiak aztertzeko kategoria argi, zehatz eta egiaztagarriak ezartzen dira (gehienez 3 puntu).
Osagai adierazgarriak aztertzeko ez da kategoria argi, zehatz eta egiaztagarririk ezartzen (0).
Bideragarritasuna (gehienez 8 puntu).
Giza Baliabideak (gehienez 2 puntu).
Esan daiteke eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta giza baliabide egokiak baliatuko direla hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (gehienez 2 puntu).
Ezin esan daiteke, adierazitako irizpideei jarraiki, giza baliabide egokiak baliatuko direnik hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (0).
Baliabide teknikoak (gehienez 2 puntu)
Esan daiteke eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta baliabide tekniko egokiak baliatuko direla hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (gehienez 2 puntu).
Ezin esan daiteke, adierazitako irizpideei jarraiki, giza baliabide egokiak baliatuko direnik hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (0).
Erakundeen baliabideak (gehienez 2 puntu).
Esan daiteke eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta erakundeen konpromiso esplizitu eta zehatzak baliatuko direla hasiera batean planteatutako osagaien garapenean aktiboki parte hartzeko (gehienez 2 puntu).
Ezin esan daiteke, adierazitako irizpideei jarraiki, erakundeen konpromiso egokiak baliatuko direnik hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (0).
Baliabide Metodologikoak (gehienez 2 puntu).
Esan daiteke eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta baliabide metodologiko egokiak baliatuko direla hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (gehienez 2 puntu).
Ezin esan daiteke, adierazitako irizpideei jarraiki, baliabide metodologiko egokiak baliatuko direnik hasiera batean planteatutako osagaiak garatzeko (0).
Jarraitutasuna (gehienez 6 puntu).
Epe luzerako prozesua (gehienez 3 puntu).
Tokiko erakundeak/erakundeek eta xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek estrategia jakin bat dute programaren jardun-esparruan, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko aldiaz aparte (gehienez 3 puntu).
Tokiko erakundeak/erakundeek edota xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek jarduera edota lan-lerroak planteatzen dituzte programaren jardun-esparruan, behin programa amaitu ondoren (gehienez 2 puntu).
Tokiko erakundeak/erakundeek edota xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek ez dute estrategiarik edo jarduerarik planteatu programaren jardun-esparruan, behin programa amaitu ondoren (0).
Prozesuari laguntzeko konpromisoa (gehienez 3 puntu).
Erakunde eskatzaileak tokiko erakundearen/erakundeen edota xede-biztanleria antolatzen den erakundearen/erakundeen estrategia sustatzeko konpromiso jakinak eta zehatzak hartu ditu, programaren jardun-esparruan (gehienez 3 puntu).
Erakunde eskatzaileak tokiko erakundearen/erakundeen edota xede-biztanleria antolatzen den erakundearen/erakundeen estrategia sustatu nahi duela aitortu du, programaren jardun-esparruan (gehienez 2 puntu).
Erakunde eskatzaileak ez du esplizituki aitortu erakundearen/erakundeen edota xede-biztanleria antolatzen den erakundearen/erakundeen estrategia sustatu nahi duela, programaren jardun-esparruan (0).
Generoa (gehienez 9 puntu).
Helburu jakinak eta zehatzak (gehienez 2 puntu).
Genero-berdintasunaren osagaiak helburu jakina(k) eta ongi zehaztua(k) du/ditu (gehienez 2 puntu).
Genero-berdintasunaren osagaiak ez du ongi zehaztutako helburu jakinik (0).
Aztertzeko kategoriak (gehienez 2 puntu).
Genero-berdintasunaren osagaian markatutako helburuak/helburuek azterketa-kategoria berariazkoa/k eta egiaztagarria/k du/ditu/dute/dituzte (gehienez 2 puntu).
Genero-berdintasunaren osagaian adierazitako helburuak/helburuek ez du/dute aztertzeko kategoria berariazko eta egiaztagarririk (0).
Bideragarritasun-bermea (gehienez 2 puntu).
