- AGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, euskal lankideentzako laguntzak 2010. urterako iragartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, euskal lankideentzako laguntzak 2010. urterako iragartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 76
- Hurrenkera-zk.: 2224
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/04/14
- Argitaratze-data: 2010/04/26
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Azken urte hauetan, euskal gizarteak munduan dauden desberdintasunen inguruan sentsibilizazio handiagoa erakutsi du, bai eta sistema aldakor bidegabeak gutxietsitako pertsonen eta gizarteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko borondatea ere. Pertsonek, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) eta Herri Administrazioek hasitako ekimenak horren erakusgarri dira.
Gure gizarteko gizonezkoak eta emakumezkoak herrialde pobretuetara joatea eta haien gizatasuna eta profesionaltasuna konpromiso horren adierazpenetako bat dira.
Nolanahi ere, herrialde pobretuek bizi duten egoera latzak erronka berriak jartzen dizkio gure lankidetza-politikari. Borondatezko lankidearen irudia sendotzea eta onartzea ez daude adierazitako errealitatetik urrun, izan ere gure borondatezko lankideen konpromiso pertsonala, gaitasun teknikoa eta lanbide-gaitasunak handitzeko egin behar den ahaleginari eusten ari baitzaio.
Horren ildotik, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak lankide profesionalaren figura sustatzearen aldeko apustua egiten du, lankidetza-politika egiturazko eta eraldatzailearen esparruan.
Garapenean lankide izateko eta laguntzeko fondoaren konturako euskal lankideei laguntza ematekoa da maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretua (EHAA, 104. zenbakia, ekainaren 3koa). Dekretu hori, urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak (EHAA, 11. zenbakia, urtarrilaren 17koa) eta abenduaren 26ko 264/2006 Dekretuak (EHAA, 6. zenbakia, 2007ko urtarrilaren 9koa) aldatu zuten eta 9. artikuluan dioenez, urtean behin egingo da diru-laguntzetarako deialdia, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduz. Deialdian adierazi beharko dira zuzkiduraren zenbateko orokorra eta laguntzen gehienezko kopurua, bai eta eskabideak aurkezteko lekua, epea eta eskabide-txostenen eredua
Azkenik, adierazi behar da deialdi honek Garapenerako Lankidetza Funtsaren Kudeaketa Batzordearen oniritzia jaso zuela 2010eko otsailaren 9an egindako bilkuran.
Horren ondorioz, honako hau
Agindu honen xedea 2010. ekitaldi honetarako Euskal lankideentzako laguntzak deitzea da. Laguntza horiek Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren pentzutan borondatezko euskal lankideei laguntzak ematea arautzen duen maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuak arautzen ditu (urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak eta abenduaren 26ko 264/2006 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori).
Euskal lankideentzako laguntzetarako diru-zuzkiduraren zenbateko osoa 400.000 eurokoa izango da.
Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren Ebazpen bat argitaratuz.
Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko 18.000 euro bitartekoa izango da, gutxienez urtebetez, eta gehienez bi urtez. Eusko Jaurlaritzak ematen duen kopurua ezin izango da eskaeraren guztizko aurrekontuaren % 75 baino gehiago izan, eta gainontzeko % 25 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik, Foru Administraziotik eta Toki Administraziotik kanpoko ekarpena izango da, hau da, ezin da Eusko Jaurlaritzarena, foru-aldundiena edo udalena izan.
Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskabideak, eranskinean aurkeztutako eredu normalizatuaren arabera, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan aurkeztu ahal izango dira, honako honi zuzenduz:
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza.
Donostia kalea,1.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Eskabideak aurkezteak esan nahi du guztiz eta espresuki onartzen direla maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuak jasotzen dituen baldintza guztiak (urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak eta abenduaren 26ko 265/2006 Dekretuak aldatu zuten dekretu hori).
Diru-laguntzaren xede diren proiektuak lehiaketa bidez hautatuko dira, eta horren arabera eskabideak alderatuko dira haien arteko lehentasun-hurrenkera ezartzeko, maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuko 5. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideei jarraituz. Aipatutako irizpideak aplikatuz balorazio handiena jaso duten eskabideek baino ez dute diru-laguntzarik jasoko, dagokion diru-zuzkidura agortu arte.
Agindu honetan jasotzen ez diren laguntzen programari dagozkion gainerako gaiei dagokienez, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren pentzutan borondatezko euskal lankideentzako laguntzak arautzen dituen maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuan xedatutakoa beteko da.