Esan daiteke eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta giza baliabide eta baliabide tekniko eta metodologiko egokiak baliatuko direla genero-berdintasunaren osagaia garatzeko (gehienez 2 puntu).
Ezin esan daiteke, adierazitako irizpide horiei jarraiki, baliabide egoki guztiak baliatuko direnik genero-osagaia garatzeko (0).
Osagaien arteko koherentzia eta identifikazioa (gehienez 2 puntu).
Identifikazioak berariazko metodologiak ezartzen ditu genero-berdintasunaren osagaiaren helburua/k aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (gehienez 2 puntu).
Identifikazioak ez du berariazko metodologiarik ezartzen genero-berdintasunaren osagaiaren helburua/k aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (0).
Epe luzerako helburuak (gehienez puntu 1).
Tokiko erakundeak/erakundeek eta xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek estrategia jakin bat dute genero-berdintasunaren osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko aldia aparte utzita (gehienez puntu 1).
Tokiko erakundeak/erakundeek eta xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek estrategia jakin bat dute genero-berdintasunaren osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko aldia aparte utzita (0).
Tokiko ahalmenak (gehienez 9 puntu).
Helburu jakinak eta zehatzak (gehienez 2 puntu).
Tokiko ahalmenen osagaiak helburu jakina/k eta ongi zehaztua/k du/ditu (gehienez 2 puntu).
Tokiko ahalmenen osagaiak ez du ongi zehaztutako helburu jakinik (0).
Aztertzeko kategoriak (gehienez 2 puntu).
Tokiko ahalmenen osagaian markatutako helburuak/helburuek azterketa-kategoria berariazkoa/k eta egiaztagarria/k du/ditu/dute/dituzte (gehienez 2 puntu).
Tokiko ahalmenen osagaian adierazitako helburuak/helburuek ez du/dute aztertzeko kategoria berariazko eta egiaztagarririk (0).
Bideragarritasun-bermea (gehienez 2 puntu).
Esan daiteke eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta giza baliabide eta baliabide tekniko eta metodologiko egokiak baliatuko direla tokiko ahalmenen osagaia garatzeko (gehienez 2 puntu).
Ezin esan daiteke, adierazitako irizpide horiei jarraiki, baliabide egoki guztiak baliatuko direnik tokiko ahalmenen osagaia garatzeko (0).
Helburu eta azterketen arteko koherentzia (gehienez 2 puntu).
Identifikazioak berariazko metodologiak ezartzen ditu tokiko ahalmenen osagaiaren helburua/k aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (gehienez 2 puntu).
Identifikazioak ez du berariazko metodologiarik ezartzen tokiko ahalmenen osagaiaren helburua/k aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (0).
Epe luzerako helburuak (gehienez puntu 1).
Tokiko erakundeak/erakundeek eta xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek estrategia jakin bat dute tokiko ahalmenen osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko aldia aparte utzita (gehienez puntu 1).
Tokiko erakundeak/erakundeek eta xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek estrategia jakin bat dute tokiko ahalmenen osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko aldia aparte utzita (0).
Parte hartzea (gehienez 9 puntu).
Helburu jakinak eta zehatzak (gehienez 2 puntu)
Parte-hartze osagaiak helburu jakina/k eta ongi zehaztua/k du/ditu (gehienez 2 puntu).
Parte-hartze osagaiak ez du ongi zehaztutako helburu jakinik (0).
Aztertzeko kategoriak (gehienez 2 puntu)
Parte-hartze osagaian markatutako helburuak/helburuek azterketa-kategoria berariazkoa/k eta egiaztagarria/k du/ditu/dute/dituzte (gehienez 2 puntu).
Parte-hartze osagaian adierazitako helburuak/helburuek ez du/dute aztertzeko kategoria berariazko eta egiaztagarririk (0).
Bideragarritasun-bermea (gehienez 2 puntu).
Esan daiteke eta betiere tartean zeuden erakundeen iraganeko esperientzietan, lurraldearen edo lurraldeen ezagutzan eta identifikazio egoki batean oinarrituta giza baliabide eta baliabide tekniko eta metodologiko egokiak baliatuko direla parte-hartze osagaia garatzeko (gehienez 2 puntu).
Ezin esan daiteke, adierazitako irizpide horiei jarraiki, baliabide egoki guztiak baliatuko direnik parte-hartze osagaia garatzeko (0).
Helburu eta azterketen arteko koherentzia (gehienez 2 puntu).
Identifikazioak berariazko metodologiak ezartzen ditu parte-hartze osagaiaren helburua/k aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (gehienez 2 puntu).
Identifikazioak ez du berariazko metodologiarik ezartzen parte-hartze osagaiaren helburua/k aztertzeko kategoriei buruzko oinarrizko lerroak lortzeko (0).
Epe luzerako helburuak (gehienez puntu 1)
Tokiko erakundeak/erakundeek eta xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek estrategia jakin bat dute parte-hartze osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko aldia aparte utzita (gehienez puntu 1).
Tokiko erakundeak/erakundeek eta xede-biztanleria antolatzen den erakundeak/erakundeek estrategia jakin bat dute parte-hartze osagaian, eta helburuak ere zehaztu dituzte programa gauzatzeko aldia aparte utzita (0).
Antolaketa (gehienez 5 puntu).
Antolaketa-testuinguruari buruzko ezagutza (gehienez 2 puntu).
Programak xede-biztanleriaren antolaketa-egoera aztertzen du eta ildo horretako erronka nagusiak planteatzen ditu (gehienez 2 puntu).
Azaletik baino ez du aztertzen programak xede-biztanleriaren antolaketa-egoera (0).
Jardun- (gehienez 2 puntu).
Xede-biztanleriaren antolaketa-egoera hobetzen duten berariazko jardunak planteatzen ditu programak (gehienez 2 puntu).
Programak ez du zehazten xede-biztanleriaren antolaketa-egoera hobetzen duen berariazko jardunik (0).
Helburu estrategikoak (gehienez puntu 1).
Xede-biztanleria antolatzen den tokiko erakundeak/erakundeek edo erakundeak/erakundeek ez du/dute zehaztutako estrategiarik antolaketan (gehienez puntu 1).
Xede-biztanleria antolatzen den tokiko erakundeak/erakundeek edo erakundeak/erakundeek ez du/dute estrategiarik antolaketan (0).
Giza eskubideak (gehienez 5 puntu).
giza eskubideen testuinguruari buruzko ezagutza (gehienez 2 puntu).
Programak xede-biztanlerian giza eskubideek duten egoera aztertzen du eta ildo horretako erronka nagusiak planteatzen ditu (gehienez 2 puntu).
Azaletik baino ez du aztertzen programak xede-biztanlerian giza eskubideek duten egoera (0).
Jardun-lerroa (gehienez 2 puntu).
Xede-biztanleriaren giza eskubideen egoera hobetzen duten berariazko jardunak planteatzen ditu programak (gehienez 2 puntu).
Programak ez du zehazten xede-biztanlerian giza eskubideek duten egoera hobetzen duen berariazko jardunik (0).
Epe luzerako helburuak (gehienez puntu 1).
Xede-biztanleria antolatzen den tokiko erakundeak/erakundeek edo erakundeak/erakundeek ez du/dute estrategiarik giza eskubideetan (gehienez puntu 1).
Xede-biztanleria antolatzen den tokiko erakundeak/erakundeek edo erakundeak/erakundeek ez du/dute estrategiarik giza eskubideetan (0).
Iraunkortasun ekologikoa (gehienez 5 puntu).
Testuinguru ekologikoari buruzko ezagutza (gehienez 2 puntu).
Programak xede-biztanleriak bizileku duen/dituen lurraldearen edo lurraldeen ingurumen-egoera aztertzen du eta ildo horretako erronka nagusiak planteatzen ditu (gehienez 2 puntu).
Xede-biztanleriak bizileku duen/dituen lurraldearen edo lurraldeen egoera ekologikoa azaletik baino ez du aztertzen (0).
Jardun-lerroa (gehienez 2 puntu).
Xede-biztanleriak bizileku duen/dituen lurraldearen edo lurraldeen egoera ekologikoa hobetzen duten jardunak planteatzen ditu programak (gehienez 2 puntu).