AZKEN XEDAPENENAK
Lehenengoa. Baliabideak.
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena. Indarrean hastea.
EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Eredua - Eskabidea
Erakunde eskatzailea:
Lankide profesionalaren izena eta NAN:
Pertsonak lan egingo duen prozesuan jardungo duen epea:
Deialdia:
Erregistro-zenbakia:
Data:
Informazio orokorra.
Lankidearen egitekoa aurkezteko datuak:
Egitekoaren izenburua (hamar hitz gehienez):
Herrialdea/Eremu geografikoa:
Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):
Helbidea/Erakundearen egoitza:
Telefonoa:
Faxa:
Helbide elektronikoa:
IFZ:
Eratze-data:
Nortasun juridikoa:
Lankideak erabiltzeko kontu-zenbakia eta bankuaren datuak:
Ahalduna:
Kargua:
Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:
Harremanetarako pertsona:
Tokiko bazkidea herrialde hartzailean (izen ofiziala):
Helbidea/Erakundearen egoitza:
Telefonoa:
Faxa:
Helbide elektronikoa:
Eratze-data: nortasun juridikoa:
Ahalduna: kargua:
Egitekoaren iraupena:
Aurreikusitako hasiera-data:
Aurreikusitako amaiera-data:
Zenbat hilabetetan burutuko den:
Finantzazioa:
Guztizko kostua: Eusko Jaurlaritzari eskatutako diru-laguntza:
Eusko Jaurlaritzari eskatutako ekarpena:
Jasotako edo eskatutako beste ekarpen batzuk (zehaztu):
Emandakoa Eskatutakoa
Euskal erakunde publikoek:
Estatuko, Europako eta abarretakoak:
Euskal erakunde pribatuek:
Beste erakunde pribatuek:
Hautagaiari buruzko informazioa.
Borondatezko lankidearen jarduera txertatzen den prozesuaren deskribapen xehatua (25-50 lerrotan deskribatu tokiko erakundea edo entitatea, eta berau indartzeko dauden estrategiak zehaztu, bai eta borondatezko lankidearen jarduera non kokatu behar den ere).
Lankideak proiektuan dituen egitekoen deskribapen xehatua (25-50 lerrotan adierazi lankideak dituen egitekoei buruzko daturik garrantzitsuenak).
Jardueren kronograma (2. atalean aipatutako egitekoak jardueren zutabean daude zerrendatuta. Ondoko zutabeetan X batez adieraziko da jarduera bukatzeko aurreikusten den hiruhilekoa).
Jarduerak Lehenengo urtea Bigarren urtea
1. 2. 3. 4. 1. 2. 3. 4.
Kokapen zehatza:
Aurreikusitako emaitzak (10-20 lerrotan deskribatu lankidearen bitartez eta lagundu egin nahi den tokiko antolakunde/erakundearen bitartez lortu nahi diren emaitzak).
Aurreikusitako emaitzak.
Emaitzen lorpen-mailaren adierazleak.
Adierazleok egiaztatzeko bideak.
Tokiko antolakundeak behar duen lankidearen ezaugarriak.
Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa.
Eusko Jaurlaritza
EAEko beste Administrazio Publiko batzuk Euskal antolakundea Tokiko erakundea edo bazkidea Beste ekarpen batzuk Guztira
Lankidearen ordainsaria
Gizarte Segurantzako gastuak
Aseguru-gastuak
Garraioa
GUZTIRA, ORO HAR (EUROTAN)
Guztizko kostuen gaineko portzentajea
III. LANKIDEAREN CURRICULUMA
Informazio orokorra.
Izen-abizenak:
NAN: Jaioteguna:
Helbidea: Herria:
Probintzia: PK:
Telefonoa: Faxa:
Posta elektronikoa:
Argibide akademikoak.
Titulazio akademikoa:
Zertan lizentziatua? (zehaztu)
Zentroa:
Ikasketak amaitu zitueneko data:
Ikasketen ziurtagiriko kalifikazioa:
Graduatu ondoren egindako ikastaroak:
Titulua:
Zentroa:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Titulua:
Zentroa:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Bestelako ikasketa edo ikastaroak:
Titulua:
Zentroa:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Titulua:
Zentroa:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Hizkuntzak.
Lankideak ekintza burutuko duen eskualdean erabiltzen den/diren hizkuntza/k
Lankideak egiaztatutako hizkuntzak
(h: hala-moduz b: nahiko ondo c: ondo)
Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
Ibilbide profesionala.
Jasotako bekak eta laguntzak.
Entitatea Bekaren izena Hasiera-data Iraupena
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
.............................................. .............................................. .............................................. ..............................................
Lan-esperientzia.
Egindako lanak eta argitalpenak:
Titulua:
Noiz argitaratua: Data:
Titulua:
Noiz argitaratua: Data:
Titulua:
Noiz argitaratua: Data:
Beste datu interesgarri batzuk:
Aurkeztu behar diren agiriak.
Erakunde eskatzaileari buruzko agiriak/argibideak (behin bakarrik erantsi beharko dira, nahiz eta deialdian proiektu bat baino gehiago aurkeztu):
Honako fotokopia legeztatu hauek: erakundearen estatutuena eta dagokion erroldan izena ematearena (erakunde eskatzailea lehenengo aldiz aurkezten bada, edo euskal lankideentzako laguntzen 2009ko deialdian aurkeztutako agirietan edo Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura bideratutako 2009ko deialdietan aldaketarik izan bada), bai eta eskabidea sinatzen duen pertsonaren ahalordetzaren fotokopia legeztatua.
Erakundearen organigrama. EAEko langile ordainduak eta ordaindu gabeak. Boluntarioak eta laguntzaileak, bazkide-kopurua, erakundeko kideak. EAEn duen egoitza eta ordezkaritzak. Garapen lankidetzarako beste zein erakundetako kide den erakunde eskatzailea (erakunde eskatzailea lehenengo aldiz aurkezten bada, edo euskal lankideentzako laguntzen 2009ko deialdian aurkeztutako agirietan edo Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura bideratutako 2009ko deialdietan aldaketarik izan bada).
Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartelaren fotokopia. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adieraziko duen ziurtagiria.
Zigorraren iraunaldian honako zigor hauek jaso ez dituela ziurtatzen duen zinpeko edo erantzukizunpeko aitorpena: Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak lortzeko debekua diru-laguntza edo laguntza publikoen arloko arau-hausteagatik ezarritako zigor irmo baten ondorioz, zigor administratibo edo penalik betetzen ari ez dela sexuarengatiko diskriminazioan erortzeagatik, eta debeku horrekin zigortuta ez egotea Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen arabera.
Erakunde eskatzaileak tokiko bazkide batekin elkartuta dagoela egiaztatu beharko du agirien bitartez. Bazkide horren bitartez burutu beharko da hautagaia txertatuko deneko proiektua.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzean, azken txostenak bidaltzen eta lehenago diru-laguntzak jasotako laguntzak osorik justifikatzen hiru hilabete baino gehiagoko atzerapena ez duela dioen aitorpena.
Tokiko erakundeak lankidea lankidetzat nahi duela egiaztatzeko agiria.
Borondatezko lankideak bere jarduera betetzen duen bitartean, proiektua egiten ari den lekuan, gutxienez urtebeteko eta gehienez ere bi urteko iraunaldia bermatzen duen deklarazioa.
Lan-aurrekontratua edo lan-kontratua aurkeztea, ekintzak xede-herrialdean izango dituen ezaugarri bereziak zehazten dituen prestazioa egiteko akordio osagarriarekin batera.
Lankidearen aseguru-konpromisoaren adierazpena, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak kontratutako aseguru orokor kolektiboari atxikiz edo poliza bat sinatuz. Poliza horrek, nolanahi ere, Lankidearen Estatutua ezartzen duen apirilaren 28ko 519/2006 Errege Dekretuaren 10.1.e artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Lankideari buruzko agiriak/informazioa.
Erroldaren ziurtagiria, lankide boluntarioa EAEko edozein udalerritan 2010eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik bizi dela egiaztatzeko.
Lankidearen gidabaimen-neurriko argazkia.
Lankidearen NANaren fotokopia.
Curriculuma egiaztatzekoak.
Lankidearen zinpeko aitorpena, deialdiaren oinarriak betetzeko konpromisoa bere gain hartuz.
Proiektua non kokatzen den zehazteko mapa (herrialdea, eskualdea eta abar).
Aurrekontuen banaketa diru-sailen eta baterako finantzazioa egiten duten erakundeen arabera (aurkibide bat erabili). Honakoak erantsi: pro forma fakturak, aurrekontuak eta finantzaketa-plana, kanpoko ekarpenak justifikatuz.
Datu pertsonalen babesa.
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoak xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu eskabidea betez eman dizkiguzun datuak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren fitxategi batean sartuko direla, izapidetze-lanak egiteko.
Hala nahi dutenek, legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).