Programak ez du zehazten xede-biztanleriak bizileku duen/dituen lurraldearen edo lurraldeen egoera ekologikoa hobetzen duen jardunik (0).
Epe luzerako helburuak (gehienez puntu 1).
Xede-biztanleria antolatzen den tokiko erakundeak/erakundeek edo erakundeak/erakundeek ez du/dute estrategiarik iraunkortasun ekologikoan (gehienez puntu 1).
Xede-biztanleria antolatzen den tokiko erakundeak/erakundeek edo erakundeak/erakundeek ez du/dute estrategiarik iraunkortasun ekologikoan (0).
Garapenerako hezkuntza (gehienez 7 puntu).
Helburu jakinak eta zehatzak (gehienez 3 puntu).
Garapenerako hezkuntzaren alorrak helburu jakina/k eta ongi zehaztua/k du/ditu (gehienez 3 puntu).
Garapenerako hezkuntzaren alorrak ez du ongi zehaztutako helburu jakinik (0).
Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko lotura (gehienez 4 puntu).
Garapenerako hezkuntzarako zehaztutako helburuek zuzeneko koherentzia dute programaren berariazko helburuarekin (gehienez 4 puntu).
Garapenerako hezkuntzarako zehaztutako helburuek ez dute zuzeneko koherentziarik programaren berariazko helburuarekin (0).
Identifikazioaren erreferentziak (gehienez 15 puntu).
Identifikazioaren helburuak: Oinarrizko lerroa (gehienez 3 puntu)
Identifikazio-faserako helburu argi eta zehatzak zehazten dira, programaren emaitzetarako oinarrizko lerroa ezarriz (gehienez 3 puntu).
Identifikazio-faserako helburu orokorrak zehazten dira (gehienez puntu 1).
Identifikazioaren helburuak ez daude ondo zehaztuta (0).
Oinarrizko lerroaren eta programaren helburuen arteko koherentzia (gehienez 3 puntu).
Ezarri nahi den oinarrizko lerroa zeharo koherentea da programarako ezarritako helburuak aintzat hartuta (gehienez 3 puntu).
Ezarri nahi den oinarrizko lerroa ez dator guztiz bat programarako ezarritako helburuekin (gehienez puntu 1).
Ezarri nahi den oinarrizko lerroak ez dauka zuzeneko harremanik programarako ezarritako helburuekin (0).
Talde identifikatzailea (gehienez 3 puntu).
Talde identifikatzaileak identifikazioa egiteko eta identifikaziorako ezarritako helburuak betetzeko ahalmen egokiak dituela frogatu da (gehienez 3 puntu).
Talde identifikatzaileak ez du frogatu identifikazioa egiteko eta identifikaziorako ezarritako helburuak betetzeko ahalmen egokiak dituenik (gehienez puntu 1).
Talde identifikatzaileak ez du frogatu identifikazioa egiteko eta identifikaziorako ezarritako helburuak betetzeko inolako ahalmena duenik (0).
Metodologia egokia (gehienez 3 puntu).
Identifikazio-fasean jarraitu nahi zaion metodologia ezarritako helburuetarako, lurraldearen testuingururako eta programaren xede-biztanleriarako egokia dela frogatu da (gehienez 3 puntu).
Jarraitu nahi zaion metodologia oro har baino ez da azaltzen; nolanahi ere, ezarritako helburuetarako, lurraldearen testuingururako eta programaren xede-biztanleriarako egokia dela dirudi (gehienez puntu 1).
Ezin da bermatu identifikazio-fasean jarraitu nahi zaion metodologia ezarritako helburuetarako, lurraldearen testuingururako eta programaren xede-biztanleriarako egokiena denik (0).
Kronograma (gehienez 3 puntu).
Identifikazioa egiteko, ongi zehaztutako kronograma aurkeztu da (gehienez 3 puntu).
Identifikazioa egiteko, oro har zehaztutako kronograma aurkeztu da (gehienez puntu 1).
Ez da identifikazioaren kronogramarik aurkeztu (0).


